> Museoak eta ondarea > Jarduerak > EHUko Esperientziaren Gelako ikasleak etorri dira bisitan Gipuzkoako Artxibo Orokorrera

Gipuzkoa Kultura (Beta)

EHUko Esperientziaren Gelako ikasleak etorri dira bisitan Gipuzkoako Artxibo Orokorrera

Ikasle horiek Maria Rosa Ayerbe Historia doktorearekin etorri dira, azaroaren 21ean, Gipuzkoako Artxibo Orokorrera, Euskal Foruak: eskubide historikoak eta horien eguneraketa ikasgaiaren barruan klase praktiko bat jasotzera. Oraingoan, 25 ikasle etorri dira, gure zentroan ibilbide bat egiten ari den programaren barruan.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak gordetzen eta hedatzen du, beste dokumentu funts batzuez gain,  foru erakundearen dokumentazioa, XIV. mendetik hasi eta ia gaur artekoa. Dokumentu horien artean daude Foruen araubide juridikoaren oinarria jasotzen dutenak.

Ayerbe doktoreak erakutsi eta azaldu du Gipuzkoaren historian aparteko interesa duten eta Artxiboak xede horretarako bereziki prestatuak dituen dokumentu horien edukia. Jardunaldia osatzeko, bisita gidatu bat egin da artxibotik zehar, informazioko teknikari arduradunaren eskutik. Aukera izan dute, ezagutzeko, besteak beste, artxibo historiko batek dituen funtzioak, artxibo horretan gordetzen diren dokumentu funtsak,  eta egiten ditugun lanak, hala nola ondare dokumentala zaharberritzekoa.

Gure ustez, bisita oso probetxugarria izan da bertaratu garen guztiontzat; izan ere, beste behin ere, bisitan etorri den publikoak, kasu honetan Esperientziaren Gelako  ikasleek, ikuspuntu eta iradokizun interesgarriak egin dituzte, eta gure lana aberasten dute.

Mila esker!

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.