> Museoak eta ondarea > Jarduerak > Alos Quartet-en “Garden” kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Alos Quartet-en “Garden” kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean

Alos Quartet laukoteak kontzertua eskainiko du Igartubeiti Baserriko dolarean urriak 6an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Laukoteak bere zeinu bereizgarria izan dituen soinu dotorea, intimotasuna, eta musika iturri ezberdinetatik edaten duen estilo originala garatzen ditu.

Xabier Zeberiok (Nyckelharpa, Biolina), Francisco Herrerok (Biolina), Lorena Nuñezek (Biola) eta Iva Carmonak (Celloa) osatzen duten taldeak ondorengo egitaraua eskainiko du:

  • Olatu Dantza. X. Zeberio
  • Arin. X. Zeberio
  • Hilarriko mozkorra. Harkaitz Mtz de San Vicente
  • Mari Kanaky. X. Zeberio- H. Mtnz. de San Vicente
  • Uda Badoa. X. Zeberio
  • Leitza . Herrikoia
  • Irail Dantza. X. Zeberio
  • Uherak - We are. Pello Ramirez - X. Zeberio
  • Laztan bat. X. Zeberio
  • Hosto Dantza. X. Zeberio
  • Fan & Go. X. Zeberio
  • A Ragtime. Steve Dobrogosz

Alos Quartetek 1999an ematen ditu lehen pausoak. Musika klasiko naiz modernoan esperientzi zabaleko musikariek osatzen dute. Orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain, taldekideak folk talde ezberdinetako partaide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi) eta baita Euskal Herriko hainbat musika proiektutako ohiko kolaboratzaile ere.

Taldearen errepertorio zabalak, harizko laukoteko formatutik abiatuta, gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz, estilo ezberdinen uretan aurreiritzirik gabe eta naturaltasunez murgilduz.

Sorreratik hona, grabaketa eta kontzertu zerrenda luzea osatu du taldeak. Kolaborazio estuenetariko bat, Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin burututakoa izan zen, estatuko Espainiarreko naiz Portugalgo antzoki garrantzaitsuenetan hainbat bira eginez (besteak beste Madrilgo kongresu jauregian, Bartzelonako Auditorin, Lisboako Coliseo Teatroa etb. kontzertuak eskainiz)

Honako artistekin ere lan egin du Alos Quartetek, hala nola, Kepa Junkera, Oskorri, Carlos Nuñez, Oreka TX, Ken Zazpi, Esne Beltza, La Buena Vida, Los Piratas, El Hombre Burbuja, Bide Ertzean, Angel Unzu etabar.

Urtero bezala, doako autobus zerbitzua eskainiko da Igartubeitira joateko. Autobusa 17:30etan irtengo da Zumarragako Elizkaletik.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.