> Museoak eta ondarea > Arkeologia > Ostiral honetan Gordailuak ateak zabaltzen ditu Donostian aurkitutako tinak erakusteko

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Ostiral honetan Gordailuak ateak zabaltzen ditu Donostian aurkitutako tinak erakusteko

Ostiral honetan, hilak 26an, Gordailura bisita gidatua antolatu da paleontologiako piezak ikusi ahal izateko. “Buru-hezur kaskagogorrak”  izeneko bisitan Paleontologiako piezak ikusi ahal izango dira. Bertan Mutrikuko Kiputz leize zuloko bisontearen buru-hezurra erakutsiko da, bai eta hartza batzuena eta beste zenbait animaliarena ere. Bide batez, Donostian aurkitutako XVI. mendeko tinak etorri berriak ere ikusi ahal izango dira, egokitze fasean daude eta.

Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare bildumen zentroa da. 2011n zabaldu zen zerbitzua da lurraldeko ondasuna gordetzeko eta erakusteko, eta oraingo eta geroko belaunaldientzat iraunarazteko helburuarekin. Gaur egun, 60.000 objektu baino gehiago biltzen dira bertan: arkeologikoak, etnografikoak, historikoak, artistikoak, etab.

Bisita gidatu honen helburua da interesatueei aukera ematea pieza bakoitzak zentrora iristean egiten duen ibilbidea eta kontserbazioa bermatzeko erabiltzen diren prozedurak ezagutzeko, hilabetero gai desberdin bati lotutako objektuak erakusten

Bisitak hilabeteko azkeneko ostiraletan dira, 17:00etan gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz. Eta taldea osatuz gero, bisitaldia beste ordu batean edo asteko beste egun batean ere izan daiteke, euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez.

Interesatuek izena eman dezakete 943 555 520 telefonora deituz edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatziz.

Web berria

Ondare Bilbuma Zentroak web berria egin du euren fondoak behar bezala erakusteko. Helbidea da: gordailua.eus

Bestalde, Gordailuko obrak ikusgai daude erresoluzio handian Google-eko Arts & Culture Plataforman. Honela, herritarrek Aldundiko, San Telmo Museoko, Jaurlaritzako, edota beste erakunde publiko eta pribatuek Gordailuan dituzten piezak ikusteko aukera dute erresoluzio handian

Hasieratik gure eginahalak Gordailua publikoari irekitzekoak izan dira. Hemendik aurrera, Googleren street view sistemarekin Gordailuan normalean bisitatu ezin diren biltegiak ere jendearen esku geratuko dira. Horrela eraikinean barrena ibiliko gara kamera baten ikuspegiarekin, gure ordenagailu, tablet edo mugikorraren bidez instalazioak eta altxor bat edo beste ikusteko gai izango garelarik, azaldu du Itxasok

Gordailuren aurkezpena zazpi erakusketaren eskutik dator:

Denak argazki ederrez eta testu laburrez osaturik, hari bat agertzen dutelarik beren baitan. Lehenengoa Gordailuaren aurkezpena da, eta zentroaren helburua eta ikuspegia islatu nahi ditu laburki. Beste sei erakusketetan, eraikinaren barnean gordetzen diren pieza esanguratsuak azaldu nahi izan ditugu, hartara Artea, Arkeologia eta Paleontologia eta Etnografia bereiziz.

Arkeologia eta Paleontologiako aztarna baliotsuenak ikusiko ditugu dagozkien erakusketan, modu kronologikoan ordenaturik. Etnografia saileko gaiak Foru Aldundiaren eta San Telmo Museoaren argazki historikoez osatzen saiatu gara, tresna bakoitzak nolako erabilera eta testuingurua zuen hobeto uler dadin. Azkenik, Porcelanas Bidasoarekin erakusketa propio bat egin nahi izan dugu, Oiasso Museoan egindakoaren osagarri.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.