> Letrak eta ideiak > Donostia 2016 > Mikrouhinetik olatuetara

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Mikrouhinetik olatuetara

Lehen fasea gaindituta, onenen arteko lehia gogorrerako bidean, aukeratuen artean dugu Donostia, Espainiako Erreinutik 2016ko Kulturaren Europako Hiriburua izateko hautagaien artean. Hori dela eta, Donostiaren, Gipuzkoaren, Euskal Herriaren, hautagaitza garaipen horretara eraman duen taldea zoriondu nahi dugu.

Baina, etorkizuneko kultura-gertaera horretatik haratago pentsatuz, beharbada olatuei, energiari, hiritartasunari eta, nola ez, kulturari buruzko pentsamendu batzuk zirriborratu ahalko ditugu. Ziurtasunak baino gehiago, askoz gehiago, zalantzak dira. Zalantzak baino gehiago, askoz gehiago, intuizioak.

Itsasoko olatuak  sortzea baldintzatzen duen hiri konfiguraziotik (itsasoari kendutako Pasealeku Berria, itsasoaren gainean dagoen ekialdeko hiri-zabalgunea, hondartzak sorturiko harresia...), kultura-eragile guztiak sustatzen eta bistaratzen dituen kultura-ingurune batera igaro beharko ginateke, gu guztiok, hiri, lurralde eta herrialde honetan kultura egiten, gozatzen eta sortzen dugunok, nabarmenduko gaituen kultura-ingurunera.

Erronka, ziurrenik, honako honetan dago: nola igaro erakuste-kulturatik sortze-kulturara. Ikusle izatea bai, baina baita sortzaileak ere. Iragan-orainaldi mingarriak asaldaturiko herrialde txiki honetako hiri txiki batean ere kultura parteka daitekeela eta horrek esperantza eta ongizatea sor ditzakeela erakutsi nahi dugu.

Kultura saltzen diguten zerbait dela, sarrera bat erosiz eskuragarri duguna, pentsatu beharrean, guk egin dezakegula pentsatu beharko genuke, gure berezko sormenak egitera bultzatzen gaituena dela benetan behar duguna.

Ez, jakina, ez da kultura amateurra xede duen kultu berri bat, baizik eta sormen soiletik haratago denok parte hartu beharko genukeen, parte har dezakegun, sorkuntzari, kultura-berrikuntzari, bideraturiko bultzada iraunkorra.

Baina hori guztia hitzak besterik ez dira. Hitzetatik ekintzetara pasatzea da benetako arazoa. Herritarren artean kultura-esparru iraunkorra sortzeko gai izatea… Eta, batez ere, gure bizitza kulturala berregituratzea. Eta ez 2016rako, baizik eta 2017rako eta hurrengo urteetarako. Etorkizunerako.

Horretarako, logikoki, ez da beharrezkoa lehiaketarik edo  “à la Chauvin” lehia esturik irabazi behar. Aski da aldatzeko borondate irmoa izatea. Jakina, ez dugu europar deialdi horren eragin katalizatzailea gutxietsi behar. Baina emaitzak urrunago iritsi behar du. Eta baditugu horren adibideak. Bat esateko? Lille hiria. Europako 2004ko kultura-hiriburua izan ondoren, bere irudia zeharo aldatu zuen. Kulturari eta arte garaikideari begira dagoen hiria da orain. Hiri horren zale sutsuren batek esan duen bezala, Lille Frantziako Londres bihurtu da. Haren ezaugarriak berrikuntza, ustekabeak eta “arte de vivre” deritzona dira.

Marseille-Provence 2013, Europako Kultura Hiriburua ekimenaren komunikazio-zuzendari Michel Cerdan-ek komentatzen zuenez, beharbada “Aldatzen dena biztanleen begirada da, beren buruarekiko eta herriarekiko iritzia.”

Aldaketa hori behar-beharrezkoa da benetan. Eta funtsezko aldaketa horretara bideratu behar ditugu geure ahaleginak, kulturatik eta kulturaren alde.

Bien bitartean,  eta  “Donostia 2016 Kultura Hiriburua” ekimeneko jendearen kritika eskertuz, agian bertsio donostiarra, gipuzkoarra, iruñarra… beharko genuke, gure kulturagatik eta gure osasunagatik. Bada, elkarrekin bizitzen, hitz egiten eta, ahal bada, bateratzen jarraituko dugu.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Festivales

Batelero eguna 2017

Batelero eguna Hondarribia. Nola sortu zen Batelero eguna? Douarnenez. 2008ko uda. Uztailaren 17tik 21era bitartean ospatu ziren herri horretan azken...

Batelero eguna 2017Gehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine-Eskolak ateak irekiko ditu hainbat ikerketa

Elias Querejeta Zine Eskola irailean hasiko da lehen pausuak ematen, eta, horretarako, bere zinema prestakuntza, ikerketa eta dibulgazio...

Elias Querejeta Zine-Eskolak ateak irekiko ditu hainbat ikerketa eta dibulgazio proiektuekinGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.