> Letrak eta ideiak > Irakurketak > Aldundiak Kultur Dealers jarri du abian

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Aldundiak Kultur Dealers jarri du abian

Denis Itxaso kultura diputatuak Kultur Dealers aurkeztu du gaur, Kultura eta Turismoko Foru Departamentuaren ekimen bat herritarren artean sorkuntza eta pentsamendu gune bat zabaltzeko, ikusgarritasuna eta presentzia emanda kalean. Prentsaurrekoan Andoni Arantzegi, liburu saltzaileen elkartearen presidentea eta Slawka Grabowska izan dira. Grabowska Literatur tertulia bat zuzentzeaz gain, bloguera da eta literatur inguruko ekimenen antolatzailea

Makina banatzaileen sistema berritzaile baten bidez, urritik abendura, pertsona hautatuek idatzitako mikroipuinak eta egile ezagunen pentsamendu testuak banatuko dira.

Gipuzkoako zenbait puntutan jarrita, eta jendea biltzen den lekuetan, makina hauek bi aukera eskainiko dizkiote erabiltzaileari: Fikzioa eta Pentsamendua. Fikzioa aukerarako, deialdi bat egiten da idaztea gustuko duten guztientzat ekimen honetan parte hartu dezaten beren sorkuntza bidalita.

Idatzi zure ipuina. Aurkitu ezazu kalean

Fikzioari emandako espazioan, Denis Itxasok idaztea gustuko duten guztiak gonbidatu ditu beren mikroipuinekin parte hartzera. Mikroipuinok originalak eta norberak sortuak izan beharko dira. Edonork parte har dezake testua euskaraz edo gaztelaniaz bidalita www.kulturdealers.com webera.

Testuek gehienez 2.000 karaktere izango dituzte (espazioak zenbatuta) eta gaia librea izango da.

Kultura Departamentutik gure ekintza politikoaren arreta eremu guztietako sortzaileengan jarri dugu. Gure lurraldean proiekzio handia duen mundu bat da, orain arte izan duena baino babes handiagoa behar duena. Pentsamendu kritikoa, tolerantzia, aniztasuna eta elkarbizitza hobea sustatzen duen kultura baten alde egin dugu, gure sortzaileen lana erakutsi eta errazten duen kultura baten alde. Eta ekimen hau horri buruzkoa da, espiritu sortzailea sustatzeari buruzkoa, ez profesionalena bakarrik, baizik eta nahi duen ororena, denok izan baikaitezke, gehiago edo gutxiago, sortzaile, eta hori indartu egin behar da, esan du Itxasok.

Baina deialdi honek, sorkuntza literariorako gune bat izateaz gain, irakurketa kluben, idazketa lantegien, blogarien eta abarren lana ezagutu eta aitortu nahi du.

Itxaso eskertu egin du lantegi horiek egiten duten lan handia sorkuntzaren eta irakurketaren alde, eta orobat eskertu dio liburu-saltzaileen gremioari proiektu honetan izan duten inplikazioa.

Partaidetza sustatzea

Ahalik eta mikroipuin gehien lortzeko, zenbait komunikazio ekintza burutuko dira. Proiektua klubei aurkeztuko zaie, blogei, liburutegiei, kultura zentroei eta literaturarekin zerikusia duten eragile eta espazioei. Eremu digitalean, kultura eta literatura eremuko pertsona nabarmenekin harremanak ez ezik (tertuliak, blogak, erakundeak eta literaturarekin eta pentsamenduarekin zerikusia duten eragileak), bi bide zabaldu dira Interneten (Facebook eta Twitter) partaidetza eta eduki sorrera sustatzeko.

Gainera, sei display kokatu dira Gipuzkoan barrena (hotelak, dendak, liburutegiak eta abar). Bertan, libreta zuri bat egongo da, eta arkatz txiki batzuk, proiektuan parte hartzen duten pertsonak animatzeko. Makin banatzaileak sei izango dira, bost finko eta bat mugikorra. Makina horiek hilabete bat egongo dira leku jakin batean, eta lurraldean barrena ibiliko dira gero. Makina bakoitzak bi testu aukerak eskainiko ditu.

Testuen hautaketa

Bidaltzen diren mikroipuin guztien artean, hautaketa bat egingo da, bi zati izango dituena:

  • Hasiera batean, Gipuzkoako idazketa lantegietatik datozen pertsonek aurre hautaketa bat egingo dute.
  • Lehen hautaketa horren ondoren, bi idazle ezagunek behin betiko hautaketa egingo dute.

Pentsamendu testuak

Pentsamendua izeneko aukeraren barruan, makinek jada argitaratuak izan diren testuak bilduko dituzte. Aforismoak, pentsamenduko pieza laburrak, filosofia eta abar izango dira. Liburu-saltzaileen gremioak, liburu-denden lankidetzarekin, testu horien hautaketa egingo du.

Ideia da, beraz, egile hautatuek, epaimahaikoek eta idazleek sari bat izatea liburu-bonu batekin. Bonu horiek proiektuan parte hartzen duten liburu-dendetan aldatu ahal izango dira.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Congreso

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoaldera

María José Telleria Kulturako foru zuzendariak irekiko du bihar, hilak 13 osteguna, Hirigune historikoen azterketa: Europa iparraldetik hegoaldera...

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoalderaGehiago ikusi

Zinema

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du

Irailean abiatuko da Elías Querejeta Zine Eskolako lehen ikasturtea, eta baita eskolako programa akademikoa osatzen duten hiru ibilbideena...

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.