Antzerki aktore bikaina izan zen. 1949an Tony saria eskuratu zuen Ana de los mil días obran egindako Enrique VIII.aren interpretazio bikainarengatik 1957an sari bera lortu zuen My fair ladyren antzerki-bertsioari esker. Urte batzuk geroago, lan berean hartu zuen parte, baian zinemarako bertsioan eta Audrey Hepburnekin batera. Film horrekin gizonezko aktore onenenaren Oscar saria lortu zuen. Larunbatean, hilak 24, My fair lady eskainiko dizuegu ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Harrisonek beste interpretazio aipagarriak ere egin ditu. Adibidez, Cleopatra filmean (1963), Julio Zesarren rola ederki egin zuen eta Oscar sarirako izendapena lortu zuen lehen aldiz. El tormento y el éxtasis filmean (1965), Papa Julio II.aren azalean sartu zen.
1990ean, Broadwayen lanean zegoela, minbizia diagnostikatu zioten eta aste gutxitara hil zen.
Ondoko filmak proiektatuko ditugu:
- Astelehena 19: Infielmente tuyo (1948).
- Asteartea 20: El talismán (1954).
- Asteazkena 21: El Rolls-Royce amarillo (1964).
- Osteguna 22: Mujeres en Venecia (1967).
- Ostirala 23: El extravagante Doctor Dolittle (1967).
- Larunbata 24: My fair lady (1963). VOS (en inglés con subtítulos en castellano).
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan ikusiko dugu elkar 17:30ean. Eta larunbatean, 10:45etan.







