> Museoak eta ondarea > Jarduerak > #Kontxa1918

Gipuzkoa Kultura (Beta)

#Kontxa1918

Aurkeztu berri dute Untzi Museoak eta Donostiako Aquariumak #KONTXA1918 proiektu kulturala, bertan Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura eta Turismo diputatuak eta Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera parte hartu dutelarik.

Aurkezpenean zehar, Xabier Alberdi Untzi Museoaren Zuzendari Zientifikoak eta Alejandro Larrodé Aquarium-eko museo arloko koordinatzaieak datorren irailaren 7an El Diario Vaskok egunkariaren bidez argitaratuko den aurtengo Ciaboga aldizkariaren historio eta xehetasunen berri eman dituzte eta aurtengo berritasuna den Arraun Astearen programa aurkeztu dute.

#KONTXA1918 egitasmo honen bidez bi museoek Kontxako estropaden ondare kultural eta historikoa errekuperatu nahi dute, baita ondare balioak eta balio etnografikoak nabarmendu ere duela 100 urteko Estropadetan gertatutakoaren historia berreskuratuz

Egitasmoa indartzeko aurten martxan jarri dugun Arraun Astean izango diren ekitaldi eta hitzaldiak ondorengoak dira:

Asteazkena 5: 50. Eta 60. Hamarkadako Kontxako Estropadako  aurraunlarien oroitzapenak. Konstituzio plazako Udal Liburutegiko Kriptan. 18h.

Osteguna 6: Arraun munduko pertsona garrantzitsuari  elkarrizketa irekia. Aquariumeko Auditoriumean. 19h.

Ostirala 7: Emakumeak Kontxako Estropadan. Aquariumeko Auditoriumean. 19h. Aurkezpena bukatutakoan portuko ranpan, Eusko Label etxearen eskutik pintxoak eta musika talde bat edukiko dugu.  Sarrera libre izango da lekua bete arte ekitaldi guztietan.

Kultura proiektuaren barne, Donostiako Aquariumean irailaren 10 arte, Donostiako “Koruko-Amabirjiña” traineruak 1918ko irailaren 15an Kontxako uretan irabazitako bandera ikusteko aukera izango dugu. Jatorrizko bandera bitrinaren barruan erakutsiko da Aquariumeko sarreran.

Banderarekin batera, traineruko patroia izan zen Quiricoren erretratua eta bizitzan parte hartu zituen estropaden denbora adierazten duten orla bat ikusgai edukiko dugu Joseba Bontigi familiak eta Maria Jesus Bontigi Zubiaurrek egindako donazio bati esker. Untzi Museoaren kanpoaldean kokatuta dagoen panel batetan ezagutu dezakegu egun hauetan zehar aurtengo Ciaboga aldizkariaren edukiak.

Untzi  Museoak bere kanpaia joko du, berriki martxan jarritako Itsasoko oharrak egitasmoarekin bat eginez, eta Kontxako estropadetan irabazleak suertatzen diren traineruen omenez Irabazle kanpaia entzun ahal izango da. Gainera egun hauetan museoko kanpoaldean klasifikatutako traineruen banderak egongo dira ikusgai.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du

Irailean abiatuko da Elías Querejeta Zine Eskolako lehen ikasturtea, eta baita eskolako programa akademikoa osatzen duten hiru ibilbideena...

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.