Erabilerraztasuna

Erabilerrazagoa guztientzat.

Gipuzkoa.eus eraikitzerakoan, zenbait neurri hartu dira, haren erabilerraztasuna hobetzeko asmoz.

Atari honetako web orriek, errege dekretu honek ezarritakoa betetzen dute: 2007ko azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita desgaitasuna duten pertsonek informazioaren gizartearekin eta gizarte komunikabideekin lotutako teknologia, produktu eta zerbitzuetara sarbidea izateko oinarrizko baldintzei buruzko araudia.

Zehazki, atari honek UNE 139803:2012 Arauko 1. Lehentasuneko eta 2. Lehentasuneko betekizun guztiak betetzen ditu, eta egiaztatuak izan dira horiek erabilerraztasunaren eskuzko analisi batekin eta askotariko erreminta semiautomatikoen bitartez. Azken berrikuspena 2017ko otsailaren 23an egin da.

Horrek berekin dakar hainbat onura izatea:

  • Sarbidea erraztea erabiltzaileei, edozein direla ere haien egoera fisikoa eta ingurunea.
  • Aukera ematea askotariko erabiltzaile eragileekin sarbidea izateko.
  • Eduki argi ondo egituratuak edukitzea.
  • Erabiltzailearen nabigazioa eta esperientzia hobetzea.
  • Besteak beste, neurri hauek hartu dira:
    • Kaskadako estilo orriak (CSS) erabili dira informazioa aurkezteko.
    • Ordezko testua irudietan.
    • Estekek xehetasunak ematen dituzte hiperestekaren funtzioari edo helburuari buruz.
    • World Wide Web Consortium (W3C) erakundeko estandarrak erabili dira.
    • Estandarrak bete dira.

Iradokizunen bat bidali nahi baduzu erabilerraztasunari buruz, jarri gurekin harremanetan, mesedez, hurrengo helbide elektronikoaren bidez: modernizazioa@gipuzkoa.eus.