> Museoak eta ondarea > Jarduerak > Ondarearen Europako jardunaldiak eta foru artxiboak

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Ondarearen Europako jardunaldiak eta foru artxiboak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, hirugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea.  Kultur ondasunak zaindu beharraren sentsibilizazioa bilatu nahi du ekimen horrek, gizarte kohesioa eta gure kultur identitatea indartzen duen elementu gisa, eta garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren iturri baita.

Ondarearen Europako urtean, ekitaldi honetarako hautatu den ardatz tematikoa Ondarea da: Emakumearen herentzia, gai hori testuinguru sozial eta kultural batean kokatuz ondarea beste modu batean erakusten baitu.

70 jarduera aurkeztu dira eta Gipuzkoa osoko 33 udalerrietan egingo dira.

Foru artxibo historikoek, Gipuzkoako Artxibo Orokorrak eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak parte hartzen dute jardunaldi horietan eta hitzaldi bat antolatu dute, Donostiako Irakasle Eskolako Gizarte Zientzien Didaktika Departamentuko irakasle titularra den Milagros Álvarez Urcelay doktorearen eskutik. Hitzaldi hori artxiboetan eta KMko Areto Nagusian eskainiko da.

Hitzaldia:

BAIMENDU GABEKO SEXUALITATEA: LEGERIA ETA JUSTIZIA GIPUZKOAN (XVI-XVIII mendeak)

Informazio iturri gisa erabiliz bai legeria historikoa bai lurraldean gordetzen den dokumentazioa, delitu horien gainean garai hartan zegoen iritzia aztertuko dugu, baita biktimen eta erasotzaileen profilak eta errudunei ezarritako zigorrak ere.

DONOSTIA:

KOLDO MITXELENA KULTURUNEA

Urriak 24: 19:00

Koldo Mitxelena Kulturunea Areto Nagusia

Urdaneta kalea 9

Gaztelania. Aldibereko itzulpena euskarara

 

OÑATI:

GIPUZKOAKO PROTOKOLOEN ARTXIBO HISTORIKOA

Urriak 27: 11:00

943- 781205 Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintziala

Ibarra zelaia, 4

Euskaraz

 

TOLOSA:

GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA

Azaroak  10, 11:30

943 415262 Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Gipuzkoako Artxibo Orokorra

San Frantzisko  Etorbidea, 4

Euskara + Gaztelania

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.