> Museoak eta ondarea > Festivales > BATELERO EGUNA

Gipuzkoa Kultura (Beta)

BATELERO EGUNA

EUSKAL BATELEROEN ELKARTEA

SORRERA

Douarnenez. 2008ko uda: Uztailaren 17tik 21era bitartean ospatu ziren herri horretan itsas-jaiak. Euskal Herria jaialdira gonbidaturik zegoen.

Dozena bat ontzi eta 50 bat lagun joan ziren bilkurara, ametsez beterik, eta gure itsas kultura tradizionala erakusteko gogo biziz.

Eta harrigarria badirudi ere, Douarnenezen piztu zen talde horren gogo-bihotzetan, Euskal Bateleroen elkartea sortzeko beharrizana, Euskal Herritik 1.000 kilometrora, gure itsas kultura zaharra arnas-berritzeko.

Elkarte honen barruan Euskal Herriko ontzi-jabeak zein gure itsasketa tradizionala maite duten itsas zaleak daude, uretan gozatzeko, arraunean beso-indarrez edota oihalean haize-indarrez, behinola lanbiderako ziren batel-ontziei arnasa berria emateko.

Horretarako itsas-bilkurak antolatzen dira, batelak erakutsi eta itsasketan ikusteko, lehia-egarriz baino gehiago jai-gogoz, giro atsegingarria sorturik. Horregaitik sortu zen Batelero Eguna antolatzeko ideia, kantauri kostan Euskal Herriko edozein herritan gure itsas kultura ondarea zabaltzeko , ontziak erabili eta alkar ezagutzeko.

Horregaitik sortu zen Batelero Eguna antolatzeko ideia, kantauri kostan Euskal Herriko edozein herritan gure itsas kultura ondarea zabaltzeko , ontziak erabili eta alkar ezagutzeko.

Batelero eguna

Urtean behin Euskal Herriko herri ezberdinetan uztailaren 31-ean Batelero Eguna antolatzen joan gara, Getaria, Pobeña, Ondarru, Hondarribi, Plentzia, Zumaia...

Azken elkarteko asanblearen ondoren aurten Batelero Eguna Orion antolatzea erabaki genuen, baina iparraldeko elkarteekin bat egiteko asteburuan antolatzea adostu genuen. Uztailaren 28 tik 29 ra antolatu dugu.

PROGRAMA

UZTAILAK 28, LARUNBATA

08:00 - 10:30 - Ontziak uretaratzea kirol portuko arramplatik.

11:00 - Patroien bilera plazan.

11:30 - 13:30: Nabigazio librea

14:30: Bazkaria

17:30 - 20:00: Irteera Aginagara

21:00: Afaria

 

UZTAILAK 29 - IGANDEA

10:00  Patroien bilera plazan

10:30  Irteera Mollarrira

14:30  Bazkaria

17:00 - 19:00  Nabigazio librea

 

Attachments:
Download this file (baeleroeguna.pdf)baeleroeguna.pdf[ ]188 Kb
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du

Irailean abiatuko da Elías Querejeta Zine Eskolako lehen ikasturtea, eta baita eskolako programa akademikoa osatzen duten hiru ibilbideena...

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.