> Museoak eta ondarea > Erakusketak > Txapela noiztik

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Txapela noiztik

“Txapela… noiztik?” erakusketa

Zumalakarregi Museoak, Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin lankidetzan eta Boinas Elósegui enpresaren partaidetza bereziarekin, “Txapela… Noiztik?” aldi baterako erakusketa antolatu du. Txapela fabrikaren 160. urteurrenak euskaldunen artean buruko honen erabilera noiz zabaldu zen aztertzeko aukera eskaini digu.  XIX. mendean sortu zen txapela fabrika eta Tomas Zumalakarregiren eragina nabarmena izan zen bere erabilera zabaltzerakoan.

Izan ere, nahiz eta askok txapela euskaldunei betidanik lotutako elementua izan zela pentsatu, benetan gure artean erabilera XIX. mendean zabaldu zen eta karlistadek oso paper garrantzitsua jokatu zuten horretan. Karlistek bereziki, baina baita euskal boluntario liberalek ere, txapela hautatu zuten beraien uniformeak osatzeko.

Erakusketak euskaldunen artean txapelaren erabilera zabaldu zeneko fenomenoa aztertzeaz gain  “La Casualidad Boinas Elosegui” txapel fabrikaren XIX. mendeko bilakaera ere adieraziko du.

Erakusketa ekainaren 22tik abenduaren  2ra arte luzatuko da.

Museoaren ordutegia:

Martxoaren 1etik urriaren 31a bitarte:

Asteartetik larunbatera eta jai egunak: 10.00-14.00 // 16.00-19.00

Igandeak: 10.00-14.00

Azaroaren 1etik otsailaren 28ra arte:

Asteartetik-Ostiralera eta igandeak: 10:00-14:00

Larunbat eta jai egunak:  16:00-19:00 // 10:00-14:00

Bisita gidatuen zerbitzua

Mikel Alberdi, erakusketaren komisarioaren eskutik bisita gidatua eskaintzen dugu. Aldez aurretik erreserba egin behar da.

Informazio gehiago:

http://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/bloga/txapela-noiztik-aldi-baterako-erakusketa-zabaltzear-zumalakarregi-museoan

Zumalakarregi Museoa

Muxika Egurastokia 6. 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Tf.: 943 88 99 00 –  659 43 45 66  // Email-a: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu www.zumalakarregimuseoa.eus

AddThis Social Bookmark Button
 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Eskultura

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi Museoan

UNTZI MUSEOAK RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN ARTISTAREN OBRAN ITSASOAREN GARRANTZIA NABARMENDU NAHI DU Erakusketan itsasoari lotutako eskulturak eta obra...

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi MuseoanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.