> Letrak eta ideiak > Conferencias > Pasarte ezezagunak

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Pasarte ezezagunak

2012an Gipuzkoako historiaren aurpegi berriak lelopean hasitako bideari jarraipena emateko, Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak 2015erako laugarren hitzaldi-sorta prestatu du KOLDO MITXELENA Kulturunean. Aurreko edizioetan bezala, hitzaldi-sortaren helburu nagusiena entzulego orokor bati eta maila dibulgatibo batean Gipuzkoako pasarte ezezagun edo gutxi ezagunak ezagutzera ematea da.

Iaz bezala, aurten ere Gipuzkoan eragina izan zuten bi mendeurrenek baldintzatuko dute hitzaldi-sorta.

Alde batetik, 1415ean garatzen eta indartzen ari zen Gipuzkoako hiribilduen Hermandadeak bere lege-bildumetako bat argitaratu zuen, Ahaide Nagusi eta landa giroko aiton-amonen mehatsuari aurre egiteko; aitzaki horrekin Bandoen arteko gudak aztertuko dira.

Bigarren gertakaria 1615ko urrian ospatutako Luis XIII. eta Austriako Anaren arteko eskontza da.

Hirugarren gertakaria Napoleondar gudu odoltsuei amaiera eman zien 1815ean gertaturiko Waterlooko bataila da, non Gipuzkoa, nahiz eta zeharkakoa izan, paper garrantzitsua izan zuen.

Beste hitzaldiak, betiere kronologikoki aztertuak, gai anitzak aztertuko dituzte: Aurrehistoria eta bere ondarearearen babesatik Transizioa eta bere euskarri grafikoara, Antzinate Berantiarreko Baskoiak, Gipuzkoako erakundeen Espainiar koroarekiko diskurtso politikoaren bilakaera, sorginkeriaren kontzeptuaren inguruko mitoak eta usteak eta XIX. mendeko Gipuzkoako elite liberalen jatorri eta sorkutzatik igarota.

otsailak 3, asteartea
La cueva de Praileaitz I (Deba): investigación y defensa del patrimonio.
Xabier Peñalver


otsailak 24, asteartea
Pirineo iparraldeko eta Gipuzkoako ipar-ekialdeko mugako baskoiak Antzinate Berantiarrean (V. - VII. mendeak).
Jokin Lantz Betelu


martxoak 30, astelehena
Un epílogo a la Lucha de Bandos en épica oral vasca: La realidadhistórica tras el Cantar de Sandailia.
Jon Andoni Fernández de Larrea Rojas


apirilak 28, asteartea
La frontera como privilegio: Gipuzkoa y su discurso político ante la Corona de Castilla entre los siglos XIV y XIX.
Álvaro Aragón Ruano


maiatzak 26, asteartea
Euskal Herria 1615 urtean. Talde-sorginkerian sinisten duen gizarte bat?
Juan Ignacio Paul Arzak


ekainak 9, asteartea
La campaña de Waterloo y Gipuzkoa.
Carlos Rilova Jericó


irailak 29, asteartea
Erreximen Zaharretik Estatu Liberalera Gipuzkoan: Donostiako agintariak eta “euskaldun onaren mitoa” Joan Ignazio Iztuetaren “Gipuzkoako Dantza”-ren arabera (1824).
Daniel Bermejo Mangas eta Javier Esteban Ochoa de Eribe


urriak 27, asteartea
Las entregas reales de 1615 y 1657. De Ana de Austria y Luis XIII a María Teresa de Austria y Luis XIV.
Iñaki Garrido Yerobi


azaroak 24, asteartea
Euskal Herria Trantsizioan Lazkaoko Beneditarren Fundazioak gordetzen duen bilduma grafikoaren bitartez (1970-1982).
Miren Barandiaran eta Etxahun Galparsoro

Hitzaldi guztiak arratsaldeko 7:30etan izango dira.

 

Attachments:
Download this file (gipuzkoakohistoria.pdf)gipuzkoa historia[gipuzkoa historia programa]4012 Kb
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Arkeologia

Euskal Herriko historiaurreko lehen hiri-planoa izan daitekeenaren aurkikuntza,

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Xabier Peñalver arkeologoak Anoetako Basagain herrixka gotortuan egindako aurkikuntza arkeologiko bikainaren ...

Euskal Herriko historiaurreko lehen hiri-planoa izan daitekeenaren aurkikuntza, BasagainenGehiago ikusi

Eskultura

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi Museoan

UNTZI MUSEOAK RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN ARTISTAREN OBRAN ITSASOAREN GARRANTZIA NABARMENDU NAHI DU Erakusketan itsasoari lotutako eskulturak eta obra...

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi MuseoanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.