> Museoak eta ondarea > Jarduerak > Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea urtarrilean

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea urtarrilean

Urte hasierarekin batera, babak ereitetik hasi gaitezke. Lekaduna da, eta beraz bere sustrai handiek nitrogeno ugari isuriko dute lurrera (kontuz beraz simaurrarekin). Errenkada luze bat zabaldu eta han hazia jarri. Errenkada batetik bestera 50-60 bat zentimetro utzi, eta aletik alera 10en bat zentimetroko tartea. Parra edo hesolatxoren batzuk jarri, landarea hazten denean erori ez dadin.  Uzta udaberrian emango du, apiril-maiatz aldera edo. Ur asko behar du. Erdi itzaletan jarrita ere ongi etorriko da eta hotzari ez dio beldur handirik, -5C graduko tenperaturetan ere lasai egoten baita. Babaren kasuan zenbait izurriteri adi-adi egon beharko dugu. Xaboia eta tabako saldarekin aurre egitea komenigarria da, hostoz-hosto nahasketa hau banatzeak.

Baratxuria ere landatzeko sasoian gara oraindik. Lur ondartsua eta arroa gustatzen zaio, urak erraz alde egiteko (hemengo lurrak ordea oso buztintsuak dira), eta simaurra ere justukoa eta zaharra bada hobe. Horregatik, baratxuria landatu aurretik, kare ondar piska bat botatzea ez legoke gaizki.  Ereiteko lanei dagokionean berriz,  baratxuri-begia bera lurrean sartu behar da, 8 bat zentimetroko sakoneran eta batetik bestera 15 bat zentimetroko tartea utziz. Ilara batetik bestera berriz 25 zentimetro utzi. Landarea hazten denean, tarteka inguruko belarrak kendu eta zenbait hosto ere bai, eguzkia barruraino sartu dadin. Gaitzen bat edo beste hartzeko arriskua duenez, tarteka errautsa zabaldu, hauei aurre egiteko. Uzta jasotzerako garaian, egun batzuk lehenago (ekaina aldera), landarea bera zanpatu edota ondoan dauden hiru bat landara elkarrekin lotu.

Euri asko egin duenez, lurra bere onean mantentzeko tarteka karea zabaltzea gomendagarria da. Kontuz, simaurra edo ongarriren bat bota badiogu ez da komeni karea nahastea. Biak batera ez dira bota behar. Kareak, lurra harrotu, eta lurra errazago oxigenatu dadin laguntzen du. Izan ere, Euskal Herriko isurialde atlantiarreko ia lur gehienak bustintsuak dira. Lurra lokaztu eta lur itoago, itxiago eta azidoago bihurtzen dute. Eta ondorioz, lurreko mineral eta elikagaiak lurrean korapilatuta gelditzen dira, barazkiak horietara iristeko zailtasunak izaten dituzte. Kareak korapilo horiek askatzen lagunduko digu. Lurra harrotuko digu eta azidotasuna murriztu. Honela, aire gehiago sartuko da lurrera eta urak ere errazago zirkulatuko du. Honela, lurreko mikroorganismoak hobeto biziko dira, materia organikoa errazago deseginez eta lurraren kalitatea eta osasuna bermatuz.

Ingurunea

Sagarrondoak bere zainketak behar ditu, eta horietako bat orain egitea komeni da. Kare nahasketa bat, karesnea bota behar zaio. Kare  bizia, uretan urtu eta hil egingo da, eta ondoren buztin hautsa edo behi simaurra nahastu dakioke (edo biak). Nahasketa hau enborrean eta adar nagusietan eman behar zaio. Honela, zenbait xomorro (inurriak esaterako) atzeratuko ditu lehenengo kimu berriak irteten direnerako. Euririk egingo ez duen egunetan ematea komeni da.

Eta azkenik, neguko ilunari eta zuhaitzek duten biluztasunari argi pixka bat ematen dion zuhaixka bat aipatu nahiko genuke, Igartubeitin kolore izugarriz hasi duena 2018 urtea. Bai, zumea edo sahatsaz ari gara, 3 bat metro hazten den zuhaixka da, neguan hostoak galtzen dituena. Beste zuhaitzek hostoak galdu ondoren beren ikusgarritasuna galtzen duten moduan, sahatsak inguruko lilura guztia bereganatzen du. Izan ere agerian geratzen diren bere adaxkek, ori kolore bizi-bizia hartzen dute, sugarraren pare. Igartubeiti baserriaren aurrean zenbait zume ditugu, eta baserriaren egurrezko eraikuntzarekin kontraste ederra sortzen du, negua alaitzeko. Gainera, baserrian zumearen adar luzeak saskiak eta aulkien oinarriak egiteko erabili izan dira.

Info +: http://bit.ly/2qitQGl

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Jaialdiak

Crossover. Telesailen kultura

Foru Aldundiak ETA Kultur Factory-k abian jarriko dute Crossover Telesail Jaialdia, telesailen gorakada ikuspegi kritiko eta ludiko batetik...

Crossover. Telesailen kulturaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.