Arte eta audiobisuala http://www.gipuzkoakultura.eus/ Wed, 24 May 2017 02:13:37 +0000 FeedCreator 1.7.3 http://www.gipuzkoakultura.eus/images/M_images/ Arte eta audiobisuala http://www.gipuzkoakultura.eus/ Elias Querejeta Zine-Eskola: euskal zinemari buruzko laborategi estetiko eta profesionala http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2401-2017-05-05-11-24-24.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2401-2017-05-05-11-24-24.html

Markel Olano diputatu nagusiak eta Denis Itxaso Kulturako diputatuak adierazi dutenez, Zinemaldiaren, Euskadiko Filmategiaren eta Tabakaleraren lankidetzarekin Aldundiak sustatutako zinema eskola berriari Elias Querejeta deituko zaio;  eskola horren zuzendari izango den Carlos Muguiro aurkeztu dute eta La hipótesis del cine proiektu irabazlearen xehetasunak azaldu dituzte.

Eskola berri honek Tabakaleran egoitza duten hiru erakunde zinematografikoen berezko jakintzaarloaren inguruan sortu da. Hiru erakunde horiek dira: Euskadiko Filmategia, Zinemaldia eta Tabakalera bera. Eskola, beraz, zinemari buruzko pentsamendu, ikerketa eta azterketa zentro gisa txertatuko da Tabakaleraren kulturaekosistema dinamikoan. Zentroak zinemaren ikuspegi bateratua izango du, eta proiektu pedagogiko berritzailea izango da, “zinemaren hiru aldietan” oinarrituko dena, eta horrek egiten du berezi nazioartean.

Muguirok adierazi duenez XXI. mendean gaudenean, beharrezkoa da prestakuntza zinematografikorako bestelako hurbilketak egitea, “filmak egiteko” premia zorrotzaz urrunduko direnak eta “zinema egitearen” beharrari irekita egongo direnak: pentsatzea, ukitzea, zaintzea, zaharberritzea, irudikatzea, usaintzea, berrikustea, programatzea, gogoratzea, gordetzea, proiektatzea… Zinema proiektatzea, zentzurik zabalenean: egin gabe dauden filmak asmatzea, baina eginda dauden filmen etorkizuna eta oraina ere aintzat hartzea. Horixe da Zinemaren hipotesia. Ildo horretan, zentroaren filosofiaren eta irakaskuntza-eskaintzaren oinarria izango da zinemagilearen kontzeptua zabaltzea eta zinemaren oraina, iragana eta etorkizuna kontuan izanik lan egiten dutenak ere hartzea.

Zinemaldiak, Zineuskadik eta Filmotekak osatzen duen ekosistema osatuko du Zine Eskolak eta Tabakalera edukiz beteko du, adierazi du Markel Olanok. Talentua finkatu eta erakartzeko baliogarri izango da Zine Eskola eta Tabakalera ikus-entzunezkoen erreferente bilakatuko du, erantsi du.

Itxasok adierazi du proiektu honekin aspaldiko nahi bat betetzen dela, eta baita ere legealdi honetan, kultura alorrean, hartutako konpromiso politiko nagusienetako bat. Eskola hau estrategikoa izango da, zinemaren inguruan eta bere iragan, orain eta geroaren inguruan talentu berriak sortzen lagunduko baitu. Gogoratu du Gipuzkoak profesional garrantzitsuak, ekitaldi nabarmenak eta gizartearen aldetik onespen handia dituela esparru honetan. Eta orain goi mailako prestakuntza eskainiko duen eskola bat izango dugu, aukera emango duena sorkuntza, prestakuntza eta ondare eremuen arteko harremanak indartzeko, eta sektoreari eta sortzaileei funtsezko bultzada emateko.

Kulturako diputatuaren ustetan proiektu honek eskola eredu berritzaile eta berezia proposatzen du eta primeran egokitzen da eskola kokatzen den ekosistema osatzen duten hiru erakundeen lan esparruetara. Eta proiektu horren aurrean Muguiro egongo da,  profesionaltasun, esperientzia eta ospe handiko zuzendaria.

Elías Querejeta Zine Eskolaren xedea zinemagileen prestakuntza da, terminoaren zentzu zabalean eta zeharkakoan. Iraganeko zinemarekin modu aktiboan lan egin dezaketen eta elkarreraginean jardun dezaketen zinemagileak (hala nola ikertzaileak eta zaharberritzaileak), edo egungo zinemarekin lan egin dezaketenak (zaintzaileak, esate baterako) edo etorkizuneko zinemarekin lan egin dezaketenak (sortzaileak, adibidez). Eskolaren irakaskuntzaeskaintza graduondoko hiru espezialitatetan zehaztuko da:

  • Artxibategia: Zaharberritzea, zaintzea, ikertzea
  • Zaintzailetza: komisariotza, kritika programazioa
  • Sormena: Gaur egungo teknologiak ahalbidetzen duen ikuspegi intetegratuarekin, erabateko zinemagilea.

Eskolak zinemaren ikuspegi bateratua du; proiektatzeko lanbidea ez dago irudiak erregistratzeko lanbidetik urrun. Zinemaren ikuspegi guztiz bateratu horrek irakaskuntza-proiektuaren alderdi guztietan du eragina.

Eskolak proposatzen duen eredu pedagogikoan bat egiten dute ikerketak, film-egintzaren bizipen suharrak eta jardun esperimentalak, baita kategoria bertikalen desegiteak (profesionala denaren eta amateurra denaren artean) eta kategoria horizontalen desegiteak (zinema eta beste sormen-diziplina batzuk).

Ikerketan oinarrituko den eskola, hizkuntza berrien bilaketa oinarri izango duena eta esparru akademikoa gaindituko duena. Zinemaldiaren, Filmategiaren eta TBKren fluxu profesionaletan modu aktiboan eta naturaltasunez txertatuko dena.

Zaharberritzearekin, artxibatzearekin, zaintzarekin eta sormenarekin lotzen diren zinemaren lanbideak modu intelektualean eta profesionalean jorratu nahi dituzten unibertsitateko graduatuentzat eta zinema-eskoletako graduatuentzat.

Euskal zinemari buruzko laborategi estetiko eta profesional eta nazioarteko ikerketa-eremu izan nahi du eskolak, esan du Muguirok.

Eskolako talde akademikoa eta zuzendaritzakoa lanean ari dira proiektua gauzatzeko. Laster eman ahal izango dute irekierari eta epeei buruzko datu gehiago

Muguiro

Madrileko Erkidegoko Zinema Eskolaren (ECAM) curriculum pedagogikoaren egilea izan zen, gaur egun Zinema Dokumentaleko espezialitateko burua da eskola hartan eta esperientzia azpimarragarria du zinemako programatzaile, sortzaile, irakasle eta ikertzaile modura

Muguiro Humanitate doktorea da  Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, Komunikazioko lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean eta Zinema Zuzendaritzako diplomatua Madrileko Erkidegoko Zinema Eskolan (ECAM).

Elías Querejeta

Itxasok azaldu du zergatik jarri zaion eskolari Hernaniko produktorearen izena: Elias Querejeta. Querejeta zine europarreko produktore nagusiena izan zen XX. mendebaldeko azken herenean.  Obra ospetsuenak bultzatu zituen, baina produktore gisa berak egindako lana urrunago joan zen. Sortzaile handia izan da, Espainiako eta Euskal Herriko zinema munduan bere marka utzi duen intelektuala; izan ere, bere legatua funtsezkoa da zinema eta zinemagileentzat eta, beraz, gure esker ona merezi du.

Egokitze lanak

Egokitze lanak Lurgoien enpresak egingo ditu. Aurrekontua 227.815 eurokoa da eta lanak bukatzeko epea 12 astetakoa.

Obrak barrualdea erabilera berrirako birmoldatzekoak izango dira. Proiektuaren arabera, espazioak hainbat eremu izango ditu.

  • Harrera eta administrazio eremua.
  • Irakaskuntza eremua: Eremu horrek izango ditu, batetik, irakaskuntzarako hiru gela eta bestetik, bi tailer, bata argazkilaritza tailerra izango dela eta bestea, berriz, proiektatzeko eta editatzeko makinentzako tailerra.
  • Ikasketak: Ikasketetarako lau eremu, audioa eta bideoa editatzeko.

Web orrialdea

Web orri bat prestatu da eta, hilabete batean gutxi gorabehera, askoz ere informazio zehatzagoa izango da. Web orriaren helbidea: www.zine-eskola.eus. Posta helbide bat ere prestatu da: info@zine-eskola.eus.

]]>
Fri, 05 May 2017 10:12:36 +0000
21 artista gazte, 21 lokal: Local Art Pareta http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2399-2017-05-04-10-55-49.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2399-2017-05-04-10-55-49.html

Denis Itxaso, Kultura Diputatuak Local Art Pareta ekimena aurkeztu du Bbkafe-an. Aldundiak Arteuparterekin lankidetzan sustatu duen ekimenari esker Gipuzkoako hogeitabat artista plastiko gaztek euren obra erakutsi ahal izango dute Gipuzkoako merkataritza lokaletan.

Foru Aldundiak tokiko talentu artistikoa sustatzeko politikan eta Kultur Dealers edo Katapulta Tour bezalako antzeko programen testuinguruan kokatu du ekimena. “Hemen gatoz berriro Foru Aldundiaren xede nagusiarekin: sortzaileak eta espazioak harremanetan jartzea sortzaileak ahalik eta gehien ikusarazteko eta edonoren eskura egongo diren erakusketa zirkuitu hiritarrak sortzeko”, adierazi du Itxasok. Prentsaurerkoan parte hartu dute Paul Lataburu Arteuparteko ordezkariak eta   Marcos Navarro y Daniela Garreton, artista plastikoek.

Aldundiaren deialdian hautatutako artista eta lokalak hauexek dira:

  • DENDATU LOKALA (DONOSTIA) / MAIALEN REPARAZ
  • BOTANIKA (DONOSTIA) / AINIZE TXOPITEA
  • ASTARBE SAGARDOTEGIA (ASTIGARRAGA) / SUPERFACE
  • PESCADERÍA IRE (DONOSTIA) / DANIELA GARRETON
  • KOKOJATEN (EIBAR) / MARCOS NAVARRO
  • CONVENT GARDEN (DONOSTIA) / OHIERGI ESTORMES
  • CARREFOUR GOIERRI (GOIERRI) / ARITZ KABE
  • NOCOLOR (DONOSTIA) / JUNCAL AGUIRRE
  • ART DECO (DONOSTIA) / IÑAKI ELOSUA
  • A FUEGO NEGRO (DONOSTIA)  IMANOL AIZPURU
  • GOLOCAL SAN SEBASTIÁN (DONOSTIA) / MARÍA ROMERO
  • AQUARIUM (DONOSTIA) / FORTÚN
  • ASADOR URKIOLA (BEASAIN) / MAITE ROSENDE
  • RESTAURANTE KULIXKA (ZARAUTZ) / JAVI PECIÑA
  • BIDEGOXO (TOLOSA) / NATALIA CAMBRONERO
  • PETRITEGI (ASTIGARRAGA) / ANDONI GARCÍA BAÑEGIL
  • LAIA (HONDARRIBI) / JUDAS ARRIETA
  • MALA GISSONA (DONOSTIA) / JOKIN  FERNANDEZ
  • ARZAK (DONOSTIA) / UDANE JUARISTI
  • ASTORIA 7 (DONOSTIA)/ MIKEL ARTEAGA
  • BBKAFE (DONOSTIA)/ DANIELA GARRETON

Artista bakoitzak lau lan jarriko ditu ikusgai egokitu zaion tokian. Edozein modutako arte grafikoa jar daiteke, argazkiak izan ezik. Maiatzaren 4tik uztailaren 1era arte egongo dira obrak ikusgai. Ekimen hau amaitzeko, jaialdi bat egingo da Trintxerpeko Ziriza etxean artistak eta obrak bertan direla, eta zenbait jarduera antolatuko dira.

Ekimen hau osatzeko, web orri bat dago www.localartpareta.com, sareko oinarrizko tresna izango dena, eta bertan mapa interaktibo bat egongo da, Local Art Paretaren lehen edizio honetako erakusketa espazioak non egongo diren eta zein obra jarriko diren jakinarazteko.  Mapa inprimatu egingo da eta Turismo bulegoetan eta kultur zentroetan banatuko da.

Local.Art.Pareta hemengo artisten obra grafiko eta plastikoaren eta “eguneroko kontsumoko" Gipuzkoako espazioen “bategitea” oinarri duen proiektu bat da. Helburua da Gipuzkoako artisten sormen plastikoko lana ezagutzera ematea, egungo artisten talentua ikusgai jartzeko, espazioen sare bat osatuta, horrela balio erantsia emateko beren eguneroko zereginei, paretetan hemengo artea jarrita. Azken finean, artistei laguntzeko plataforma bat izango da, artistak eta espazioak biltzen dituena.  Proiektu honekin erakusketa zirkuitu bat osatuko dugu kaleetan, artista gazteei aukera emateko beren obrak ikusgai jartzeko, ezagutarazteko eta baita saltzeko ere. Horrela, artista horiek duten maila eta kalitatea ikusiko dugu. Kalea museo bizi bihurtuko da eta espazio bakoitza, hiriko erakusketa zirkuituko areto bat. Aukeratutako lokalek Gipuzkoako artearen mapa osatuko dute esan du Itxasok.

Nabarmendu du horrelako esperientziak hainbat tokitan egin direla, besteak beste, Bartzelonan, eta arrakasta handia izan dutela, bultzada berri bat eman diotela arte grafikoari, eta, horrela, hiri guztira zabaldu dela.

]]>
Thu, 04 May 2017 09:45:16 +0000
Luis Gordillo KOLDO MITXELENA Kulturunean http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2389-2017-03-24-07-49-00.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2389-2017-03-24-07-49-00.html

Luis Gordillo. Aitortza Orokorra da artistari buruz egindako erakusketa garrantzitsuena. Bartzelonako MACBa museoan (199) eta Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía museo nazionaletan (2007) egindako erakusketa antologikoen ondoren. Oraingo honetan berrehun pieza  inguru bildu dira, sei hamarkada eta artistaren sorkuntza etapa guztiak jasotzen dituen ibilbide bat egunez.

Ekainaren 10era arte zabalik egongo den erakusketan garapen kronologiko bat jarraitzen da eta lanak areto espezifikoetan antolatuta daude, ondorengo geldialdiak kontuan hartuta:  informalismoarekin lotutako marrazki automatikoak; pop britainiarrarekin ahaidetutako buruak eta hirulauhankakoak, oinezkoak eta auto-gidariak; 70eko hamarkadako ekoizpena egituratzen duen marrazkia eta hamarkada horretako zatirik handienean irudi fotografikoarekin eta serialitatearekin izandako esperientziak; 80ko hamarkada, bereziki Los Meandros seriea; 90eko hamarkada, bere margolan garrantzitsuenetako baten inguruan Blancanieves y el Pollock feroz; mende honetako lehen hamarkadan euskarriei eta teknikei  dagokionez egindako esperimentazio berriak, arte digitalari sarrera  emanez; eta ibilbidea amaitzeko, 2015, urtean egindako buruen sail berri bat.

Erakusketa honen koprodukzioari hainbat erakundek parte hartu dute: Sevillako Arte Garaikideko Zentro Andaluziarrak, Santiago de Compostelako Arte Garaikideko Zento Galiziarrak, Alhambrako eta Generalifeko Patronatuak eta Granadako Guerrero Zentroak. 2017an leku horietan guztietan ikusi ahal izango da erakusketa. Juan Antonio Álvarez Reyes eta Santiago B. Olmo izan dira komisarioak.

Luis Gordillok aintzatespen eta sari ugari ditu, besteak beste, Arte Plastikoetako Sari Nazionala, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina, Velázquez Saria eta Andaluziako Semen planteamenduak eginez (informalak edo formalak, abstraktuak edo figuratiboak) sei hamarkadatan osatzen joan den lanetan.

Luis Gordillok Madrilgo figurazio berriaren aitatzat eta azken hamarkadetako Espainiako margolari  garrantzitsuenetakotzat jo dute. Espainako eta nazioarteko museo nagusietan ikus daitezke bere lanak. Veneziako eta Sâo Pauloko bienaletan parte hartu izan du,, besteak beste; baita Espainiako eta atzerriko erakusketa nabarmenetan ere.

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera

11:00-14:00 /16:00-20:00

Bisita gidauak: kmk@komazk.com

]]>
Fri, 24 Mar 2017 07:43:52 +0000
Tabakaleran kokatuta egongo den Zine Eskola berria http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2373-2017-02-21-07-47-58.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2373-2017-02-21-07-47-58.html

Denis Itxaso lehen diputatu nagusiorde eta Kultura diputatuak gaur ezagutarazi ditu Tabakaleran sortuko den zine eskola berriaren inguruko xehetasunak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tabakalerak lankidetza hitzarmena sinatu dute eskolaren kokaleku izango den Tabakalerako beheko solairuko 539 m2-ko espazioa egokitzeko. Horrela, Aldundiak datorren 25 urteetarako lagapena eskuratu du, espazio horretan eskolaren proiektua gauzatu ahal izateko.

Itxasok azaldu duenez, proiektu honen bidez legealdi honetako kultura arloko konpromiso politiko esanguratsuenetako bat beteko da; proiektu estrategikoa da lurraldearen kultura eredua eraldatzen eta errealitate berrietara egokitzen lagunduko duelako. Gipuzkoa inguru pribilegiatua da zinemari eta ikus-entzunezkoei dagokienez; maila handiko profesionalak, ekitaldi garrantzitsuak eta interes handiko herritarrak ditu, baina ez du horri guztiari erantzuteko prestakuntza aukerarik. Zine Eskola berriak zineman espezializatutako profesionalen fabrika ere bihurtzen du Tabakalera, eta hori faktore garrantzitsua da Gipuzkoan sektore hau sendotze bidean etorkizunerako oinarriak jartzeko.

Gipuzkoan –eta ondorioz Euskadin–, ikus-entzunezkoen industria bilakaera interesgarria izaten ari da, eta garrantzia artistiko eta ekonomiko handiena duen sormenezko esparrua da gaur egun. Ekoizpen agentzien sareak, Tabakalerako ekosistema osatzen duten Nazioarteko Zinemaldiak, Euskadiko Filmotekak, bitartekaritza zerbitzuek (UBIK mediateka eta proiekzio aretoa, adibidez) eta Ikusmira Berriak bezalako programek sinetsarazten digute badagoela lehengairik burura eramateko proiektu bat, saiatuko dena sorkuntza munduaren, prestakuntzaren eta ondarearen arteko loturak sendotzen.

Horiek horrela, Tabakalera jo da zentroaren kokaleku naturaltzat, han baitago lurraldeko ikus-entzunezkoen ekosistema osoa. Eskola honekin ikus-entzunezkoen prestakuntza osagarria eta sortzaileei zuzenduriko laguntza sustatu nahi ditugu, baieztatu du Itxasok.

Abiarazi nahi den proiektu pedagogikoak oinarritzat du eraikinean dauden ikus-entzunezkoei loturiko hiru erakundeen lan esparruak integratzea; Euskal Filmotekarena, Donostiako Zinemaldiarena eta Tabakalera kultur proiektuarena, alegia.

Ideien lehiaketarako proposamenak hiru arlo hartzen ditu:

- Filmak artxibatzea, katalogatzea eta zaharberritzea (zainketa, memoria eta historia barne hartuta).
- Ekitaldi zinematografikoen kudeaketa eta planifikazioa: Zinemaldiaren arloko programazioa, festibalen antolaketa, kritika…
- Zine sorkuntza eta zuzendaritza: Tabakalera kultur proiektuaren esparruan, ikus-entzunezko lengoaia, irudia, soinua, narrazioa…

Proiektu honek ikus-entzunezko sorkuntza garaikideari erantzun beharko dio: galderak egin beharko ditu iraganaz (zine artxiboaz, memoriaz, hastapenez), ikus-entzunezkoen industriaren eta gaur egungo publikoen errealitatea ezagutzeko modu bat proposatu beharko du, eta etorriko diren zine proiektuen sorkuntza garatzeko espazio bat eskaini beharko du. Programaren oinarri izango diren hiru ezagutza esparruek (zine artxiboa, komisariotza eta sorkuntza) elkarren osagarri diren hiru aukera profesional osatzen dituzte, hirurak ere ezinbestekoak gaur egungo ikus-entzunezkoetan, azaldu du Itxasok.

Laster lehiaketa deialdi bat onartuko du Departamentuak, eta lehiaketa horren bidez hautatuko dira Tabakalerako ikus-entzunezkoen prestakuntza zentroa garatzeko eta martxan jartzeko proiekturik onena eta dagokion zuzendaritza.

Egokitze lanak

Atera dira lehiaketara Tabakalerako beheko solairuaren hego-mendebaldeko izkinan egongo den zentroa egokitzeko lanak. Lizitazio prozesuan dauden lanak 285.750,50 eurokoak dira (BEZa kanpo), aurreikuspenen arabera aurtengo abuztuan amaituta egongo dira, eta barrualdea erabilera berrirako birmoldatzekoak izango dira. Espazioaren egungo egoera ona da, orain dela gutxi egin baitira eraikin osoa egokitzeko lanak eta prest baititu oinarrizko azpiegiturak.

Proiektuaren arabera, espazioak hainbat eremu izango ditu.

- Harrera eta administrazio eremua: Eskolako sarreran.
- Irakaskuntza eremua: Eskolaren erdigunean kokatua. Eremu horrek izango ditu, batetik, irakaskuntzarako hiru gela handi –handiena 25 ikaslerentzakoa eta beste biak 15 ikaslerentzako modukoak– eta, bestetik, bi tailer gela txiki, bata argazkilaritza tailerra izango dela eta bestea, berriz, proiektatzeko eta editatzeko makinentzako tailerra.
- Ikasketak: Ikasketetarako lau eremu, horietatik hiru itxiak eta bat irekia, audioa eta bideoa editatzeko.

Oro har, proiektuak proposatzen duen banaketa horren bidez, maximizatu egin nahi izan dira espazioen erabilera eta argiztapena.

]]>
Tue, 21 Feb 2017 07:39:01 +0000
Aldundiak 149.000 euroko ekarpena egingo du Gipuzkoako bost ekoizpen zinematografiko finantzatzen laguntzeko http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2345-2016-09-08-11-08-02.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2345-2016-09-08-11-08-02.html

Denis Itxaso Kultura diputatuak gaur aurkeztu ditu Departamentuak eman dituen 149.000 euroko laguntzak ikus-entzunezko ekoizpen hauentzat: Aundiya; Dantza; Aquí es posible comunicación s.l.; Chillida: Esku huts; eta Baskavigin. Azken biak aurtengo Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatuko dira.

Aurkezpenean Itxasok nabarmendu ditu aurtengo Gipuzkoako ekoizpen zinematografikoen uzta bikaina, eta horietako zenbaiten konplexutasun tekniko eta artistiko handia. Bertan egon dira, baita ere,… Itxasok adierazi duenez badira zenbait urte film bikainak egiten direla. ‘Gipuzkoa’ markaren adierazle garbiak dira, ikus-entzunezko mapan, bai estatu mailan eta baita nazioarteko mailan, gurea sustatuz toki bat lortu daitekeela erakusten dute, bai talentuaren ikuspuntutik eta bai ekoizpen egituratik.

Kultur diputatuaren iritziz ikus-entzunezkoen sektoreak, eta, bereziki, zinema eta dokumentalen ekoizpenak lehen mailako kultura garrantzia du. Zinemak eta ikus-entzunezko edukiek gure munduaren ikuspegia, gure errealitatea, idiosinkrasia eta baloreak adierazteko plataforma dira, eta horiek hizkuntza unibertsal baten bidez adierazteko: irudiaren bidez, hain zuzen ere. Baita ere da euskarri garrantzitsu bat gure kultur ondare nagusiaren –euskararen– hedapenerako eta erabilerarako, baita balio handiko euskarri bat ere euskaren sozializaziorako.

Kultura hedadura horrek garrantzi ekonomiko handia izan dezake Gipuzkoarentzat; izan ere, Itxasoren hitzetan ikus-entzunezko edukiak tresna garrantzitsuak dira gure irudia munduan proiektatzeko, eta oinarria izan daitezke aberastasuna eta lana ekartzen dituen bertako industria batentzat.  Helburu hori lortzeak estrategia bat eskatzen du, garapena eta ekintza uztartuko dituena Tabakaleraren gisako azpiegituren bidez eta edukien ekoizleentzako babesaren bidez, horren ekintzak eta ikus-entzunezkoen sektorea finkatzeko.

Itxasok gogora ekarri du iaz 110 ikus-entzunezko filmaketa egin zirela, hau da, 102 titulu ezberdin Gipuzkoako 30 herritan filmatuta. Horrek suposatu zuen Gipuzkoan 7.852.601 euroko inbertsio zuzena egin zela. Guztira 1725 pertsonek parte hartu zuten, batez ere, Euskadin kokatutako ekoiztetxeek 600 egunetik gorako epean egindako filmaketetan. Bestalde, Aldundia lanean ari da, abantaila garrantzitsuak eskaintzeko Gipuzkoan garatzen diren produkzioetan inbertitzen duten enpresentzako, hau da, hainbat zerga onura eskaintzeko. Inbertsioen errendimendua garrantzitsua da; izan ere, % 20 eta 38ren bitartean kokatzen da errendimendu hori bi urteren barruan.

Gaur aurkeztutako filmei dagokienez, Itxasok azpimarratu du beren artean horren desberdinak diren bost ekoizpen horien sorkuntza interesa eta balioa, eta adierazi du amankomunean dutela asmo handikoak eta berritzaileak izatea.

Aundiya, Joan Garañok eta Aitor Arreguik zuzendutakoa eta Morartik eta Irusoinek ekoitzia, Altzoko erraldoia pertsonaia historikoari buruzko film luze bat izango da. Filma nagusiki euskaraz filmatuko da, baina zenbait pasarte gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere egongo dira. Asmo handiko proiektu bat da, ekoizpen konplexu bat duena eta eskakizun tekniko handiak dituena; izan ere, garaiko agertokiak eta jantziak islatuko ditu, eta aktore nagusia erraldoi bihurtzeko zailtasuna du. Hori guztia dela eta, aurrekontua bi milioi eurokoa da, eta, ondorioz, Aundiya historiako euskarazko bigarren ekoizpen garestiena da, Dragoi ehiztariaren atzetik. Hori dela eta, Diputazioak erabaki du ekoizpen horri 80.000 euroko diru laguntzarekin babestea. Une honetan, preprodukzio lanetan ari dira eta helburua da pantailetara 2017an iristea.

Dantza film luzeak, Zarauzko Telmo Esnalek zuzendua eta Donostiako Txintxua Films SLk ekoitzia, hainbat generotako sortzaileak bildu ditu, esaterako, Esnal, Koldobika Jauregui artista plastikoa, eta Juan Antonio Urbeltz koreografo euskal dantzetan aditua. Hortaz, hiru unibertso artistikoren arteko topaketa da: ikusmen arteen, arte plastikoen eta arte eszenikoen artekoa. Filmak bateratuko ditu doinu eta dantza tradizionalen ikuspegi berritu bat du eta estetika eta koreografia berriak, abiapuntu hartuta dantza tradizionalaren esanahia, jatorria eta sinbologia. Urte honen amaieran helduko da pantailetara.

Ikus-entzunezko proposamen esperimental bat da, genero desberdinetako bertako zenbait talentu biltzen dituena, eta, horregatik, Kultura Departamentuak 40.000 euroko ekarpena egingo du.

Baskavigin, euskal baleazaleen hilketa Aitor Aspe Last Smile eta Mi lucha film laburren autorearen lehenengo film luze dokumentala da, eta Katixa de Silvak ekoitzi du. Dokumental historiko bat da, Islandian, Ingalaterran, Puerto de Santa Marian, Pasai Donibanen, Getxon, Bermeon eta Madrilen filmatua izan dena, eta bertan Islandiaren historiako pasarterik beltzenetako bat jorratzen da: 31 baleazale euskaldunen hilketa, hango kostaldeetan, 1615ean. Oso gertaera ezaguna da Islandiako biztanleen artean. Euskadin, ordea, ez da ezagutu harik eta 2015ean euskaldunak hiltzea baimentzen zuen lege bat indargabetu zen arte. Dokumentalean analizatzen da, mundu osoko adituen eskutik, zeintzuk izan ziren gertaera hori jazotzea bultzatu zuten arrazoiak eta zeintzuk izan ziren bertatik eratorritako ondorioak.

Ekoizpen hau Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatuko da, eta 18.000 euroko laguntza jasoko du Foru Aldundiaren eskutik.

Chillida esku huts: lo profundo es el aire, Donostiako eskultorearen biografia atipikoa, Juan Barrero zuzendariaren lehenengo filma da, eta Marmoka Filmsek eta Explora Filmsek ekoitzi dute. 74 minutu irauten du, eta eskultorearen obran zeharreko ibilbidea eta haren ibilbide guztia egiten dituen lehenengo filma da. Era berritzailean filmatua izan da 4K formatuan. Dokumentalak deskribatzen du XX. mendeko eskultore unibertsalenetako baten sormen prozesua, munduko hainbat txokotan kokatuta dituen obren bitartez, hala nola Donostian, Parisen, Madrilen, Gijónen, Cuencan eta Saint-Paul-de-Vencen.  Horretarako, familiako eta gertuko lagunen testigantzak bildu ditu, eta artistaren ikuspegi bakarra eta desberdina erakusten ditu. Ekoizpen hau Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatuko da, eta 6.000 euroko laguntza jasoko du Foru Aldundiaren eskutik.

Ikertzek ekoitzitako Aquí es posible, comunicación s.l. film laburra errealizatuko dute zinemako profesionalek eta lehenago zinemaren mundu teknikoan edo artistikoan esperientziaren bat izandako desgaitasuna duten pertsonek. Gurutzatzen diren eguneroko bizitzei buruzko istorio bat da. Umorearekin narratzen du desgaitasuna duten pertsonen zailtasuna era “normalean” ikusiak izateko. Bertatik sortutako film laburra, laneko prozesuaren making offarekin eta unitate didaktiko batekin batera, gizarteratzeko eta lan munduan txertatzeko heziketa proiektuaren parte izango dira. Proiektu artistiko eta profesional bat da, eta helburutzat du gizarteratzeko eta lan munduan txertatzeko erakusgarri bat izatea, baita aurreiritzi eta beldurrak kentzen laguntzea, eta ikusgaitasun positibo bat zein harreman normalizazioa sortzea. Ikertzek 1985. urteaz geroztik darama heziketa programak garatzen arte plastikoen, zinemaren, filosofiaren eta kulturaren bitartez. Duela 10 hasi ziren Zinema Ikasgelan programa garatzen, eta bertan 55 film labur garatu dituzte.

]]>
Thu, 08 Sep 2016 09:50:49 +0000
Zinelekuk jendeari zabaldutako agenda kulturala iragarri du. http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/47-audiovisual/2338-2016-07-20-07-42-38.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/47-audiovisual/2338-2016-07-20-07-42-38.html

Zinelekuk Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien  ikus-entzunezko formakuntza-programak  jendeari zabaldutako agenda kulturala iragarri du.

Uztailaren 23tik abuztuaren 1era bitartean, Zarautzen, 18 eta 25 urte bitarteko Araba, Gipuzkoa eta Iparraldeko gazteei zuzendutako ikus-entzunezko tailerrak egongo dira. Irakasleen artean, esaterako, Jose Mari Goenaga, Javier Corcuera, Maider Oleaga, Kepa Sojo, Idoia Zabaleta edo Fermin Muguruza egongo dira.

40 partaidek formakuntza paregabea jasoko dute. Formakuntzaren helburua dantza, musika, literatura edo kudeaketa kulturala eta antzeko diziplina artistikoak uztartuz zinemaren definizioa zabaltzea da.

Jendeari zabaldutako programazioa – Zinelekuk prestatutako programazioa doakoa eta jendeari zabaldutakoa da, eta  arratsaldero eta gauero gauzatuko da uztailaren 23tik abuztuaren 1era bitartean, Zarautzen. Gure kulturako gonbidatu berezi eta garrantzitsuak izango ditugu gurekin beren lanaren berri emateko; esaterako, Katixa Agirre, Natxo Rodriguez artista eta Arte Ederretako irakaslea edota Fermin Muguruza abeslari eta dokumentalista.

Proiekzioak kalean --- Egunero aire librean dohainik egindako proiekzioekin amaituko dugu, Malekoian. Filmen sekzioaren barruan honako film hauek nabarmentzen dira: JOHN FROM (Joao Nicolao, Portugal, 2015) film portugesa, LOREAK (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2014), SIGO SIENDO Javier Corcuera Peruko errealizadorearen azken filma, AYOTZINAPA 26 Mexikon ekoiztu eta Amnistia Internazionalak ekoitzitako dokumental kolektiboa edo Fermin Muguruzak zuzendutako NOLA? dokumental musikala.

Jendeari zabaldutako agenda

Uztailak 23

19:00 Etxezabala.

Hitzaldia: Katixa Agirre, idazlea. Pelikula txar bat liburu on batetik (eta alderantziz)

Zinema eta literatura elkar ulertzeko jaio ziren, milaka urteko aldearekin jaio arren. Hala ere, bien arteko harremana ez da beti harmoniatsua izan, batzuetan oso txarra ere izan da. Adaptazioaren historiaren errepaso labur bat, arrakasta eta porroten adibidez betea.

22:00 Malekoia

Proiekzioa kalean. JOHN FROM. Joao Nicolau. Portugal. 2015. 98 minutu

Rita eta Sara bi nerabe dira. Udako egunak elkarrekin ematen dituzte elkarri mezu sekretuak bidaltzen, auzo etxeko organoa jotzen eta batetik bestera paseatzen. Egun batean Hegoaldeko itsasoei buruzko erakusketa bat topatzen dute, eta haien bizitzen agertokia aldatu egiten da, eta palmondo, ukelele eta tribuetako maskarez betetzen da. Maitasunaren eta ametsen garaia ere izango da, kolorearena eta abenturarena. Funtzioan gonbidatu bat egongo da.

 

Uztailak 24

18:00. Modelo Zinea

Javier Corcuera dokumentalen errealizadorearekin elkarrizketa eta bere azken filmaren proiekzioa, SIGO SIENDO.   SIGO SIENDO. Javier Corcuera. Peru 2013. 123 minutu Dokumental musikala. Kachkaniraqmi esapide kitxua bat da eta “jarraitzen dut izaten, oraindik banaiz” esan nahi du. Film hau izugarrizko ibilbide musikal bat da ezezagunak diren eta ezkutuko Peruko hiru herrialdetan zehar: Ayacucho (Andeetako zonaldea), la Amazonia (oihana) eta kostaldea (Lima, hiria).   Bertan hizkuntza autoktonoan kantatzen jarraitzen dute eta aparteko moduan jotzen dira gitarra, biolina, harpa, kaxa; beren historiak era berezian kontatzen ere jarraitzen dute. Funtzioan gonbidatu bat egongo da.

22:00 Malekoia

Proiekzioa kalean. FOTOGRAMAS DE REPENTE CUANDO YA ESTABA EN LA CAMA. Pere Ginard-en animaziozko filmak (Katalunia).   Korridore fantasmagorikoak, hozkailu atzeko irudipenak, erremediorik gabeko maiteminak eta kartoizko gihartsuak. Pere Ginarden animazio espektraleko eta found-footage-aren bidezko erakustaldia. Funtzioan gonbidatu bat egongo da.

 

Uztailak 25

19:00 Etxezabala

Elkarrizketa: Gestión de espacios culturales alternativos, independientes o como se llamen (gaztelaniaz).

Zenbait kudeatzaile eta espazio alternatiboen programatzaileak gonbidatuko ditugu saio honetara, beren proiektuen esperientziak parteka ditzaten. Gure gonbidatuak FILMADRID zinemaldiaren zuzendari Fernando Vílchez eta Eibarko BIHARRIAN gune kulturalaren ordezkari Ibone Arretxe izango dira.

22:00. Modelo Zinema

Proiekzioa: VIOLA. Matías Piñeiro. Argentina. 2012. 65 minutu

Zeziliak Willian Shakespeareren Erregeen Gaua komedia entseatzen igarotzen ditu egunak. Violak, bien bitartean, handik hona bizikleta gainean pirateatutako filmak sakabanatzen igarotzen ditu egunak. Desioaren inguruko zenbait teoriaren artean, amets, bertso eta  Shakespeare-en fikzioetako emakumeen artean murgildutako munduak, misterioak ez dira argitzen, baina maitasunak geldiezin dirau. Urteko film latinoamerikar onenaren saria. Funtzioa bideokonferentzia bidez aurkeztuko du Matías Piñeiro-k. (Argentina)

 

Uztailak 26

19:00.Modelo Zinema

Hitzaldia: Jose Mari Goenaga. Moriarti produkzioak edo taldeko autoretza. Euskaraz.

Jose Mari Goenaga zinemagileak bere ekoiztetxean, Moriarti Produkzioak-en, nola egiten duen lan partekatuko du gurekin.

22:00. Malekoia.

Proiekzioa kalean. LOREAK. Jon Garaño, Jose Mari Goenaga. Euskal Herria. 2014. 99 minutu   Hiru emakumeren istorioa da hau: lore-sorta xume batzuek goitik-behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte. Baina, azken batean, loreak baino ez dira. Goya sarietarako izendatua eta Oscar sarietarako hautatua. Funtzioan gonbidatu bat egongo da.

 

Uztailak 27

19:00. Etxezabala.

Hitzaldia: Kopiatu pelikula hau! Kultura librea eta ikus-entzunezko ekoizpena. Natxo Rodriguez, Arte Ederretako EHUko irakaslea. Euskaraz.

Hitzaldi honetan Copyleft-ari eta Creative Commons-ei buruz arituko gara, eta horien ekarpen kontzeptualak, politikoak eta didaktikoak ere aztertuko ditugu.

]]>
Wed, 20 Jul 2016 06:33:48 +0000
«La Argentina», Donostiako Hitzarmenetik abiatutako Bake-ituna erakusketako protagonista http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2328-2016-06-13-10-44-53.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2328-2016-06-13-10-44-53.html

1930. Donostiako Hitzarmenean. Historia eta sinkopea KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran egongo da ikusgai ekainaren 10etik irailaren 4ra bitartean.

Erakusketak Isabel de Naverán izango du komisario, eta Errepublikaren irudiaren feminizazioa eta feminizazio hori Antonia Mercé La Argentina-rengan hezurmamitu izana landuko du.

Donostiako Hitzarmenak bidea prestatu zion Bigarren Errepublikari. La Argentina, Errepublikaren beraren kultur adierazle gorena izan zena, 1936aren uztailaren 18an hil zen Donostiatik hurbil, euskal dantzen erakustaldi batera joan ondoren, estatu-kolpearen albisteek hunkituta. Bazirudien artistak interpretatutako piezetan, haren aztoramen fisikoak eta gorputzak berak, hezurmamitu egin zituela gertakari historikoak. Inflexio hori garai historiko eta politiko bereko beste obra eta artista batzuengan ikus daiteke.

1930. Donostiako Hitzarmenean. Historia eta sinkopea, Isabel de Naverán komisario izanik, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak eta KOLDO MITXELENA Kulturuneak antolatu dute, Telefónicaren babesarekin, eta Bake-ituna proiektuan kokatuta dagoen ikerketa-kasua da. Gaur arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da eta irailaren 4 arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan egongo da ikusgai.

Aurkezpenan parte hartu dute Denis Itxaso Kulturako foru-diputatuak, Pablo Berástegui Donostia 2016ko zuzendari nagusiak, Pedro G. Romero Bake-ituna proiektuko komisarioak, Isabel de Naverán, erakusketako komisario eta Idoia Zabaleta, Envoltura produkzioko dantzariak.

Erakusketak Gerra Zibilaren mehatxuaren aurreko erreakzio gisa aztertzen du La Argentinaren heriotzaren gertakizuna; izan ere, haren gorputzaren konbultsioak, modu adierazgarri eta sinbolikoan bada ere, bidean zen oinaze kolektiboa irudikatu zuen. Bai haren kasua, Bigarren Errepublikaren bukaerarekin batera jasotakoa, bai Donostiako Hitzarmena, mugarri historikoak izan ziren eta, aldi berean, historiak gaur egun gure begien aurrean diren hori bilakatu zituen. Gertakarien eta haien interpretazioen arteko tirabira horiek elikatzen dute erakusketa, eta haren xedea lotura hori bera historiaren irakurketa-prozesuan aurkeztea da, kontaketa gisa, idazketa gisa eta ahots gisa.

Obrak

Premisa horren pean elkartu dira erakusketan Ricardo Verde Rubio (1876-1954) margolariak egindako bi koadroak. Lehenengoa, Espanya (1937), bigarrenaren aieru gisa irakur daiteke, Espanya victoria (Espainia/Errepublika/Askatasuna/Justizia) (1939) izeneko horrena, beheko ezkerreko aldean ageri diren bi esku edo atzaparrak direla eta. Erakusketako hirugarren koadroak Errepublikaren alegoria irudikatzen du eta mikrohistoria berri bat uzten du agerian, hain zuzen 1932an Ignacio Díaz Ruiz de Olanorentzat (1860-1937) modelo moduan posatu zuen Blanca Quintana (1916-2015) izeneko emakumeak bizitakoa. Koadro horren enkargua Teodoro González de Zárate Gasteizko lehen alkate errepublikarrak egin zuen –1937an exekutatu zuten soldadu frankistek–. Díaz Ruiz de Olano eta González de Zárate Gerra Zibileko lehenengo urte horretan hil ziren, baina bai Errepublikaren koadroak, bai Blanca Quintanak bizirautea lortu zuten.

Antonia Mercéren hileta-maskara da erakusketaren elementu nagusia, eta bertan jasotzen dira bilgarriaren inguruko ideiak, baina baita horien gabeziek uzten dituzten arrastoetan oinarrituta behin eta berriz berrirakurtzen den iragan baten interpretazioaren ingurukoak ere.

Envoltura

Ganbara aretoan zurezko harmaila bat kokatu da. Aurreko emankizun batetik berreskuratutako antzoki txiki horrek ikuskizunaren ideiari heltzen dio, egun eta ordu batean emankizun batera joaten den publikoaren topaketa kolektiboaren ideiari. Uztailaren 15ean 19.00etan interpretatuko den erakustaldiak iraun bitartean, egitura hori aretoan zeharreko ibilbidean laguntzen eta antolatzen duen altzari baten moduan aurkeztuko da. Aldi berean, publikoarentzako harmaila gisa balioko du erakusketaren testuingururako espezifikoki sortutako Envoltura koreografia-produkzioan.

Erakusketako konstante horien inguruko alderdietan inspiratutako solo-segida bat biltzen du Envolturak: sinkopearen eta sinkoparen ideia, Errepublikaren irudi alegorikoa, oihartzun eta dirdira historikoaren edo gorputz-oroimenaren gaia.

Ikerketan zehar aurkitutako dokumentuak arakatzen dituzten ekintzen eta dantzen segida batean datza, erakusketa-aretoan mugimendu bizi bat sortzeko helburuz. Lau artistarekiko (Idoia Zabaleta, Camila Téllez, Patricia Caballero eta Iñaki Azpillagarekiko) elkarrizketa estuan sortua, Envoltura alboz albo dagokio Fredric Jameson-en kontzeptuari, hark defendatzen baitu gorputza, iraganeko dantza bizitzen saiatzen denean, bilgarri bihurtzen dela eta, aldi berean, barne hartu nahi duen presentzia horrek biltzen duela.

Isabel de Naverán

Isabel de Naverán ikerlaria eta saiakera kritikoen egilea da. Dantzaren eta hedatutako koreografia deitutakoaren eremua lantzen du, nagusiki. Doktorea da Arte Ederretan. Bulegoa Zenbaki Barik (Bilbo) erakundearen kide izanda, hainbat erakusketaren komisario izan da, hala nola El contrato (Azkuna Zentroa, Bilbo); Polifonía de tiempos, Bake-ituna proiektuaren barnean; 18 fotografías y 18 historias; Una, dos, tres, cuatro paredes (Artium, Gasteiz). ARTEA Ikerkuntza Eszenikoaren Elkarteko kidea da (Madril); Hacer Historia. Reflexiones desde la práctica de la danza liburuaren editorea da, eta Lecturas sobre danza y coreografía eta Cuerpo y Cinematografía liburuen koeditorea.

Bake-ituna

1930. Donostiako Hitzarmenean. Historia eta sinkopea Donostia 2016ren Bake-ituna proiektuko ikerketa-kasu bat da. Proiektuak Telefónica du babesle orokortzat eta, KOLDO MITXELENA Kulturunean eta San Telmo Museoan leku izango duen erakusketa nagusiak, gertakari historikoei buruzko zazpi erakusketek-ikerketa-kasuak-, ikerketa monografiko batek eta nazioarteko artista garaikideen zazpi ekoizpen garaikidek osatzen dute. Bake-ituna Pedro G. Romero du komisariotzat eta Santiago Eraso da horren ideiaren asmatzailea.

Informazio praktikoa

Ganbara aretoa.

KOLDO MITXELENA Kulturunea

Urdaneta 9. 20006 Donostia , Gipuzkoa / T +34 943 112 760 /

Ordutegiak: Asteartetik igandera, 10:00-20:00

Bisita gidatuak: kmk@komazk.com / T +34 943 112 757

Envoltura, Dantza eta ekintza, 90’. Moaré Danza; Idoia Zabaleta, Patricia Caballero, Camila Téllez

2016 / 7 / 15 – 19:00. Sarrera librea lekuak bete arte.

]]>
Mon, 13 Jun 2016 09:28:23 +0000
Picasso eta Zurbaran Donostian izango dira uda honetan http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2320-picasso-y-zurbaran-veranearan-en-san-sebastian.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2320-picasso-y-zurbaran-veranearan-en-san-sebastian.html

Picassoren Cabeza llorando eta Zurbaránen Hércules lucha con el león de Nemea artelanak, besteak beste, Donostian egongo dira uda honetan.

Ekainaren 18tik urriaren 2ra, San Telmo Museoan eta KOLDO MITXELENA Kulturunean 1516-2016. Bake-itunak erakusketa egongo da. Erakusketa horretan, hainbat artista handiren 400dik gora pieza jarriko dira ikusgai: Goya, Rubens, Murillo, Ribera, Picasso, Le Corbusier zein Maruja Malloren artelanak, Elena Asins, Alice Creischer eta Nancy Speroren lanak, Sophie Ristelhueberren argazkiak, eta abar. 1513-2016. Bake-itunak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko proiektu handinahieneko erakusketa nagusia da; Bake-ituna proiektukoa, alegia. Proiektua maiatzaren bukaeratik 2017ko urtarrilera arte gauzatuko da, Telefónicak babestuta.

Obrak nazioarteko 21 museotatik etorriko dira, eta gai hauek dituzte ardatz: bakea, tratatu eta itunak, desmilitarizazioa, gerra eza eta indarkeria eza. Honako museo hauek arituko dira lankidetzan, besteak beste: Louvre museoa, Pompidou zentroa, Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionala, Prado Museo Nazionala, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa.

1516-2016. Bake-itunak gaur goizean aurkeztu da prentsaren aurrean. Bertan, Denis Itxaso Kulturako foru-diputatua, Donostiako Udaleko Kulturako zinegotzi Miren Azkarate, Telefónicako ordezkari Javier Benito García, San Telmo Museoko zuzendari Susana Soto, Donostia 2016ko zuzendari nagusi Pablo Berástegui eta Bake-itunak proiektuko komisario/kontserbatzaile Pedro G. Romero izan dira.

Romero 1985az geroztik dabil artista-lanetan. «Bake-itunak» proiektuan ez ezik, bi aparatu handitan ari da: FX Artxiboan eta PH Makinan. Halaber, UNIA arteypensamiento erakundean eta Kultura Politiken Hausnarketa Plataforman (Sevilla) parte hartzen du.

Berásteguik proiektu honen garrantzia nabarmendu du, eta Hiriburutzako proiekturik handinahiena dela esan. Luxua da Donostian datozen hilabeteetan izango ditugunen mailako lanak izatea, azpimarratu du.

Itxasok honako hau esan du erakusketaren aurkezpenean: Hasieratik, Hiriburutzaren ideia kultura bizikidetzaren motortzat hartzearekin lotuta egon da. Erakusketa honetan egongo den artelanen bilduma handinahiak, baina, batez ere, horien atzean dagoen kontakizun politikoak, memoriari buruz eta Gipuzkoak hainbat hamarkadatan sufritu dugun indarkeria nola oroituko duen hausnartzeko aukera bilakatzen dute, baita berriz antzekorik ez gertatzeko oinarriak jartzeko aukera ere. Kulturak eta arteak elkarrekin bizitzen ikasten lagundu behar digute, ezberdinekin batera bizitzen, eta, beraz, kulturalki eta sozialki gizarte askoz ere aberatsagoa izaten.

Azkarate, berriz, honako hau azpimarratu du: Erakusketa hau aukera bikaina da San Telmo Museoarentzat, gure inguruneko museoak eta nazioarteko ospea duten erakundeak inplikatu dituen proiektuarekin bat egiteko». Era berean, bereziki, Prado Museoaren parte-hartzea eskertu du, «bai erakusketarako utzi duen pieza kopuru handiagatik, bai horien kalitateagatik, horri esker San Telmora doan jendeak maisu handien lanez gozatu ahal izango duelako; adibidez, Murillo, Kokoschka eta Zurbaránen lanez.

Erakusketaren abiapuntua Frantzisko Vitoriaren figura enblematikoa da. Nazioarteko zuzenbideko lehenengo eskola inspiratu zuen, Bakearen Iberiar Eskola, XVI. mendeko testuinguru berrian; «heretikoen» aurkako gerrek, moriskoen eta juduen kanporatzeak eta Amerika kontinentearen kolonizazioak markatu zuten garaian.

Obra gailenak

Erakusketan egongo diren obren artean, Picassoren Cabeza llorando eta Cabeza de mujer llorando con pañuelo ikusi ahal izango dira, biak ere artistak Guernica egin ondoren sortuak, baina formalki eta kontzeptualki harekin lotuak. Obra horiek, Le Corbusierren La caída de Barcelona lanarekin batera –artista hori bere arkitektura-lanengatik ezagunagoa da pinturengatik baino–, Reina Sofía Museo Nazionalak utzi ditu. Gainera, Prado Museo Nazionalak lan hauekin kolaboratu du, besteak beste: José de Riberaren Combate de mujeres, Francisco de Goya y Lucientesen Muchachos jugando a soldados, Murilloren La conversión de San Pablo, Zurbaránen Hércules lucha con el león de Nemea eta Rubensen Felipe II a caballo.

Euskal museo batzuek ere laga dute lanik; Artiumek, adibidez, Del La Grace Volcanoren Duke: King of the Hill utzi du. Bilboko Arte Ederren Museoak, berriz, Oskar Kokoschkaren Pomoztebaskickymdetem! (Lagundu euskal haurrei!) kartelarekin lagundu du. Artista austriar horrek 1937an egin zuen kartela. Bohemiako herri batzuetan jarri zuten ikusgai, Gernikako bonbardaketaren biktima izandako euskal haurrak hartzearen aldeko kanpaina iragartzeko. Kokoschkak bere memorietan kontatzen duenez, Pragako poliziak kendu egiten zituen kartelak paretetatik, baina, gaua iristean, ekimenaren aldeko gazteek berriz jartzen zituzten.

Gainera, erakusketan hainbat euskal artistaren lanak ere egongo dira; adibidez, Aurelio Artetaren Ezpatadantzaris, Arabako Arte Ederren Museoak utzia, eta Jorge Oteizaren Figura comprendiendo políticamente, Jorge Oteiza Museoa Fundazioak utzia. Erakusketa honetan, Pieter Brueghelen La urraca sobre el cadalso bereziki esanguratsua da Bake-ituna proiekturako, bakeak izan dituen forma konplexuak irudikatzen dituelako. Erakusketan, Pieter Brueghel Gazteak, artista holandarraren semeak, egindako lana egongo da ikusgai.

Piezak Bakearen Iberiar Eskolak bake-itunak banatzeko erabiltzen zituen argumentu-arloen arabera bereizita daude. Horrez gain, hitzaurre bat eta epilogo bat erantsi zaizkie. Hala, San Telmo Museoan, lurraldeak, historia, enblemak, milizia eta hildakoak arloak aurkituko ditugu. Azken hori bi espazioak lotzeko tresna izango da; beraz, KOLDO MITXELENA Kulturunean hildakoei buruzko bigarren zatia egongo da, eta populazioa, ekonomia, armak eta tratatuak arloak garatuko dira bertan.

Era berean, Bake-ituna proiektuaren antzeko edukiak landu dituzten museoen 16 gela eta erakusketa historiko berregingo dira. Lehen gela Amerikako esperientziari buruzkoa da; zehazki, Tata Vasco, Vasco de Quirogari buruzkoa –Michoacaneko artisautza agertzen da– edo Los Libros Plúmbeos buruzkoa –Granadako moriskoek bake-imajinario bat eraiki eta bizikidetza ahalbidetzeko egindako saiakera jasotzen da–. Ibilbidea Palestinarekiko Solidaritatea Adierazteko Nazioarteko Arte Erakusketarekin amaitzen da; Ekialde Hurbileko egungo gatazkari eta arteak estaturik gabeko nazioari aitortza egiteko azaldutako solidaritateari buruzkoa da, hain zuzen.

Telefónica: babesle nagusia

Espainiako telekomunikazio-enpresa multinazionala, Europako garrantzitsuenetakoa, Bake-ituna proiektuaren babesle nagusi bilakatu da. Telefónica erakundea mundura irekita dago, multinazionala da, eta askotariko kulturez osatutako merkatuetara iritsi da. Eite horretan oinarrituz, babesa eman nahi dio artearen bidez Bakea nola irudikatu den ezagutarazteko xedea dun egitasmoari.

Erakundearen ordezkariaren esanetan, babes horren bidez, sendotu egiten dute Europa eraikitzeko proiektuan biltzen diren balioen garrantzia, bai eta Europako kultura-ondare komun aberats eta berdingabea ere; horrez gain, berrikuntza bultzatzen dute kulturaren sektorean.

Bitartekaritza eta bisitaldi gidatuak

Proiektu honetan parte hartzen ari diren erakundeetako lau elkarlanean ari dira, hainbat kasu pedagogiko prestatzen eta praktika pedagogikoei buruzko gogoeta egiteko foro bat antolatzen. Zehazki, lau hauek dira erakundeak: Donostia 2016, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, San Telmo Museoa eta Koldo Mitxelena Kulturunea.

Historiako une ezberdinetan hezkuntzaren arloan bakea nola landu den erakusten duten 21 ariketa eta praktika oinarritzat hartuz, hainbat kasu aukeratu dituzte, eta kasu horiek «eguneratzen» saiatuko dira; hau da, talde zein kolektibo batzuen artean ariketa horiek lantzen. Nolabaiteko jarraipena emateko eta ekarpen bat egiteko asmoz sortu dute erakundeok praktika artistikoen eta pedagogiaren inguruan elkartzeko eta gogoeta egiteko foroa.

Bi gune horiek bisitaldi gidatuak antolatuko dituzte, eta hilean bitan, asteartearekin, ibilaldia egingo dute, San Telmo Museotik KOLDO MITXELENA Kulturunera arte.

Argitalpenak

1516-2016. Bake-itunak erakusketa dela eta, Bake-ituna proiektuaren garapena azaltzen duen liburu-katalogo mardul bat emango da argitara. Halaber, erakusketaren muina biltzen duten gida bat eta liburuxka triptiko bat –lau hizkuntzatan– kaleratuko dira.

Informazio praktikoa

Erakusketa ekainaren 17an inauguratuko da, baina ekainaren 18an zabalduko ditu ateak publiko orokorrarentzat, 2016ko urriaren 2ra arte.

San Telmo Museoa (Zuloaga plaza 1, Donostia) asteartetik igandera bitartean egoten da irekita, 10:00etatik 20:00etara; astelehenetan, berriz, itxita egoten da. Museorako sarrera arruntaren prezioa 6 eurokoa da, eta sarrera murriztuarena 3 eurokoa; astearteetan, doakoa izango da.

Erakusketa hau dela eta, KOLDO MITXELENA Kulturuneak (Urdaneta kalea 9, Donostia) ohi baino ordutegi zabalagoa izango du, San Telmo Museoak duenarekin bat etor dadin. Kulturuneko espazio horretarako sarrera doakoa izango da egunero.

]]>
Tue, 24 May 2016 10:25:34 +0000
ZINELEKU programan plazak libre! http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/47-audiovisual/2319-iplazas-libres-en-zineleku.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/47-audiovisual/2319-iplazas-libres-en-zineleku.html

Aurten, lehen aldiz, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek Zineleku programa antolatu dute elkarlanean. Programa honek diziplinarteko prestakuntza eskaintzen die ikus‐entzunezkoen alorrean etorkizuneko sortzaile izan nahi dutenei; ekimena Kalaka Lab profesionalen eskutik garatuko da.

Proiektuko partaideak Zarauzko Igerain aterpetxean egongo dira hamar egunez, eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen eskola magistralak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioetan, performancetan eta kontzertuetan ere parte hartuz.

Hauexek izango dira irakasle gonbidatuak, besteak beste: Joxe Mari Goenaga, gidoia eta errealizazioa, Maider Oleaga, gidoiaren praktika, Juan Arrosagaray, errealizazioaren praktika, Kepa Sojo, sortze-prozesua, Garbiñe Ortega, zinemako programazioa eta komisariotza eta Pere Ginard, ohiko eta esperimentaziozko animazioa. Katixa Agirre, Idoia Zabaleta eta José Luis Rebordinos izango dira gurekin, gonbidatu berezien artean.

Oraindik programan parte hartzeko plaza batzuk geratzen dira libre. Aukera ezin hobea da da zinema eta ikus-entzunezkoen artean edo komunikazioan edota arte ederretan interesa duten 18 eta 25 urte bitarteko gazteek esperientzia paregabe batez gozatzeko.

Izen-ematea eta argibide gehiago:

www.zineleku.org

www.gipuzkoangazte.eus

www.araba.eus/gazteria

Helburuak —

  1. Ikus-entzunezko prestakuntza profesional eta amateurrerako espazio berriak eskaintzea, komunitatean oinarritutako esperientziatik. —
  2. Ikus-entzunezkoen alorrean esperimentaziorako, pertzepziorako eta sorkuntzarako bide berriak irekitzea, beste diziplina artistikoekin harremanetan. —
  3. Ikasle, kudeatzaile eta sustatzaileen gaikuntzarako eta profesionalizaziorako hezkuntza-testuinguru bat eskaintzea, diziplinartekoa eta ez-konbentzionala. —
  4. Zinema arriskutsuenaren eta gai konprometituen arteko harreman sortzailea suspertzea.

Bestelakoak

  • Zineleku 18 eta 25 urte arteko adina duten Arabako eta Gipuzkoako gazteentzat da, zinema eta ikusmen arteetan interesa izanik, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Arte Batxilergoa, Arte Ederrak… ikasten ari direnentzat.
  • Guztira, berrogei plaza dago: hogei, Arabako gazteentzat eta hogei, Gipuzkoako gazteentzat. —
  • Programa euskaraz egingo da; hortaz, parte hartzaileek oso ondo jakin behar dute. —
  • Partaideek  egonaldia amaitu arte aterpetxean geratzeko konpromisoa hartuko dute. —
  • Zinelekun parte hartu izana egiaztatzen duen agiri bana jasoko dute partaideek.
]]>
Tue, 24 May 2016 08:07:51 +0000
Kunsthal goi mailako zentroaren aurkezpena. "Diseinuaren Unibertsitatea" http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/114-centros-de-arte/2312-presentacion-de-kunsthal-como-centro-superior-la-universidad-del-diseno-.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/114-centros-de-arte/2312-presentacion-de-kunsthal-como-centro-superior-la-universidad-del-diseno-.html

Kunsthal Euskal Herriko Arte Irakaskuntzen lehen goi mailako zentroa izango da 2016-2017 ikasturtetik aurrera. Hartara, Diseinu Grafikoaren eta Barne Diseinuaren goi mailako tituluak emango ditu, unibertsitate mailaren parekoan zentzu guztietan.

Denis Itxaso Kultura foru diputatuak eta Gaizka Zuazo Kunsthaleko zuzendariak aurkeztu dute, gaur goizean, Irungo arte plastikoen zentroa den Kunsthalen etapa berria. Hemendik aurrera, Kunsthal Arte Irakaskuntzetako Goi Mailako Zentroa izango da, eta, ondorioz, Diseinu Grafikoaren eta Barne Diseinuaren goi mailako titulazioak eman ahal izango ditu, unibertsitate graduen mailakoak.

Horrela, hurrengo ikasturtetik aurrera, esan liteke Kunsthal "Gipuzkoako Diseinuaren Unibertsitatea" izango dela. Gipuzkoan ezaugarri horiek dituen zentro bakarra izango da, eta Euskadiko pribatu bakarra, Gasteizko Goi Mailako Eskola baino ez baitago bertan.

Itxasok adierazi duenez, diseinuak aukera ematen digu marka politika bat sortzeko eta garatzeko, produktu bat bereizteko eta, neurri handi batean, jendearen nahiak eskuratzeko. Horregatik da hain garrantzitsua diseinuaren eta pareko diziplinen munduan murgiltzea Gipuzkoa bezalako lurralde bat, kalitatezko industria ekoizpen bat duena, bertako produktuek dimentsio berri bat izateko eta merkatu berriak irabazteko.

Itxasoren ustez, oinarrizko kontu bat da ekoizpen sistemara jakintza ekar diezaioketen profesionalak prestatzea. Prestakuntzan eta sentsibilizazioan, bietan, Kunsthal zentroak ia hogei urte darama ibilbide bikain bat osatuz, zeina ederki islatzen baita bertako ikasgeletatik igaro diren profesional kopuru handian. Lan hori sendotu egiten da orain goi mailako titulazioekin eta Gipuzkoako diseinuaren unibertsitatea izango denarekin, hartara sorkuntzaren industriek bultzada handi bat izango dutelarik.

Gaizka Zuazok azpimarratu duenez, kualifikazio hau urte hauetan zehar egin den lana aitortzea da, zentro txiki baten lan apala, berrikuntzaren alde beti, hala hezkuntzari dagokionez, nola enpresari dagokionez.

Unibertsitate mailako tituluek Kunsthali aukera emango diote Gipuzkoako sorkuntza industriak indartzeko, maila goreneko prestakuntza batekin, esan du zuzendariak.

18 urteko ibilbidean zehar, Kunsthalek xede izan du maila eta kalitateko goreneko ikasketak ematea; eta bere ahaleginak, orain, sari hau jasotzen du, Gipuzkoako sorkuntzaren industrientzat bultzada garrantzitsu bat izango dena, alorreko profesionalen kualifikazioa hobetu egiten denez gero.

Goi mailako tituluez gain, Kunsthalen Paisaia eta Lorategi Diseinuaren Goi Mailako Zikloa eta Animazio Diseinuaren Goi Mailako Zikloa eskaintzen dira. Hauetarako, ez da aurreikusten goi mailako figurarik hezkuntzako araudian.

Kunsthal diseinuaren lanbide profesionala eta hezkuntza uztartzen dituzten hainbat profesionalek osatzen dute. Bertan, Irunen, egungo lan sistemak ekartzen dituen inguru batean, ikasleek egiazko bezeroentzako proiektuak egiten dizute eta lan praktiko ugari burutzen dituzte eskola orduetan.

]]>
Thu, 05 May 2016 08:26:10 +0000
Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Loreak’ filmaren lan taldeari erakunde aitortza egin dio http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2291-la-diputacion-ha-mostrado-su-reconocimiento-a-todo-el-equipo-de-loreak.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2291-la-diputacion-ha-mostrado-su-reconocimiento-a-todo-el-equipo-de-loreak.html

Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Loreak’eko lan taldeari babesa, esker ona eta erakunde aitortza eskaini dizkio. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako pelikula Oskar sarietarako hautatua izan zen ingelesez besteko hizkuntza batean egindako filmen atalean. Tamalez, pasa den astean Arte eta Zine Akademiak bederatzi pelikulen aurre-aukeraketatik kanpo geratu dela jakinarazi zuen.

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletarako foru diputatua, Denis Itxaso, eta Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko foru diputatua, Imanol Lasa, filmaren ekoizpenaren arduradunarekin, Iñaki Gomezekin, agertu dira gaur Donostian. Bertan, pelikularen ekarpena aldarrikatu dute, nahiz eta Oskarretako lehiatik kanpo geratu den. Horrela, “aurrekaririk gabeko arrakastatzat” jo dute proiektuaren ibilbidea eta “gure kultura industriarentzako, zinema arlokoarentzat bereziki, suspergarri” dela esan dute. “Horregatik babesa eta sostengua adierazten jarraitu behar diogu”, adierazi dute.

Zentzu honetan, pasa den astearteko Gobernu Kontseiluan, departamentu ezberdinen bitartez, pelikularen ekoizleei 40.000 euroko diru-laguntza ematea adostu zela jakinarazi dute. Diruak Oskar sarietarako kanpainan ‘Loreak’ek Estatu Batuetan izan dituen promozio, komunikazio eta publizitate gastuen finantzaketa du xede.

Erabakiaren helburua Oskarretako lehia konplexu eta zailean ahalik eta baldintza onenean lehiatzea zen. Horretarako, ‘Loreak’eko bultzatzaileak, beste hainbat jardueren artean, zine emanaldiak antolatzen, promozioa ekimenak sustatzen eta prentsan iragarkiak txertatzen ibili dira azken hilabeteetan Estatu Batuetan, honek eragindako gastuei euren kabuz aurre eginez. Testuinguru honetan erabaki zuen Foru Aldundiak babes ekonomikoa eskaintzea.

Itxasok eta Lasak nabarmendu dutenez, Gipuzkoa “aurrekaririk gabeko aukera” baten aurrean egon da, eta Aldundiaren asmoa aukera honen arrakastari ekarpena egitea izan da. “Munduko sari-emate ekitaldirik ospetsuenaren partaide izateko hautagai izateak Gipuzkoa eta bere marka nazioartean indartzeko aukera paregabea izan da, kultura zein erakunde ikuspegitik. Tamalez, abentura ez da guk nahi bezala amaitu baino Gipuzkoako lurralde osoari eragiten zion proiektu baten aurrean gaude, interes orokor batekin, eta partaide izan behar genuen esfortzu horretan”, nabarmendu dute.

Dena den, gaur arteko ibilbidea balio handikoa dela azpimarratu dute, arrakastaz beteta baitago. ‘Loreak’ nazioarteko zine festibal nabarmenenetan izan da eta maila altueneko lehiaketetan saritua izan da.

“Loreak Gipuzkoako enpresek ekoiztu dute. Filmeko gidoilariak eta zuzendariak gipuzkoarrak dira. Pelikula osoa euskara hutsean eginda dago eta grabazioa, muntaia eta ekoizpen ondokoa Gipuzkoan egin dira. ‘Gipuzkoa’ markaren eredu garbia da, gure hizkuntzarena, geurea bultzatuz nazioartean tokia lortu daitekeenaren adibide garbia”, esan dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustetan, Loreak filmak lortu duen oihartzuna bultzada izan da “Gipuzkoa mundu mailako aktore gisa nazioarteko eszenatokian kokatzeko”, aldi berean “gizarte irekiagoa eraikitzeari ekarpena eginez”. “Globalizazioaren fenomenoak gure indarguneak bultzatzeko ditugun aukera guztiak ongi baliatzera behartzen gaitu, eta ‘Loreak’ aukera bikaina izan da Gipuzkoa munduan kokatzeko”, esan dute.

]]>
Tue, 29 Dec 2015 09:47:33 +0000
Artisten egonaldiak Saharan eta Donostian, Donostia 2016k antolatuta http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/123-convocatoria/2276-residencias-artisticas-en-el-sahara-y-en-donostia-san-sebastian-de-la-mano-de-san-sebastian-2016-.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/123-convocatoria/2276-residencias-artisticas-en-el-sahara-y-en-donostia-san-sebastian-de-la-mano-de-san-sebastian-2016-.html

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak Hondar artean proiektua jarri du abian. Proiektu horri lotuta Iparraldeko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako artistentzat egonaldiak antolatu ditu Erresistentziak gaia lanerako ardatz hartuta. Egonaldi horietarako aukeratutako artista bakoitzak -(bi izango dira guztira) Saharako artista batekin lankidetzan proiektu bat garatu beharko du, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan. Izena emateko epea ekainaren 12an ireki zen eta uztailaren 10eko arratsaldeko 14:00ak arte egongo da irekita.

Hondar artean proiektuari buruzko informazio gehiago.

]]>
Thu, 02 Jul 2015 10:04:20 +0000
INCURSO Kalostran http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/123-convocatoria/2274-incurso-en-kalostra.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/123-convocatoria/2274-incurso-en-kalostra.html

Gure egunerokotasunean egindako eten laburra da INCURSO bat, Kalostrako kurtsoaren baitan besteri sartzen uzteko hartu dugun tarte bat.

INCURSO bakoitza artearen praktikatik eta praktikari buruz askotariko perspektibak txertatzeko gonbitea da, besteak tartean sartzekoa, gure eguneroko jardunean sartu eta bestelako proposamenak egitekoa, arreta eskatzeko, beste modu batean ekiteko aukera sortzeko.

INCURSO hauen xedea ikuspegi diferenteak ekartzea da, oro har pedagogiaz, eta batez ere artearen pedagogiaz hausnar dezagun, gonbidatu bakoitzak nork bere praktikatik eta eskarmentutik emango duenarekin.

Hausnarketa hauek, aldi berean, bertako esfera publikora egindako incurso batzuk izatea nahi dugu, eta beraz, irekiak izango dira nahi duen ororentzat

Ostegunean Yael Davids etorriko da, eta ostiralean Iñaki Imaz. Bi saioak 18:00etan izango dira, Kalostran, sarrera Gaztelubide kaletik izango delarik.

 

]]>
Tue, 23 Jun 2015 09:36:13 +0000
Gipuzkoako artista berrien programa 2015-16 http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/123-convocatoria/2271-programa-de-artistas-noveles-2015-16.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/123-convocatoria/2271-programa-de-artistas-noveles-2015-16.html

Gipuzkoako artista berrien programa 2015-2016 sariak emateko deialdia, obra eta proiektu artistikoak, izan plastikoak, izan ikusentzunezkoak, erakusteko eta ekoizteko.

Parte hartzeko eskatzeko epea: 2015eko ekainaren 4tik irailaren 11 arte.

Lehiaketaren oinarriak: 0166/2015 Foru aginduan (GAO 104 zka., 2015eko ekainaren 4koa) [pdf]

]]>
Thu, 11 Jun 2015 08:47:32 +0000
Marraz(i)Oak VII: deialdia irekita http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/123-convocatoria/2270-abierta-la-convocatoria-de-marrazioak-vii.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/123-convocatoria/2270-abierta-la-convocatoria-de-marrazioak-vii.html

Zer

Ilustrazioa ez da soilik norberaren espresiorako bitartekoa, komunikaziorako espazioa edotasortze gune bat. Ilustratzaileek, sarri, arkatza eta pintzela baliatzen dituzte errealitateaulertzeko, gauzak lasaitasunez behatzeko, gauzen zergatiaz eta moduaz jabetzen saiatzeko,horiek entzuteko edo beren jakin-mina asetzeko. Baita jakin-min hori besteei kutsatzeko ere.

Joan den mendean Gauzen Lezioak izenburupean argitaratzen ziren dibulgaziozko argitalpenugari sortu ziren. Irakurlearen jakin-mina, ezagueraren gertutasuna eta gauzak ulertzearenplazera bultzatzen zuten dibertimenduzko obrak ziren Gauzen Lezioak. Gertuko hizkera,egitura xumea, ilustrazio deskribatzaileak eta hurbilekoak eta egunerokoak bezainerakargarriak diren era guztietako gaiak zituzten oinarri argitalpen hauek.

Tailer honetan formatu eta genero grafiko zaharrak berreskuratuko ditugu. Gauza arruntekpiztu dezaketen lilura sentsaziotik sortzen den ilustrazioa berrekuratzeko asmoa dugu.Gure azken helburua ezagumena eta jakiteko gogoa piztea da.

Irakasleak

Elena Odriozola

Gustavo Puerta

Metodologia

Gauzen Lezioetan aurkitzen ditugun azalpenezko genero anitzetatik abiatuz,ilustratzaileentzako tailer hau lau lezio nagusitan antolatuko dugu:

.1go lezioa: Zer

.2. lezioa: Nola

.3. lezioa: Noiz/Non

.4. lezioa: Zergatik

Atal bakoitza ilustratzaileen ikerketa eta sortze prozesua gidatuko duen galderarekin abiatukoda. Hala, eskuratzen duten ezaguera modurik egokienean transmititzeko formatu grafikoaerdietsiko dute ikerketa eta sortze prozesu horren bitartez. Ondorioz, jakituriaren zuhaitzetatikeskolako laminetara, eta, mapetatik panoramiketara doazen formatu grafikoak berreskuratukodira tailerrean.

Saio bakoitzaren aurretik azalpen labur bat egingo dute irakasleek, non liburu eta materialgrafiko ugari erakutsiko dieten ikasleei. Argitalpen hauen funtzionamendua arakatzekobaliagarria izango da material hauek ikustea ilustratzaileentzat. Eta, gainera, beraien lanareninspirazio iturri bihurtuko dira.

Egingo dituzten ekintzek ikasleak gelatik irten eta irudikatu eta ulertu nahi dutenerrealitatearekin aurrez aurre topo egitea eskatuko dute. Ondorioz, nola dendak zein azokak,hala parkeak zein museoak, gune publiko zein pribatuak bisitatuko dituzte. Bildutakomaterialarekin lan egingo dute ondoren arratsaldeko saioan, material hori antolatu etakomunikatu nahi dutena ondo taxutzeko.

Norentzat

12 irudigilek hartuko dute parte.

Parte hartzeko baldintza orokorrak:

• Parte hartzaileek Euskal Herrikoak izan behar dute.

Galtzagorri Elkarteko bazkide izatea baloratuko da.

Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea ere kontuan izango da.

• Parte hartzaileek ez dute zertan lan argitaraturik izan behar.

ESKAINTZA

Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epai-mahaiak aukeratzen dituen 12 lagunei. 5egunez, 7 ordutako saioak eskainiko dira. Guztira, 35 orduko tailer praktikoa litzateke.

Beraz, beka bana izango dute tailer honen formazioa jaso eta bertan sortuko diren lanakbideratu eta bistaratzeko.

Noiz eta non

2015eko urriaren 19tik 23ra egun osoz, Komikigunean

Izen ematea

Parte hartu nahi dutenek honako ariketa eginda bidali behar dute:

Egunero ia ikusi ere egiten ez ditugun milaka objektuen aurretik igarotzen gara.Egunerokotasunaren mantuak gauzek (gizakiak sortutakoek edo naturalki jaioek) beren baitangordeta duten miraria ezkutatzen duela dirudi. Une batez gelditu eta ikuspuntua aldatzekoahalegina egiten badugu, segituan sortuko zaigu harridura: orain arte oharkabean zegoen horribat batean argi berri eta liluragarria dario. Gehiago ikusteko beharra daukagu, ulertu, gurejakin-mina transmititu. Gure ezjakintasunaren kontzientzia hartzen dugu orduan eta honetatiklibratu nahi dugu.

Armiarma sare bat, guraize batzuk, arkakuso bat, krema hidratatzailea, zitrikoak, zubiak,oinak… bezalako gauzak izugarri atsegin izatera irits gaitezke, eta benetako obsesio bilakadaitezke. Lehenengo pausoa da jakitea zer diren, nola funtzionatzen duten, zergatik diren direnbezalakoak...

Proposatzen dugun ariketa hauxe da:

1. Eguneroko objektu bat hautatu: gure harridura sor dezaketen baina oharkabeanpasatzen zaizkigun horietako bat.

2. DINA3 batean objektu hori zer den transmitituko duen lamina egin. Ñabardurezbetetako irudikapen mimetiko bat izan daiteke, objektuaren adibide ezberdinakbiltzen dituen katalogoa, objektuaren atalen edo barrualdearen irudia… Ikuslearigure lilura transmititzea da helburua eta beregan jakin-minaren harra piztea.

3. Esperientziatik eta objektuaren zuzeneko behaketatik abiatzea gomendatzen da.

Ariketa horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko dute:

- Curriculuma

- NANaren kopia bat

- Posta elektronikoaren helbidea

- Telefono zenbakia

Dokumentazioaren hiruna kopia bidali beharko dituzte CD formatuan helbide honetara:

Galtzagorri Elkartea

Zemoria kalea, 25, behea.

20013 Donostia

Epeak

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 17a izango da.

Aukeratutakoei 2015eko irailaren bigarren astean erantzungo zaie.

Informazioa eta argibideak

943 471 487

www.galtzagorri.org

galtzagorri@galtzagorri.org

 

 

 

]]>
Thu, 11 Jun 2015 06:01:46 +0000
Debako Arte Eskolako Arte Grafikoen egoitza berritu du Aldundiak, Udalarekin elkarlanean http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/114-centros-de-arte/2263-culmina-la-reforma-de-la-sede-de-artes-graficas-de-la-escuela-de-arte-de-deba.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/114-centros-de-arte/2263-culmina-la-reforma-de-la-sede-de-artes-graficas-de-la-escuela-de-arte-de-deba.html

Gipuzkoako Foru Aldundiak 220.000 eurotako diru laguntza eman du Debako Arte Eskola eraberritzeko, proiektua mantenduz eta indar berrituz. Arte grafikoko tailer guztiak hartuko ditu bertan, grabatua, litografia eta serigrafia, baina baita pintura ere. Bulego eta bilera aretoak osatuko dute egoitza.

Debako Arte Eskolak prest du jada Arte Grafikoen espazio berritua, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debako Udalak bertan egin dituzten zaharberritze lanak burutu ondoren. Bertan kokatuko dira Artelekun zeuden serigrafia eta litografia tailerrak.

Txomin-Enean Artelekuren ibilbidea amaitzear zegoela, Foru Aldundiko Kultura Departamentuak han garatutako proiektuei erantzuna eman eta kokapen berriak aurkitzea erabaki zuen, Gipuzkoan dauden zenbait jarduera egonkorretan txertatuz. Horrela lehendik dauden egitasmoei bultzada ematen zaie, eta, aldi berean Artelekun urtetan landu ziren jarduerak mantendu eta indarberrituko dira. Asmo horren barruan txertatzen da Debako Arte Eskolarekin eta Udalarekin egin den elkarlana. Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatua esan du "elkarlanetik sortzen diren proiektuak, udal, Aldundi eta ergalieen artean, alegia, sendoagoak dira eta etorkizun hobea dute"

Arte grafikoko tailer eraberritu honek, atal guztiak hartuko ditu, grabatua, litografia eta serigrafia, baina baita pintura ere. Egoitza osatzeko, gainera, bulego eta bilera aretoa ere baditu

Debako Arte eskolako arte grafikoko egoitza berritzeko lanek 240.000 euroko kostua izan dute, eta hauetatik 220.000 Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri ditu. Lan horietan egitura, zurgindegia, elektrizitatea, iturgintza, berogailua, pintura eta sutearen aurkako neurriak berritu dira, besteak beste.

Erabilera berriak

Egoitza berrituta erabiltzaile, ikasle eta irakasleek baldintza egokiak izango dituzte aurrerantzean proiektuak aurrera egin dezan. Baina egoitzaren baldintzak garrantzitsuak izanik, pertsona eta edukiak are garrantzitsuagoak dira. Udala eta Aldundia elkarlanean aritu dira arlo horretan ere, eta Arte Eskolaren etorkizunari buruz hausnarketa prozesu parte-hartzaile baten ondorioz, Debako eskola, sorkuntza eta arte-hezkuntzan oinarritutako eskola izatea erabaki da.

Erronka diziplina berriak eskolan txertatzea da, eta erreferentziazko sorkuntza tailerrak izatea. Ikasturte berriari begira hori guztia ekintza ezberdinekin lantzen joango da Debako Arte Eskola. Foru Aldundiak arte grafikoko ikastaroak abian jartzeko 15.000 euroko diru laguntza emango dio Debako Udalari.

]]>
Wed, 25 Mar 2015 12:29:21 +0000
Inoiz amaitzen ez dena http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/126-arteleku/2249-lo-que-nunca-se-acaba.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/126-arteleku/2249-lo-que-nunca-se-acaba.html

Erakusketa honek 2013-2014ko Gipuzkoako Artista Berrien Programan produkzio modalitatean aukeratutako hiru proiektuen emaitza biltzen du. Proiektuak Aparato#1 · Calcetines para caballeros de lana, Ivan Gómezena, Encuentros, Las chicas de Pasaik-ena, eta Irkus (m) Zeberioren G.R.€.Z.I.A dira.

Erakusketa honen bilera esanahia literala da; proiektuak Arteleku berriko Kontzejuko gelan -zentsu hertsian, biltzeko edo batzartzeko espazioan- aurkezten dira, elementu metaketaren eta sakabanaketa espazialaren arteko konfigurazio batez.

Idurikapenen eta emaitzen arteko tartea, asmoaren eta ekintzaren arteko tartea sumatzen dugu erakusketa osoan zehar. Parte hartzen duten artistetako batek dioen moduan batek inoiz ez badu amaitzen -proiektatzen, desiratzen, irudikatzen amaitzen-, zer ote arte praktikari lotutako zerbaiti hasiera eta amaiera ematea? nola negoziatu esana eta egina bereizten dituen tartea? sentikorraren esparrutik nola eutsi enpresa kapitalistak berezkoak dituen jarraipen eta balorazio logikoen aurrean, proiektu hauek ere nolabait logika horiei lotuta egon baitira?

Ivan Gómezek Aparato#1 · Calcetines para caballeros de lana izenekoan zuen hasierako interesa edukiaren eta edukitzailearen ikus-entzunezko gailuarekiko tentsioak fokalizatzea zen. Erakusketan, interes hori eskultura baten bidez zehazten da, aldi berean proiektore zinematografiko gisa funtzionatzen baitu, dispositibo baten eginkizuna dispositiboaren beraren formaren bidez desegiteko ahalegintzat.

Encuentros ikus-entzunezko produkzio proiektuan, Las chicas de Pasaik-ek maitasunaren gaineko azterketa bat” proposatzen zuten, dialogoa eta halako dramaturgia bat abiarazteko bitartekotzat. Ahotsaren eta elkarrizketaren eginkizunaren inguruan porrot egindako ahalegin batzuen eta hainbat aurkikuntzaren ondotik, banakako bideo pieza sorta batez gauzatzen da proiektua; eta gainera baliteke horiek guztiek, epe ertainean, pieza bakarra osatzea.

Irkus (m) Zeberiok G.R.€.Z.I.An zeukan asmoa zen marrazki eta komiki labur batzuk sortzea etorkizuneko Grezia bati buruz, 80ko urteetako Sc-fi amerikarraren|Greziar antzerkiaren antzera. Horren garapenean, Zeberiok haren antagonista politikoa marraztu du azkenean, Berlin. Lan prozesu orori dagokionez, artistak honakoa diosku: premisak (aurretiazkoak) garrantzi handirik gabeko zerbait bihurtzen dira, gainditu beharreko zerbait, eta hori gainditzeko modu bakarra barne suak eraman zaitzan uztea da, pizten zaituen hari segitzea.

Aurretiazkoak -dakigunaren ilusioa- zalantzan jartzea eta etortzeko denaren garrak kitzikatzea dugu, hain zuzen ere, inoiz amaitzen ez den artearen eginkizuna.

Aimar Arriola, 2013-2014ko Gipuzkoako Artista Berrien Programako komisarioa.

Ivan Gómez (Irun, 1984). Hondarribia eta Bilbo artean bizi eta lan egiten du.

Las chicas de Pasaik Maider Fernandez Iriarte (1988) eta Maria Elorza Deias (1988) dira. Donostian bizi eta lan egiten dute.

Irkus (m) Zeberio (Martutene, Donostia, 1982). Bartzelonan bizi eta lan egiten du.

]]>
Mon, 12 Jan 2015 10:40:45 +0000
Aldundiak arte eskola esperimental berria jarri du abian: KALOSTRA http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/126-arteleku/2247-kalostra-la-nueva-escuela-experimental-de-arte-de-la-diputacion.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/126-arteleku/2247-kalostra-la-nueva-escuela-experimental-de-arte-de-la-diputacion.html

Artista berrien formazioa beste artista ezagunen esku egongo da Santa Teresa eraikinean. Hauek dira lehen "kalostra" osatzen duten artistak: Maria Luisa Fernandez, Ibon Aranberri, Ana Laura Alaez, Jon Mikel Euba, Asier Mendizabal, Itziar Okariz eta Sergio Prego. Lehen ikastaroa martxoan hasiko da eta gaur zabaldu da izen emateko epea; otsailaren 16an egingo da artisten hautaketa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kalostra arte eskola esperimental berria jarri du martxan Santa Teresa eraikinean, Donostiako Alde Zaharrean. Artisten eskola bat izango da, artistek artistekin ikasteko eta praxian oinarrituta. Sei hilabetekoak izango dira ikastaroak eta bakoitzean 15 artista izango dira gehienez.

Gaur zabaldu da izen emateko epea eta otsailaren 16an erabakiko du klaustroak zein hamabost artistek hartuko duten parte martxoaren hasieran abiatuko den lehen ikastaro honetan. Klaustroa zazpi artista ezagunek osatuko dute: Maria Luisa Fernández, Ana Laura Alaez, Ibon Aranberri, Jon Mikel Euba, Asier Mendizabal, Itziar Okariz eta Sergio Prego.

Kalostran barrura begira egingo da lana; artearen praktika izango du oinarri. Xabier Gantzarain proiektuaren koordinatzaileak esan du: Artearen berezko balioa praktikan dagoela sinetsita gaude , ez audientzietan, ez diruan. Jarrera estetikoa baino, jarrera poetikoa hartzen du oinarri, eta belaunaldien arteko harremana, testuingurua bera, transmisioa eta ikasketa prozesu kolektiboa indartu nahi ditugu,, esperientzia partekatu baten bide.

Garai berriak

Kalostraren xedea Artelekuren haserako espiritua berreskuratzea da. Arteleku orain 27 urte zabaldu zen orduko beharrei erantzuteko, eta oraingoei aurre egiteko sortu dugu Kalostra esan du Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatuak, Arteleku bere horretan amaitu da, baina bere espiritu eta legatuak hor jarraitzen du. Tabakalerak hartuko du neurri handi batean testigua, bertara eraman da  Artelekuko liburutegia eta programazioa ere beraien esku gelditu da. Baina artisten kezkak urrunago doaz, belaunaldi berriek bere sormenean aurrera egin dezaten, ideia eta egitasmo berriak behar dira, eta formula ausart eta aurrerakoiak. Eta hori da Kalostra.”

Kalostra

Euskaraz bi hitz daude klaustro esateko: klaustro eta kalostra. Bigarren hori, gainera, anagrama bat da, eta bere hizkiekin ART SKOLA osatzen da. Santa Teresa eraikinarekin ondo lotzen den hitz horrek (bertan dagoen klaustroa lekuko) eskolaren oinarrizko egitura ematen du aditzera.

Artistek hartuko dute eskolari forma emateko ardura, klaustroan bilduta, eta horixe izango da eskolaren bizkarrezurra. Harreman zuzena eta artisten elkarrizketa eta arte praxia izango dira zentroaren oinarri.

Egitura

Ikastaroak bakoitzean eskolak emango dituzten 6-8 artistek klaustroa osatuko dute, eta kalostra horrek erabakiko du denboraldi bakoitzean eskolari eman behar zaion forma.

Klaustro horretatik, 3-4 artista izango dira hiruhileko bakoitzean eskolak emateko ardura hartuko dutenak. Artista bakoitzak ez ezik, klaustroak berak ere jarraipen zuzena egingo dio parte hartzaile bakoitzaren lanari, etengabeko elkarrizketan.

Eskola honen aurrebaldintzak presentzia eta konpromisoa dira.

Matrikularen prezioa 300 eurokoa da.

]]>
Mon, 12 Jan 2015 08:32:21 +0000
Nestor Basterretxea erakusketak zabaldu ditu ateak http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2237-la-exposicion-nestor-basterretxea-abre-sus-puertas.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2237-la-exposicion-nestor-basterretxea-abre-sus-puertas.html

Azaroaren 20tik otsailaren 14 arte artistaren obra intimoena ikusgai izango da Koldo Mitxelena kulturunean

Koldo Mitxelena Kuturuneak Nestor Basterretxeari eskainitako erakusketa aurkezten du, artistaren obra intimoena otsailaren 14 arte zabalik izango da KMko erakustaretoan. Inaugurazio ekitaldian Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol diputatua, Xabier Saenz de Gorbea komisarioa, eta Basterretxearen seme alaben izenean Monika eta Gorkak hartu dute parte.

Ikerne Badiolak azpimarratu du Nestor Basterretxeak "nahi zuen erakusketa da aurkezten duguna: bere etxean eta bere lantegian zituen obrak azaltzen dituena. Ilusio askoz hartu zuen  proposamena eta hil zen arte aritu zen lanean erakusketa prestatzen".

152 obra daude ikusgai, asko inoiz erakutsi gabeak, eta artistaren bizitza artistikoa eta pertsonala erakusten digute. Bere baserrian gordeta egoten den obraren lagin bat ikusi daiteke Koldo Mitxelena kultureneko erakustareto nagusian. Diziplina anitzeko artista zen bermeotarra, eta Xabier Saenz de Gorbea komisarioak antolatutako erakusketa honetan Nestor Basterretxearen lanaren benetako dimentsioa ikus daiteke. Pintura, eskultura, zinema, diseinua, argazkigintza, zeramika…guztiek piztu zuten Basterretxearen interesa eta guztietan esperimentatu zuen.

Erakusketa asteartetik larunbatera egongo da zabalik, astegunetan arratsaldeko 4tatik 8tara, eta larunbatetan goizen 11etatik ordu bietara eta arratsaldez 4tatik 8tara.

]]>
Thu, 20 Nov 2014 19:20:03 +0000
Editore mozorrotua KOLDO MITXELENA Kulturunean http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2230-el-ediotr-enmascarado-en-koldo-mitxelena-kulturunea.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2230-el-ediotr-enmascarado-en-koldo-mitxelena-kulturunea.html

Erakusketa honek editore berezi baten lan pribatua jarriko du agerian.  Jose Ignacio Olave (Bilbao, 1953), ikuspuntu profesionaletik begiratuta, artearen mundutik at dago, baina arteari oso lotua dago alde pertsonaletik; batetik, Jacinto Olave pintore eibartarraren biloba da, eta, bestetik, harreman estuak ditu artista askorekin.

Arte eroslea izanik, ez du bere burua bildumagiletzat jotzen; ziurrenik, hala izan arren, ezta mezenas ere. Egiaz, artista ugarien grabatuak editatu ditu bere kontura, irabazi ekonomikoak lortzeko asmorik gabe, modu desinteresatuan; plazer hutsagatik, sormen prozesu hori lehen eskutik bizitzeko asebetetzeagatik. Hori horrela, ikusle izan da, eta, hein batean, garapenaren antzezle. Nolabait esanez, bere zati bat da editatzen duen obra bakoitza. Haren eskuzabaltasunaren seinale da ez duela bere edizio bakar bat ere komertzializatu.

1993. urtean hasi (La vaca madre, Alberto Rementeria) eta bi hamarkadatan zehar bederatzi artistarekin batera egindako laurogeita bat grabaturen prozesuan parte hartu du. Obra horiei esker esan genezake Jose Ignacio Olave Euskadiko edizioaren rara avis bat dela. Erakusketa honetan, artelan horien lagin zabal bat ikusteko aukera izango dugu.

Komisarioa

Mikel Lertxundi Galiana ikerlaria, arte komisarioa eta Bilboko Arte Ederretako Museoko batzorde artistiko aholkularia da 2003tik. XIX mendeko eta XX mendeko hasierako artista euskaldunei, batez ere, denbora osoa eskainita, Donostiako erakusketa ugaritan (San Telmo Museo, Koldo Mitxelena Kulturunea Zentro, Untzi Museo, Okendoko Kultur Etxea) Bilbo (Bilboko Arte Ederretako Museoa) eta Salamancan (Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala) komisarioa izan da. Halaber, erakusketa-katalogoetan lagundu du eta. Eta, sarritan, ikerkuntzak eta artikuluak osatu ditu, monografia emaitza bezala eman dituzten.

Obrak

59 grabatu

9 Artistak

José Antonio Azpilikueta

Daniel Tamayo

Mikel Diez Alaba

Chema Elexpuru

Manu García Seco

Koldobika Jauregi

Jesús Mari Lazkano

Alberto Rementeria

Gentz del Valle

Noiz:

2014ko urriaren 24tik abenduaren 5era

Inaugurazioa:

urriak 24 19:30

Ordutegia:

asteartetik ostiralera  16:00 – 20:00

larunbatetan  11:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00

]]>
Thu, 23 Oct 2014 10:17:07 +0000
'Giza Orbanak' erakusketa KMK-an http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2217-la-exposicion-manchas-humanas-de-barbara-stammel-en-kmk.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2217-la-exposicion-manchas-humanas-de-barbara-stammel-en-kmk.html Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran, Barbara Stammelen ‘Giza Orbanak’ erakusketa ikusgai dago irailaren 6ra arte.

‘Giza orbanak' diapositiba-aurkezpen bat da, joan-etorriz, gure begien aurrean agertzen eta ondoren, desegin eta desagerturik hurrengoari tokia uzten dioten diren identitateez osatua; hau da, itxura, antz eta ezkutatzez osaturiko giza kate bat da. Begiak ditu abiapuntu. Baina horixe da pinturak irudikapenetik hurbilen dauden puntua. Existitu daitezkeen baina existitzen ez diren pertsonen erretratuak dira. Errealismo hori ez baita foto-errealismoa, baizik eta larritasun existentzialaren errealismoa. Stammelek 12 margolan sortu ditu erakusketa honetarako.

Barbara Stammel (Socking, 1960) Getarian bizi eta lan egiten du 1994. urtetik. Municheko Akademie der Bildenden Kunste eta Bartzelonako Pau Gargallo Arte Ederreko fakultatean egin ditu bere ikasketak. Gazteizko ARTIUM-en eta Burgoseko Arte Garaikideko zentroan aurkeztu ditu bere obrak besteak beste. 'Giza Orbanak'  Donostiako Ekain galerian eta Iruñako Sabina Kafean ikusgai jarri du dagoeneko. Bizi handiko pintura da, ia erasotzailea, eta horrek nabarmentzen dio, ez baitu inor axolagabe uzten.

]]>
Mon, 28 Jul 2014 08:56:15 +0000
Ama Lur filmaren Zine Foruma Zaldibian http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2214-cineforum-de-la-pelicula-ama-lur-en-zaldibia.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2214-cineforum-de-la-pelicula-ama-lur-en-zaldibia.html Gaur, arratsaldeko 6tan, Zaldibiako Goizane topagunean Nestor Basterretxearen eta Fernando Larruquerten Ama Lur pelikularen zine forum bat egingo da. Fernando Larruquert bertan egongo da eta emanaldia Nestor Basterretxeari omenaldi txiki bat egiteko ere erabiliko da.

Ama Lur, Carlos Roldanek esaten duen bezala, "batez ere, Euskal Herriari egindako emoziozko aipamena" dela da eta "zazpi euskal lurraldeetatik zehar bi urte baino gehiagotan zehar filmatutako hirurogeita hamarretik gora gaidun benetako kaleidoskopio bat" bezala irudikatzen du. Euskal Kultura sustraietan oinarritutako zinematografia-lengoaia propioa sortu eta, indarkeriazko erregimen batek nortasunaren edozein aztarna desagerrarazi zion herri bati informazioa eman. Euskal asmo horretan datzaz, jakina, Ama Lur filmaren gauzarik hoberen eta txarrenak.

Argazkiaren kalitatea, sarri askotan irudi-bandatik aparteko bide bezala asmatutako soinu-bandaren indarra, euskal paisaiaren edertasunaz bere zabaltasun guztian jabetzeko sentiberatasuna edo irudi desberdinak bata bestearekin lotzerakoan egindako muntaia-lan ikaragarria nabarmendu beharrekoak dira. Ama Lur galtze zorian dagoen gizartearen barnera abiarazten den etnologia indusketarako bidaia dugu.

Pelikula emanaldia amaitzean, bertako eta sasoiko produktuekin egindako lunch-afari bat dago 20€ kostatzen duena. Erreserbatzeko eta informazio gehiago lortzeko: goizane@goimen.org

]]>
Thu, 17 Jul 2014 09:58:08 +0000
Marrazki tailerra Artelekun http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/126-arteleku/2212-taller-de-pintura-en-arteleku.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/126-arteleku/2212-taller-de-pintura-en-arteleku.html Artelekuk marrazki tailer bat antolatu du hurrengo astean, uztailaren 14tik uztailaren 18ra, Santa Teresa komentuko eraikin berrian. Izibeñe Oñederra eta Josu Maroto izango dira tailerra irakatsiko dutenak Isabel Herguerak koordinatutako tailer honetan. Doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da uztailaren 10a baino lehen izena ematea.

Artelekuk berea egin nahi du, marrazkirako lanabesak eskuaren luzakin naturalak izanda. Marraztea, modurik aske eta zuzenena da norberaren barruan gertatzen dena, paperera erausteko. Taldean habiatzen den prozesua bakoitzaren espaziora bideratzea proposatzen da, marrazki serie luzea osatzen doan bitartean.

Espaziorekin dugun harremana ikuspuntu berri batetik heltzea proposatuko da jardunaldi bakoitzean, gaiari propio datorkion gonbidatuak lagunduta. Inspiratzeko tartea egingo zaio ikus-entzunezko materialari: animazioa, filma zatiak, dokumentalak...proiektatuko dira arratsaldetan.

Informazio gehiago: http://arteleku.net/eu/llegar-cruzar-ocupar



]]>
Mon, 07 Jul 2014 11:27:54 +0000
Pepe Espaliú Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2170-exposicion-sobre-pepe-espaliu-en-donostia.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2170-exposicion-sobre-pepe-espaliu-en-donostia.html Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran “Espaliú-abarrak: akzioak eta ondarea Donostian (1992-1994)" erakusketa izango da ikusgai abenduaren 17tik urtarrilaren 25era. Aimar Arriolak komisariatu eta Artelekuk ekoiztu duen erakusketa honek Pepe Espaliúren (1955-1993) azken lanaren hurreratze berri bat egiteko beharrezkoak diren baldintza dokumentalak entseatu nahi ditu, Arteleku - Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare funtsetik hartutako artistari buruzko materialetatik abiatuta.

Erakusketa Marginalia proiektuaren parte da, Aimar Arriolak Pepe Espaliúk Arteleku – Gipuzkoako Foru Aldundiari eman zion liburutegi pertsonalaren suspertze kritikorako garatutako egitasmoa. Proiektu hau Artelekuko mediateka dinamizatu eta balioan jartzeko egitasmoen testuinguruan kokatzen da.

Marginalia 2013 urtean zehar joan da garatzen Artelekun, Pepe Espaliúren heriotzaren 20. urteurrena baliatuz, eta bi ildo landu dira. Batetik funtsen inguruko ikerketa prozesua; bestetik, ekoizpen artistikoko lau azpi-proiektu. Marginaliari amaiera ematen dion erakusketa honekin lortu nahi dena ez da artistaren aldarrikapen soil bat egitea, baizik eta artistari esanahi kritiko berri bat emateko aukerak identifikatzea.

Erakusketan dokumentu multzo heterogeneoa (irakurketa oharrak, prentsa ebakinak, postalak, erosketa ordainagiriak, kromoak, billeteak…) aurkituko dugu; artistak bere liburutegi pertsonala osatzen duten orrien artean gordetakoa eta,  bilduma pribatu izatetik baliabide publiko izatera pasatzeko eraldaketa prozesuan dagoena. Horrekin batera, Artelekun eman zituen tailerren inguruko materialak, Carrying performancearen bideo eta argazkiak eta The Carrying Society taldearen lanak egongo dira ikusgai.

Erakusketa: Espaliú-abarrak: akzioak eta ondarea Donostian (1992-1994)

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea, Ganbara

Ordutegia: asteartetik ostiralera 16:00tik 20:00ra. Larunbatetan 11:00tik 14:00era eta 16:00tik 20:00era

Datak: abenduaren 17tik urtarrilaren 25era

Ekoizpena: Arteleku, Kultura zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia

Komisarioa: Aimar ArriolaLekua: Ganbara, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia.

]]>
Tue, 17 Dec 2013 10:09:15 +0000
Gipuzkoako artista berrien erakusketa Koldo Mitxelena Kulturunean http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2166-exposicion-de-artistas-noveles-de-gipuzkoa-en-koldo-mitxelena-kulturunea.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2166-exposicion-de-artistas-noveles-de-gipuzkoa-en-koldo-mitxelena-kulturunea.html

Donostiako KOLDO MITXELENA Kulturunean ikus daitekeen erakusketa honetan zazpi artistak –Julen Agirre, Oier Iruretagoiena, Sahatsa Jauregi, Antonio Macarro, Daniel Mera, Mikel Otxoteko eta Ainize Sarasola- euren lana sakonean erakutsiko dute azaroaren 28tik otsailaren 22ra.

Erakusketan proposamen ezberdinak aurkituko ditugu: marraztutako hainbat forma eta egitura, arkitektura eta eskulturaren hasierara eramango gaituztenak (Julen Agirre Egibar); neurri eta itxuraren zitazio desbideratuaren bidez gorputzari interpelatzen dioten beste forma multzo bat, (Oier Iruretagoiena); objektu multzo bat, inguratzen gaituen gunearen ikuspegia aldarazteko asmoa duena (Sahatsa Jauregi); film zatien multzo bat espazioan barrena ipinita eta bere baliabide narratiboak bilatu nahian (Antonio Macarro); imaginario baten berreraiketa -ideia eta gauzaren arteko distantzia- errepresentazioaren mekanismoekin duen konpromisotik abiatuta (Daniel Mera); ikusi eta entzuteko gune bereziak, bideoaren berezitasunaren inguruan sortutakoak (Mikel Otxoteko); eta “subjektu sutsuen” imajinatutako multzo baten erakustaldi grafikoa (Ainize Sarasola).

Betidanik hartu izan da Artista Berrien erakusketa Gipuzkoako artearen egoeraren neurgailu modura, baina, oraingo Artista Berrien Erakusketak ez du izan nahi diagnostiko emaile soila eta horren ordez esperimentazio gune berria proposatzen ari gara, non lekua izango duten gorputz eta zentzumen esperimentazioak, hala nola alderdi kognitiboak. Hori guztia, forma, irudi, soinu eta giro desberdinak sortuz teknikaren bidez eta barne leku zehatz bateko baldintzetara egokituta -Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoa, hain zuzen-, horrexek mugatuko baitu esperientziaren nondik norakoa.

Jarduera gehigarriak

Ohizko bisita bakarkako bisita gidatuez gain (momentuan) eta taldekakoez gain (aurrez erreserba eginaz) doako tailerrak eskainiko dira publiko ezberdinentzat. Datozen egunetan Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean eta sare sozialetan emango da tailerren eta daten berri. Tailer hauen helburua da publikoa arte garaikidera gerturatzea, sormena sustatzea eta esperimentaziorako espazio bat eskaintzea.

Erakusketa: Gipuzkoako Artista Berriak. 2013-2014

Lekua: Erakustaretoa, KOLDO MITXELENA Kulturunea, Donostia.

Komisarioa: Aimar Arriola

Ekoizpena: KOLDO MITXELENA Kulturunea, Kultura zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia

Datak: azaroaren 28tik otsailaren 22ra

Ordutegia:

asteartetik ostiralera 16:00tik 20:00ra.

larunbatetan 11:00tik 14:00era eta 16:00tik 20:00era

Inaugurazioa: azaroaren 28an, osteguna, arratsaldeko 7:30etan

Katalogoa: Aimar Arriolaren testuekin

]]>
Thu, 28 Nov 2013 13:00:21 +0000
EGINZALEAK! http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/123-convocatoria/2160-eginzaleak-.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/123-convocatoria/2160-eginzaleak-.html

Jarduerak: erakusketak, tailerrak, aurkezpenak, hiztaldiak...

Datak: urriaren 18tik azaroaren 16ra Lekuak: Arteleku, KOLDO MITXELENA Kulturunea, Hirikilabs (Suhiltzaileen Egoitza Zaharra, Easo kalea)

Gonbidatuak: Raquel Ares eta Iñaki Albistur (Arquimaña), Abelardo Gil-Fournier, Dario Urzay, Aitziber Eizaguirre (Tumaker) Donosti Knit, TrucaRec, Amonatela

Datorren ostiralean, urriak 18, hasiko da Eginzaleak! Artisau digitalak / Fabrikazioa hiritarren esku ekimena. Programa honek fabrikazio digitalaren, software/hardware askearen eta DIYren inguruko ekintzak, hala nola, tailerrak, erakustaldiak eta aurkezpenak hartzen ditu bere barnean; ekoizpen modu berriak, banaketa digitalak eta sareek biziberritutako prozesu eta teknika tradizionalak berreskuratzeko bidea ematen dutenak.

Sortzaileengandik hasi eta hiritar guztienganaino, publiko mota ezberdinei zuzendutako hainbat jarduera izango dira astean zehar. Ekimen honen helburu nagusia kostu txikiko teknologiak erabiltzen dituzten praktika eta proiektuak, ekoizpen eta distribuzio modu berrietan txertatuta daudenak eta antzinako artisauen ereduaren jarraitzaile direnak, hau da, material eta tekniken ezagutza, eta “egitearen” zaletasuna aldarrikatzen dutenak ikusaraztea da. Jarduerak Koldo Mitxelenan hasiko dira ostiralean, eta urriaren 21etik 24rako astean Artelekun eta Hirikilabs gunean jarraituko dute. Amaitzeko, azaroaren 16an hiritar azoka handi bat egingo da Hirikilabs-en. Bertan, haurrentzat ehunen eta gailu elektronikoen birziklapen eta berrerabilpen lantegiak ere eskainiko dira.

Eginzaleak! Artisau digitalak programaren osagarri moduan, hiru artista donostiarrek Mikel Laboa Katedrarekin kolaborazio txiki bat egin dute Laboa Gertutik erakusketarako.

Jarduera hauek Arteleku eta Tabakalerako laborategiek elkarlanean eraiki nahi duten lan eremua ezartzen dute, gai komunak ikuspegi sortzaile, ikertzaile, sozial eta hiritar batetik jorratzeko asmoa duena.

EKITALDIEN PROGRAMA

Erakusketa //   Ekoizpen digitala guztiontzat Ordutegia: urriak 18 - 16:00tik 20:00ra Tokia: KOLDO MITXELENA Kulturuneko atondoa Gonbidatuak: Raquel Ares eta Iñaki Albistur (Arquimaña) Fabrikazio digitala eta bereziki kostu txikiko inpresio digitala objektuak sortu eta banatzeko eredu berri bat da. Egunerokotasunarekin lotutako hainbat objektu erakutsiko dira, hala nola, aulkiak, lanparak, etxeko hornidurak eta dekoraziorako objektuak, eta hiru dimentsiotako inprimatze prozesua osorik ikusteko aukera izango da bertan, baita beste sorpresatxoren bat ere. Informazio gehiago

Lantegia //   Fabrikazio Digitala / Harria, Pixela, Plastikoa, Harria Ordutegia: urriak 21, 22 – 10:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra Tokia: Arteleku Gonbidatuak: Abelardo Gil-Fournier, Dario Urzay Tailer hau objektu fisikoen digitializatze eta objektu digitalen gauzatze prozesuen ikerketa eta hausnarketa laborategia da. Informazio gehiago

Tailerra //   Lanparak eraikitzeko tailerra: argia, birziklapena, inpresioa, laserra Ordutegia: urriak 22, 23, 24 - 15:30tik 20:00ra Tokia: Hirikilabs Gonbidatuak: Raquel Ares eta Iñaki Albistur (Arquimaña) Tailerrean lanparak eta objektu argitsuak diseinatuko ditugu birziklatutako edo erabiltzen ez ditugun elementuekin. Inpresio digitalak, laser ebakitzailea eta fresagailua erabiliko ditugu eraikuntza lanean. Informazio gehiago

Hitzaldia //  Materia - Informazioa Ordutegia: urriak 23 – 19:30 Tokia: Hirikilabs Gonbidatua: Abelardo Gil-Fournier Hitzaldi honetan geure bizitzetan eta mundua begiratzeko dugun moduan presente dauden materia-informazioa harremanaren ondorioetako batzuetan barnako ibilbidea egingo dugu. Informazio gehiago

Tailerra //  Openreflex: 3Dan inprimatutako argazki kamera baten eraikuntza Ordutegia: urriak 22, 23, 24 - 15:30tik 19:30ra Tokia: Hirikilabs Gonbidatua: Aitziber Eizaguirre (Tumaker) Lantegi honetan bi mundu zirraragarri uztartuko ditugu: 3D inprimaketa eta argazkigintza. Reflex kamera bat muntatuko dugu, lomografia erako argazkiak ateratzeko aukera emango diguna. Informazio gehiago

Taller //   Trapusonora - Soinu Arropak Ordutegia: urriak 22, 23, 24 / 22 eta 23an 16:00tik 20:00ra, 24an 16:00tik a 18:00ra Tokia: Hirikilabs Gonbidatuak: Donosti Knit, TrucaRec Trapusonora birziklapen eta ehun-aldaketara zuzendutako lantegi irekia da. Bertan txatarra, jostailu elektronikoak eta bigarren eskuko arropa, soinu-tresna bihurtuko ditugu. Informazio gehiago

Topaketa //  Bertako proiektuen aurkezpena Horario: urriak 24 19:30 - 21:00 Tokia: Hirikilabs Maker edo DIY ezaugarriak dauzkan proiektua daukazu? Artisautza ikuspegi berritzaile batetik lantzen duzu? Berziklapena eta teknologia lotzen dituzu zure sormen proiektuetan? Fabrikazio digitala erabiltzen duzu gauza miragarriak sortzeko? Urriaren 24an bertako proiektuak aurkezteko jardunaldia antolatu nahi dugu. Eskuak, norberak sortutako teknologia, irudimena eta jakinduria herrikoia erabilita gauza bereziak egiten dituen jendea ezagutu nahi dugu. Informazio gehiago

Haurrentzat Lantegia //   3x2Bota egin behar al dugu? Ordutegia: azaroak 16 12:30 - 18:00 (60 min. iraupena) Gonbidatuak: Amonatela Lekua: Hirikilabs Tailerra txikientzat pentsatu dugu. Jolasen bitartez erabiltzen ez ditugun jantziak eraldatuko ditugu eta ehun hacker bilakatuko gara! zergatik bota behar ditugu gauzak, berriak SORTU baditzakegu? Jantzi zaharrak ekartzea gomendatzen dugu. Osagarri sinesgaitzak sortuko dituzu! Informazio gehiago

Azoka //   Artisau berriak Ordutegia: Azaroak 16  - 10:00tik 20:00ra Lekua: Hirikilabs Zure proiektuen berri emateaz gain, zerbait erakutsi nahi baduzu Eginzaleak! azokan parte hartzeko gonbitea egiten dizugu. Azaroaren 16ean zure proiektuak, sorkuntza lanak, asmakizunak eta diseinuak ikusgai ipintzeko edo zure proposamenak egin ahal izateko leku bat atondo nahi dugu. Azoka Easo kaleko suhiltzaileen egoitza zaharrean, beheko solairuan, egingo dugu, eta haurrentzako tailerrak, janaria eta musika izango dira. Informazio gehiago

Instalazioa // “Gure Hitzak” Urriak 15 - Azaroak 23 Jaime de los Ríos, Daniel Tirado, Iñaki Rifaterra 2013 Tokia: Ganbara KMK Hiru artista donostiarrek sortutako instalazioak, teknologia berriak eta fabrikazio digitala, grabatu teknika tradizionalekin nahasten ditu, Mikel Laboa-ren musika irudietara, grabatuetara eta eskulturetara transmutatuz. Informazio gehiago

]]>
Thu, 17 Oct 2013 10:47:08 +0000
Balenciaga Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean ospatuko dira Moda eta Ikus-Arteen Topaketak http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/47-audiovisual/2157-el-museo-balenciaga-y-koldo-mitxelena-kulturunea-acogen-la-segunda-edicion-de-los-encuentros-de-moda-y-artes-visuales.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/47-audiovisual/2157-el-museo-balenciaga-y-koldo-mitxelena-kulturunea-acogen-la-segunda-edicion-de-los-encuentros-de-moda-y-artes-visuales.html

Modatik' 013 moda eta ikus-arteen arteko elkarrizketan oinarritzen da eta egitarauak Euskal Herria eta Nazioarteko sortzaileen lanak jasoten ditu.

Batetik, Balenciaga Museoan, Artelekun egin zen Arte-Argazki-Moda tailerrean sortutako proiektuak ikusi ahal izango dira urriaren 11tik 27ra. Tailer horretan bost argazkilari eta bost moda sortzailek bikoteka lan egin zuten proiektu partekatuak eratzeko Paco Peregrin argazkilariaren eta Gabriel Azkoitia moda aholkulariaren ikuskaritzapean.

Era berean, Artelekun egindako Bideo-sorkuntza-Moda tailerrean landutako bideoak ere ikusi ahal izango dira. Zuhar Iruretagoiena, José Morraja eta Sergio Ojeda artistek bideo-sorkuntza formatuko lan pertsonalak sortu zituzten, Ixone Elzo sortzailearen jantziekin elkar eraginez. Amaitzeko, nazioarteko argazkilarien lanak ere ikusgai egongo dira: Ana Laura Aláez, Tim Gutt, Ina Jang, Taka Mayumi edota Erwin Loafenak, besteak beste.

Topaketei amaiera emateko, urriaren 31an Biel Capllonchek hitzaldia eskainiko du KOLDO MITXELENA Kulturunean eta ondoren aipatutako bi tailerretako lanak proiektatuko dira.

]]>
Thu, 10 Oct 2013 11:40:48 +0000
Artista Berrien Programako sarituak aukeratu dira http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/104-certamen/2154-seleccionados-los-ganadores-del-programa-de-artistas-noveles.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/104-certamen/2154-seleccionados-los-ganadores-del-programa-de-artistas-noveles.html

Epaimahaiak aukeratu ditu jada Artista Berrien Programako aurtengo edizioko irabazleak. Erakusketa modalitatean hautatutako zazpi artisten lanak azaroaren 28an KOLDO MITXELENA Kulturunean egingo den erakusketan ikusi ahal izango dira. Sorkuntza modalitatean saritutako hiru ekoizpen proiektuak garatzeko berriz 12 hilabeteko epea izango dute egileek.

Erakusketa modalitatean orotara 19 artista aurkeztu dira erakusketa modalitatean, horietatik 6 emakumeak. Bost gizonezko eta bi emakumezko izan dira sarituak: Julen Agirre Egibar, Oier Iruretagoiena Arregi, Sahatsa Jauregi Azkarate, Antonio Macarro Fernandez, Daniel Mera Martinez, Mikel Otxoteko Olazabal eta Ainize Sarasola Ugartemendia. Erakusketa azaroaren 28an irekiko da eta egun hartan ezagutaraziko da sari bereziaren irabazlea.

Sorkuntza modalitatean 10 proiektu aurkeztu dira, horietatik 4 emakumezkoen proposamenak izan direlarik. Hautatutako proiektuak ondorengoak dira: ‘Encuentros’, Maria Elorza Deias eta Maider Fernandez Iriarteren proposamena; Ivan Gomez Gutierrezen ‘Calcetines para caballeros de lana’ eta Irkus Martinez Ceberioren ‘G.R.€.Z.I.A.’.

45 edizio honetan, orain arte bi urtero ospatzen zen Artista Berrien Lehiaketa urteroko programa izatera pasa da. Artista Berrien Programak 35 urtetik beherako Gipuzkoako artista gazteen sormen artistikoa bultzatu eta aintzat hartzea ditu helburu.

]]>
Mon, 30 Sep 2013 10:32:11 +0000
Arteleku arte feministaren topagune bihurtuko da hiru egunez http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/126-arteleku/2148-arteleku-se-convertira-durante-tres-dias-en-un-punto-de-encuentro-sobre-arte-feminista.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/126-arteleku/2148-arteleku-se-convertira-durante-tres-dias-en-un-punto-de-encuentro-sobre-arte-feminista.html

Uztailaren 22tik 24ra ospatuko dira ekoizpen feministaren inguruko jardunaldiak Artelekun. Donostiako zentro hau aitzindaria izan da artea eta sorkuntzaren alorrean feminismoak lantzen eta aurten, egitasmo honen bidez, azken 15 urteetan garatu duen lan-lerroari bultzada berria eman nahi dio  Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Arte ekoizpen feministak: ezagutza prozesuak eta belaunaldien arteko harremanak izenburupean, Maider Zilbetik koordinatutako jardunaldi hauek arte ekoizpen feministetara hurrerapena proposatzen dute artista ezberdinen lanetatik abiatuz. Bertan arte feministak erabiltzen dituen tresna ezberdinak (aldarrikapen queer, trans eta feministak, teoria kritiko queer eta feministak, arte feministak eskainitako bisualitate berritzaileak) artista ezberdinen prozesu lanetan nola barneratzen eta islatzen diren aztertuko da. Izan ere ezagutza berritzaileak eta ez legitimatuak posible egiten dituzten tresna feministak identifikatzea garrantzitsua da, hauek gure errealitatearen egiturak moldatzen lagunduko digutelako.

Era berean, jardunaldi hauen beste helburua belaunaldi ezberdineko artisten zein belaunaldi berekoen arteko harremanak arte ekoizpen feministaren bitartez aztertzea da.

Hitzaldiak eta publikoarekin mahai-inguru irekiak tartekatuko dira jardunaldi hauetan. Guztira dozena bat artistek euren ezagutza prozesuen inguruan hausnarketa egingo dute. Hauek dira parte hartuko duten sortzaileak: Xabier Arakistain, Maria Ptqk, Azucena Vieites, Naia del Castillo, Rosa Parma, Sahatsa Jauregi, Ana Laura Aláez, Jeleton, Itziar Okariz, Zuhar Iruretagoiena, Loren Alfaro eta María José Belbel.

Liburua

Bestalde, Artelekuk hiru pentsalari feministaren ekoizpen teorikoaren parte diren hiru testurekin liburua argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz. Eve Kosofsky Sedgwick, Wendy Brown eta Gayle Rubin-en testuekin batera María José Belbel liburuaren editoreak idatzitako sarrera dauka, obra hauen testuingurua azaltzen duena. Liburua uztailaren 24an aurkeztuko da jardunaldi hauen baitan.

]]>
Mon, 22 Jul 2013 10:24:33 +0000
Entrelazar http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2147-entrelazar.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2147-entrelazar.html

Entrelazar du izena KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran irailaren 14ra arte ikusi ahal izango den Dora Salazarren (Altsasu, 1963) erakusketak.

Giza eskalako zazpi eskulturak eta horiekin lotuta dauden zazpi marrazkik osatzen dute erakusketa. Eskulturak Princesas seriekoak dira eta 2011an editatu zen Cuentos para adultos liburuan agertzen dira. Lan hauei beste lan batzuk ere gehitzen zaizkie, 1995 urtean Intimidad Preservada (kortseak) seriearekin hasitakoak. Lan hauetan artistak mundu sinboliko alternatiboa aztertzen du, batik bat emakumearen unibertsoan zentratuta.

Mary Shelleyren Frankensteinekin eta George Orwellen 1984rekin liluratuta, Salazarrek figura hauek eraikitzen ditu, zeinak soina aldatzen duten eta aurpegi-maskara berdina partekatzen, exijitutako, ikasitako edo  bururatutako nortasunen bila. Obra hauetan gorputza eraikuntza sozial eta kultural bezala ulertzen da, denboraren bidez aldatzen dena; eta nortasuna, eraikitzen den gauza subjektibo bezala.

Traje eta ohituren, makillaje eta erritoen inauteri desfile hau soka, larru, altzairu eta kobrezko hariekin dago eginda. Figura  fantasmagoriko hauek Ganbarako teilatutik zintzilik daude. Larruz eta kapaz eginiko irudiak dira, izana eta itxuraren arteko dialektika islatzen dutenak. Daukatena kentzen badiegu atzean ezer dago ezer, hutsa-heriotza.

Uztailaren 16tik irailaren 14ra

Ordutegia:Asteartetik larunbatera, 16.00etatik 20.00etara.

Sarrera doan.

]]>
Tue, 16 Jul 2013 09:05:18 +0000