> Letrak eta ideiak > Argitalpenak > Gipuzkoako Kultura Bonua

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Gipuzkoako Kultura Bonua

Abenduaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango da Kultura Bonua

Abenduaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira kultura bonuak kanpaina honi atxiki zaizkion dendetan edo antzoki eta auditoriumetan. Kanpainaren leloa "Kaixo Kultura" da, eta Eguberritako kanpainaren barruan Kulturari ongietorria emateko modu bat izango da.   Liburuak, diskak eta filmak eskuratzeko 7.000 bonu jarriko dira herritarren esku; horietatik erdia euskarazko liburuak eta diskoak erosteko izango dira, eta beste erdia, beste edozein hizkuntzatakoak erosteko. Horrez gain, 10.000 bonu egongo dira, musika, antzerki edo dantza ikuskizunak zuzenean ikusteko sarrerak erosteko.

Bonuak apirilaren 15era arte erabili ahal izango dira. Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta produktuak -liburuak, diskoak eta DVDak- eskuratzen, kultur sektoreko enpresak indartzea, eta banaketa artistikoaren eta kulturalaren merkatua dinamizatzea. Era berean, lortu nahi da kultur kontsumoak ahalik eta eskaintzarik zabalena izatea, eta Gipuzkoako antzokiek eskaintzen duten antzerkiaren eta musikaren banaketa sarea indartzea; horregatik, hain zuzen ere, sartu dira kanpainan arte eszenikoak eta zuzeneko musika.

Dendetako Bonuak 20 eurotan jarriko dira salgai, eta horrekin 30 euroko erosketa egin ahal izango da. Bonuarekin ezingo dira testuliburuak eta liburu profesionalak erosi. Beste urte batzuetan ez bezala, liburuak, diskoak eta DVDak bonua eskuratu den saltoki berean erosi beharko dira. Erosketa bakoitzeko bonu bat bakarrik erabili ahal izango da.

Atxikitako saltokietan “Kaixo Kultura” logoa jarrita egongo da, bezeroek jakin dezaten kanpainari atxikiak daudela, eta duten bonu kopuruaren berri emango dute une oro.

Ikuskizunetarako bonuak kanpainari atxikitako antzokietan erosiko dira 25 eurotan, horren truke onuradunak 40 euroko gastua egin ahal izango du. Bonu horiek ere erositako antzokian erabiliko dira, lurraldea kulturaren inguruan egituratzeko.

Informazio gehiago honako helbide honetan: http://kulturabonua.gipuzkoa.eus/

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Jarduerak

Brokatu aplikatua Gordailuan

Gaur, hainbat herrialdetatik etorrita, polikromian aditu diren 12 lagun #Gordailua Ondare Zentroan bildu dira, brokatu aplikatua delako teknikaren...

Brokatu aplikatua GordailuanGehiago ikusi

Jaialdiak

Crossover. Telesailen kultura

Foru Aldundiak ETA Kultur Factory-k abian jarriko dute Crossover Telesail Jaialdia, telesailen gorakada ikuspegi kritiko eta ludiko batetik...

Crossover. Telesailen kulturaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.