> Museoak eta ondarea > Jarduerak > Sagardo Astearen 17. edizioa

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Sagardo Astearen 17. edizioa

Igartubeiti Baserri Museoak, urteak daramatza, baserria ondarearen ardatza dela kontuan izanik, bere aberastasuna lantzen, zaintza eta errespetua aintzat hartuta, oreka bat berdindu nahirik ingurunearen, bere baliabideen, erabileren eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean.

1. Ziklo naturala eta jasangarria. Urteko jarduera puntual bat izatetik haratago, Sagardo Astea, negutik udazkenera bitartean garatzen den prozesu baten emaitza da, sagarraren ziklo naturalaren emaitza. Edizio honetan Igartubeitik, unibertso hau testuinguruan kokatu eta berreskuratu nahi izan du, jarduera eta esperientzia ezberdinen bitartez, lantegiak, sagar erakusketa, dastaketak, bisitariei igortzeko asmoz.

Helburu nagusia da baserri dolarearen kultur ondarea, hau da, dolarea martxan ipintzearen prozesua, bere testuinguru sozial, kulturalean eta jasangarrian kokatzea.

Sagarra dolarean jo aurretik, lan asko egin behar izaten dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, hauen izerdialdia, loraldia, sagar aleen hazkundea eta bilketa. Prentsatzea eta upeletan gertatzen den zukuaren hartziduraren ondoren, martxoan, Barrikote festa ospatzen dugu, sagardoaren dastaketa egiteko.

2. Bertako komunitatea bazkide. Igartubeiti bertako komunitatearen, hau da, Ezkioko eta Urola Garaia eskualdearen partaide eraginkorra da, kultur arloko eta ingurune sozialaren dinamizazio eragilea da.

Testuinguru honetan, landa ingurunea jarduera honen ardatz nagusia dela kontuan izanik, bertako baserritarren sagar uzta jaso dugu Igartubeitiko dolarean zanpatzeko. Aurtengoa ez da izan sagar urtea, baina hala eta guztiz ere, datozen urteetan ildo honi jarraituko diogu.

Sagardo Asterako antolatu dugun programak eragina du bertako gizarte sarean, eragile askoren arteko benetako lankidetza garrantzitsuari mesede egiten dio eta dolare baserrira sorkuntza hurbilpen bat sustatzen du. Esate baterako, Karmakros antzerki taldeak antzezpenak eskainiko ditu urriaren 12an, 13an  eta 14ean 11:30etatik aurrera. Bestalde, argazki lehiaketa Argazkia (Urretxu) eta Ikatza (Legazpi) elkarteekin lankidetzan antolatzen dugu.

3. Mugikortasun jasangarria. Aurtengo edizioan Igartubeitin garraio publikoa erabiltzea erabaki dugu museoko parking-eko auto pilaketak saihestu nahirik. Urriaren 12an, 13an eta 14an DOAKO autobus zerbitzua eskainiko da 10:00-14:30 bitarte. Santa Luziako industria gunetik. Ezingo da baserrira autoan igo

4. Sortzaileen tailerrak. Berrikuntza. Igartubeiti Baserri Museoak Sagar tentagarriak lantegi gastronomiko sentsoriala antolatuko du, Rafa Gorrotxategi gozogileak eskainia, urriaren 27an, 16:30-18:30 bitarte. 4 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua. Gehienez 15 parte hartzaile. Izen emateak: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ; 943 72 29 78.

Bestalde, museoak Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera dastaketa lantegia  antolatuko du azaroaren 25erako, 12:00-14:00 bitarte. Dani Lasa, lankidetza sorkuntzaren inguruko egitasmoak sustatzen dituen sukaldariak eta Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak eskainia. Helduei zuzendua. Gehienez 20 parte hartzaile. Izen emateak: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ; 943 72 29 78.

Era berean, Juan Mari Beltran, euskal herriko musikaren ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoak Kirikoketaren inguruko bi lantegi praktiko eskainiko ditu, irailaren 29an eta urriaren 6an, Igartubeitiko dolarean. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da.

PROGRAMA:

ESPERIENZIAK:

Igartubeitiko dolarea martxan!

Astean zehar urriaren 10, 11, 15, 16, 17, 18 eta 19an, sagar zapalketak egunero izango dira goizez, 11:30etatik aurrera.

Asteburuan eta jai egunean, urriaren 12, 13 eta 14ean, prentsatze bakarra izango da, 12:00etan.

Prentsatze bakoitza egin aurretik, Kirikoketa burutuko da, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua. Igartubeiti Baserri Museoak, garai batean baserriko dolareetan ohikoa zen jarduera hau nabarmendu eta berreskuratzeko asmoz, Juan Mari Beltranek eskainitako bi lantegi praktiko antolatu ditu.

Antzespenak

Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldekoek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute.

XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantzita, baserria erakutsiko diete bisitariei eta bertako zereginei buruz hitzegingo diete.

Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuez eta abarrez jabetuko dira.

Urriaren 12an, ostiralean, urriaren 13an larunbatean eta urriaren 14ean, igandean: 11:30-12:00; 13:00-13:30

Sagar erakusketa

Sagardo Astean Igartubeitiko sagarrondoetatik bildutako sagar motak izango dira ikusgai. Zer da Kixkia? lantegian parte hartu duten familiek bildutako sagarrak dira eta erakusketa antolatzen lagundu digute.

Argazki lehiaketa

Urriaren 10etik 19ra eta Argazkia, Ikatza elkarteen lankidetzarekin antolatua. Lehiaketaren oinarriak.

Tailerrak

Sagar tentagarriak Urriak 27, 16:30-18:30 Rafa Gorrotxategik eskainitako lantegi gastronomiko sentsorial honetan, 4 urtetik gorako haurrak dituzten familiek sagarrekin egindako goxoak egin eta dastatu ahal izango dituzte. Gehienez 15 parte hartzaile.

Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera Azaroak 25, 12:00-14:00 Dani Lasak eta Jakoba Errekondok eskainitako dastaketa lantegia. Helduei zuzendua, Bizi Baratzea eta Sagardoaren Unibertsitatearekin lankidetzan. Gehienez 20 parte hartzaile.

Oharrak:

Santa Luziako industria gunean parking-a. DOAKO autobus zerbitzua jarraian. Ezin izango da baserriko parking-era autorik igo.

Plaza mugatuak. Aurrez izen emateak

Segurtasun arrazoiak direla eta, prentsaldia egiten den gunean, lehen solairuan, sarrera murriztua izango da eta erreserbak egiteko aukera izango da.

Igartubeitira nola iritsi

Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, (Ezkio bidea, 1km) hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean

Informazio gehiago:

Igartubeiti Baserri Museoa

Kizkitza Ugarteburu

Telf: 943 72 29 78

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

www.igartubeitibaserria.eus

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.