> Letrak eta ideiak > Zientzia > Zientzia ezagutaraztearen garrantziaz

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Zientzia ezagutaraztearen garrantziaz

“Ezagutza bereganatzeko eta zientziaren sorkuntza-prozesuan sartzeko joerarik handiena duen publikoa 8 eta 25 urte bitartekoa da. Horregatik, gazteek, laguntzeaz eta argibideak emateaz gain, ekarpenak ere egin behar dituzte zientziaren inguruan. Ekimen eta ideia berriak txertatzea da kontua. Gazteak ezinbestekoak dira kultura zientifikoa eraikitzeko”.



Horixe adierazi zuen
Miguel Ángel Quintanillak, Salamancako Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Ikerketen Institutuko zuzendariak, zientzia-zabalkundeak xede izan behar duen publikoaz ari zela.

Eta Elhuyar eta CAF bat gatoz uste horretan, euskarazko zientzia-gaien zabalkundeari urtero eskainitako sari-deialdian garrantzi berezia ematen baitiogu gazteentzako zientzia-zabalkundeari.

Baina, horrez gain, deialdi horrek beste eremu batzuk ere barne hartzen ditu: zabalkunde orokorra, doktoretza-tesien zabalkundea, kazetaritza zientifikoko lanak… Horiek guztiak zientziarekin loturikoak dira, hori baita gaur egungo beste kultura.
Izan ere,bitxia da, baita harrigarria ere, C.P. Snow-ek duela berrogeita hamar urte baino gehiago hain ondo deskribatutako bi kultura haiek oraindik ere indarrean jarraitzea. Horregatik, horrelako ekimenak, gaur egun ere, beharrezkoak eta, are gehiago, nahitaezkoak dira, batez ere CAF-Elhuyar sariek duten ibilbide luze eta iradokitzailea kontuan hartuta.

Gero eta hurbilago dugu iradokizun dibulgatzaileen beste bilduma batez, CAF-Elhuyar sari berriez, gozatzeko aukera.






AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Erakusketak

Zumalakarregi Museoa. Dohaintzak 2014-17

Zumalakarregi Museoa. Dohaintzak 2014-17 aldi baterako erakusketaren inaugurazioa ospatu dugu Zumalakarregi Museoan, Maria Jose Telleria, Diputazioko Kultura Zuzendari...

Zumalakarregi Museoa. Dohaintzak 2014-17Gehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine-Eskola: euskal zinemari buruzko laborategi estetiko

Markel Olano diputatu nagusiak eta Denis Itxaso Kulturako diputatuak adierazi dutenez, Zinemaldiaren, Euskadiko Filmategiaren eta Tabakaleraren lankidetzarekin Aldundiak...

Elias Querejeta Zine-Eskola: euskal zinemari buruzko laborategi estetiko eta profesionalaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.