> Museoak eta ondarea > Jarduerak > "Itsasoa opari", Maialen Akizuren kontakizunak jaso du Istorioak belarrietara IV. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria

Gipuzkoa Kultura (Beta)

"Itsasoa opari", Maialen Akizuren kontakizunak jaso du Istorioak belarrietara IV. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria

2. saria, Anaia bi kontakizunagatik Idoia Garzesek jaso du. Uhinak beti gazi, Ainara Elizondoren kontakizunak jaso du hirugarren saria.

Idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu lehiaketa honek, haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede, Igartubeiti Baserri Museoak, Untzi Museoarekin lankidetzan euskarazko kontakizun laburren lehiaketako laugarren edizio honek.

Deialdiaren gaia baserria eta itsasoa izan da. Erdi Aroaren amaieran, arrantzaren gorakadarekin batera, dolare baserria sortu zen. Lantegi izugarriak ziren eta tokiko kontsumoa hornitzeaz gain, merkataritza eta arrantza itsasontziak ere hornitzen zituzten.

Historian zehar, sagardoa, baserria eta itsasoa gaur egunera iritsi zaizkigun kontakizunak eta kondairak sortzeko gaiak izan dira. Esate baterako, Ataungo Agerre baserriko jabeei Jentilak egindako madarikazioa edo beraien aberastasunekin gelditzeko asmoz eremu arriskutsuetara itsasgizonak erakartzen saiatzen ziren mamuen eta gezurtien kondairak.

Areago, Igartubeiti Baserri Museoko urteko programaren barne, 2011an bere ibilbidea hasten duen ondare berrikuntza proiektua da. Areago, sorkuntza eremuko lenguai ezberdinen erlazioaren bitartez eta euskarri ezberdinen erabileraren bitartez, ondare baliabideekiko beste harreman mota batzu esploratzen duen gune gisa sortzen da.

Oraingo honetan Areagok parte hartzea, sorkuntza prozesuak, kontakizun laburren bitartez, narratiba eta ikuspegi berriak nabarmendu nahi ditu, era berean euskararen erabilera eremu honetan eta ondare eremuan sustatuz.

Parte hartzaileak:

Guztira 14 parte hartzaileek aurkeztu dituzte kontakizunak.

Anaia bi, Idoia Garzes

Artolatarren patua, Miren Mujika

Azkeneko euskal balea, Joxe Mari Azkoaga

Baserria eta itsasoa, Celia Resano

Gautxori, Silvia Lacasa

Gure itsasoa, denon itsasoa?, Iñigo Legorburu

Hirugarren borondatea, Aitor Fernandez de Martikorena

Itsasoa opari, Maialen Akizu

Kupelaren erraietan, Gorka Azkarate

Martintxo eta parrats, Gotzon Plaza

Sagua itsasoan, Marije Manterola

Uhinak beti gazi, Ainara Elizondo

Xarpa, Goiz Eder Iturrain

Xixili, Goiatz Labandibar

Epaimahaiaren erabakia:

Irati Goikoetxeak, Untzi Museoko Xabier Alberdik eta Igartubeiti Baserri Museoko zuzendaritzak osatu dute epaimahaia.

Kontakizun sarituen aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontutan izan ditu epaimahaiak: 8-12 urteko haurrei zuzendutako kontakizuna izan behar zuela, baserria eta itsasoa gaia, originaltasuna, sormena, hizkuntzaren erabilera eta estiloa.

Epaimahaiaren iritziz honakoak izan dira saridunak:

1. saria: Itsasoa opari, Maialen Akizuk aurkeztutako kontakizuna

2. saria: Anaia bi, Idoia Garzesen kontakizuna.

3. Saria: Uhinak beti gazi, Ainara Elizondok aurkeztutako kontakizuna

Sariak:

Maialen Akizuk 450,00 Euro jaso ditu Itsasoa opari bere kontakizunak 1. saria lortu baitu.

Idoia Garzesek, berriz, 250,00 Eurotako saria jaso du Anaia bi aurkeztutako lana 2. saritua izan baita.

Ainara Elizondok 2 lagunentzako nekazaletxe batean bi gauetako saria lortu du.

Argitalpena:

Kontakizunak bilduko dituen argitalpen ilustratua prest izango da abenduaren 3rako, euskararen egunerako. Ilustratzaileekin harremanetan gaude orain, kontakizun bakoitzean oinarritutako ilustrazioak egin ditzaten.

Kontakizunak:

Igartubeitiko webgunean sareratu ditugu aurkeztutako kontakizunak.

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.