> Letrak eta ideiak > Argitalpenak > Shakespeareren sonetoak euskaraz Mikel Laboa Katedraren eskutik

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Shakespeareren sonetoak euskaraz Mikel Laboa Katedraren eskutik

Shakespeareren sonetoak euskaraz Mikel Laboa Katedraren eskutik,

Sonetoak Juan Garziak euskaratu ditu; Koldobika Jauregi arduratu da irudiez eta diseinuaz, eta Joxan Goikoetxea musikaz, grabazioaz eta argitalpenaz. Aztarna argitaletxeak kaleratu du proiektua, Mikel Laboa Katedrak bultzaturik.

Gaur aurkeztu dira William Shakespearen sonetoak eta Zeru horren infernuak liburu eta diskoa. Shakespeareren sonetoak lirikaren gailurrik bikainenetarikotzat jotzen dira, bildumak 154 obra ditu eta hauek euskaratu ditu Juan Garzia Garmendia literatura-itzultzaileak Mikel Laboa Katedraren bultzada eta laguntzarekin.

Baina proiektu hori baino zabalagoa izan da. Sonetoen hautaketa bat egin eta gero Joxan Goikoetxea musikariak, berak sorturiko doinuz, kanta bihurtu ditu sonetoetariko batzuk, eta euskal kantari multzo ezagun batek jarri dio ahotsa, Goikoetxearen beraren musika moldaeraz eta haren gidaritzapean. Paco Ibañez, Pier Paul Berzaitz, Olatz Prat, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Estitxu Pinatxo, Petti eta Amaia Azkue.

Kanta bihurturikoez gainera, bada, doinu gehiago. Errezitazioetariko batzuk musikaz girotu eta apainduak doaz, bereziki landurik eta kantekin tartekaturik.

Lana biribiltzeko Aztarna argitaletxearekin kaleratu dira. Koldobika Jauregi artista bikaina arduratu da liburu-diskaren alderdi plastikoaz, bai diseinuari eta bai irudiztatzeari dagokionez.

Proiektu honekin, Shakespeareren sonetoak, letratik ahotsera, eta musika eta irudira eraman ditu Mikel Laboa Katedrak, literaturako obra garrantzitsuenetako bat euskaraz irakurri eta entzuteko aukera emanaz.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Erakusketak

Asier Gogortzaren Mendebalde erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan

Asier Gogortzaren, egilearen aukera estetiko eta pertsonaletik abiatuz, Euskal Herriko toki ezberdinetako baserrien 22 argazkiz osatutako...

Asier Gogortzaren Mendebalde erakusketa Igartubeiti Baserri MuseoanGehiago ikusi

Eskultura

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi Museoan

UNTZI MUSEOAK RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN ARTISTAREN OBRAN ITSASOAREN GARRANTZIA NABARMENDU NAHI DU Erakusketan itsasoari lotutako eskulturak eta obra...

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi MuseoanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.