> Letrak eta ideiak > Sariak > Irun Hiriko Sarien 2015ko Deialdia

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Irun Hiriko Sarien 2015ko Deialdia

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2015 urteari dagokion XLI. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egiten du, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

1. Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lan originalak eta lehendik argitaragabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira; baldintza hauek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematen den unera arte. Lanaren egileak Sariketara aurkezturiko lanaren autoretza ziurtatu behar du, eta ez dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez dela zendutako egile batena ere.

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sari hauetara ezingo dira aurkeztu lehiaketaren edizio honetan Epaimahaikoak direnak.

2. Obrak DIN A4 formatuko orritan aurkeztuko dira (210 x 297 mm), tarte bikoitzarekin mekanografiatuak eta alde bakarretik idatziak. Lan bakoitzaren bi kopia (eleberri sailean) eta lau kopia (olerki sailean) bidali beharko dira, helbide honetara: "2015eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak", Gureak Marketing. Illarra bidea, 4. 20018 Donostia, eta kopia bat edozein euskarri digitaletan hona: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . Lanak onartzeko epea 2015eko uztailaren 30ean itxiko da.

3. Obrak izenburuaz bakarrik identifikatuko dira. Ez dute, beraz, egilea nor den adierazteko moduko xehetasunik izan behar. Eta aparteko kartazal itxi batean sartuko da, egilearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta ondorengo datuak: izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila adieraziko dituena; kartazalaren kanpoaldean, berriz, obraren titulua eta zein modalitatetara aurkezten den aipatuko da, besterik gabe.

Halaber, ezinbestekoa izango da adierazpen sinatua bidaltzea argi eta garbi onartuz Sariketa honen oinarriak eta baldintzak, ziurtatuz lana ez dagoela erabaki zain beste Sariketaren batean eta egileak bere esku dituela obrari buruzko ustiapen-eskubide guztiak edozein formatan eta modalitate guztietan.

4. Kutxa Fundazioak Epaimahai bana izendatuko du sail bakoitzerako, eta horien erabakia apelaezina izango da. Literatura Lehiaketa honetan parte hartze hutsak oinarrion erabateko onespena adierazten du. Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeheraren bat sortzen bada, sailean saileko Epaimahaiak ebatziko du.

5. Lan irabazleen izendapena, plikak irekitzea eta saridunen aldarrikapena Irunen egingo da, 2015eko abenduaren 19an, 13:00etan. Sariak emateko eguna erabakiaren berri ematen den egun berean jakinaraziko da.

6. Sarietako edozein gerta daiteke eman gabe, aurkeztutako lanek behar bezainbateko kalitate-mailarik ez baldin badute. Epaimahaiek ez dute aintzat hartuko 2015eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara obrak aurkezteko epemugatik epai-egunera bitartean beste Lehiaketaren batean saritua izan den obrarik, horren berri jakinez gero.

7. Horrela, bada, egilearen betebeharra izango da aurkeztutako obraren inguruan eta 5. oinarrian adierazitako epealdiaren barruan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri ematea, idatziz, helbide honetara zuzenduta: Kutxa Fundazioa – Kultura – Garibai kalea 22. 20004 Donostia.

8. Berebat, Epaimahaiak hautatutako ezein lan ez da behin betiko irabazletzat aldarrikatuko harik eta oinarri hauetako 1. eta 6. puntuetan aditzera emandako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte.

9. Kutxa Fundazioak beretzat gordetzen du, esklusiban, epai-egunetik aurrera kontatzen hasi eta gehienez ere sei hilabeteko epearen barruan, lan sarituak argitaratzeko eskubidea (zuzenean edo beste argitaletxe baten eskutik). Aipaturiko epealdi hori igaro ondoren, egileena izango da beren obrekiko eskubide osoa, baina, obra horien hurrengo argitalpenetan, irabazitako sariaren aipamen zehatza jaso beharko da.

10. Saritu gabeko lanak eta hauei dagozkien plikak ez dira itzuliko, desegin baizik, 2015eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien irabazleen aldarrikapena egin ostean. Aurkeztutako lanen egileekin ez da korrespondentziarik izango, eta aurre-epaileei dagokienez, hauek ez dute hautatuak izan diren tituluei buruzko inolako informaziorik emango.

11. Sariei eta oinarriei buruzko kontsultak helbide honen bidez egin daitezke: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .

MODALITATEAK ETA SARIAK

EUSKARAZKO OLERKIA

Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.

Saria: Garaikurra eta 15.000 euro .

EUSKERAZKO ELEBERRIA

Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.

Saria: Garaikurra eta 25.000 euro .

GAZTELANIAZKO OLERKIA

Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.

Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

GAZTELANIAZKO ELEBERRIA

Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.

Saria: Garaikurra eta 25.000 euro.

Gipuzkoako Foru-Aldundiak egindako salbuespenari esker, Sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikita.

https://kutxa.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/eu/gizarte_ekintza_0/gipuzkoan_kutxa_1/irun_hiriko_kutxa_literatura_sariak_2015/generico
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Jarduerak

Brokatu aplikatua Gordailuan

Gaur, hainbat herrialdetatik etorrita, polikromian aditu diren 12 lagun #Gordailua Ondare Zentroan bildu dira, brokatu aplikatua delako teknikaren...

Brokatu aplikatua GordailuanGehiago ikusi

Jaialdiak

Crossover. Telesailen kultura

Foru Aldundiak ETA Kultur Factory-k abian jarriko dute Crossover Telesail Jaialdia, telesailen gorakada ikuspegi kritiko eta ludiko batetik...

Crossover. Telesailen kulturaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.