> Museoak eta ondarea > Jarduerak > Itsasoko oharrak: Untzi Museoko kanpaiak itsas ondareagatik joko du

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Itsasoko oharrak: Untzi Museoko kanpaiak itsas ondareagatik joko du

2018ko uztailaren 25ean, itsas munduko ospakizuna den Santiago Egunean, 13:00etan,  Untzi Museoko kanpaiak jo du. Modu honetan, Donostiako eta Gipuzkoako itsas historian esanguratsuak diren hainbat data errekuperatzeko kanpai hotsen bidez Museoko kanpaia balioan jartzeko egitasmoa martxan jartzen dugu.

XVIII. mendearen erdialdean eraiki zen Donostiako Kontsulatuaren lonjako dorreak jatorrizko kanpaia mantentzen du, 1799an datatua. Kanpaiaren jatorrizko eginkizuna, itsas sorospen lanetara, edo portuan zeuden ontzietan sortzen ziren suteak itzaltzera, edota bestelako istripuetan laguntzera marinelak etor zitezen deia egitea zen.

Hainbat urtez isilik egon ondoren, museoko kanpaiaren hotsa berreskuratu da itsas ondarearekin zerikusia duten gertakarien eta data seinalatuen berri emateko. Soinu-erakusketa programa honen xede nagusia Gipuzkoako itsas historiarekin lotura estua duten zenbait gertakari gizarteratzea da. Zehazki, mendetan zehar itsas jarduerekin harreman estua izan zuten hainbat kofradia edo erakundeen jai egunetan “OSPAKIZUN KANPAIA” deiturikoa entzuteko aukera dugu aurrerantzean.

Bestalde, itsas ondarearen inguruan portuan gertatzen diren hainbat ekimenetan ere parte hartuko du museoak kanpai-hotsekin. Batetik, Kontxako estropadetako irabazleen omenez “IRABAZLE KANPAIA” joko da. Bestetik, “HARRERA KANPAIA” portura gerturatzen diren ondare balioa duten itsas ontziak edo itsas ondarearen arloan lan egiten duten eragileak agurtzeko joko da.

Identifikatzeko gida

“OSPAKIZUN KANPAIA” deituriko programaren identifikazio gida duen triptikoa argitaratu dugu, zein egunetan entzun ahal izango den eta zergartik.

Ospakizun erlijiosoek eta itsasoarekin zerikusia duten lanbideen hainbat Kofradiei eskainitako arretak markatzen dute egutegia. Nahiz eta Donostiako eta Gipuzkoako itsas tradizio hauetako batzuk mendeen zehar mantendu diren, beste batzuk, aldiz, galtzen joan dira.

Egitasmo honen bidez, Museoak itsas ondare inmateriala (erlijiotasun herrikoia, omenezko ekitaldiak, jai-ospakizunak…), memoria kolektiboa eta Gipuzkoako kostaldeko identitateak errekuperatzen eta balioan jartzen lagundu nahi du.

Kanpaia

Dorreko kanpaiak inskripzio hau dauka grabatua: Soi de el noble Consulado de esta ciudad. Francisco de Lacasanueba me fecit. Ano 1799.

Egitasmo hau martxanjarzeko kanpaiaren inguruan lan batzuk egin dira: bere euskarria indartu da eta gainetik garbitu da. Kanpai-hotsak automatizatuta daude kanpotik gehitu den mekanismoari esker.

Attachments:
Download this file (itsasokooharrak.pdf)Itsasoko oharrak[Itsasoko oharrak]2520 Kb
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.