> Letrak eta ideiak > Sariak > Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, XABIER LETE NAZIOARTEKO IV. POESIA SARIA antolatu du.

PARTE HARTZAILEAK

Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz.

Ezin izango dute lanik aurkeztu sari honen aurreko edizioetan sarituak izandakoek.

OBREN BETEBEHARRAK

• Lanak gai, neurri eta errima librekoak izango dira eta 500 lerro izan beharko dute gutxienez.

• Lanak, euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartuko dira, beti ere bilduma horien ehuneko hamarra (%10) baino gutxiago atera bada argitara. Lehiaketa honetara aurkeztu ondoren eta saria publiko egin aurretik alderdi hauetakoren batean aldaketaren bat gertatuko balitz, egilea behartuta dago antolatzaileei jakinaraztera.

• Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA

• Epea: obrak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 15 arte izango da.

• Aurkezteko modua:

– Lanaren 5 ale aurkeztu behar dira.

– Lanak, grapatuta edo behar bezala koadernatuta aurkeztu beharko dira, DIN-A4 formatuan, idazmakinaz edo ordenagailuan idatzita, espazio bikoitzean eta orriaren alde batetik bakarrik.

– Orriak zenbakituta egotea komeni da.

– Ale guztietan lanaren izenburua eta egilearen ezizena jarri behar dira.

– Lanaren bost aleekin batera kartazal itxi bat atxiki beharko da, kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen ezizena duela. Barruan honako datu eta dokumentuak: egilearen izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NA edo pasaportearen fotokopia, eta ohar bio-bibliografiko laburra.

– Lanaren bost aleak eta kartazal itxia beste kartazal baten sartuko dira, kanpokaldean honakoa jarri beharko delarik nahitaez: «Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Sarirako 2017».

– Lanak, helbide honetara bidaliko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu ahal izango dira, administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

• Ez dira inola ere onartuko posta elektronikoz bidalitako lanak.

SARIA

Sari bakarra egongo da, 12.000 euro gordinekoa, eta likidazioa indarrean dagoen zerga alorreko legeriaren arabera egingo da. Horrez gain, irabazleari garaikur artistiko bat emango zaio.

EPAIMAHAIA

Saria lehiakortasun erregimenean emango da. Horretarako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak izendatuko du epaimahai bat, epaimahai hori literaturan adituak diren pertsonek osatuko dute.

Epaimahai kideak zeintzuk izango diren jendaurrean jakinaraziko da eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

SARIA EMATEA

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak, epaimahaiaren proposamena kontuan hartuz, deialdia ebatziko du, eta betegabekotzat deklaratu ahal izango du.

Sariaren irabazlea 2018ko martxoan jakinaraziko da publikoki. Erabakia apelaezina izango da.

SARITUTAKO OBRAREN ARGITALPENA

Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean.

Xabier Leteren obra eta oroimenaren garrantzia kontuan izanik, sari honen edizio desberdinetan saritutako lanak argitaratzeko bereziki sortu den bilduman argitaratuko da.

SARITUTAKO EGILEAREN ESKUBIDEAK

Saria jasotzen duen egileak, eskubidea du:

a) Bere obraren 100 ale hartzeko.

b) Sariari dagokion diru-kopurua jasotzeko, horrekin bai imprimaketaren eta bai prozesu digitalean edo/eta Interneten bitartez argitaratzearen jabetza eskubideak beteta geldituko direlarik.

c) Sariaren garaikurra den artelana jasotzeko, Jose Ramon Anda eskultoreak egina dena.

SARITUTAKO EGILEAREN BETEBEHARRAK

Saritutako egileak honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:

a) Saria jakinarazten denetik hamabost eguneko gehieneko epean saritutako obra bere eduki osoan euskarri informatikoan antolatzaileei eskuratzea.

b) Geroko edozein ediziotan, obrak saria lortu duela aipatu eta azpimarratzea, honako indikazioarekin: «Xabier Lete Nazioarteko IV. Poesia Saria 2017».

c) Apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bateratuaren arabera beharrezkoak diren jabetza intelektualaren eskubideak lagatzea, sariaren ondorioz egingo den argitalpenarentzat soilik.

PARTE HARTZEA, INTERPRETAZIOA ETA BESTELAKOAK

• Sari honetan parte hartzeak oinarri hauek bere osotasunean onartzen direla esan nahi du.

• Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez.

• Epaimahaiak ebatziko du irizpide literarioekin soilik, aipatuak izan ez diren alderdi guztiak.

•Sarituak izan ez diren jatorrizko lanak ez zaizkie egileei itzuliko eta suntsitu egingo dira

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Jarduerak

Balearen Amarauna-Donostiako Museoen Sarea Gabonetan

Gabonetako oporretan, datozen abenduaren 28 eta 29an, Donostiako Museoen Sareak etxeko gazteenei (6-8 urte) balearen harrapaketak gure lurraldean...

Balearen Amarauna-Donostiako Museoen Sarea GabonetanGehiago ikusi

Zinema

Elías Querejeta Zine Eskolak fokua jarriko du Andréi

Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) berriro hartuko du bere programa publikoa datorren abenduaren 6an Andréi Tarkovskiren lezio galduak...

Elías Querejeta Zine Eskolak fokua jarriko du Andréi Tarkovskiren lezio galduetanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.