> Letrak eta ideiak > Conferencias > Pentsatzen duten? Bai horixe!

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Pentsatzen duten? Bai horixe!

Aurtengo Naturaldiko topiko erabilia, esaera usatua, amaiera bikaina. Hori eta askoz ere gehiago da Jane Goodallek azaroaren 9an Chillida Lekun emango duen hitzaldia.

Jane Goodall primatologo ingeles entzutetsuak txinpantzeen inguruan egin dituen azterlanek primateen ekosistemek zer-nolako funtzionamendua duten erakusten digute. Eta primateak, jakina, gure senideak dira, oso gertukoak gainera.

Gomben, Goodallek berrogeita hamar urte daramatza haien portaera ikertzen, haien ekintzetan erreparatzen, ustez gizakionak baino ez ziren haien gaitasunak behatzen, gure lehengusuak eta, bide batez eta urrutitik, gu geu aztertzen.

Eduard Punsetek egin zion elkarrizketa batean, hauxe esan zuen Goodallek:

«—Sinestezina da. Urte asko eta askoan, gizakiaren eta animalien arteko aldeak bilatzeko, erreminten erabilerari erreparatu zitzaion…
—…eta ez da egia.
—Ez, ez da egia. Gero esan zen, hizkuntza, komunikazioa, zela benetako aldea, eta hori ere, nolabait, ez da egia…
—Bai eta ez. Komunikatu komunikatzen dira; txinpantzeek eta beste animalia batzuek hots, keinu eta jarrera ugariren bitartez aditzen dute elkar, ikaragarri ondo aditu ere. Baina gure ahozko hizkuntza sofistikatua beste kontu bat da: gu edozein gaiz mintzatzeko gauza gara, nahiz eta akaso ezer jakin ez. Gure seme-alabei iraganeko gertakariak konta diezazkiekegu, eta badugu etorkizunerako planak egiterik ere. Zuk eta biok ideia baten inguruan hitz egin dezakegu, eta, ekarpenak eginez, ideia biribildu eta aldatu.
—Eta txinpantzeek ez dute horrela jokatzen.
—Dakigunez, komunikatzeko modu sofistikatu hori erabiltzeko gaitasuna duten izaki bakarrak gara. Baina txinpantzeek badute zeinuen hizkuntza ikasterik, eta konputazio-hizkuntza ere bai; hortaz, haien burmuinek badute horretarako gaitasuna, baina ez dute, itxuraz, garatu.
—Pentsatzen al dute?
—Pentsatzen duten? Bai horixe!»

Namaste aldizkarian egindako beste elkarrizketa batean, berarentzat mundu perfektua nolakoa zatekeen azaldu zuen:

«Mundu perfektuan, biztanleriaren hazkundea kontrolatzen ikasiko genuke, eta herrialdeetan ez litzateke jende gehiegi egongo. Erabakiak hartu aurretik, hauxe galdetuko genioke geure buruari: gaurko erabaki honek zer eragin izango du etorkizuneko belaunaldietan? Negozio handiek ez lukete horrenbeste presionatuko. Haurrek haur izateko aukera izango lukete, eta ondo pasatzekoa. Eta, azken finean, gainerako izakiak errespetatzen ikasiko genuke eta naturarekin harmonian bizitzen.»

Horrenbestez, berbaldi honek munduaren, gure etorkizunaren eta gure ahaide gertukoenen beste alderdi batzuk ezagutzeko aukera paregabea ematen du. Joaquín Araújok aurkeztuko du, besteak beste, Espainiako Gran Simio proiektuaren lehendakari exekutiboa denak.


Tolosa Naturaldia:
Jane Goodallen Hitzaldia
«50 Urtez Ikertzen Gomben»
Tokia: Chillida Leku museoko Zabalaga baserria
Eguna: 2010eko azaroaren 9a, asteartea
Ordua: 19:30
Sarrera gonbidapen bidez (EDUKIERA MUGATUA) Gonbidapena eskatzeko, deitu 943 335 963 telefonora (24 luzapena).

Argazkiak: The Jane Goodall Institute

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Jarduerak

Elkano Untzi Museoan

Doako tailerrak Untzi Museoan: Elkano, bere oroimena berreskuratuz erakusketaren kultura programaren barruan. Jarduera guztiak doakoak dira, baina izen...

Elkano Untzi MuseoanGehiago ikusi

Erakusketak

Foru Aldundiak, ETAren lehen hilketaren 50. urteurrena oroitzeko,

Datorren urtean, ETAren lehen hilketaren 50. urteurrena beteko da. Lehen biktima hura José Antonio Pardines izan zen, Guardia...

Foru Aldundiak, ETAren lehen hilketaren 50. urteurrena oroitzeko, erakusketa bat antolatuko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.