> Museoak eta ondarea > Jarduerak > Elkano Untzi Museoan

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Elkano Untzi Museoan

Doako tailerrak Untzi Museoan:

Elkano, bere oroimena berreskuratuz erakusketaren kultura programaren barruan. Jarduera guztiak doakoak dira, baina izen ematea aldez aurretik egin behar da: 943 430 051 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .

Azaroak 4 larunbata, 17:00etan, zaharberritze tailerra publiko helduarentzat, Marta Gatellen eskutik. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba azaroaren 2a baino lehen egin behar da.

Azaroak 25 larunbata, 17:00etan: marrazketa tailerra familientzat, Mikel Leozek zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba azaroaren 22a baino lehen egin behar da.

Abenduak 16, larunbata, 17:00etan: kaligrafia tailerra familientzat, Idoia Larrañaga Fachado ilustratzaileak zuzendurikoa. Iraupena: 90 min. Doako jarduera elebiduna. Erreserba abenduaren 13a baino lehen egin behar da.

 

Koadroaren zaharberritze lanak ikusteko azken egunak:

Marta Gatell zaharberritzaileak 1921eko Elkanoren omenezko monumentuaren proiektuaren bozeto bat zaharberritzen darrai Untzi Museoan. Publikoaren begi bistan ari da lan hauek burutzen, “Elkano, bere oroimena berreskuratuz” erakusketaren baitan, azaroaren 4a arte, ostegunetik larunbatera, goizez eta arratsaldez.

Zaharberritze-lanak finantzatzeko mikromezenasgo kanpaina (crowdfunding) abian jarri da Verkami plataformaren bitartez edo museoan bertan dohaintzaren eginez. Ekarpena librea da eta edozein zenbatekoa izan daiteke.

 

Itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak Urola Kostan:

Untzi Museoak, Urola Kostako Udal Elkartearekin batera, hitzaldi ibiltariak antolatu ditu Orio, Zumaia, Zarautz, Getaria eta Aiam eskualdeko itsas ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da. Hurrengo igandeetan izango dira:

Azaroak 5/11:00etan: Nolakoa zen Victoria naoa? XVI. mendeko ontzigintza eta Orioko ontziolak, hitzaldi ibiltaria Orion. Lourdes Odriozola Oyarbideren eskutik.

Azaroak 12/11:00etan: Elkanoren bigarren bidaia eta Zumaiako itsas sendi handiak, hitzaldi ibiltaria Zumaian, Iosu Etxezarraga Ortuondoren eskutik.

Azaroak 19/11:00etan: Elkanotarren senitarteko zarauztarrak, hitzaldi ibiltaria Zarautzen,  Xabier Alberdi Lonbideren eskutik.

Azaroak 26/11:00etan: Azter dezagun Getariako Elkanoren monumentua,  hitzaldi ibiltaria Getarian, Ismael Manterola Ispizuaren eskutik.

Abenduak 3/11:00etan: Elcanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian, hitzaldi ibiltaria Aian, Borja Aguinagalde Olaizolaren eskutik.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Eskultura

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi Museoan

UNTZI MUSEOAK RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN ARTISTAREN OBRAN ITSASOAREN GARRANTZIA NABARMENDU NAHI DU Erakusketan itsasoari lotutako eskulturak eta obra...

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi MuseoanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.