> Letrak eta ideiak > Irakurketak > Azken egunak, Kultur Dealers ekimenean parte hartzeko

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Azken egunak, Kultur Dealers ekimenean parte hartzeko

Irailak 16an itxiko da epea, mikrokontakizunak bidaltzeko Kultur Dealers ekimenera. Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamen bat da, herritarren artean literatur sorkuntzako gune bat zabaltzeko, kalean presentzia eta ikusgaitasuna emanez, kultura saltzeko makinen sistema berritzaile baten bitartez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa da pertsonen literatur eta sorkuntza espiritua lantzea; hartara, fikziozko mikrokontakizun jatorrizkoak idatziz, irakurlearen gogoeta pitz dezaten, edo, sinpleki, kultur entretenimenduko dosi bat eman diezaioten. Epaimahai kalifikatu batek hautatuko ditu testurik onenak.

Fikziozko kontakizunez gain, Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkartearen lankidetzarekin eta zenbait argitaletxe eta liburu-dendaren laguntzarekin, literatur lan ospetsuen zati batzuk hautatuko dira. Pentsamenduarekin eta ezagutzarekin zerikusia duten lanak hautatu dira. Asmoa da irakurleei jakin-mina piztea, eta autore handien gogoeta txikiak partekatzea.

Presentzia eta ikusgaitasuna, kalean

Kultur Dealers kale-espiritu batekin jaiotzen da. Hala, bai fikziozko mikrokontakizunak bai literatur lanen zatiak, eskuragarri izango dituzte herritarrek, eta horretarako, botoi bat sakatu baino ez dute egin beharko, gure lurraldeko puntu estrategiko batzuetan urritik aurrera egongo diren makinetan.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Museoak eta ondarea

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko du

Denis Itxaso Kultura diputatuak azaldu du Euskaltzaindiari eman zaiola Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria. Epaimahaikide izan dira Felipe Juaristi,...

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko duGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.