> Letrak eta ideiak > Argitalpenak > Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa

Mario Sangalli Uggerik idatzi duen Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa liburua aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian. Egileaz gain, aurkezpen-ekitaldian María José Tellería Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura zuzendariak, Lorenzo Goicoechea EHAEOko Gipuzkoako Ordezkaritzako jarduneko presidenteak eta Rocío Peña Peña Artxiboaren zuzendariak parte hartu dute. Liburu hau Gipuzkoako EHAEOko Gipuzkoar Arkitektoak bilduma osatzera dator.

Monografia honetan egileak Luis Peña Gancheguiren obra azaltzeko giltzarriak jasotzen ditu, ikuspuntu berri batetik. Ez da planteatzen Peña Gancheguiren jarduera profesionalaren ibilbide kritiko bat egitea, baizik eta nola bere bizitza bere obrarekin uztartzen den bere proiektuetan hainbat erabaki hartzeko garaian. Ikerketa lerro hau bat dator Luis Peña Gancheguiren lemarekin: “Proiektua tesi gisa”, eta horren harira bideratu zuen irakasle-jarduna eta argumentu gisa erabili zuen ikerketa profesionalerako. Jarduera horrek gogorarazten digu, gainera, modernotasunaren paradigma nagusietako bat, nola ikusten zuen joera honek sortzailea, bizitza eta obra unitate berean bateratuz, biak konbinaturik, norberaren nortasuna subjektu gisa tankeratuz.

Asmoa ez da Peña Gancheguiren obra lehenetik azkenera arte aztertzea, baizik eta Tenisaren plazarekin gauzatzen den heldutasun profesionalera heldu arte, non bere heldutasun profesionala sendotzen den. Luis Peña Gancheguiren gai nagusien inguruan jasotzen den esperientzia laburbiltzen da, lekua eta tokia kontrajartzen direlarik, liburuaren azpitituluan adierazten den bezala: Arkitektoa, leku gisa.

Liburu hau Gipuzkoar Arkitektoak bildumaren barruan argitaratu du EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Peña Ganchegui Artxiboaren laguntzarekin.

Egileari buruz

Mario Sangalli Uggeri Bartzelonako Arkitektura Eskola Teknikoan lortu zuen arkitekto titulua, eta 2013. urtean Donostiako UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zuen Doktore. Peña Ganchegui y Asociados estudioaren sortzaileetako bat da, eta bertan aritzen da profesionalki. 1997. urtetik gainera, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan Proiektuetako irakasle elkartua da.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Congreso

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoaldera

María José Telleria Kulturako foru zuzendariak irekiko du bihar, hilak 13 osteguna, Hirigune historikoen azterketa: Europa iparraldetik hegoaldera...

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoalderaGehiago ikusi

Zinema

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du

Irailean abiatuko da Elías Querejeta Zine Eskolako lehen ikasturtea, eta baita eskolako programa akademikoa osatzen duten hiru ibilbideena...

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.