Letrak http://www.gipuzkoakultura.eus/ Wed, 24 May 2017 02:12:17 +0000 FeedCreator 1.7.3 http://www.gipuzkoakultura.eus/images/M_images/ Letrak http://www.gipuzkoakultura.eus/ William Finnegan, 2016ko Pulitzer saria, “Kultura eta Kirola” zikloko lehen gonbidatua http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/100-conferencias/2405-2017-05-19-09-26-01.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/100-conferencias/2405-2017-05-19-09-26-01.html

2016ko Pulitzer sariduna den Finneganen bisita Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultura eta Kirola izenburupean antolatutako hitzaldi ziklo baten barruan kokatzen da. Goizane Álvarez Kiroleko zuzendariak gaur goizean aurkeztu du zikloa, maiatzaren 26an hasi eta datorren ikasturtean zehar luzatuko dena eta bi sektoretako gonbidatu ezagunak bilduko dituena.

Años salvajes abentura istorio zirarragarria eta lehen mailako autobiografia literarioa da.  Bizi esperientzia bat izateaz gain, Finneganentzat surfa askoz gehiago da, balioen, printzipioen eta bizi ikasketen eskola bat da. Idazlearentzat surfa mundu bat da, zeinetan nahasten diren kirola, natura eta bizitzaren ikasketa, eta zeinetatik ondorioak ateratzen dituen, besteak beste, surfean ez dagoela maila sozialik.

Kritikaren arabera, Años salvajes, zalantzarik gabe, surfari buruz inoiz idatzi den libururik onena da, bertan kirol horren misterioez, bere hierarkiez, bakardadeaz, sinismenez eta arriskuez hitz egiten da.

Egile ospetsu horren hitzaldiaz gain, surfa modu berezian bizi duten beste gonbidapen batzuk ere parte hartuko dute, hala nola, Maialen Sáezek, Gipuzkoako Surf Federazioko lehendakariak. Hilabete batetik hona, emakume baten zuzendaritzapean dago entitatea. Federazioak bere plan estrategikoa aurkeztu berria du, Gipuzkoan surfaren kultura sustatzeko helburuarekin.

Parte hartzaileen artean egongo dira, baita ere, Sancho Rodríguez, Surfilmfestibal eta Savage Cinemaren sustatzailea; eta Iñigo Urdinaga, idazlea, surflaria eta Surflaria eta Paradisua liburuaren egilea. Urdinagaren eta Finneganen arteko elkarrizketa bat egongo da topaketan.

Goizane Álvarezen esanetan, kirolak hedadura soziokultural garrantzitsua du, eta norbere burua, beste pertsona eta errealitate batzuk ezagutzeko funtsezko esperientzia bat da; muga eta oztopo guztiak modu osasuntsu eta aberasgarrian gainditzen dituen hizkuntza unibertsala da.

William Finneganen hitzaldian itzulpen zerbitzua eskainiko da, eta ekitaldiaren amaieran koktel bat emango da.

Hitzordua datorren ostiralean da, maiatzaren 26an, 18:30ean, Donostiako Aquariumean. Hitzaldira joan nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute ondorengo helbidera: kirolekitaldiak@gipuzkoa.eus

]]>
Fri, 19 May 2017 08:21:19 +0000
Kultur Dealers, berriz ere http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/75-lecturas/2394-2017-04-04-10-59-19.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/75-lecturas/2394-2017-04-04-10-59-19.html

Kulturako diputatu Denis Itxasok Kultur Dealers ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu du gaur. Kultura eta Turismo Foru Sailaren ekimen horrek sorkuntza eta pentsamenduko gunea ireki nahi du herritarren artean, kalean bertan agerrarazi eta ikusaraztea xedetzat hartuta. Prentsaurrekoan Slawka Grabowska epaimahaikidea ere izan da; literatur solasaldi bat zuzentzen du ingelesez, eta gainera, literaturaren inguruko jardueren antolatzailea eta blogaria ere bada.

Berritutako saltzeko makinen bidez hautatutako lagunek idatzitako mikrokontakizunak banatuko dira uztailean eta irailean, bai eta idazle ezagunen pentsamendu-testuak eta aforismoak ere.

Mikrokontakizunak 4 hizkuntzatan izango dira: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Mikrokontakizun gehienak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, baina horietako batzuk ingeles eta frantsesera ere itzuliko dira.

Gipuzkoako hainbat tokitan egongo dira ezarrita, jende asko ibiltzen den lekuetan. Makinek bi aukera eskainiko dizkio erabiltzaileari: Fikzioa eta Pentsamendua. Fikzioa sailerako, idaztea gustuko duten pertsona guztiei dei egin nahi diegu ekimenean parte har dezaten eta beren lanak www.kulturdealers.com webgunearen bitartez bidal ditzaten. Gaur, hilak 4, irekiko da testuak jasotzeko deialdia, eta ekainaren 15a arte egongo da bidaltzeko aukera.

Kultur Dealers ekimenaren lehen aldian 380 mikrokontakizun aurkeztu zituzten, eta ehun bat hautatu ziren literatur kalitatea aintzat hartuta. Horietatik guztietatik, 31 euskaraz eta 91 gaztelaniaz izan ziren, eta 25 itzuli ziren ingelesera eta frantsesera.

Handia izan zen parte-hartzaile kopurua, are gehiago kontuan hartzen badugu, batetik, gehienez baimendutako karaktere kopurua, eta, bestetik, testuak onartzeko epea, gehienbat, batere aldekoa ez den garaian izan zela; udan, alegia. Idazle hasiberriek argitaratzeko era berriak abian jarri beharra egiaz badagoela erakusten du horrek, eta horregatik erabaki dugu beste edizio bat antolatzea, esan du Itxasok.

Liburu-saltzaileen gremioak parte hartu zuen iazko edizioan. Ekimenarekin elkarlanean 17 liburu-denda aritu ziren, eta horiek hartu zuten 70 testu askotariko liburuetatik (filosofiakoak, saiakerak, historia-liburuak eta abarrak) hautatzeko ardura.

Idatz ezazu zure kontakizuna. Eta topatu gero kalean

Fikzioari buruzko gunerako, idaztea gustuko duten pertsona guztiei mikrokontakizunak bidaliz parte hartzera dei egin die Denis Itxasok. Orijinalak izan beharko dute beti, eta norberak sortuak. Pertsona orok izango du ekimenean parte hartzeko aukera testuak euskaraz edo gaztelaniaz igorriz www.kulturdealers.com webgunearen bitartez. Testuek, gehienez ere, 2.000 karaktere izan beharko dituzte (zuriuneak barne), eta gai librea izango dute

Deialdiak literatur sorkuntzarako gune izateaz gain, ezagutarazi eta aitortu ere egin nahi du irakurketa-kluben, idazketa-lantegien, blogarien eta abarren lana. Horrelako tailerrek irakurtzea eta sortzea sustatzen egiten duten «lan handia» nabarmendu nahi du Aldundiak.

Parte-hartzea sustatzea

Hainbat komunikazio-ekintza izango dira ahalik eta mikrokontakizun kopuru handiena lortzearren. Proiektua gaur aurkeztuko zaie klubei, blogei, liburutegiei, kultur etxeei eta literaturarekin zerikusia duten eragile eta gune guztiei. Arlo digitalean, kulturaren eta literaturaren esparruko pertsona nabarmenekin (tertuliakideak, blogariak zein literaturarekin eta pentsamenduarekin lotutako erakundeak eta eragileak) jarriko gara harremanetan, eta horrez gain, bi kanal ere ireki ditugu Interneten (Facebook eta Twitter) parte hartzea eta edukiak sortzea sustatzearren.

Gainera, Gipuzkoako hainbat gunetan (hotel-establezimendu, denda, liburutegi eta abarretan) displayak ere ezarri ditugu; horrelakoek orri zuriak eta arkatz txiki batzuk edukiko dituzte herritarrak proiektuan parte hartzera animatzearren.

Saltzeko hamabi makina ezarriko ditugu uztailetik aurrera. Makina horiek hilabetez egongo dira kokaleku jakin batean, eta herrialdeko hainbat tokitan txandakatuko dira (20 kokapenetan egongo dira guztira).

Testuak hautatzea

Bidalitako mikrokontakizun guztietatik (Fikzioa saila) bi atal hauek dituen hautaketa egingo da: Hasieran, aurretiko hautaketa egingo du Gipuzkoako idazketa-tailerretako kideek osatutako epaimahaiak. Geroago, epaimahaiaren lehen hautaketa horren ostean, bi idazle ezagunek egingo dute behin betiko hautaketa.

Pentsamendu-testuak

Pentsamendua deritzon aukeraren barruan, makinek jada argitaratuta dauden hainbat testu edukiko dituzte. Aforismoak, pentsamendu-zati laburrak, filosofia eta abarrak izango dira. Aurten ere liburu-saltzaileen gremioen eta hainbat liburu-dendarekin elkarlanean aritzea espero du Aldundiak.

]]>
Tue, 04 Apr 2017 09:45:45 +0000
Gabriel Celaya Nazioarteko III Poesia Saria http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2383-2017-03-16-08-10-32.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2383-2017-03-16-08-10-32.html

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, GABRIEL CELAYA NAZIOARTEKO III. POESIA SARIA antolatu du.

PARTE HARTZAILEAK

Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz.

Ezin izango dute lanik aurkeztu sari honen aurreko edizioetan sarituak izandakoek.

OBREN BETEBEHARRAK

• Lanak gai, neurri eta errima librekoak izango dira eta 500 lerro izan beharko dute gutxienez.

• Lanak, gazteleraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartuko dira, beti ere bilduma horien ehuneko hamarra (%10) baino gutxiago atera bada argitara.

• Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA

• Obrak aurkezteko epea 2017ko uztailaren 17 arte izango da.

• Lanak, helbide honetara bidaliko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia. Aurkeztu ahal izango da halaber Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propioetan nahiz itunduetan, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko  2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan Xedatutako beste edozein bide baztertu gabe. 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

• Ez dira inola ere onartuko posta elektronikoz bidalitako lanak.

SARIA

Sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa  eta irabazleari garaikur artistiko bat emango zaio.

SARIA EMATEA

Sariaren irabazlea 2017ko abenduan jakinaraziko da publikoki. Erabakia apelaezina izango da.

SARITUTAKO OBRAREN ARGITALPENA

Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean.

]]>
Thu, 16 Mar 2017 07:46:31 +0000
Frantsesa Gipuzkoako hezkuntza eskaintzan http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2370-2017-02-10-08-30-51.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2370-2017-02-10-08-30-51.html

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak, Échanges du Pays Basque elkarte frantsesarekin lankidetzan, ikerlan bat egin du Gipuzkoan frantsesaren presentzia nabarmena izango lukeen hezkuntza lerro baten eskaria egon litekeen aztertzeko. Ikerlana egiteko, Aldundiak Euskadi-Akitania euroeskualdearen kofinantziazioa izan du (orain gutxi Nafarroak egin du bat euroeskualdearekin). Prentsaurrekoan izan dira, Kulturako Diputatua Denis Itxaso eta Ainhoa Aizpuru eta José Manuel Giral Échanges du Pays Basque Elkarteko ordezkariak.

Denis Itxaso kultura diputatuak azaldu duenaren arabera, haren departamentuak uste du lurraldeak nolabaiteko gabezia duela hizkuntza eta kultura frantsesari dagokionez. Gipuzkoako gizarte zibilaren ordezkariek gaiaren inguruko kezka helarazi diote Aldundiari, eta Kultura Departamentuak garrantzitsu iritzi dio gaur aurkeztu den azterketa egiteari, Gipuzkoa osoaren eta bertako gizartearen interes orokorrak dinamizatzeko.

Arrazoi historikoak eta gaur egungoak tarteko, gizarte frantsesak eragin handia izan du Gipuzkoan. Historia hurbilean, Frantzia aurrerapenaren paradigma izan da gure gizartearentzat, Frantziatik etortzen ziren gizarte gisa aurrera egitea ahalbidetu diguten ideia eta balio aurrerakoiak, eta Frantzia gure lurraldea hobetzeko ispilu izan da belaunaldi askorentzat, adierazi du.

Itxasoren iritziz, gaur egun ere aktibo garrantzitsua da Frantzia bai merkataritzaren eta ekonomiaren ikuspuntutik, bai turismoaren ikuspuntutik. Horren harira gogorarazi du Donostiako turismo bulegora hurbiltzen diren turisten artean % 55 frantsesak direla, eta horiei hiria ezagutzen dutenak eta turismo bulegotik pasatzen ez direnak gehitu behar zaizkiela. Duela 20 urte baino gehiagotik, Frantzia Gipuzkoako esportazioen eta inportazioen lehen norakoa da –% 17 eta % 21eko pisuarekin, hurrenez hurren–, eta horrek urtean 7.500 milioi euroko negozio bolumena dakar.  Nolanahi ere, Gipuzkoaren egoera beste lurralde mugakide batzuen egoerarekin alderatuz gero –Nafarroa edo Katalunia, kasu–, harritzekoa da Gipuzkoako hezkuntza eskaintzan dagoen gabezia, ez baitago frantsesak presentzia berezia duen lerrorik hezkuntzan (ez da horrelakorik gertatzen ingelesaren eta alemanaren kasuan). Harritzekoa da, orobat, ikastetxe aleman bat izatea eta, aldiz, ikastetxe frantsesik ez, nahiz eta gipuzkoarrek gustukoen dituzten hizkuntzen artean bigarrena frantsesa den.

Kultura diputatuak adierazi duenez, Aldundiak ez du asmorik ekimen pribatuen edo hezkuntza proiektu pribatuen sustatzaile izateko, besterik gabe, lurraldeak hizkuntza eta kultura frantsesaren ezagutzari dagokionez duen gabezia egiaztatu nahi izan da. Premisa horietatik abiatuz egin den ikerlanak berretsi egin du ustea, erakutsi baitu badela eskari nahikoa frantsesak protagonismo berezia izango lukeen hezkuntza lerro bat justifikatzeko. Hezkuntza lerro horretan, frantsesa komunikazio hizkuntza izango litzateke beste hizkuntza batzuekin batera. Inkestaren arabera, seme-alabak hizkuntza ikastetxeren batean matrikulatzea aukera gisa ikusten duten gipuzkoarren gehiengoak garrantzia handiagoa emango lieke hizkuntza eta kultura frantsesari.

Kultura Departamentuak ekarpena egiten jarraituko du ezagutza eta sentsibilitate aukera zabaltzea eta, oro har, Gipuzkoako gizartearen kultura aberastea xede duten honelako ekimenen bidez, ezbairik gabe lurraldearentzako onuragarri izango delakoan, baieztatu du Itxasok

]]>
Fri, 10 Feb 2017 08:22:45 +0000
Baroja berriro http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/121-jornadas/2361-2016-10-20-09-07-26.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/121-jornadas/2361-2016-10-20-09-07-26.html

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak Baroja berriro programa bultzatzen du, hil zela 60 urte bete diren honetan gipuzkoar idazlea omentzeko eta gogoratzeko. Denis Itxaso kultura diputatuak dioen bezala, bidezko kontua zen Barojari berriro heltzea, Donostiak eta Gipuzkoak luzaroegi egin baitiote ezikusia, edo ez diote behar beste aitortzarik eman behintzat gure literatura eta panorama intelektualeko pertsonaia garrantzitsuenetako honi. Aitortza hori are beharrezkoagoa zen Kultur Hiriburutzaren urtean, egilearen heriotzaren 60. urteurrenarekin bat etorri baita, 1956ko urriaren 30ean gertatua.

Itxasok nabarmendu du Baroja dela egungo gizartean intelektualek betetzen duten funtzioaren eredu bikainenetako bat, benetakotasun handienaz adierazten baitu pentsamendu kritikoaren posizio eta jarrera. Pentsamendu kritikoa, sorkuntza, jarrera hartzea eta bizi publikoan parte hartzea, horiek dira Barojaren lanean eta bizi-ibilbidean dauden ezaugarriak, eta horiexek bihurtzen dute intelektual moderno bat. Jarrera kritiko horrek eta bere ezadostasun erradikalak pertsona problematikoa izatearen fama ekarri zioten. Aldiz, zuzentasun eta zintzotasuna lehenetsi zituen, eta bere irizpidea jeinu biziz baina inposatzeko nahirik edo proselitismorik gabe azaldu nahi zuen. Ikuspegi horrek, joan den mendearen lehen erdiko Espainia aztoratuan, harritu baino ezin zituen egin batzuk, eta asko goganbehartu egiten ziren.

Gaur, Baroja berriro jarduera-programa aurkeztu da, eta jarduera ugari sartzen dira bertan. Horien helburua da Pío Barojaren pertsonaia herritarrei hurbiltzea, igandean, urriak 23tik hasita. Egun horretan, poltsa banatan 20.000 ogi banatuko dira, eta barnealdean Barojaren kontakizun bat izango dute, era horretan bere gaztetako okin-lanbidea eta idazle-lana uztartuz. Astelehenean, hilak 24, 19:30ean, Gipuzkoako Ateneoak mahai-inguru bat egingo du Idazleen beste lanbideei buruz, ondorengo partaideek osatua: Loreto Casado EHU-UPVko frantses literaturako irakaslea, Leonardo Romero Zaragozako Unibertsitateko espainiar literaturako katedraduna eta Javier Mina idazlea, guztia Ángel García Rondak moderatuta.

Asteartean, hilak 25, jarduera Irungo CBAra lekualdatuko da eta, bertan, 19:00etan, Barojaren inguruan mahai-ingurua egingo da, idazle hauen partaidetzaz: Julia Otxoa, Pello Otxoteko eta Arantxa Urretabizkaia. Ekitaldiaren ondoren, Zientziaren arbolaren pasarte bat irakurriko du Ane Gabarainek (grabazioz). Asteazkenean, hilak 26, Arrasateko Kulturaten Pío Barojaren testamentua egingo da, Angel Errok emandako hitzaldi bat, eta ekitaldi horren ostean, berriz ere, Zientziaren arbolaren pasarte bat irakurriko da.

Pio Barojari egiten zaion omenaldi-ziklo honen puntu gorenetako bat ostegunean, hilak 27, izango da 18:00etan, Tabakaleran: EITBrekin lankidetzan ekoitzitako dokumental bat emango da, Pío Baroja. Den horretan ikusi deitua eta Antonio Cristóbalek eta Felipe Juaristik zuzendua. Ondoren, 19:30ean, Tabakaleran baita ere, Letra-dantza Barojaren inguruan hitzaldia emango du Bernardo Atxagak, Iñaki Gabarainek aurkeztua.

Ostiralean, hilak 28, 19:30ean KOLDO MITXELENA Kulturunean, Baroja memorialista, desde la última vuelta del camino hitzaldia emango du 27 Lorenzo Silvak eta, larunbatean, hilak 29, KOLDO MITXELENA Kulturunean ere, 19:30ean, Montserrat Domínguez kazetariak eta Enrique Urbizu zinemagileak bat egingo dute Otras miradas sobre Baroja deitutako topaketan.

Programa hau amaitzeko, igandean, hilak 29, Zientziaren arbola etengabe irakurriko da jendaurrean euskaraz zein gaztelaniaz, 11:00etatik 13:00etara. Parte-hartzaileei Zientziaren arbola irudikatzen duen Elena Odriozolaren lamina bana oparituko.

]]>
Thu, 20 Oct 2016 07:48:38 +0000
Azken egunak, Kultur Dealers ekimenean parte hartzeko http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/75-lecturas/2346-2016-09-14-06-40-30.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/75-lecturas/2346-2016-09-14-06-40-30.html

Irailak 16an itxiko da epea, mikrokontakizunak bidaltzeko Kultur Dealers ekimenera. Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamen bat da, herritarren artean literatur sorkuntzako gune bat zabaltzeko, kalean presentzia eta ikusgaitasuna emanez, kultura saltzeko makinen sistema berritzaile baten bitartez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa da pertsonen literatur eta sorkuntza espiritua lantzea; hartara, fikziozko mikrokontakizun jatorrizkoak idatziz, irakurlearen gogoeta pitz dezaten, edo, sinpleki, kultur entretenimenduko dosi bat eman diezaioten. Epaimahai kalifikatu batek hautatuko ditu testurik onenak.

Fikziozko kontakizunez gain, Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkartearen lankidetzarekin eta zenbait argitaletxe eta liburu-dendaren laguntzarekin, literatur lan ospetsuen zati batzuk hautatuko dira. Pentsamenduarekin eta ezagutzarekin zerikusia duten lanak hautatu dira. Asmoa da irakurleei jakin-mina piztea, eta autore handien gogoeta txikiak partekatzea.

Presentzia eta ikusgaitasuna, kalean

Kultur Dealers kale-espiritu batekin jaiotzen da. Hala, bai fikziozko mikrokontakizunak bai literatur lanen zatiak, eskuragarri izango dituzte herritarrek, eta horretarako, botoi bat sakatu baino ez dute egin beharko, gure lurraldeko puntu estrategiko batzuetan urritik aurrera egongo diren makinetan.

]]>
Wed, 14 Sep 2016 05:36:16 +0000
Europa Kanala abiarazi du Aldundiak http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/122-entrevista/2339-2016-07-21-11-13-53.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/122-entrevista/2339-2016-07-21-11-13-53.html

Denis Itxaso Kulturako diputatuak Europa Kanal berria aurkeztu du  Kultura Departamentuak jakintza sustatzeko babestu duen gune irekia. Artista, idazle, zientzialari eta beste hainbat aditu -ekonomia, medikuntza eta zientzia politiken alorretakoak, besteak beste- hemen elkartuko dira beraien jakintza, hausnarketa, ibilbide eta sormenaren helburuak eskaintzeko” azaldu du Itxasok. “Modu lasaian heldu behar zaie demografia, klima, teknologia, geopolitika, elikadura edo osasunari lotutako erronka garaikideei, betiere pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta eztabaida erabilita, horiek baitira lurraldeko kultura politika bultzatzeko behar ditugun ardatzak. Luisa Etxenike idazleak ere parte hartu du aurkezpenean, bera baita kanal horretako zuzendaria eta sustatzailea.

Elkarrizketa filmatuak egitera bideratutako kanal digital bat da eta, ondorioz, jakintzaren artxibo bat sortu nahi da, jendeari irekita egongo dena eta jakintzaren zirkulazioa erraztuko duena; gainera,  diziplina desberdinetako adituek, nazionalek nahiz nazioartekoek, aukera izango dute elkarren artean aritzeko, betiere sormenari, kulturari, hezkuntzari eta ikerkuntzari lotutako egungo egiturak erabilita. Elkarrizketarien jarduerarekin zerikusia duten Gipuzkoako leku desberdinetan egingo dira grabazioak. Horrela, jakintzaren eta ezagutzaren esparru jakin bati lotutako pertsona batek elkarrizketa egingo dio ezagutza eskaini dezakeen pertsona ospetsu bati (kanpokoak gehienbat), aukera irizpideari esker gurekin izatea lortu ondoren.

Guk munduarekin hitz egin nahi dugu etengabe, elkarreraginez eta elkar aberastuz, eta tokiko talentua erabili nahi dugu kultura, zientzia, medikuntza, filosofia, soziologia eta beste alor batzuetako mundu osoko adituek planeta mailako erronka hauei ematen dizkien erantzunak ulertzeko, esan du Itxasok.

Interesa duten pertsona guztiek ikusi ahal izango dituzte Europa Kanaleko edukiak, bideotan eta hainbat hizkuntzatan azpititulatuta egongo baitira, eta baita ere www.canaleuropa.eu web orritik jaitsi daitekeen audio-podcast bidez. Halaber, Kultura Departamentuko web orrian ere ikusi ahal izango da.

 

Orain arte bideo hauek egin dira eta web orrian ikus daitezke:

James Rhodes- Piano jotzailea (Iñaki Salvadorrek egindakoa) eta San Telmo Museoan filmatutakoa.

Sara de la Rica – Ekonomialaria (Laida San Sebastianek egindakoa) eta Eibarko Unibertsitate Eskola Politeknikoan filmatutakoa.

Pedro Miguel Echenique – DIPC zentroko presidentea (Gustavo A. Schwartz) DIPC zentroan filmatutakoa.

Helmut Lachenmann – Musikagilea (Luisa Etxenike) eta Musikenen filmatutakoa.

 

Eginak daude eta laster ikusgai egongo dira:

César Velasco – Epidemiologoa (Verónica Zubillagak egindakoa) eta Biodonostian filmatutakoa.

Ulrike Ottinger – Zinemagilea (Leire San Martín eta Sahatsa Jauregik Tabakaleran egindakoa).

 

Eta urtea amaitu aurretik hauek egingo dira (baieztatuta daude):

Jokin Lopetegi- CAF Venturesen arduraduna

Annabel Martín- Gender Research Institute Darmouth-eko zuzendaria.

Jocelyn Bell- Astrofisikaria

Charo Garaigorta- Artista plastikoa

Stefania Milan – Arte eta kultura digitalean aditua

Annie Freud- Idazlea

Mircea Cartarescu- Idazlea

Jürgen Partenheimer- Artista plastikoa.Tabakaleran filmatuko da.

Elkarrizketaz gain, beste jarduera batzuk ere antolatuko dira bertan: hitzaldi, master-class eta mintegiak, besteak beste.

]]>
Thu, 21 Jul 2016 09:58:07 +0000
Aldundiak Kultur Dealers jarri du abian http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/75-lecturas/2332-2016-06-24-12-16-40.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/75-lecturas/2332-2016-06-24-12-16-40.html

Denis Itxaso kultura diputatuak Kultur Dealers aurkeztu du gaur, Kultura eta Turismoko Foru Departamentuaren ekimen bat herritarren artean sorkuntza eta pentsamendu gune bat zabaltzeko, ikusgarritasuna eta presentzia emanda kalean. Prentsaurrekoan Andoni Arantzegi, liburu saltzaileen elkartearen presidentea eta Slawka Grabowska izan dira. Grabowska Literatur tertulia bat zuzentzeaz gain, bloguera da eta literatur inguruko ekimenen antolatzailea

Makina banatzaileen sistema berritzaile baten bidez, urritik abendura, pertsona hautatuek idatzitako mikroipuinak eta egile ezagunen pentsamendu testuak banatuko dira.

Gipuzkoako zenbait puntutan jarrita, eta jendea biltzen den lekuetan, makina hauek bi aukera eskainiko dizkiote erabiltzaileari: Fikzioa eta Pentsamendua. Fikzioa aukerarako, deialdi bat egiten da idaztea gustuko duten guztientzat ekimen honetan parte hartu dezaten beren sorkuntza bidalita.

Idatzi zure ipuina. Aurkitu ezazu kalean

Fikzioari emandako espazioan, Denis Itxasok idaztea gustuko duten guztiak gonbidatu ditu beren mikroipuinekin parte hartzera. Mikroipuinok originalak eta norberak sortuak izan beharko dira. Edonork parte har dezake testua euskaraz edo gaztelaniaz bidalita www.kulturdealers.com webera.

Testuek gehienez 2.000 karaktere izango dituzte (espazioak zenbatuta) eta gaia librea izango da.

Kultura Departamentutik gure ekintza politikoaren arreta eremu guztietako sortzaileengan jarri dugu. Gure lurraldean proiekzio handia duen mundu bat da, orain arte izan duena baino babes handiagoa behar duena. Pentsamendu kritikoa, tolerantzia, aniztasuna eta elkarbizitza hobea sustatzen duen kultura baten alde egin dugu, gure sortzaileen lana erakutsi eta errazten duen kultura baten alde. Eta ekimen hau horri buruzkoa da, espiritu sortzailea sustatzeari buruzkoa, ez profesionalena bakarrik, baizik eta nahi duen ororena, denok izan baikaitezke, gehiago edo gutxiago, sortzaile, eta hori indartu egin behar da, esan du Itxasok.

Baina deialdi honek, sorkuntza literariorako gune bat izateaz gain, irakurketa kluben, idazketa lantegien, blogarien eta abarren lana ezagutu eta aitortu nahi du.

Itxaso eskertu egin du lantegi horiek egiten duten lan handia sorkuntzaren eta irakurketaren alde, eta orobat eskertu dio liburu-saltzaileen gremioari proiektu honetan izan duten inplikazioa.

Partaidetza sustatzea

Ahalik eta mikroipuin gehien lortzeko, zenbait komunikazio ekintza burutuko dira. Proiektua klubei aurkeztuko zaie, blogei, liburutegiei, kultura zentroei eta literaturarekin zerikusia duten eragile eta espazioei. Eremu digitalean, kultura eta literatura eremuko pertsona nabarmenekin harremanak ez ezik (tertuliak, blogak, erakundeak eta literaturarekin eta pentsamenduarekin zerikusia duten eragileak), bi bide zabaldu dira Interneten (Facebook eta Twitter) partaidetza eta eduki sorrera sustatzeko.

Gainera, sei display kokatu dira Gipuzkoan barrena (hotelak, dendak, liburutegiak eta abar). Bertan, libreta zuri bat egongo da, eta arkatz txiki batzuk, proiektuan parte hartzen duten pertsonak animatzeko. Makin banatzaileak sei izango dira, bost finko eta bat mugikorra. Makina horiek hilabete bat egongo dira leku jakin batean, eta lurraldean barrena ibiliko dira gero. Makina bakoitzak bi testu aukerak eskainiko ditu.

Testuen hautaketa

Bidaltzen diren mikroipuin guztien artean, hautaketa bat egingo da, bi zati izango dituena:

  • Hasiera batean, Gipuzkoako idazketa lantegietatik datozen pertsonek aurre hautaketa bat egingo dute.
  • Lehen hautaketa horren ondoren, bi idazle ezagunek behin betiko hautaketa egingo dute.

Pentsamendu testuak

Pentsamendua izeneko aukeraren barruan, makinek jada argitaratuak izan diren testuak bilduko dituzte. Aforismoak, pentsamenduko pieza laburrak, filosofia eta abar izango dira. Liburu-saltzaileen gremioak, liburu-denden lankidetzarekin, testu horien hautaketa egingo du.

Ideia da, beraz, egile hautatuek, epaimahaikoek eta idazleek sari bat izatea liburu-bonu batekin. Bonu horiek proiektuan parte hartzen duten liburu-dendetan aldatu ahal izango dira.

]]>
Fri, 24 Jun 2016 11:01:30 +0000
Aldundiak Xabier Leteren artxiboak eskuratu ditu http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/77-patrimonio/2329-2016-06-14-12-45-29.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/77-patrimonio/2329-2016-06-14-12-45-29.html

Denis Itxaso Kultura Diputatuak Aldundiak duela gutxi eskuratu duen Xabier Leteren legatu literarioa babesteko eta zabaltzeko Aldundiak zer egingo duen azaldu du prentsaurrekoan. Bertan izan dira Lourdes Otaegui eta Anjel Lertxundi. Legatuak 3.000 liburu eta disko baino gehiago ditu, 80 karpeta eta 23 kuaderno, 500 inguru kartel eta foileto eta 400 gutun.

Itxasok funtsa honen garrantzia azpimarratu du poeta unibertsal bati buruz ari garelako eta funts dokumentala bere osotasunean heldu zaigulako. Esku pribatuetan egonik, salmenten bidez sakabanatzeko edo kutxatan gordeta jarraitzeko arriskuak zituen eta eskuratze honekin  memoria eta iragan hurbila ezagutu ahal izateko iturri dokumental garrantzizko bat lortu dugu.

Funtsaren lehenengo emaitza izenari  gehiketa bat egitea da: Xabier Leterekin batera Lourdes Iriondorena ezartzea derrigorrezko iruditu zaio Aldundiari zenbait karpetetan Lourdesen presentzia nabarmena delako, zenbait karpetetan bere idatziak, ipuinak eta dosierrak daudelako.

Itxasok azpimarratu du Indarrean dagoen Kudeaketa Plan Estrategikoak (2015 -2019)  arabera Kultura memoria ere bada, elkarbizitza eta pentsamendu kritikoa, ezinbesteko elementuak inolaz ere gizarte baten garapenerako eta Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren legatuak horrekin zerikusi zuzena duela azpimarratzea besterik ez zaigu gelditzen: kultura eta balioak uztartzen jakin zuten bi pertsonen memoria baitugu aurrez aurre.

Funts horrek, berebiziko interesa eta garrantzia du Aldundiarentzat, artista izan den diputatu bakarraren ekarpena ezohikoa eta esanguratsua izan daitekeelako erakunde honen historia eta garapena aztertzerakoan. Ez da ahazteko gauza, zuzendari eta diputatu honen garaian (1983-1987) kultura garatzeko politikak erabat aldatu zirela, ordura arte egon ez ziren kultur azpiegitura eta ekipamenduak sortuz (kultur-etxeak, antzokiak, Arteleku...), zirkuituak eta jaialdiak eraldatu zirela eta kultura erakundeak berrantolatu eta sendotu.

Horrekin batera, ukaezina da Gipuzkoako Lurralde osorako erabat interesgarria suertatzen dela artxibo hau: izan ere, 50. hamarkadatik hona, euskal kulturaren garapen nagusia Gipuzkoako lurraldean gauzatu da, alor desberdinetako sortzaileek etengabe garatu eta edukiz hornitu dute euskal kulturaren arloa; eta guzti horren gakoak ezagutarazteko, aberasteko eta dastatzeko, ezinbesteko iturria izango da Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren funtsa.

Balio literarioa ere handia da. Izan ere, Lete eta Iriondoren eskuizkribuetan gordetzen baitira inoiz argitaratu ez ziren poemak, pentsamenduak edo ipuinak. Baita denok ezagutzen ditugun kanta batzuen borradoreak, behin behinekoak, azken bertsioa osatu arte sortutakoak.

Artxibo horrek gizartearen ezagupenean sakontzeko bidea ematen digu:  azken garaietako mitoak, nahiak, kontraesanak, injustiziak eta asmo kolektiboak Xabier Letek era paregabean azaldu baitzituen, eta bertan arakatzeko aztarnak eskaini ere bai.

Katalogatze lana ohi baino sakonagoa izango da, eta horretarako, Xabierren lan poetikoari buruzko tesia prestatzen ari den Alex Gurrutxagari eman zaio eskuizkribuen edukien deskribapena egiteko ardura.

Funts honetan edo antzeko beste batzuetan ikerketak sustatu eta bideratzeko, bi urtean behineko beka bat ezarriko du Kultura Departamentuak. Betiere unibertsitateen babes akademikoarenpean, XX. mendeko euskal idazleen edizio kritikoak garatzeko. Edizio kritikoak prestatzen diren heinean berauen argitalpenak kaleratuko dira. Argitalpenekin batera egilearen omenezko ekitaldi artistikoak antolatuko dira: kantaldiak, errezitaldiak, erakusketak…

Bestalde, Lete eta Iriondoren obraren ikerketak lehen pauso bat izan daiteke KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian lan lerro bat finkatzeko eta beste idazleen lanak behar bezala ikertzeko, sailkateko, babesteko eta zabaltzeko.

]]>
Tue, 14 Jun 2016 11:40:58 +0000
Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2324-luis-pena-ganchegui-el-arquitecto-como-lugar.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2324-luis-pena-ganchegui-el-arquitecto-como-lugar.html

Mario Sangalli Uggerik idatzi duen Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa liburua aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian. Egileaz gain, aurkezpen-ekitaldian María José Tellería Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura zuzendariak, Lorenzo Goicoechea EHAEOko Gipuzkoako Ordezkaritzako jarduneko presidenteak eta Rocío Peña Peña Artxiboaren zuzendariak parte hartu dute. Liburu hau Gipuzkoako EHAEOko Gipuzkoar Arkitektoak bilduma osatzera dator.

Monografia honetan egileak Luis Peña Gancheguiren obra azaltzeko giltzarriak jasotzen ditu, ikuspuntu berri batetik. Ez da planteatzen Peña Gancheguiren jarduera profesionalaren ibilbide kritiko bat egitea, baizik eta nola bere bizitza bere obrarekin uztartzen den bere proiektuetan hainbat erabaki hartzeko garaian. Ikerketa lerro hau bat dator Luis Peña Gancheguiren lemarekin: “Proiektua tesi gisa”, eta horren harira bideratu zuen irakasle-jarduna eta argumentu gisa erabili zuen ikerketa profesionalerako. Jarduera horrek gogorarazten digu, gainera, modernotasunaren paradigma nagusietako bat, nola ikusten zuen joera honek sortzailea, bizitza eta obra unitate berean bateratuz, biak konbinaturik, norberaren nortasuna subjektu gisa tankeratuz.

Asmoa ez da Peña Gancheguiren obra lehenetik azkenera arte aztertzea, baizik eta Tenisaren plazarekin gauzatzen den heldutasun profesionalera heldu arte, non bere heldutasun profesionala sendotzen den. Luis Peña Gancheguiren gai nagusien inguruan jasotzen den esperientzia laburbiltzen da, lekua eta tokia kontrajartzen direlarik, liburuaren azpitituluan adierazten den bezala: Arkitektoa, leku gisa.

Liburu hau Gipuzkoar Arkitektoak bildumaren barruan argitaratu du EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Peña Ganchegui Artxiboaren laguntzarekin.

Egileari buruz

Mario Sangalli Uggeri Bartzelonako Arkitektura Eskola Teknikoan lortu zuen arkitekto titulua, eta 2013. urtean Donostiako UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zuen Doktore. Peña Ganchegui y Asociados estudioaren sortzaileetako bat da, eta bertan aritzen da profesionalki. 1997. urtetik gainera, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan Proiektuetako irakasle elkartua da.

]]>
Fri, 03 Jun 2016 06:35:56 +0000
Asier Serranok irabazi du aurtengo Xabier Lete III Poesia Saria http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2307-asier-serrano-ha-ganado-el-iii-premio-de-poesia-xabier-lete.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2307-asier-serrano-ha-ganado-el-iii-premio-de-poesia-xabier-lete.html

Xabier Lete, euskarazko nazioarteko III. Poesia Saria, Asier Serranok (Eibar 1975) irabaki du. Aurreko edizioetan Karlos Linazasorok eta Luis Gardek jaso zuten saria.

Itxasok adierazi duenez, Xabier Leteren poesiak esanahi berezia du euskaldun askorentzat. Seguruenik, haren ibilbideak, haren bizi-bidaiak bat egin zuelako belaunaldi oso batenarekin. Hasieran, euskara berreskuratzeko kezka eta diktaduraren azken urteetako askatasunen aldarrikapena izan zituen ardatz, eta hortik barnekoagoak eta pertsonalagoak ziren lurraldeetarako bilakaera izan zuen, azkenean existentzian, bizitzaren bilakabidean eta heriotzean jartzeko bere arreta osoa. Hala ere, bilakaera horretan, Letek beti mantendu izan zuen askatasuna, amodioa eta adiskidetasuna bezalako balioekiko interesa, balioetan oinarritutako euskal identitatea sortuz, eta identitate horretatik abiatuta nortasun partekatuetara iritsi beharra zegoen.

Diputatuak gogora ekarri du Lete euskal kulturaren eta poesiaren dibulgatzaile garrantzitsua izan zela. Bi zeregin horietan, azpimarratu beharra dago Xabier Letek kulturarekiko eta euskararekiko beti erakutsi zuen maitasuna, biak nortasun ezberdinen arteko lotura eta lokarri gisa ulertuta.

Itxasoren esanetan Letek euskarazko poesia belaunaldi oso bati hurbiltzea lortu zuen eta horren adierazgarri da gaur ematen den saria.

Sari honetara lanak gai, neurri eta errima librekoak aurkeztu ahal izan dira. Lanak 500 lerro izan behar dute gutxienez eta euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izan beha dute. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartzen dira. Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz.

Epai mahiaren arabera izan dira irabazletzat jotzeko moduko zenbait lan. Egin ohi diren hautaketa jarraituen ondorioz, 3 lan gelditu dira finalista: Koma komunak, Linbotarrak eta Talaiatik begira. Hiruen arteko aldekoak eta kontrakoak aztertu eta eztabaidatu ondoren, epai-mahaiak, azkenean, Linbotarrak lana jo du irabazletzat.

Linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian. Askotarikoak dira irudi poetikoak, erreferentzia eta estilo arras desberdinetakoak, eta gehienetan ageriko loturarik gabe, collage moduan uztartuak. Bestalde, ez dira gutxi poemotan agertzen diren ukitu surrealistak, eta poemategiak dezente du pop-etik edo are poesia filosofikotik ere. Ororen buru, hizkera eta irudi zuzenak erraz biltzen du irakurlea poetak egiten duen barne bidaira.

Sarituak José Ramon Andaren eskultura bat jasoko du eta 12.000 euro. Lana argitaratu egingo da poesian espezializatutako argitaletxe batean

Asier Serrano

Idazlea da, abeslaria eta letragilea.

EH Sukarra taldeko letragilea eta Lorelei taldearen abeslari eta gidari izandakoa da.

Lubaki Banda literatur taldeko kide ere izan da.

Antzerkirako gidoiak idatzi ditu, poesiako liburuak, narrazio laburrak, eleberriak eta haur literatura.

Lanak:

Hoteleko kontuak (2001, Apokaliftin)

Mari Basajaunaren eremuan (2001, Txalaparta).

Eleberria:

Eskuetan mapak (2007, Txalaparta); Erlojugilea (2009, Txalaparta); Abisalia (2014, Txalaparta)

Poesia:

Bada hiri gorri bat (1997, Elkar); Picassoren zaldia (2007, Elkar); Hiri gorritik (2010, Elkar); Desterratuen piztiarioa (2011, Alberdania)

Diskoak:

Ez esan inori (2002, Gaztelupeko Hotsak); Gerrari bai (2003, Oihuka); Hoteleko kantuak (2005, Oihuka)

 

]]>
Tue, 12 Apr 2016 10:39:26 +0000
Gipuzkoako Kultura Bonua http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2288-bono-cultura-de-gipuzkoa.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2288-bono-cultura-de-gipuzkoa.html Abenduaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango da Kultura Bonua

Abenduaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira kultura bonuak kanpaina honi atxiki zaizkion dendetan edo antzoki eta auditoriumetan. Kanpainaren leloa "Kaixo Kultura" da, eta Eguberritako kanpainaren barruan Kulturari ongietorria emateko modu bat izango da.   Liburuak, diskak eta filmak eskuratzeko 7.000 bonu jarriko dira herritarren esku; horietatik erdia euskarazko liburuak eta diskoak erosteko izango dira, eta beste erdia, beste edozein hizkuntzatakoak erosteko. Horrez gain, 10.000 bonu egongo dira, musika, antzerki edo dantza ikuskizunak zuzenean ikusteko sarrerak erosteko.

Bonuak apirilaren 15era arte erabili ahal izango dira. Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta produktuak -liburuak, diskoak eta DVDak- eskuratzen, kultur sektoreko enpresak indartzea, eta banaketa artistikoaren eta kulturalaren merkatua dinamizatzea. Era berean, lortu nahi da kultur kontsumoak ahalik eta eskaintzarik zabalena izatea, eta Gipuzkoako antzokiek eskaintzen duten antzerkiaren eta musikaren banaketa sarea indartzea; horregatik, hain zuzen ere, sartu dira kanpainan arte eszenikoak eta zuzeneko musika.

Dendetako Bonuak 20 eurotan jarriko dira salgai, eta horrekin 30 euroko erosketa egin ahal izango da. Bonuarekin ezingo dira testuliburuak eta liburu profesionalak erosi. Beste urte batzuetan ez bezala, liburuak, diskoak eta DVDak bonua eskuratu den saltoki berean erosi beharko dira. Erosketa bakoitzeko bonu bat bakarrik erabili ahal izango da.

Atxikitako saltokietan “Kaixo Kultura” logoa jarrita egongo da, bezeroek jakin dezaten kanpainari atxikiak daudela, eta duten bonu kopuruaren berri emango dute une oro.

Ikuskizunetarako bonuak kanpainari atxikitako antzokietan erosiko dira 25 eurotan, horren truke onuradunak 40 euroko gastua egin ahal izango du. Bonu horiek ere erositako antzokian erabiliko dira, lurraldea kulturaren inguruan egituratzeko.

Informazio gehiago honako helbide honetan: http://kulturabonua.gipuzkoa.eus/

]]>
Wed, 25 Nov 2015 12:40:35 +0000
III. Xabier Lete Sariaren deialdia http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2272-convocado-el-iii-premio-xabier-lete.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2272-convocado-el-iii-premio-xabier-lete.html

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, Xabier Lete Nazioarteko III. Poesia Saria antolatu du 2015 urtean.

Parte hartzaileak

Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz. Ezin izango dute lanik aurkeztu sari honen aurreko edizioetan sarituak izandakoek.

Obren betebeharrak

Lanak gai, neurri eta errima librekoak izango dira eta 500 lerro izan beharko dute gutxienez.

Lanak, euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartuko dira, beti ere bilduma horien ehuneko hamarra (%10) baino gutxiago atera bada argitara. Lehiaketa honetara aurkeztu ondoren eta saria publiko egin aurretik alderdi hauetakoren batean aldaketaren bat gertatuko balitz, egilea behartuta dago antolatzaileei jakinaraztera.

Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Aurkezteko epea eta lekua

Epea: obrak aurkezteko epea 2015eko azaroaren 16 arte izango da.

Aurkezteko modua:

– Lanaren 5 ale aurkeztu behar dira.

– Lanak, grapatuta edo behar bezala koadernatuta aurkeztu beharko dira, DIN-A4 formatuan, idazmakinaz edo ordenagailuan idatzita, espazio bikoitzean eta orriaren alde batetik bakarrik.

– Orriak zenbakituta egotea komeni da.

– Ale guztietan lanaren izenburua eta egilearen ezizena jarri behar dira.

– Lanaren bost aleekin batera kartazal itxi bat atxiki beharko da, kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen ezizena duela. Barruan honako datu eta dokumentuak: egilearen izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NA edo pasaportearen fotokopia, eta ohar bio-bibliografiko laburra.

– Lanaren bost aleak eta kartazal itxia beste kartazal baten sartuko dira, kanpokaldean honakoa jarri beharko delarik nahitaez: «Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko III. Poesia Sarirako 2015».

– Lanak, helbide honetara bidaliko dira: KOLDO MITXELENA Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu ahal izango dira, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

Ez dira inola ere onartuko posta elektronikoz bidalitako lanak.

Saria

Sari bakarra egongo da, 12.000 euro gordinekoa, eta likidazioa indarrean dagoen zerga alorreko legeriaren arabera egingo da. Horrez gain, irabazleari garaikur artistiko bat emango zaio.

Epaimahaia

Saria lehiakortasun erregimenean emango da. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatuko du epaimahai bat, epaimahai hori literaturan adituak diren pertsonek osatuko dute. Epaimahai kideak zeintzuk izango diren jendaurrean jakinaraziko da eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da

Saria ematea

Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, Epaimahaiaren proposamena kontuan hartuz, deialdia ebatziko du, eta betegabekotzat deklaratu ahal izango du. Sariaren irabazlea 2016ko martxoan jakinaraziko da publikoki. Erabakia apelaezina izango da.

Saritutako obraren argitalpena

Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean. Xabier Leteren obra eta oroimenaren garrantzia kontuan izanik, sari honen edizio desberdinetan saritutako lanak argitaratzeko bereziki sortu den bilduman argitaratuko da.

Saritutako egilearen eskubideak

Saria jasotzen duen egileak, eskubidea du:

a) Bere obraren 100 ale hartzeko.

b) Sariari dagokion diru-kopurua jasotzeko, horrekin bai imprimaketaren eta bai prozesu digitalean edo/eta Interneten bitartez argitaratzearen jabetza eskubideak beteta geldituko direlarik.

c) Sariaren garaikurra den artelana jasotzeko, Jose Ramon Anda eskultoreak egina dena.

Saritutako egilearen betebeharrak

Saritutako egileak honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:

a) Saria jakinarazten denetik hamabost eguneko gehieneko epean saritutako obra bere eduki osoan euskarri informatikoan antolatzaileei eskuratzea.

b) Geroko edozein ediziotan, obrak saria lortu duela aipatu eta azpimarratzea, honako indikazioarekin: «Xabier Lete Nazioarteko III. Poesia Saria 2015».

c) Jabetza intelektualari buruzko 1996ko apirilaren 12ko 1/1996 Legearen arabera saritutako obra argitaratzeko beharrezkoak diren jabetza intelektualaren eskubideak lagatzea.

Parte hartzea, interpretazioa eta bestelakoak

Sari honetan parte hartzeak oinarri hauek bere osotasunean onartzen direla esan nahi du.

Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalantza Gipuzkoako Foru Aldundiak ebatziko du, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bitartez.

Epaimahaiak ebatziko du irizpide literarioekin soilik, aipatuak izan ez diren alderdi guztiak.

Sarituak izan ez diren jatorrizko lanak ez zaizkie egileei itzuliko eta suntsitu egingo dira

]]>
Thu, 18 Jun 2015 05:45:12 +0000
Irun Hiriko Sarien 2015ko Deialdia http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2268-convocatoria-de-2015-de-los-premios-ciudad-de-irun.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2268-convocatoria-de-2015-de-los-premios-ciudad-de-irun.html

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2015 urteari dagokion XLI. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egiten du, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

1. Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lan originalak eta lehendik argitaragabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira; baldintza hauek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematen den unera arte. Lanaren egileak Sariketara aurkezturiko lanaren autoretza ziurtatu behar du, eta ez dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez dela zendutako egile batena ere.

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sari hauetara ezingo dira aurkeztu lehiaketaren edizio honetan Epaimahaikoak direnak.

2. Obrak DIN A4 formatuko orritan aurkeztuko dira (210 x 297 mm), tarte bikoitzarekin mekanografiatuak eta alde bakarretik idatziak. Lan bakoitzaren bi kopia (eleberri sailean) eta lau kopia (olerki sailean) bidali beharko dira, helbide honetara: "2015eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak", Gureak Marketing. Illarra bidea, 4. 20018 Donostia, eta kopia bat edozein euskarri digitaletan hona: literatursariak@kutxa.eus. Lanak onartzeko epea 2015eko uztailaren 30ean itxiko da.

3. Obrak izenburuaz bakarrik identifikatuko dira. Ez dute, beraz, egilea nor den adierazteko moduko xehetasunik izan behar. Eta aparteko kartazal itxi batean sartuko da, egilearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta ondorengo datuak: izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila adieraziko dituena; kartazalaren kanpoaldean, berriz, obraren titulua eta zein modalitatetara aurkezten den aipatuko da, besterik gabe.

Halaber, ezinbestekoa izango da adierazpen sinatua bidaltzea argi eta garbi onartuz Sariketa honen oinarriak eta baldintzak, ziurtatuz lana ez dagoela erabaki zain beste Sariketaren batean eta egileak bere esku dituela obrari buruzko ustiapen-eskubide guztiak edozein formatan eta modalitate guztietan.

4. Kutxa Fundazioak Epaimahai bana izendatuko du sail bakoitzerako, eta horien erabakia apelaezina izango da. Literatura Lehiaketa honetan parte hartze hutsak oinarrion erabateko onespena adierazten du. Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeheraren bat sortzen bada, sailean saileko Epaimahaiak ebatziko du.

5. Lan irabazleen izendapena, plikak irekitzea eta saridunen aldarrikapena Irunen egingo da, 2015eko abenduaren 19an, 13:00etan. Sariak emateko eguna erabakiaren berri ematen den egun berean jakinaraziko da.

6. Sarietako edozein gerta daiteke eman gabe, aurkeztutako lanek behar bezainbateko kalitate-mailarik ez baldin badute. Epaimahaiek ez dute aintzat hartuko 2015eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara obrak aurkezteko epemugatik epai-egunera bitartean beste Lehiaketaren batean saritua izan den obrarik, horren berri jakinez gero.

7. Horrela, bada, egilearen betebeharra izango da aurkeztutako obraren inguruan eta 5. oinarrian adierazitako epealdiaren barruan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri ematea, idatziz, helbide honetara zuzenduta: Kutxa Fundazioa – Kultura – Garibai kalea 22. 20004 Donostia.

8. Berebat, Epaimahaiak hautatutako ezein lan ez da behin betiko irabazletzat aldarrikatuko harik eta oinarri hauetako 1. eta 6. puntuetan aditzera emandako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte.

9. Kutxa Fundazioak beretzat gordetzen du, esklusiban, epai-egunetik aurrera kontatzen hasi eta gehienez ere sei hilabeteko epearen barruan, lan sarituak argitaratzeko eskubidea (zuzenean edo beste argitaletxe baten eskutik). Aipaturiko epealdi hori igaro ondoren, egileena izango da beren obrekiko eskubide osoa, baina, obra horien hurrengo argitalpenetan, irabazitako sariaren aipamen zehatza jaso beharko da.

10. Saritu gabeko lanak eta hauei dagozkien plikak ez dira itzuliko, desegin baizik, 2015eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien irabazleen aldarrikapena egin ostean. Aurkeztutako lanen egileekin ez da korrespondentziarik izango, eta aurre-epaileei dagokienez, hauek ez dute hautatuak izan diren tituluei buruzko inolako informaziorik emango.

11. Sariei eta oinarriei buruzko kontsultak helbide honen bidez egin daitezke: literatursariak@kutxa.eus.

MODALITATEAK ETA SARIAK

EUSKARAZKO OLERKIA

Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.

Saria: Garaikurra eta 15.000 euro .

EUSKERAZKO ELEBERRIA

Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.

Saria: Garaikurra eta 25.000 euro .

GAZTELANIAZKO OLERKIA

Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat.

Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

GAZTELANIAZKO ELEBERRIA

Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.

Saria: Garaikurra eta 25.000 euro.

Gipuzkoako Foru-Aldundiak egindako salbuespenari esker, Sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikita.

https://kutxa.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/eu/gizarte_ekintza_0/gipuzkoan_kutxa_1/irun_hiriko_kutxa_literatura_sariak_2015/generico
]]>
Mon, 25 May 2015 11:22:08 +0000
Shakespeareren sonetoak euskaraz Mikel Laboa Katedraren eskutik http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2254-los-sonetos-de-shakesperare-en-euskera-de-la-mano-de-la-catedra-mikel-laboa.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2254-los-sonetos-de-shakesperare-en-euskera-de-la-mano-de-la-catedra-mikel-laboa.html

Shakespeareren sonetoak euskaraz Mikel Laboa Katedraren eskutik,

Sonetoak Juan Garziak euskaratu ditu; Koldobika Jauregi arduratu da irudiez eta diseinuaz, eta Joxan Goikoetxea musikaz, grabazioaz eta argitalpenaz. Aztarna argitaletxeak kaleratu du proiektua, Mikel Laboa Katedrak bultzaturik.

Gaur aurkeztu dira William Shakespearen sonetoak eta Zeru horren infernuak liburu eta diskoa. Shakespeareren sonetoak lirikaren gailurrik bikainenetarikotzat jotzen dira, bildumak 154 obra ditu eta hauek euskaratu ditu Juan Garzia Garmendia literatura-itzultzaileak Mikel Laboa Katedraren bultzada eta laguntzarekin.

Baina proiektu hori baino zabalagoa izan da. Sonetoen hautaketa bat egin eta gero Joxan Goikoetxea musikariak, berak sorturiko doinuz, kanta bihurtu ditu sonetoetariko batzuk, eta euskal kantari multzo ezagun batek jarri dio ahotsa, Goikoetxearen beraren musika moldaeraz eta haren gidaritzapean. Paco Ibañez, Pier Paul Berzaitz, Olatz Prat, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Estitxu Pinatxo, Petti eta Amaia Azkue.

Kanta bihurturikoez gainera, bada, doinu gehiago. Errezitazioetariko batzuk musikaz girotu eta apainduak doaz, bereziki landurik eta kantekin tartekaturik.

Lana biribiltzeko Aztarna argitaletxearekin kaleratu dira. Koldobika Jauregi artista bikaina arduratu da liburu-diskaren alderdi plastikoaz, bai diseinuari eta bai irudiztatzeari dagokionez.

Proiektu honekin, Shakespeareren sonetoak, letratik ahotsera, eta musika eta irudira eraman ditu Mikel Laboa Katedrak, literaturako obra garrantzitsuenetako bat euskaraz irakurri eta entzuteko aukera emanaz.

]]>
Mon, 02 Feb 2015 09:38:33 +0000
Pasarte ezezagunak http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/100-conferencias/2252-pasajes-desconocidos-.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/100-conferencias/2252-pasajes-desconocidos-.html

2012an Gipuzkoako historiaren aurpegi berriak lelopean hasitako bideari jarraipena emateko, Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak 2015erako laugarren hitzaldi-sorta prestatu du KOLDO MITXELENA Kulturunean. Aurreko edizioetan bezala, hitzaldi-sortaren helburu nagusiena entzulego orokor bati eta maila dibulgatibo batean Gipuzkoako pasarte ezezagun edo gutxi ezagunak ezagutzera ematea da.

Iaz bezala, aurten ere Gipuzkoan eragina izan zuten bi mendeurrenek baldintzatuko dute hitzaldi-sorta.

Alde batetik, 1415ean garatzen eta indartzen ari zen Gipuzkoako hiribilduen Hermandadeak bere lege-bildumetako bat argitaratu zuen, Ahaide Nagusi eta landa giroko aiton-amonen mehatsuari aurre egiteko; aitzaki horrekin Bandoen arteko gudak aztertuko dira.

Bigarren gertakaria 1615ko urrian ospatutako Luis XIII. eta Austriako Anaren arteko eskontza da.

Hirugarren gertakaria Napoleondar gudu odoltsuei amaiera eman zien 1815ean gertaturiko Waterlooko bataila da, non Gipuzkoa, nahiz eta zeharkakoa izan, paper garrantzitsua izan zuen.

Beste hitzaldiak, betiere kronologikoki aztertuak, gai anitzak aztertuko dituzte: Aurrehistoria eta bere ondarearearen babesatik Transizioa eta bere euskarri grafikoara, Antzinate Berantiarreko Baskoiak, Gipuzkoako erakundeen Espainiar koroarekiko diskurtso politikoaren bilakaera, sorginkeriaren kontzeptuaren inguruko mitoak eta usteak eta XIX. mendeko Gipuzkoako elite liberalen jatorri eta sorkutzatik igarota.

otsailak 3, asteartea
La cueva de Praileaitz I (Deba): investigación y defensa del patrimonio.
Xabier Peñalver


otsailak 24, asteartea
Pirineo iparraldeko eta Gipuzkoako ipar-ekialdeko mugako baskoiak Antzinate Berantiarrean (V. - VII. mendeak).
Jokin Lantz Betelu


martxoak 30, astelehena
Un epílogo a la Lucha de Bandos en épica oral vasca: La realidadhistórica tras el Cantar de Sandailia.
Jon Andoni Fernández de Larrea Rojas


apirilak 28, asteartea
La frontera como privilegio: Gipuzkoa y su discurso político ante la Corona de Castilla entre los siglos XIV y XIX.
Álvaro Aragón Ruano


maiatzak 26, asteartea
Euskal Herria 1615 urtean. Talde-sorginkerian sinisten duen gizarte bat?
Juan Ignacio Paul Arzak


ekainak 9, asteartea
La campaña de Waterloo y Gipuzkoa.
Carlos Rilova Jericó


irailak 29, asteartea
Erreximen Zaharretik Estatu Liberalera Gipuzkoan: Donostiako agintariak eta “euskaldun onaren mitoa” Joan Ignazio Iztuetaren “Gipuzkoako Dantza”-ren arabera (1824).
Daniel Bermejo Mangas eta Javier Esteban Ochoa de Eribe


urriak 27, asteartea
Las entregas reales de 1615 y 1657. De Ana de Austria y Luis XIII a María Teresa de Austria y Luis XIV.
Iñaki Garrido Yerobi


azaroak 24, asteartea
Euskal Herria Trantsizioan Lazkaoko Beneditarren Fundazioak gordetzen duen bilduma grafikoaren bitartez (1970-1982).
Miren Barandiaran eta Etxahun Galparsoro

Hitzaldi guztiak arratsaldeko 7:30etan izango dira.

 

]]>
Thu, 22 Jan 2015 10:00:55 +0000
Txillardegiren lana http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/110-euskal-kulturgintza/2251-la-obra-de-txillardegi.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/110-euskal-kulturgintza/2251-la-obra-de-txillardegi.html

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren idazlanen bilketa eta digitalizaziorako hitzarmena sinatu dute Aldundiak eta Jakinek

Gaur betetzen dira hiru urte Txillardegi hil zenetik. Martin Garitano diputatu nagusiak harrera egin die Txillardegiren senitartekoei eta Jakineko lehendakari eta zuzendariari. Hitzarmenari esker, 2016. urtean amaituko da ia 1.000 idazlan eta Txillardegiri buruzko idatziak bildu eta digitalizatzeko egitasmoa. Aurretik Carlos Santamaria eta Martin Ugalderen obrak bildu zituen Jakinek antzeko hitzarmenei esker.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jakin Fundazioak hitzarmen berria sinatu dute Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren idazlanekin corpus digitala sortzeko eta zabaltzeko. Idazlearen heriotzaren hirugarren urteurrena betetzen den egunean aurkeztu da  hitzarmena Aldundian. Aurretik, Martin Garitano diputatu nagusiak harrera egin die Txillardegiren senitarteko eta Jakineko arduradunei.

Jakin Fundazioa bilketa egiten hasia da, jada:  954 idazlanetako 21.600 orrialde baino gehiago dira lanaren gaia. Horiei gehitu behar zaizkie Txillardegiri buruzko azterlanak. Guztien katalogazio, digitalizazioa eta hedapena burutuko du Jakinek 2016. urtea bitarte, alegia,  idazlanen “corpus” digitala sortuko du.

Txillardegi

Jose Luis Alvarez Enparantzaren ekarpena euskal kulturaren garapenean azkeneko 60 urteetan handia izan da. Arlo ugari landu  bazituen ere, euskal filologian egindako azterketak, euskara batuaren oinarriak finkatzeko proposamenak eta euskal literatura berritzeko  sorturiko eleberriak, aipamen berezia merezi dute.

Urte horietan guztietan argitaratutako lanak oso sakabanatuak egon dira; prentsa eta komunikabidetan inprimaturiko artikuluak, batez ere, eskuraezinak ziren. Liburu gehienak ere agortuta daude. Egoera horretan, edozein ikertzailek nekez kontsulta ditzake egilearen lan esanguratsuak.

Ahuldade edo gabezia horri aurre egitera dator Aldundiak eta Jakin Fundazioak sinatu dugun hitzarmena: Txillardegiren idazlan guztiekin corpus digitala egin eta Internet bidez hedapen librea izango du bere lan osoak.

Jakinek 2016an amaituko du Txillardegiren lan bilketa guztia eta 195.000 euroko aurrekontua izango du, Aldundiarekin sinatu duen hitzarmenaren arabera.

Hirugarren lan bilketa

Azken hamarkadatan, Jakinek lan aparta egin du euskal pentsaera garaikidea balioan jartzeko, eta, ildo horretan, euskal intelektualen lanen bilketa egin, dokumentuak digitalizatu, sailkatu eta katalogatu ondoren,  Interneten bidez hedapen publikoan ezarri ditu.

Bide horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Jakin fundazioak   Carlos Santamaria eta Martin Ugaldearen idazlanen katalogazio eta digitalizazioak egin zituen:

1- 1991an, Carlos Santamaria Gipuzkoako Seme Kutun izendatu zutenean, bere obra guztia bildu, digitalizatu eta Gipuzkoa Kultura eta EHUko Internet orrialdeetan jarri zen eskuragai.

2- Beranduago, 2004tik 2008ra beste idazle baten lana bildu, sistematizatu eta digitalizatu zuen Jakin Fundazioak: Martin Ugalderena.

3- Orain, hirugarren bilketa handia, Txillardegiren obraren inguruan egiten ari da.

Aldundiarentzat ezinbestekoa da horrelako proiektuak bultzatzea. Ikerne Badiola, Kulturako diputatuak esan duenez, Koldo Mitxelena Kulturunea euskal literaturaren bilgune nagusia eta 'liburutegi nazionala' izatea nahi badugu, euskal idazleen katalogazio eta bilketa lanak behar-beharrezkoak dira; euskararen idatzizko nahiz ahozko literaturaren ahots guztiak hemen jasota behar ditugu, gizarte guztiaren eskura egon daitezen.

]]>
Wed, 14 Jan 2015 12:35:09 +0000
Arteuparte 24. zenbakiaren aurkezpena http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2243-presentacion-del-no-24-de-la-revista-arteuparte-.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2243-presentacion-del-no-24-de-la-revista-arteuparte-.html

Arteuparte magazinaren 24. zenbakia aurkeztu berri digute Komikigunean Josu Marotok, Paul Lataburuk eta Ainhoa Gurruchagak. Zenbaki berezi honetan 'tecnología pu(n)ta' gaia hartu dute oinarritzat. Gai honen inguruan 36 artisten lanek osatu dute aldizkaria.

Aldizkari honetarako ilustratzaile bakoitzak irudi bat burutu du. Ilustrazio hauek ordea, ez dira sortu aldizkarian bakarrik geratzeko, hasiera puntua besterik ez baita hau.

Ostegunetik (hilak 18) aurrera Dabadaba aretoan egongo dira irudi bakoitzaren lau lamina, zenbakituak eta sinatuak, salgai eta erakusgai. Eta ondoren, Donostiatik, Bilbora, Madrila eta Bartzelonara ere mugitzeko asmoa dauka erakusketak.{jcomments on}

]]>
Thu, 18 Dec 2014 08:07:03 +0000
Pedro Mari Otañoren Argentinako eskuizkribuak denen esku izango dira Koldo Mitxelenan http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/110-euskal-kulturgintza/2241-los-manuscritos-que-pedro-mari-otano-escribio-en-argentina-a-disposicion-del-publico-en-el-koldo-mitxelena.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/110-euskal-kulturgintza/2241-los-manuscritos-que-pedro-mari-otano-escribio-en-argentina-a-disposicion-del-publico-en-el-koldo-mitxelena.html

Hernadorena Kultur Elkarteak Foru Aldundiari egindako dohaintzak zainketa, erabilera eta zabalkundea bermatuko ditu

Pedro Mari Otaño bertsolariaren eskuizkribuen dohaintzaren hitzarmena sinatu da Koldo Mitxelena Kulturunean. Zizurkilgo Hernandorena Kultur elkarteak Pedro Mari Otaño bertsolari eta idazlearen zenbait lan jaso zituen, haren oinordeko zen Susana Ardanaz Otañok hil ondoren emanak. Elkarteak, jasotako lan hauen balioaz jabetuta, hau babestu eta zabaltzeko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiari dohaintzan eskaintzea erabaki zuen.  Gaur akordio horren hitzarmena sinatu dute Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak eta Julian Arrastoa Hernandorena kultur elkarteko lehendakariak.

Dohaintza honetan batetik bi eskuizkribu daude eta bestetik Buenos Airesen editatutako bi liburu:

- Pedro Mari Otañoren oroimenak. EskuizkribuaDonostia, 1894 (etxekoek «el libro atado» gisa ezagutzen zuten.

- Cátedra de Bascuence.  EskuizkribuaLaurak Bat elkartea.  Buenos Aires.1904ko azaroaren 21eko gauean aurkeztu zen.

- Alkar.Pedro Mari Otañoren olerki hautatuak. Argitalpena. La Basconia, Buenos Aires, 1906.

- Poesías Vascas. Argitalpena.Euskariak antolatutako literatura lehiaketan aurkeztu zen. Buenos Aires, 1906.

Hitzarmen honekin funtsaren zainketa, erabilera eta zabalkundea bermatu nahi dira. Koldo Mitxelena Kulturuneak euskal letra eta ahotsaren bilgune izan nahi du eta dohaintza honekin Pedro Mari Otaño bertsolari eta idazlearen bizitza modu sakonago batetan ezagutzeko aukera ematen du.

“arnasarekin batera bertsoa irensten zuela koskortu zen Pedro Mari”hala zioen Antonio Zavalak, bere Pedro M. Otaño eta bere inguruaizeneko azterketan (Auspoa sail nagusia 6 eta 7, 1993), Zizurkilen 1857. urtean jaioa, bertsolari familian hazi baitzen (aitona, aita , osaba , arreba..den denak bertsolari izan bait ziren). XIX. mendeko bi gerra karlisten eragina eta haustura soziala ezagutu eta Ameriketara, bizimodua ateratze hiru bider joan zen.

Bertsorako berezko dotoretasuna zuen Pedro Mari Otañok eta bertso apartak utzi zituen, “Limosnatxo bat” edo “Mutil koxkor bat”izan daitezke ezagunenak. “Herrimina” izan zen bere gai nagusia “Amerikako Pampetan” izeneko poeman garbi asko adierazten duen bezala.Buenos Airesen “Artzai  Mutilla”  operaren libretoa ere sortu zuen eta euskara irakasle ibili zen Rosarion (1.910) hil zen arte.

Dohaintzaren ordainez Gipuzkoako Foru Aldundiak Pello Esnal ikertzailea eta Auspoa Taldeko partaideak prestatu duen eskuizkribuen argitalpen digitala egin du (50 ale), bereziki Hernandorena elkartea, Zizurkilgo udala , oinordeko eta Argentinako erakunde kulturalei banatzeko asmoz.

Dohaintza honekin Hernandorena kultur elkarteak AntonioZavala zenaren jokabide bera erakutsi du: oinarrizko dokumentu eta informazio iturri ezberdinak bildu eta erakunde honen eskuetan jarri ikertzaileek landu dezaten. Gainera Zavalak Pedro Mari Otañori buruz egindako azterketaren dokumentuak, jasotako azken hauekin osatu eta argitu egiten dira.

]]>
Wed, 03 Dec 2014 11:41:11 +0000
Kultura Saretzen-eko Batzorde teknikoaren bilera berri bat http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/100-conferencias/2228-nueva-reunion-de-batzorde-teknikoa-de-kultura-saretzen.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/100-conferencias/2228-nueva-reunion-de-batzorde-teknikoa-de-kultura-saretzen.html

Gaur, hilak 15 astezkenean, Kultura Saretzeneko Batzorde teknikoak bilera berri bat egin du. Kultura Saretzen proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldeko udalek bultzen duten ekimena da. Egitasmoaren helburu nagusia da lurraldeko kultur arloko ezagutzak eta baliabideak konpartitzea, elkarlanean eta sarean aritzea.

Lurraldeko erakunde publikoen ordezkariek osatzen dute Batzorde tekniko hau. Gaur goizean KOLDO MITXELENA Kulturunean bildu egin da eta beste gauzen artean orain dela gutxi Segurantza Soziala eta kontratazio gaietaz egindako formakuntza baloratu du eta kultur kudeaketaren esparrua zehatza finkatzeko asmoa agertu du.

]]>
Wed, 15 Oct 2014 09:13:22 +0000
Luis Gardek Xabier Lete Poesia Lehiaketako saria jaso du http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/115-poesia/2216-luis-garde-ha-recibido-hoy-el-premio-del-concurso-de-poesia-xabier-lete.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/115-poesia/2216-luis-garde-ha-recibido-hoy-el-premio-del-concurso-de-poesia-xabier-lete.html Xabier Lete sariaren bigarren edizioan, Luis Garde olerkari nafarreren "Eremuen Birkalifikatzea" aukeratu du Igor Estankona, Joxerra Garzia, Tere Irastorza, Jose Angel Irigaray eta Lourdes Otaegik osatutako epaimahaiak.

"Eremuen Birkalifikatzea" lanari  buruz ondorengoa dio epaimahaiak: “Liburuko poemetan arnasa handiko ahots poetikoa mintzo da, oreka bereziz elkartzen dituena gizarte kritika eta metapoetika. Hala, liburuaren hausnarketa ildo nagusietako bat bihurtu du egungo krisi garaiari egokitzen zaion poesia moduaren bilaketa, apaindura hutsala izatetik aldenduta. Ondorioz, liburuko diskurtsoaren ausardia azpimarragarria suertatzen da gure garaiko eta gizarteko kezkez diharduenean, esaterako, lana galdu edota aurkitu ezinaren larriduraz mintzo denean, edota urbanizazio abandonatuen hondakin urbanoen paisaia prosaikoaz pentsatzera datorrenean. Hartara, mundu erreferentzial berritzailea sortu du.

Luis Gardek bere literatur ibilbidean, orain arteko, "gailurra" jo duela esan du Xabier Leteren izena daraman sariarekin. Poesiaren garrantziaz ere mintzatu da: "Entzule lagunok, erraiozue, mesedez, zuen inguruko jendeari, ez izateko poesiaren beldur... poeta honen irudiak eta hitzak gure ingurua ulergarriago egiten baizik ez dira saiatzen. Hori bai, emozioa lagun, ahal bada.....poesia bizitzaren osagarri delako, eta inola ez bizitzaren ordezkoa".Luis Garde Iriarte Iruñean jaio zen 1961 eta Doneztebe bizi da. Filologian ikasketak eginikoa da eta bost liburu argitaratu ditu.Oihan nabarra (BBK-Euskaltzaindia, 2004), Haize hegoaren aroak (Pamiela, 2007), Gertakarien urtzea (Alberdania, 2008), Unplugged (Kutxa, 2009) eta Trenen abiadura (Pamiela, 2013). Plazaratuko berria du bere seigarren poema liburua, Maizter arrotza.

Xabier Lete saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak,  Xabier Lete (Oiartzun 1944 – Donostia 2010) XX. mendeko  poeta handiaren memoria eta lana denboran gal ez dadin, bere izena daraman euskarazko poesia saria sortu zuen 2011 urtean. Luis Gardek 10.000 euro, Jose Ramon Anda eskultoreak egindako obra  jaso du. Gipuzkoako Foru Aldundiak, sail bat sortu zuen espresuki, sariaren irabazle izan direnen lanak jasoko dituena. Aurtengo irabazlearen lana ere sail horretan argitaratu da, Pamiela etxearen eskutik. Sariaren lehen edizioa Karlos Linazasorok irabazi zuen Ezer gehiago behar gabe izeneko poemategiarekin.

]]>
Wed, 23 Jul 2014 10:21:54 +0000
Kultura Saretzen lehen Batzar Orokorra http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/100-conferencias/2208-kultura-saretzen.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/100-conferencias/2208-kultura-saretzen.html

Ekainaren 5ean, osteguna, Gipuzkoako udaletako 70 kultur teknikarik parte hartu zuten Gordailuan egin zen lehen Batzar Orokorrean.

Gipuzkoako Aldundiaren gidaritzapean sortutako egitasmoaren helburu nagusia da ezagutzak eta baliabideak konpartitzea, elkarlanean eta sarean arituz.

Ikernek Badiolak, Kultura Diputatua, eta Garazi Lopez de Etxezarretak egin zuten Kultura Saretzen Batzarraren aurkezpena:

 

Aurkezpenaren ondoren, Jon Sarasuak, "Euskal Kulturgintzaz" duen ikuspegia azaldu zuen.

Jon Sarasuaren hitzaldiaren 1. bideoa:

 

Jon Sarasuaren hitzaldiaren 2. bideoa:

]]>
Mon, 16 Jun 2014 08:30:15 +0000
José Manuel Martín Portalesek irabazi du Gabriel Celaya poesia saria http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2186-jose-manuel-martin-portales-gana-el-premio-de-poesia-gabriel-celaya.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2186-jose-manuel-martin-portales-gana-el-premio-de-poesia-gabriel-celaya.html

José Manuel Martín Portales idazle kordobatarrak irabazi du II. Gabriel Celaya gaztelaniazko poesia saria Patio interior izeneko poemategiarekin.

Gabriel Insausti, Amalia Bautista, Antonio Colinas, Abelardo Linares eta Manuel Borrasek osatutako epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia, martxoaren 6an eginiko bileran. “Irudia eta pentsamenduaren arteko uztartzea, atmosfera intimista baten bilaketa eta lerrogintza labur eta minimoa” azpimarratu ditu.

Sariketaren bigarren edizio honetan 156 lan jaso dira eta, Euskal Herritik gain, Espainia, Uruguay, Estatu Batuak, Ekuador, Mexiko, Peru, Argentina, Paraguay, Kolonbia eta Panama bezalako herrialdeetatik  iritsi dira originalak.

Irabazlea

José Manuel Martín Portales (Kordoba, 1959) hainbat liburu argitaratutakoa da. Lógica de la perplejidad (Ed. Bahia, 1997); El hombre prohibido (Ed. Huerga y Fierro, 2004); El espejo vacío (Guadalajarako Diputazioa, 2004); Crítica de la nada (Toledoko Udala, 1997); Cuaderno de la pobreza (Ed. Renacimiento, 2008); Todavía la noche (Jorge Guillén Fundazioa, 2012); La lentitud de los triángulos (Ed. Detorres, 2013) eta La fractura relacionada. Apuntes para un pensamiento inocente de la revelación ‘sucesiva’ monoteista (Córdoba, 2001) saiakera.

Gabriel Celaya saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak,  Gabriel Celaya (Hernani 1911 – Madril 1991) XX. mendeko  poeta handiaren memoria eta lana denboran gal ez dadin, bere izena daraman gaztelaniazko poesia saria sortu zuen 2011 urtean.

Oinarrietan jasotzen denaren arabera,  sariaren irabazleak, 10.000 euro, oroigarria  eta bere lanaren argitalpena  jasoko ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, sail bat sortu  zuen espresuki, sariaren irabazle izan direnen lanak jasoko dituena. Aurtengo irabazlearen lana ere sail horretan argitaratuko da, Pre-textos etxearen eskutik.

Sariaren lehen edizioan 28 lan aurkeztu ziren eta Miguel Sánchez Roblesek irabazi zuen Treinta maneras de mirar la lluvia izeneko poemategiarekin.

]]>
Fri, 14 Mar 2014 11:37:57 +0000
Luis Gardek irabazi du Xabier Lete poesia saria http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2181-luis-garde-ganador-del-premio-xabier-lete-de-poesia.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2181-luis-garde-ganador-del-premio-xabier-lete-de-poesia.html

Xabier Lete sariaren bigarren edizioak oihartzun zabala izan du eta 23 lan jaso dira guztira. Luis Garde olerkari nafarraren Eremuen berkalifikatzea aukeratu du Igor Estankona, Joxerra Garzia, Tere Irastorza, Jose Angel Irigaray eta Lourdes Otaegik osatutako epaimahaiak. ]]> Thu, 27 Feb 2014 10:00:01 +0000 Mikel Laboa Katedrak sormen eta ikerkuntza arloetako laguntzak erabaki ditu http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2162-la-catedra-mikel-laboa-ha-otorgado-las-ayudas-de-las-areas-de-creatividad-e-investigacion.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2162-la-catedra-mikel-laboa-ha-otorgado-las-ayudas-de-las-areas-de-creatividad-e-investigacion.html

UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Mikel Laboa Katedraren helburu nagusia izanik euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea eta gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea, honako diru-laguntza hauen deialdia esleitu du aurten:   Batetik, doktorego-tesi bat egiteko laguntza, unibertsitateko doktorego-bekekin homologatua. Hautatua Josune Albisu izan da Sormenak gizartean duen eragina: Mikel Laboa eredu lanagatik. Albisuk dio “ikerketa lana aukeratu eta egiteko, elementu batzuk hartu nituen kontuan, beti ere, nire zaletasun eta kuriositatearekin lotuta izan behar zuten: Sormena, musika, kultura, euskara. Hauek guztiak nahastu nituen eta azaldu zen lana egiteko gaia. Mikel Laboak ditu osagai hauek guztiak (eta gehiago, noski). Mikel Laboaren bidez, sormenak gizartean duen eragina ikertu nahi dut”.

Bestetik, ikerketa-lan monografiak egiteko laguntza. Aurkeztutako proiektuen kalitatea ikusirik, lau laguntza esleitu dira. Hautatuak honako hauek izan dira: Ana Gandara. Aurkezturiko proposamena: Mikel Laboa. Molde atzenduen berreskuratze modernoa; Argibel Euba, 1960. hamarkadako euskal kultura eta folkloreari buruzko film galduak ikerketa-lanagatik; Imanol Artola. Aurkezturiko proposamena: Benito Lertxundiren kantagintza, euskal nazioaren eraikuntzan; eta, Auritz Aurtenetxe: Mikel Laboa eta bide esperimentala, Lekeitioak izeneko ikerketa-lanagatik. “Egingo dudan ikerketa lanak- dio Auritz Aurtenetxek- Mikel Laboaren musikagintza du aztergai nagusia. Bere sormen prozesuan lan ildoak hiru izan arren, kantu tradizionalen erabilera, olerkari garaikideen poemen musikalizazioa eta bide esperimentala, Lekeitioak, nire ikerketa lanak hirugarren lan ildoaren hausnarketa egitea du oinarri. Horrela Lekeitioak bezala izendatu zituen bederatzi kantetan erabilitako sormen prozesua ezagutu eta bere espresio modu berriak euskal kantagintzan suposatu zuen berrikuntzaz jabetzeko aitzakia izango da”.

Halaber, arte-sormena bultzatzeko bi diru-laguntza esleitu dira: antzerkiaren arloan, hautatua Xan Aire izan da, Liluraren kontra lanagatik. Aireren hitzetan “Liluraren Kontra antzezlana, Mikel Laboaren, eta Bertolt Brechten, izen bereko kantaren interpretazio intimoa da. Abesti hori entzuten dudan guztiz, historia berdina, obsesio berdina jalgitzen zait: hori kanporatzeko, horretaz erditzeko garaia etorri zaidala pentsatu dut, Mikel Laboa Katedraren berri ukaitean. Zer den nire obsesio hori: mendiko baserri latz batean, gizon bat eta bere alaba bakarrik bizi dira. Edo bizirauten dute. Ingurumen zailaz gain, bien arteko harremana jasanezina da. Belaunaldien arteko gatazka, gizon-emazteen arteko gatazka, transmisioak nola huts egiten duen... Eta egunerokotasun pisu horrek nola ahaztarazten digun "bizitza ez dela huskeria". Laborantza munduko hainbat tabu altxatu nahi dut. Liluraren Kontra antzezlana tragedia bat da, bizitzaren aldeko tragedia iluna eta melankoliakoa, Laboaren kantua bezalaxe, nire begietan”.

Arte plastikoen arloan, berriz, hautatua Ion Macareno da. Bere lanak Estutasuna du izena. Macarenoren esanetan “Estutasuna esperientzi artistikoaren izateari dagokio: ekintza askatzailea eta berezkoa, non bat-bateko jarduna eta esperimentazioa Mikel Laboaren jardueraren oinarrizko zutabeak dira. Aipatutako bi ekintza hauek zalantza, ezegonkortasun eta atsekabeari ezinbestez lotuta daude: benetako estutasunak dira alegia”.

Bestalde, Mikel Laboa saria: Doinua hitz, hitza doinu ere erabaki da. Irabazlea Beñat Antxustegi izan da Zu gabe kantagatik. “Aukeratutako abestia- azaldu du Antxustegik- era askotan ulertu daiteke. Pieza hau grabatzen ari naizen Ezin diskokoa da. Abesti hauek gizarteak arteari jartzen dizkion oztopoei zuzenduak dira orokorrean. Produktibitatearen izenean hil daitezkeen ideia mordoa. Behar bat asetzea da nire lana, buruan ditudan melodiak euskaraz grabatzea inolako inposatzerik gabe”. Halaber, bi akzesit ematea erabaki du Antton Valverde, Xabier San Sebastian eta Juan Kruz Igerabidek (idazkari gisa) osatutako epaimahaiak: Asier Lopez-ek sortutako Zinez kantari eta Jon Amurriok eta Eñaut Urburuk elkarlanean sortutako ‘Galeraren ura’ abestiari, hurrenez hurren.

Mikel Laboa katedraren helburuetako bat da Laboaren beraren lana, euskal folklorea eta gaur egungo arte-adierazpenak aztertzea. Horren haritik, aipatutako diru-laguntzak banatu ditu aurtengo ekitaldian.

]]>
Tue, 12 Nov 2013 11:41:30 +0000
Koldo Mitxelena Kulturuneak #liburubatistoriobat egitasmoa jarri du martxan http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/54-bibliotecas/2161-koldo-mitxelena-kulturunea-lanza-la-iniciativa-liburubatistoriobat.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/54-bibliotecas/2161-koldo-mitxelena-kulturunea-lanza-la-iniciativa-liburubatistoriobat.html

Denok daukagu gogoan liburu berezi bat. Amets eginarazi zigun liburu bat; erabaki garrantzitsuak hartzera animatu gintuena edo mundua pixka bat hobeto ulertzen lagundu ziguna. Nork bere liburua, nork bere arrazoiak, nork bere istorioa.

Bada, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak norberarentzat bereziak diren liburu horiek guztiak eskuratu nahi ditu, denak batera jarri, hiritar guztien proposamenekin eta parte hartzearekin liburutegi bat osatu. Munduko liburutegi espezialena, akaso?

"Liburu bat istorio bat" jarri diote izena egitasmoari, eta parte hartzeko hiru modu daude: Instagram edo Twitter bidez liburu kutun horren argazkia partekatuz #liburubatistoriobat traolarekin; argazkia liburubatistoriobat@gmail.com helbidera bidaliz; edo Koldo Mitxelena Kulturunean bertan jarritako txokoan argazkia atereaz tablet batekin.

Azaroaren 25 aurrera, bidalitako liburu guztiak batera jarriko dira, gune berezi batean. Proposatutako liburu horiek bertan irakurri edo maileguan eramateko aukera izango da. Eta liburuarekin batera, istorioa, arrazoiak, esanahiak... Bertan egongo den liburu bakoitzak izango baitu esanahi berezi bat norbaitentzat.

Egitasmo poetiko bezain originala Koldo Mitxelena Kulturuearen 20 urteak ospatzeko martxan jarritakoa.

]]>
Wed, 06 Nov 2013 15:05:33 +0000
Bertan 24: euskarari buruzko monografikoa eskuragai da sarean http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2135-bertan-24-el-monografico-sobre-el-euskera-ya-se-puede-descargar-en-internet.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/53-publicaciones/2135-bertan-24-el-monografico-sobre-el-euskera-ya-se-puede-descargar-en-internet.html

Argitalpen honek euskararen alor ezberdinak erakusten dizkigu testu labur eta argazki ugarirekin: historia, euskararen pizkundea, unibertsitatea, bertsolaritza, ahozko literatura, hedabideak...

Bertan argitalpen monografikoen bilduma da; Gipuzkoako kultura eta paisaia-ondarearekin erlazionaturiko gaiak ukitzen ditu, era erakargarri eta atsegin batean, eta proposatutako gaietan adituak diren profesionalak eta argazkilari espezialistak ditu horretarako.

Orain arte 23 ale argitaratu dira, eta horietako askoren paperezko bertsioa agortuta dagoenez, digitalizatzek prozesuari ekin zaio material hori guztia hiritarren eskura jartzeko.Edizio digitala html eta pdf bertsioetan eskaintzen da lau hizkuntzatan.

]]>
Mon, 27 May 2013 06:17:56 +0000
Basarri omenduz Zarautzen http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/103-homenaje/2128-homenajeando-a-basarri-en-zarautz.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/103-homenaje/2128-homenajeando-a-basarri-en-zarautz.html

Basarriren mendeurrena ospatzeko egitarauen barruan ondorengo jarduerak antolatu dira Zarautzen maiatzean.

Maiatzak 15. 17:30ean eta 18:30ean. Gu ere bertsotan eskoletako egitasmoaren amaiera-jaialdia Udal Kiroldegian

Maiatzak 16. 19:00etan. Sanz Enea kultur etxean. Hitzaldia: Basarriren kazetaritza lana. Joxe Mari Iriondo

Zarauzko Udala, Motxian Bertso eskolarekin elkarlanean, Basarriren mendeurreneko egitaraua prestatzen hasi zen iaz eta egindako elkarlanerako deiek erantzun paregabea jaso dute. Horren adierazle, Foru Aldundia, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Bertsozale Elkartea eta Zarautz Abesbatza elkartu dira mendeurren egitaraua aurrrera eramateko.

Apirilean hasi zen eta azaroa bitartean burutuko da egitaraua. Besteak beste, hitzaldiak eta bertso saioak egingo dira. Azaroa iristean etorriko dira ekitaldi garrantzitsuenak: Basarriri buruzko erakusketa zabalduko da, Euskaltzaindiak osoko bilkura egingo du Zarautzen, Basarritik Azken Portura jaialdia egingo da Aritzbatalde kiroldegian eta Arantzazu poema sinfonikoa eskainiko digu Zarautz Abesbatzak.

Basarri: bertsolari, idazle eta kazetari

Iñaki Eizmendi Manterola, Basarri, Errezilgo Granada baserrian jaio zen, 1913ko azaroaren 27an; baina zazpi urte zituenez gero Zarautzen bizi izan zen, familia osoa herri honetara bildu zen-eta bizitzera, Azken Portu tabernan. Hil ere Zarautzen hil zen, 1999ko azaroaren 3an, laurogeitasei urte betetzear zegoela.

Basarri ez zen izan bertsolari bakarrik. Idazle eta kazetari izan zen ofizioz, Euskal Herriko egunkarietan inork aipatu gabe eta bazterturik zegoen hainbat herri-kirol, herrietako-jai, bertso-jaialdi eta gertakariren berri jaso zuen. Baina, beste guztien gainetik, bat-bateko bertsolaria zen Basarri eta bertsolari haundia, gainera.

Uztapide eta Enbeitarekin batera, bertsolaritzaren lekukorik garrantzitsuena izan zen Espainiako Gerra Zizbilaren ondoko urteetan. Urte haietan bertso idatzien beherakada nabarmena zenean, horietako asko idatzi eta argitaratu zuen garaiko aldizkarietan.

Aldizkarietan argitaratutako bertsoekin hiru bertso-bilduma kaleratu zituen: Basarri'ren bertso-sorta (1950), Kantari nator (1960) eta Laugarren Txinpartak (1966). Bestalde, bertsoz moldaturiko Atano III, bere edestia bertsotan biografia ere egin zuen (1949). Euskal Herriko Bertsolari-txapelketa Nagusia bitan irabazi zuen (1935, 1960).

]]>
Fri, 10 May 2013 11:44:17 +0000
Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia saria http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2122-ii-premio-internacional-de-poesia-en-euskera-xabier-lete.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2122-ii-premio-internacional-de-poesia-en-euskera-xabier-lete.html

Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, Xabier Lete (1944-2010) poetaren memoria denboran zehar mantendu dezan Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia Saria deia egiten da, bi urtez behin egiteko asmoarekin.

 

]]>
Thu, 18 Apr 2013 09:31:04 +0000
Gabriel Celaya Nazioarteko II. Poesia Saria http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2121-ii-premio-internacional-de-poesia-gabriel-celaya.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2121-ii-premio-internacional-de-poesia-gabriel-celaya.html

Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, Gabriel Celaya (1911-1991) poetaren memoria denboran zehar mantendu dezan eta Amparo Gaston Echeverriaren testamentuan formalki azaltzen den bere azken borondateari erantzunez, Gabriel Celaya Nazioarteko II. Poesia Saria deia egiten da, bi urtez behin egiteko asmoarekin.

]]>
Thu, 18 Apr 2013 08:46:45 +0000