> Museoak eta ondarea > Museoak eta ondarea > Zementuaren etxeak hamar urte bete ditu

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Zementuaren etxeak hamar urte bete ditu

Guztia, gutxienez, orain dela hamar urte gertatu zen. Hain zuzen, horrenbeste urte igaro dira Añorgan kokatutako museoa inauguratu zenetik.

Cementos Rezola (gaur egun Italcementi) fabrikako langileen seme-alaben eskola zaharrean eraikin berria, Museum Cemento Rezola, altxatu zen, zementuaren historia eta errealitatea ezagutzera emateko. Zer esanik ez, eraikin hori zementuzkoa da.

Orain, museoko erakusketa iraunkorra, horren osagarri diren aldi baterako erakusketak eta eguneko jarduerak hamar urtez ikusgai izan ondoren, egindako guztia eta egiteko dagoena ospatzeko unea iritsi da.

Urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, “Arkitekturaren etorkizunaren ikuspegiak zinemaren bidez” izeneko erakusketa aipatu beharra dago. Proposamen iradokitzailea da: pelikula-zati batzuen bidez (Metropoli, Blade Runner…) gogoeta egiten du etorkizuneko arkitekturari buruz, ikus-entzunezkoen sortzaileen ikuspegitik.

Pizgarri txikiak dira, jendeak erreferentziazko fabrikaren aurrez aurre hamar urte geroago bere bideari eusten dion museoa bisitatzeko.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena emateko

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenalaldia egin dio Easoko Eskolaniari bere 25. urteurrenean. Kulturako Dipututatu den Denis Itxasok azpimarratu du  garai...

Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena ematekoGehiago ikusi

Lehiaketa

Komikilabea, eztabaida eta entretenimendua uztartzen dituen programa zabala

Komikilabearen bigarren edizioa egingo da azaroaren 8tik 13ra, eta prestatu den programaren bitartez, pultsua hartu nahi zaio komikiaren...

Komikilabea, eztabaida eta entretenimendua uztartzen dituen programa zabalaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.