> Letrak eta ideiak > Sariak > Asier Serranok irabazi du aurtengo Xabier Lete III Poesia Saria

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Asier Serranok irabazi du aurtengo Xabier Lete III Poesia Saria

Xabier Lete, euskarazko nazioarteko III. Poesia Saria, Asier Serranok (Eibar 1975) irabaki du. Aurreko edizioetan Karlos Linazasorok eta Luis Gardek jaso zuten saria.

Itxasok adierazi duenez, Xabier Leteren poesiak esanahi berezia du euskaldun askorentzat. Seguruenik, haren ibilbideak, haren bizi-bidaiak bat egin zuelako belaunaldi oso batenarekin. Hasieran, euskara berreskuratzeko kezka eta diktaduraren azken urteetako askatasunen aldarrikapena izan zituen ardatz, eta hortik barnekoagoak eta pertsonalagoak ziren lurraldeetarako bilakaera izan zuen, azkenean existentzian, bizitzaren bilakabidean eta heriotzean jartzeko bere arreta osoa. Hala ere, bilakaera horretan, Letek beti mantendu izan zuen askatasuna, amodioa eta adiskidetasuna bezalako balioekiko interesa, balioetan oinarritutako euskal identitatea sortuz, eta identitate horretatik abiatuta nortasun partekatuetara iritsi beharra zegoen.

Diputatuak gogora ekarri du Lete euskal kulturaren eta poesiaren dibulgatzaile garrantzitsua izan zela. Bi zeregin horietan, azpimarratu beharra dago Xabier Letek kulturarekiko eta euskararekiko beti erakutsi zuen maitasuna, biak nortasun ezberdinen arteko lotura eta lokarri gisa ulertuta.

Itxasoren esanetan Letek euskarazko poesia belaunaldi oso bati hurbiltzea lortu zuen eta horren adierazgarri da gaur ematen den saria.

Sari honetara lanak gai, neurri eta errima librekoak aurkeztu ahal izan dira. Lanak 500 lerro izan behar dute gutxienez eta euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izan beha dute. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartzen dira. Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz.

Epai mahiaren arabera izan dira irabazletzat jotzeko moduko zenbait lan. Egin ohi diren hautaketa jarraituen ondorioz, 3 lan gelditu dira finalista: Koma komunak, Linbotarrak eta Talaiatik begira. Hiruen arteko aldekoak eta kontrakoak aztertu eta eztabaidatu ondoren, epai-mahaiak, azkenean, Linbotarrak lana jo du irabazletzat.

Linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian. Askotarikoak dira irudi poetikoak, erreferentzia eta estilo arras desberdinetakoak, eta gehienetan ageriko loturarik gabe, collage moduan uztartuak. Bestalde, ez dira gutxi poemotan agertzen diren ukitu surrealistak, eta poemategiak dezente du pop-etik edo are poesia filosofikotik ere. Ororen buru, hizkera eta irudi zuzenak erraz biltzen du irakurlea poetak egiten duen barne bidaira.

Sarituak José Ramon Andaren eskultura bat jasoko du eta 12.000 euro. Lana argitaratu egingo da poesian espezializatutako argitaletxe batean

Asier Serrano

Idazlea da, abeslaria eta letragilea.

EH Sukarra taldeko letragilea eta Lorelei taldearen abeslari eta gidari izandakoa da.

Lubaki Banda literatur taldeko kide ere izan da.

Antzerkirako gidoiak idatzi ditu, poesiako liburuak, narrazio laburrak, eleberriak eta haur literatura.

Lanak:

Hoteleko kontuak (2001, Apokaliftin)

Mari Basajaunaren eremuan (2001, Txalaparta).

Eleberria:

Eskuetan mapak (2007, Txalaparta); Erlojugilea (2009, Txalaparta); Abisalia (2014, Txalaparta)

Poesia:

Bada hiri gorri bat (1997, Elkar); Picassoren zaldia (2007, Elkar); Hiri gorritik (2010, Elkar); Desterratuen piztiarioa (2011, Alberdania)

Diskoak:

Ez esan inori (2002, Gaztelupeko Hotsak); Gerrari bai (2003, Oihuka); Hoteleko kantuak (2005, Oihuka)

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Jarduerak

Brokatu aplikatua Gordailuan

Gaur, hainbat herrialdetatik etorrita, polikromian aditu diren 12 lagun #Gordailua Ondare Zentroan bildu dira, brokatu aplikatua delako teknikaren...

Brokatu aplikatua GordailuanGehiago ikusi

Jaialdiak

Crossover. Telesailen kultura

Foru Aldundiak ETA Kultur Factory-k abian jarriko dute Crossover Telesail Jaialdia, telesailen gorakada ikuspegi kritiko eta ludiko batetik...

Crossover. Telesailen kulturaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.