> Letrak eta ideiak > Sariak > Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin

Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain arteko kopururik handiena Itxasok dioenez Letek euskarazko poesia belaunaldi oso bati hurbiltzea eta haratago joatea lortu zuen

Xabier Lete, euskarazko nazioarteko IV. Poesia Saria, Juanjo Olasagarrek (Arbizu 1963) irabaki du. Aurreko edizioetan Karlos Linazasorok, Luis Gardek eta Asier Serranok jaso zuten saria.   Sari honetara lanak gai, neurri eta errima librekoak aurkeztu ahal izan dira. Lanak 500 lerro izan behar dute gutxienez eta euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izan beha dute. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartzen dira. Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz.

Xabier Lete poesia sariketaren edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain arteko kopururik handiena. Aurreko edizioan, 19 aurkeztu ziren.

Lan horien artean hiru geratu dira amaieran. Irabazi duen lanarekin, lehian aritu diren beste bi poema liburu interesgarri ere azpimarratu nahi ditu epai-mahaiak: Hegodun poemak eta Urtaroak eta zeinuak, baina azkenean Hemen bildumak irabazi du.

Irabazle geratu den Hemen liburuaren ezaugarrien artean, poemen egikera aberatsa eta hats luze zein sakonera handiko hausnarketa izatea goraipatu du epai-mahaiak. Ironia baliatzen du egileak, ausart eta anker. “Hemen ez da ezer gertatzen” esanez labur genezake esaten den guztiaren gainezkaldiaren ostean geratzen dena.

Poema bilduma anitza da formen, irudien eta gaien ikuspegitik. Gizon egin baten bizitzaren pusketatik sortzen den hausnarketa aldi liriko eta aldi berean petrala eskaintzen du Juanjo Olasagarre euskal poeta ezagunaren obra honek. Urbanotasuna, naturarekiko atxikimendu mikatza, norberarekiko arroztasuna, itzuleran beti norabait iristea, maitasuna, ez-maitasuna, bulkada homoerotikoak, hausnarketa filosofikoak, hona bildumako ildo oparoak…

Sarituak José Ramon Andaren eskultura bat jasoko du eta 12.000 euro. Lana argitaratu egingo da poesian espezializatutako argitaletxe batean.

Itxasok adierazi duenez, Xabier Leteren poesiak esanahi berezia du euskaldun askorentzat. Seguruenik, haren ibilbideak, haren bizi-bidaiak bat egin zuelako belaunaldi oso batenarekin. “Hasieran, euskara berreskuratzeko kezka eta diktaduraren azken urteetako askatasunen aldarrikapena izan zituen ardatz, eta hortik barnekoagoak eta pertsonalagoak ziren lurraldeetarako bilakaera izan zuen, azkenean existentzian, bizitzaren bilakabidean eta heriotzean jartzeko bere arreta osoa. Bilakaera horretan, Letek beti mantendu izan zuen askatasuna, amodioa eta adiskidetasuna bezalako balioekiko interesa, balioetan oinarritutako euskal identitatea sortuz, eta identitate horretatik abiatuta nortasun partekatuetara iritsi beharra zegoen”.

Itxasoren esanetan Letek euskarazko poesia belaunaldi oso bati hurbiltzea lortu zuen eta horren adierazgarri da gaur ematen den saria.

Juanjo Olasagarre

Arbizun (Nafarroa) jaio da 1963an. Idazlea eta literaturako irakaslea da bigarren hezkuntzan. Hainbat komunikabideen kolaboratzailea da, hala nola, Egin, Egunkaria, Berria, Deia eta Argian. Volgako Batelariak literatur blogean hatzen du parte literaturako artikuluak eta kritikak idazten.

Nobela, poesia, antzerkia idatzi ditu eta itzulpenak eta bidaia kronikak ere egin ditu. Bere lehen nobela dagoeneko gazteleraz, italieraz eta errusoz ere irakur daiteke.

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Erakusketak

Asier Gogortzaren Mendebalde erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan

Asier Gogortzaren, egilearen aukera estetiko eta pertsonaletik abiatuz, Euskal Herriko toki ezberdinetako baserrien 22 argazkiz osatutako...

Asier Gogortzaren Mendebalde erakusketa Igartubeiti Baserri MuseoanGehiago ikusi

Eskultura

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi Museoan

UNTZI MUSEOAK RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN ARTISTAREN OBRAN ITSASOAREN GARRANTZIA NABARMENDU NAHI DU Erakusketan itsasoari lotutako eskulturak eta obra...

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi MuseoanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.