> Letrak eta ideiak > Conferencias > William Finnegan, 2016ko Pulitzer saria, “Kultura eta Kirola” zikloko lehen gonbidatua

Gipuzkoa Kultura (Beta)

William Finnegan, 2016ko Pulitzer saria, “Kultura eta Kirola” zikloko lehen gonbidatua

2016ko Pulitzer sariduna den Finneganen bisita Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultura eta Kirola izenburupean antolatutako hitzaldi ziklo baten barruan kokatzen da. Goizane Álvarez Kiroleko zuzendariak gaur goizean aurkeztu du zikloa, maiatzaren 26an hasi eta datorren ikasturtean zehar luzatuko dena eta bi sektoretako gonbidatu ezagunak bilduko dituena.

Años salvajes abentura istorio zirarragarria eta lehen mailako autobiografia literarioa da.  Bizi esperientzia bat izateaz gain, Finneganentzat surfa askoz gehiago da, balioen, printzipioen eta bizi ikasketen eskola bat da. Idazlearentzat surfa mundu bat da, zeinetan nahasten diren kirola, natura eta bizitzaren ikasketa, eta zeinetatik ondorioak ateratzen dituen, besteak beste, surfean ez dagoela maila sozialik.

Kritikaren arabera, Años salvajes, zalantzarik gabe, surfari buruz inoiz idatzi den libururik onena da, bertan kirol horren misterioez, bere hierarkiez, bakardadeaz, sinismenez eta arriskuez hitz egiten da.

Egile ospetsu horren hitzaldiaz gain, surfa modu berezian bizi duten beste gonbidapen batzuk ere parte hartuko dute, hala nola, Maialen Sáezek, Gipuzkoako Surf Federazioko lehendakariak. Hilabete batetik hona, emakume baten zuzendaritzapean dago entitatea. Federazioak bere plan estrategikoa aurkeztu berria du, Gipuzkoan surfaren kultura sustatzeko helburuarekin.

Parte hartzaileen artean egongo dira, baita ere, Sancho Rodríguez, Surfilmfestibal eta Savage Cinemaren sustatzailea; eta Iñigo Urdinaga, idazlea, surflaria eta Surflaria eta Paradisua liburuaren egilea. Urdinagaren eta Finneganen arteko elkarrizketa bat egongo da topaketan.

Goizane Álvarezen esanetan, kirolak hedadura soziokultural garrantzitsua du, eta norbere burua, beste pertsona eta errealitate batzuk ezagutzeko funtsezko esperientzia bat da; muga eta oztopo guztiak modu osasuntsu eta aberasgarrian gainditzen dituen hizkuntza unibertsala da.

William Finneganen hitzaldian itzulpen zerbitzua eskainiko da, eta ekitaldiaren amaieran koktel bat emango da.

Hitzordua datorren ostiralean da, maiatzaren 26an, 18:30ean, Donostiako Aquariumean. Hitzaldira joan nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Jarduerak

Brokatu aplikatua Gordailuan

Gaur, hainbat herrialdetatik etorrita, polikromian aditu diren 12 lagun #Gordailua Ondare Zentroan bildu dira, brokatu aplikatua delako teknikaren...

Brokatu aplikatua GordailuanGehiago ikusi

Jaialdiak

Crossover. Telesailen kultura

Foru Aldundiak ETA Kultur Factory-k abian jarriko dute Crossover Telesail Jaialdia, telesailen gorakada ikuspegi kritiko eta ludiko batetik...

Crossover. Telesailen kulturaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.