> Letrak eta ideiak > Ondarea > Aldundiak Xabier Leteren artxiboak eskuratu ditu

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Aldundiak Xabier Leteren artxiboak eskuratu ditu

Denis Itxaso Kultura Diputatuak Aldundiak duela gutxi eskuratu duen Xabier Leteren legatu literarioa babesteko eta zabaltzeko Aldundiak zer egingo duen azaldu du prentsaurrekoan. Bertan izan dira Lourdes Otaegui eta Anjel Lertxundi. Legatuak 3.000 liburu eta disko baino gehiago ditu, 80 karpeta eta 23 kuaderno, 500 inguru kartel eta foileto eta 400 gutun.

Itxasok funtsa honen garrantzia azpimarratu du poeta unibertsal bati buruz ari garelako eta funts dokumentala bere osotasunean heldu zaigulako. Esku pribatuetan egonik, salmenten bidez sakabanatzeko edo kutxatan gordeta jarraitzeko arriskuak zituen eta eskuratze honekin  memoria eta iragan hurbila ezagutu ahal izateko iturri dokumental garrantzizko bat lortu dugu.

Funtsaren lehenengo emaitza izenari  gehiketa bat egitea da: Xabier Leterekin batera Lourdes Iriondorena ezartzea derrigorrezko iruditu zaio Aldundiari zenbait karpetetan Lourdesen presentzia nabarmena delako, zenbait karpetetan bere idatziak, ipuinak eta dosierrak daudelako.

Itxasok azpimarratu du Indarrean dagoen Kudeaketa Plan Estrategikoak (2015 -2019)  arabera Kultura memoria ere bada, elkarbizitza eta pentsamendu kritikoa, ezinbesteko elementuak inolaz ere gizarte baten garapenerako eta Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren legatuak horrekin zerikusi zuzena duela azpimarratzea besterik ez zaigu gelditzen: kultura eta balioak uztartzen jakin zuten bi pertsonen memoria baitugu aurrez aurre.

Funts horrek, berebiziko interesa eta garrantzia du Aldundiarentzat, artista izan den diputatu bakarraren ekarpena ezohikoa eta esanguratsua izan daitekeelako erakunde honen historia eta garapena aztertzerakoan. Ez da ahazteko gauza, zuzendari eta diputatu honen garaian (1983-1987) kultura garatzeko politikak erabat aldatu zirela, ordura arte egon ez ziren kultur azpiegitura eta ekipamenduak sortuz (kultur-etxeak, antzokiak, Arteleku...), zirkuituak eta jaialdiak eraldatu zirela eta kultura erakundeak berrantolatu eta sendotu.

Horrekin batera, ukaezina da Gipuzkoako Lurralde osorako erabat interesgarria suertatzen dela artxibo hau: izan ere, 50. hamarkadatik hona, euskal kulturaren garapen nagusia Gipuzkoako lurraldean gauzatu da, alor desberdinetako sortzaileek etengabe garatu eta edukiz hornitu dute euskal kulturaren arloa; eta guzti horren gakoak ezagutarazteko, aberasteko eta dastatzeko, ezinbesteko iturria izango da Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren funtsa.

Balio literarioa ere handia da. Izan ere, Lete eta Iriondoren eskuizkribuetan gordetzen baitira inoiz argitaratu ez ziren poemak, pentsamenduak edo ipuinak. Baita denok ezagutzen ditugun kanta batzuen borradoreak, behin behinekoak, azken bertsioa osatu arte sortutakoak.

Artxibo horrek gizartearen ezagupenean sakontzeko bidea ematen digu:  azken garaietako mitoak, nahiak, kontraesanak, injustiziak eta asmo kolektiboak Xabier Letek era paregabean azaldu baitzituen, eta bertan arakatzeko aztarnak eskaini ere bai.

Katalogatze lana ohi baino sakonagoa izango da, eta horretarako, Xabierren lan poetikoari buruzko tesia prestatzen ari den Alex Gurrutxagari eman zaio eskuizkribuen edukien deskribapena egiteko ardura.

Funts honetan edo antzeko beste batzuetan ikerketak sustatu eta bideratzeko, bi urtean behineko beka bat ezarriko du Kultura Departamentuak. Betiere unibertsitateen babes akademikoarenpean, XX. mendeko euskal idazleen edizio kritikoak garatzeko. Edizio kritikoak prestatzen diren heinean berauen argitalpenak kaleratuko dira. Argitalpenekin batera egilearen omenezko ekitaldi artistikoak antolatuko dira: kantaldiak, errezitaldiak, erakusketak…

Bestalde, Lete eta Iriondoren obraren ikerketak lehen pauso bat izan daiteke KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian lan lerro bat finkatzeko eta beste idazleen lanak behar bezala ikertzeko, sailkateko, babesteko eta zabaltzeko.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Congreso

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoaldera

María José Telleria Kulturako foru zuzendariak irekiko du bihar, hilak 13 osteguna, Hirigune historikoen azterketa: Europa iparraldetik hegoaldera...

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoalderaGehiago ikusi

Zinema

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du

Irailean abiatuko da Elías Querejeta Zine Eskolako lehen ikasturtea, eta baita eskolako programa akademikoa osatzen duten hiru ibilbideena...

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.