> Museoak eta ondarea > Erakusketak > Elkano, IV. Mendeurrenaren legatua

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Elkano, IV. Mendeurrenaren legatua

Abenduaren 12tik aurrera, “Elkano, IV. Mendeurrenaren legatua” erakusketa ikusi ahal izango da Untzi Museoan, urriaren 11tik ikusgai dagoen erakusketa osatzera datorrena, Juan Sebastian Elkano nabigatzaile gipuzkoarrari balioa emateko. Bi erakusketak 2018ko otsailaren 18an amaituko dira.

Lehen Mundu Biraren IV. Mendeurrenarengatik hainbat ekintza sustatu zituen (hitzaldiak, erakusketak, pintura-enkarguak eta antzezpenak), gaur arte iritsi direnak. Hainbat obra zibil esanguratsu amaitu ziren Getariako hiribilduan: udaletxea handitu zen, arrantzaleen aterpetxea eraiki zen, eta babes-portuaren zabalkuntza gauzatu zen, besteak beste.

Horrekin batera, pixkanaka, hainbat egileren bitartez Elkanoren eta bere balentriaren ikonografia partikular bat eratu zen. Elias Salaverria, Ignacio Zuloaga eta Pablo Uranga bezalako artistek eraikuntza-prozesu horretan parte hartu zuten. Horrela, Getariako Udalaren jabetzakoak diren Elias Salaverriaren eta Pablo Urangaren margolan ezagunen zirriborroak erakutsiko dira.

1922an, Elkano eta bere tripulatzaileen lehorreratzearen lehen antzezpena egin zen, Munduari Lehen Biraren IV. Mendeurrenagatik. Entzute handia izan zuen, garai hartako irudi grafikoek adierazten duten moduan. Atal honetan antzinako hainbat argazki erakutsiko dira eta baita 1928ko lehorreratzearen pelikula bat, José Ramón Gracia Murgak grabatutakoa. Gaur egun antzezpena egiten darraite, hurrengoa 2019ko abuztuan egingo delarik.

Munduaren Lehen Biraren ospakizuna ez zen soilik gure lurraldera mugatu, izan ere, Madrilen edo Sevillan, adibidez, nabigatzaile ospetsu honen balentriaren berri eman zuten hainbat ekarpen egin baitzituzten. Adibide gisa, Ricardo Bellver-ek egindako eskultura eta Antiguako Ama Birjinaren ohola Madrilgo hiribilduak eta Sevillako hiriak, hurrenez hurren, Getariari emandakoak, aipa daitezke.

Halaber, erakusketan, Elkanok eta bere gizonek munduari bira amaitu zuteneko Victoria ontziaren aieruzko modeloa, erakutsiko da. Gereka Anaiek 1970eko hamarkadan,egindako modelo hau Getariako Udalaren bildumako da.

Bisita gidatuak erakusketara:

Asteartetik ostiralera, taldeei zuzenduak. Talde bakoitzaren beharretara egokitutako bisitaldiak. Iraupena: 60 minutu. Aldez aurretik erreserba egin behar da.

Tailerrak:

Abenduak 16, 17:00etan: kaligrafia tailerra familientzat, Idoia Larrañaga Fachado ilustratzaileak zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Jarduera elebiduna. Prezioa: 3 € familiako (2 € Museoaren familia txartelarekino). Aldez aurretik erreserba egin behar da.

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 10-14 / 16-19

Igande eta jaiegunetan: 11-14

Astelehenetan itxita

Tarifak:

Sarrera: 1,50 €

Sarrera dohainik 14 urtetik beherakoentzat

Ostegunetan, sarrera doan.

+info:

Ana Iza Miqueleiz Komunikazio arduraduna

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943430051

AddThis Social Bookmark Button
 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.