> Letrak eta ideiak > Irakurketak > Kultur Dealers, berriz ere

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Kultur Dealers, berriz ere

Kulturako diputatu Denis Itxasok Kultur Dealers ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu du gaur. Kultura eta Turismo Foru Sailaren ekimen horrek sorkuntza eta pentsamenduko gunea ireki nahi du herritarren artean, kalean bertan agerrarazi eta ikusaraztea xedetzat hartuta. Prentsaurrekoan Slawka Grabowska epaimahaikidea ere izan da; literatur solasaldi bat zuzentzen du ingelesez, eta gainera, literaturaren inguruko jardueren antolatzailea eta blogaria ere bada.

Berritutako saltzeko makinen bidez hautatutako lagunek idatzitako mikrokontakizunak banatuko dira uztailean eta irailean, bai eta idazle ezagunen pentsamendu-testuak eta aforismoak ere.

Mikrokontakizunak 4 hizkuntzatan izango dira: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Mikrokontakizun gehienak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, baina horietako batzuk ingeles eta frantsesera ere itzuliko dira.

Gipuzkoako hainbat tokitan egongo dira ezarrita, jende asko ibiltzen den lekuetan. Makinek bi aukera eskainiko dizkio erabiltzaileari: Fikzioa eta Pentsamendua. Fikzioa sailerako, idaztea gustuko duten pertsona guztiei dei egin nahi diegu ekimenean parte har dezaten eta beren lanak www.kulturdealers.com webgunearen bitartez bidal ditzaten. Gaur, hilak 4, irekiko da testuak jasotzeko deialdia, eta ekainaren 15a arte egongo da bidaltzeko aukera.

Kultur Dealers ekimenaren lehen aldian 380 mikrokontakizun aurkeztu zituzten, eta ehun bat hautatu ziren literatur kalitatea aintzat hartuta. Horietatik guztietatik, 31 euskaraz eta 91 gaztelaniaz izan ziren, eta 25 itzuli ziren ingelesera eta frantsesera.

Handia izan zen parte-hartzaile kopurua, are gehiago kontuan hartzen badugu, batetik, gehienez baimendutako karaktere kopurua, eta, bestetik, testuak onartzeko epea, gehienbat, batere aldekoa ez den garaian izan zela; udan, alegia. Idazle hasiberriek argitaratzeko era berriak abian jarri beharra egiaz badagoela erakusten du horrek, eta horregatik erabaki dugu beste edizio bat antolatzea, esan du Itxasok.

Liburu-saltzaileen gremioak parte hartu zuen iazko edizioan. Ekimenarekin elkarlanean 17 liburu-denda aritu ziren, eta horiek hartu zuten 70 testu askotariko liburuetatik (filosofiakoak, saiakerak, historia-liburuak eta abarrak) hautatzeko ardura.

Idatz ezazu zure kontakizuna. Eta topatu gero kalean

Fikzioari buruzko gunerako, idaztea gustuko duten pertsona guztiei mikrokontakizunak bidaliz parte hartzera dei egin die Denis Itxasok. Orijinalak izan beharko dute beti, eta norberak sortuak. Pertsona orok izango du ekimenean parte hartzeko aukera testuak euskaraz edo gaztelaniaz igorriz www.kulturdealers.com webgunearen bitartez. Testuek, gehienez ere, 2.000 karaktere izan beharko dituzte (zuriuneak barne), eta gai librea izango dute

Deialdiak literatur sorkuntzarako gune izateaz gain, ezagutarazi eta aitortu ere egin nahi du irakurketa-kluben, idazketa-lantegien, blogarien eta abarren lana. Horrelako tailerrek irakurtzea eta sortzea sustatzen egiten duten «lan handia» nabarmendu nahi du Aldundiak.

Parte-hartzea sustatzea

Hainbat komunikazio-ekintza izango dira ahalik eta mikrokontakizun kopuru handiena lortzearren. Proiektua gaur aurkeztuko zaie klubei, blogei, liburutegiei, kultur etxeei eta literaturarekin zerikusia duten eragile eta gune guztiei. Arlo digitalean, kulturaren eta literaturaren esparruko pertsona nabarmenekin (tertuliakideak, blogariak zein literaturarekin eta pentsamenduarekin lotutako erakundeak eta eragileak) jarriko gara harremanetan, eta horrez gain, bi kanal ere ireki ditugu Interneten (Facebook eta Twitter) parte hartzea eta edukiak sortzea sustatzearren.

Gainera, Gipuzkoako hainbat gunetan (hotel-establezimendu, denda, liburutegi eta abarretan) displayak ere ezarri ditugu; horrelakoek orri zuriak eta arkatz txiki batzuk edukiko dituzte herritarrak proiektuan parte hartzera animatzearren.

Saltzeko hamabi makina ezarriko ditugu uztailetik aurrera. Makina horiek hilabetez egongo dira kokaleku jakin batean, eta herrialdeko hainbat tokitan txandakatuko dira (20 kokapenetan egongo dira guztira).

Testuak hautatzea

Bidalitako mikrokontakizun guztietatik (Fikzioa saila) bi atal hauek dituen hautaketa egingo da: Hasieran, aurretiko hautaketa egingo du Gipuzkoako idazketa-tailerretako kideek osatutako epaimahaiak. Geroago, epaimahaiaren lehen hautaketa horren ostean, bi idazle ezagunek egingo dute behin betiko hautaketa.

Pentsamendu-testuak

Pentsamendua deritzon aukeraren barruan, makinek jada argitaratuta dauden hainbat testu edukiko dituzte. Aforismoak, pentsamendu-zati laburrak, filosofia eta abarrak izango dira. Aurten ere liburu-saltzaileen gremioen eta hainbat liburu-dendarekin elkarlanean aritzea espero du Aldundiak.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Jarduerak

Brokatu aplikatua Gordailuan

Gaur, hainbat herrialdetatik etorrita, polikromian aditu diren 12 lagun #Gordailua Ondare Zentroan bildu dira, brokatu aplikatua delako teknikaren...

Brokatu aplikatua GordailuanGehiago ikusi

Jaialdiak

Crossover. Telesailen kultura

Foru Aldundiak ETA Kultur Factory-k abian jarriko dute Crossover Telesail Jaialdia, telesailen gorakada ikuspegi kritiko eta ludiko batetik...

Crossover. Telesailen kulturaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.