Orokorra http://www.gipuzkoakultura.eus/ Wed, 24 May 2017 02:12:26 +0000 FeedCreator 1.7.3 http://www.gipuzkoakultura.eus/images/M_images/ Orokorra http://www.gipuzkoakultura.eus/ Praileaitz I: Iragana, oraina eta etorkizuna http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/85-libros/2406-2017-05-22-11-43-06.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/85-libros/2406-2017-05-22-11-43-06.html

Gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa aretoan, Praileaitz I haitzuloaren liburua aurkeztu da. Barrunbe honetan 2000 eta 2009 urte artean egin diren lanak batzen ditu monografiko honek. Deban kokatua dagoen aztarnategi honen ezaugarri garrantzitsuenen berrikuste bat egiten du publikazioak,baita Paleolitiko (Goikoa eta Erdia) denboraldiko ikerketa berriak jarraitzeko ikuspuntuak azaldu ere, gehien bat, duela gutxi aurkitu diren guneak, denetatik kronologia zaharrenekoak dinerak.

Aurkezpenean María José Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria; Pedro Bengoetxea, Debako alkatea; eta Xabier Peñalver, Sonia San José eta Jose Antonio Mujika-Alustiza, liburuaren editoreak egon dira. Monografiko hau Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako Munibe Monographs, Anthropology and Archaeology Series publikazioaren lehenengo liburukia da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, udaletxe desberdinen eta beste agente pribatuen laguntzari esker plazaratuta.

Xabier Peñalver indusketa eta ikerketa proiektuaren zuzendariak, Sonia San Jose arkeologoak eta Jose Antonio Mujika-Alustiza historian Doktoreak editatu dute liburua. Aldiz,eremu eta laborategi lanak burutzeko, Peñalverrek zuzendutako jakintza alor anitzeko talde bat beharrezkoa izan da . Herrialde desberdinetako 20 erakunde eta 38 ikertzailez osatuta dagoena.

Liburuaren sortze prozesua ikerketa proiektuarekin batera hasi zen, orain dela 17 urte baino gehiago, 2000. urtean, hain zuzen. Monografikoa paperezko edizioan zein bertsio digital librean atera da, azken hau, Aranzadiko webgunean artikulutan banatuta ikus daiteke.

Indusketa arkeologikoen garrantzia iragana berregiteko gaitasuna dela azpimarratu nahi izan du Peñalverrek. Arkeologoaren hitzetan Praileaitz I kobazuloan, non kultura jarduerak eta eta erritoak egon ziren, aurkikuntza garrantzitsuenak 29 zintzilikari izan dira, gehienak harri beltzak eta dekoratuak, lepokotan multzokatuak; gainera okrezko arkatzak eta beste motatako arte higigarria azaleratu da. Hori gutxi balitz, barrunbean labar pinturen zantzuak ere agertu dira. Peñalverrek lan egiteko prestutasuna momentu orotan adierazi duen lantaldea eskertu nahi izan du, eta Europako hezkuntza eta kulturan ospe handiko pertsonen laguntza goraipatu du.

Guzti horretaz hitz egiteko, datorren ostiralean, maiatzak 26, arratsaldeko 19:00etan KOLDO MITXELENA Kulturunean Praileaitz I: iragana, orainaldia eta etorkizuna hitzaldia emango da.

Aurkikuntza baten kronologia

Praileaitz I haitzuloa, zeinaren diziplinarteko memoria aurkezten den, Praileaitz mendian dago. Mendi horrek jatorrian itxura konikoa zuen eta kobazulo ugari, baina horietako asko eta asko suntsitu egin ditu bertan dagoen harrobiak (ustiapenak jardunean oraindik gaur egun), eta, egun mendiaren periferiaren zati txiki bat baino ez da geratzen. Desagertutako leku horietako bat Praileaitz II haitzuloa da, zeina “presako prozeduraren” bidez indusi zen 1988. eta 1989. urteetan. Haitzulo horren leherketa ondo ikusten da ingurutik ateratako argazki batzuetan.

Praileaitz I haitzuloa 1983an aurkitu zen, eta bere patua hurrean zuen aipatutakoaren bera zen. Harik eta haitzuloaren jalkin arkeologikoa erabat hustu arte industeko agindua beteta, bertan dagoen legar-harrobiak irentsiko zuen.

Behe Madeleine aldiko multzokatutako zintzilikario litikoen aurkikuntza garrantzitsuek, beste arte higigarri-elementu batzuek, erabilitako okrezko arkatzek, sutondoek eta abarrek adierazten zuten errituzko edo kultura-ekintzak egiten zituzten leku berezia zela, baina ez zen nahikoa izan Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarentzat suntsiketatik libratzeko. Aztarnategia hustu arte segitu behar zen lanean, eta gero desager zedila lasai asko.

Baina indusketa prozesuan sekulako aurkikuntza egin zen: hainbat labarretako margo paleolitiko, haitzuloaren leku sakonenetan. Eta horrek esan nahi zuen legez haitzuloa ezin zela birrindu.

Handik aurrera ekin zioten babes-dekretuak lantzeari: 50 metro gehienez galeria “ezagunetik” aurrera. Ez dira kontuan hartzen (gaur egun ere ez dira kontuan hartzen) jalkin emankorrez betetako galeriak, ez baitira oraindik indusi. Eta harrobiak jarraitzen zuen (eta jarraitzen du) aurrera.

Babesa aldi baterako 65 metrora handitu eta gero, egun 50 metrora itzuli da. Bitartean, eta bi urteko etenaldiaren ondoren, 2012.urtetik buztinez betetako galeriak industen segitzen dira, non beste espazio batzuk zabaldu ez ezik, Erdi Peleolitikoari dagozkion maila batzuetara iritsi dira.

]]>
Mon, 22 May 2017 10:32:04 +0000
William Finnegan, 2016ko Pulitzer saria, “Kultura eta Kirola” zikloko lehen gonbidatua http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/100-conferencias/2405-2017-05-19-09-26-01.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/100-conferencias/2405-2017-05-19-09-26-01.html

2016ko Pulitzer sariduna den Finneganen bisita Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultura eta Kirola izenburupean antolatutako hitzaldi ziklo baten barruan kokatzen da. Goizane Álvarez Kiroleko zuzendariak gaur goizean aurkeztu du zikloa, maiatzaren 26an hasi eta datorren ikasturtean zehar luzatuko dena eta bi sektoretako gonbidatu ezagunak bilduko dituena.

Años salvajes abentura istorio zirarragarria eta lehen mailako autobiografia literarioa da.  Bizi esperientzia bat izateaz gain, Finneganentzat surfa askoz gehiago da, balioen, printzipioen eta bizi ikasketen eskola bat da. Idazlearentzat surfa mundu bat da, zeinetan nahasten diren kirola, natura eta bizitzaren ikasketa, eta zeinetatik ondorioak ateratzen dituen, besteak beste, surfean ez dagoela maila sozialik.

Kritikaren arabera, Años salvajes, zalantzarik gabe, surfari buruz inoiz idatzi den libururik onena da, bertan kirol horren misterioez, bere hierarkiez, bakardadeaz, sinismenez eta arriskuez hitz egiten da.

Egile ospetsu horren hitzaldiaz gain, surfa modu berezian bizi duten beste gonbidapen batzuk ere parte hartuko dute, hala nola, Maialen Sáezek, Gipuzkoako Surf Federazioko lehendakariak. Hilabete batetik hona, emakume baten zuzendaritzapean dago entitatea. Federazioak bere plan estrategikoa aurkeztu berria du, Gipuzkoan surfaren kultura sustatzeko helburuarekin.

Parte hartzaileen artean egongo dira, baita ere, Sancho Rodríguez, Surfilmfestibal eta Savage Cinemaren sustatzailea; eta Iñigo Urdinaga, idazlea, surflaria eta Surflaria eta Paradisua liburuaren egilea. Urdinagaren eta Finneganen arteko elkarrizketa bat egongo da topaketan.

Goizane Álvarezen esanetan, kirolak hedadura soziokultural garrantzitsua du, eta norbere burua, beste pertsona eta errealitate batzuk ezagutzeko funtsezko esperientzia bat da; muga eta oztopo guztiak modu osasuntsu eta aberasgarrian gainditzen dituen hizkuntza unibertsala da.

William Finneganen hitzaldian itzulpen zerbitzua eskainiko da, eta ekitaldiaren amaieran koktel bat emango da.

Hitzordua datorren ostiralean da, maiatzaren 26an, 18:30ean, Donostiako Aquariumean. Hitzaldira joan nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute ondorengo helbidera: kirolekitaldiak@gipuzkoa.eus

]]>
Fri, 19 May 2017 08:21:19 +0000
Museoen nazioarteko Eguna Untzi Museoan http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2404-2017-05-17-09-21-37.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2404-2017-05-17-09-21-37.html

Donostiako Untzi Museoak, Museoen Nazioarteko Museoen Egunerako datozen maiatzaren 18rako eta 21rako jarduera desberdinak antolatu ditu.

Maiatzak 18, osteguna

Ate irekien eguna

Bisitaldi  gidatuak Itsas Jostailuak erakusketara  doako bisitaldi gidatua egingo da. Erakusketa honetara, itsasoarekin lotutako jostailuen historiaren zati esanguratsu bat bildu da: XIX. mendearen amaieratik XXI. mendea artekoa. Erakusgai dauden jostailu gehienak, Espainian fabrikaturiko jostailuen bilduma partikular garrantzitsua den Quiroga-Monte bildumakoak dira. Horretaz gainera, Untzi Museoaren fondoetatik hautatutako hainbat pieza daude.

ICOMek aurtengo urterako  eman duen leloa hartuz –Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museotan esanezina esan- bisitaldi gidatuak.  Bertarn esklabotzari buruzko erreferentziak egingo dira.

Bisitaldi gidatuak

12:30etan elebiduna

17:30etan elebiduna

Maiatzak 21, igandea

Ate irekien eguna.

11:30etan eta 13:30etan: Museko hirugarren solairuan 1957. urtean Donostian filmatutako Gente de Mar dokumentalaren proiekzioa egongo da. Dokumental honek antxoaren arrantza-aldia Donostiako Portuan erakusten du.

12:00-13:00: Plus 55ek Olatu Talka!ren programaren barruan Untzi Museoko sarreran ipuin kontaketa egingo dute. Untzi Museoko atarian Aita Mariri buruzko kontaketak  eta arrantza munduko eta itsas-munduko istorioak kontatuko dituzte.

13:00: Itsas Jostailuak erakusketara  doako bisitaldi gidatua egingo da. Erakusketa honetara, itsasoarekin lotutako jostailuen historiaren zati esanguratsu bat bildu da: XIX. mendearen amaieratik XXI. mendea artekoa. Erakusgai dauden jostailu gehienak, Espainian fabrikaturiko jostailuen bilduma partikular garrantzitsua den Quiroga-Monte bildumakoak dira. Horretaz gainera, Untzi Museoaren fondoetatik hautatutako hainbat pieza daude.etah

]]>
Wed, 17 May 2017 08:05:46 +0000
Pasaian eskala egingo duen “Hermione 2018” espedizioa aurkeztu dute Rochefort-en http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/101-festivales/2403-2017-05-15-09-39-48.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/101-festivales/2403-2017-05-15-09-39-48.html

Hermione 2018 espedizioa aurkeztu da gaur Rochefort herrian eta ekitaldian Hermionen bidaiaren geldigune bat Pasaia izan dadin, Gipuzkoako Aldundiak eta Hermione Elkartearen arteko hitzarmenaren sinadura gauzatu da. Ekitaldi honetara, Gipuzkoa eta Pasaia ordezkatuz, kultur eta turismoko hautetsi eta elkarte buruak bertaratu dira; Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendari den Maite Cruzado, Pasaiako Alkatea, Izaskun Gómez, Pasaiako Kultura Zinegotzia, Miriam Cano eta Albaola Elkarteko Lehendakaria, Xabier Agote.

Hermione itsasontzia, La Fayette markesak 1780an Amerikara egindako bidaian erabilitako itsasontzi historikoaren erreplika da. La Fayettek, independentziaren aldekoei sostengu militarra eskeini eta berriki besarkatutako ideia liberalak zabaldu zituen ordukoan. Fragata berria, ordukoaren erreplika zehatza da eta bela-zabalera handikoa da ere: 66 metroko luzera, 11,24 metroko erruna edo zabalera eta 46,90 metroko aire kalatua.

Hermione La Fayette elkarteak (itsasontziaren armadorea), Hermione 2015 bidaia arrakastaz burutzea lortu zuen. Bidai hau estreineko zeharkaldia izan zen eta itsasontzia La Fayettek, 1780an egindako bidetik ekin zion. Hermioneko bigarren bidaiak, Frantziar mediterraneoko eta Europar Atlantikoko kaiak jomugatzat ditu eta datorren udaberrirako aurreikusten da. 2018ko otsailean Rochefort herritik abiatuko da eta lau hilabetez luzatuko den zeharkaldi honek Pasaian geldialdia egingo du.

Hermione Pasaiako kaiako aho estutik sartzea, esangura historikoz betetako unea izango da, bertatik, Pasaiatik alegia, abiatu baitzen La Fayette estreinekoz Amerikara 1777 urtean.

Hermione Pasaian egotearekin batera, Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibala 2018 egitasmoa burutuko da. Lehen edizio honek bost egunetako iraupena izango du, Maiatzak 17 eta 21 bitartean. Festibalean aurreikusiten diren ekintzak hauek dira, ontzi tradizionalen nabigazioa, eta ekitaldi gastronomiko nahiz kulturalak.

]]>
Mon, 15 May 2017 08:32:08 +0000
Hartza Gipuzkoan http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/124-exposiciones/2402-2017-05-08-10-23-33.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/124-exposiciones/2402-2017-05-08-10-23-33.html

Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa da Gordailua eta San Telmorekin batera Gipuzkoan hartzak Historiaurretik gaur egunera izan duen presentziari buruzko erakusketa antolatu du Ekainberri. Erakusketaren komisarioa Aritza Villaluenga da eta ikusgai egongo da ekainaren 30rarte. Ondoren, Gipuzkoako hainbat herritara joango da.

Erakusketa hau hemendik aurerra egingo diren erakusketa ibiltarien lehenengoa da. Gordailuan kontserbatzen diren bildumak hedatzea du helburu, Gipuzkoako museo eta kultur eragileekin lankidetza bideak ezarriz.

Gordailua zenbait jarduera antolatzen ari da  lurralde honetan aurkituriko arkeologia eta paleontologia ondare  aberatsa zablatzeko. Eta lehenengo ekintza izango da gizarteari Gipuzkoako hartzak erakustearena.

Horretarako eta Prehistorian zehar, Gipuzkoan bizi izan ziren  hartz espezie ezberdinen (Ursus deningeri [Deninger hartza], Ursus spelaeus [haitzuloetako hartza], Ursus arctos [hartz arrea])  aztarnak erakusteko eta zabaltzeko  zenbait jarduera antolatu ditu Isturitz eta Oxocelhaya haitzuloekin, San Telmo Museoarekin eta Ekainberrirekin lankidetzan.

Erakusketa hau, Gordailuak urtean bitan egingo dituen erakusketa ibiltarietako lehenengoa izango da, eta Euskal Herriko biztanleen artean hartzak izan zuen presentzia adierazi nahi du. Lezetxikin aurkituriko hezur fosiletatik hasita hartzen errepresentazioetara iritsi arte, bai labarretako artean edo Isturitzeko tresna arkeologikoetan. Ibilbide hori Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan gordeta eta zainduta dauden bilduma arkeologikoetan oinarrituta egingo da, hain zuzen.

Erakusketan dauden piezen artean Lezetxikiko Ursus deningeri /Ursus spelaeus-aren garezurra dago. Bi espezie hauen bitarteko aparteko kasua da Europa osoan bakerrenetakoa, bi espezien  arteko bilakera ebolutiboa adierazten duena.

Lurraldeko geologia karstikoak, kobazulo eta leize ugariz osaturik, animalien hezurduren kontserbazioa bermatu du.

Hiru hartz espezie bizi izan ziren lurralde txiki honetan. Aztarna zaharrenak (240.000 urte) Lezetxikin aurkituak izan dira eta Deningeriko hartzari (Ursus deningeri) dagozkio. Espezie honen bilakaeraren ondorioz leizeetako hartz (Ursus spelaeus) ezaguna sortu zen (150.000-25.000 urte). Hartz arreari (Ursus arctos) dagozkion aztarnak urriagoak dira eta azken 10.000 urteetakoak dira

Espezie honentzat zulo txikiak hustutako enborrak edota lurrean erorita dauden zuhaitzak hibernatzeko toki aproposak direnez, zaila da bere aztarnak aurkitzea.

Kobazuloetan azaldu diren arrastoek - atzaparkadak, etzanlekuak edota hormetako leundurak- eta hezur aztarnek hartzen presentzia nabarmena adierazten dute. Bestetik, Goi Paleolitoko artean haragijaleen errepresentazioak gutxi badira ere, Euskal Herrian bi haitzulotan aztarna esanguratsuak aurkitu dira. Ekaingo leizezuloko hormetako (Zestoa) bi hartzen ingerada doi eta beltzek eta Isturitzeko harpeko (Donamartiri) tamaina txikiko lau irudikapenek gizaki eta hartz arrearen arteko harremana adierazten dute nolabait, haitzuloetako babesaren bila lehian baitzebiltan

Ekainberriren berrikuntzak

- Komunikazio euskarrien diseinu berria: Webgunea, eskuorriak, sarrerak, ibilbideko panelak… berritu eta orain arteko koben kolore ilunetatik koben sarreretako argitasunera pasa dira. Informazio gehiago, argiako eta intuitiboagoa bultzatu nahi dugu.

- Arte labarraren inguruko informazioa zabaltzeko, Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta sortutako Ekain kobazulo originalaren bisita birtuala webgunean sartu eta plataforma hau zabaltzeko lanak egiten ari dira. Fisikoki erreplika bat bisitatzen den moduan, mugikor eta beste hainbat euskarri digitaletan Ekain kobazulo originalera sartzeko aukera zabaltzen da. Orain arte kobazuloko margoak izan dira protagonistak. Hemendik aurrera artelan horiek sortu zituen gizakiari emango diote sarrera. Bisitariek artelanak ezagutzen dituzte, baina hauen atzean dauden pertsonaka ezagutu nahi dituztela konturatu gara. Arkeologia esperimentalaren bidez, nola biziraun zuten erakusten dugu baina orain, gizaki haiei itxura fisikoa jartzen diogu.

- Ekainberrik bere gunea zabaldu egiten du. Erreplikaren kanpoaldean historiaurreko etxola sortu dute eta oreinak bizikide izan ditzaketelea ikusi dute. Horregatik, Ekainberriko kanpoaldea bultzatu eta historiaurrearekin erlazionatutako hainbat gune garatu eta bultzatuko dira: historiaurreko etxeak, oreinen inguruko informazioa, historiaurreko ehizarako ibilbidea, historiaurreko paisaiaren ezaugarriak…

Eta 2018an Ekainberrik eta Gordialuak antolatuta, Ice Age Europe Meeting eta Ice Age Europe erakusketa ibiltaria antolatuko dira.

]]>
Mon, 08 May 2017 09:15:10 +0000
Elias Querejeta Zine-Eskola: euskal zinemari buruzko laborategi estetiko eta profesionala http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2401-2017-05-05-11-24-24.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/46-cine/2401-2017-05-05-11-24-24.html

Markel Olano diputatu nagusiak eta Denis Itxaso Kulturako diputatuak adierazi dutenez, Zinemaldiaren, Euskadiko Filmategiaren eta Tabakaleraren lankidetzarekin Aldundiak sustatutako zinema eskola berriari Elias Querejeta deituko zaio;  eskola horren zuzendari izango den Carlos Muguiro aurkeztu dute eta La hipótesis del cine proiektu irabazlearen xehetasunak azaldu dituzte.

Eskola berri honek Tabakaleran egoitza duten hiru erakunde zinematografikoen berezko jakintzaarloaren inguruan sortu da. Hiru erakunde horiek dira: Euskadiko Filmategia, Zinemaldia eta Tabakalera bera. Eskola, beraz, zinemari buruzko pentsamendu, ikerketa eta azterketa zentro gisa txertatuko da Tabakaleraren kulturaekosistema dinamikoan. Zentroak zinemaren ikuspegi bateratua izango du, eta proiektu pedagogiko berritzailea izango da, “zinemaren hiru aldietan” oinarrituko dena, eta horrek egiten du berezi nazioartean.

Muguirok adierazi duenez XXI. mendean gaudenean, beharrezkoa da prestakuntza zinematografikorako bestelako hurbilketak egitea, “filmak egiteko” premia zorrotzaz urrunduko direnak eta “zinema egitearen” beharrari irekita egongo direnak: pentsatzea, ukitzea, zaintzea, zaharberritzea, irudikatzea, usaintzea, berrikustea, programatzea, gogoratzea, gordetzea, proiektatzea… Zinema proiektatzea, zentzurik zabalenean: egin gabe dauden filmak asmatzea, baina eginda dauden filmen etorkizuna eta oraina ere aintzat hartzea. Horixe da Zinemaren hipotesia. Ildo horretan, zentroaren filosofiaren eta irakaskuntza-eskaintzaren oinarria izango da zinemagilearen kontzeptua zabaltzea eta zinemaren oraina, iragana eta etorkizuna kontuan izanik lan egiten dutenak ere hartzea.

Zinemaldiak, Zineuskadik eta Filmotekak osatzen duen ekosistema osatuko du Zine Eskolak eta Tabakalera edukiz beteko du, adierazi du Markel Olanok. Talentua finkatu eta erakartzeko baliogarri izango da Zine Eskola eta Tabakalera ikus-entzunezkoen erreferente bilakatuko du, erantsi du.

Itxasok adierazi du proiektu honekin aspaldiko nahi bat betetzen dela, eta baita ere legealdi honetan, kultura alorrean, hartutako konpromiso politiko nagusienetako bat. Eskola hau estrategikoa izango da, zinemaren inguruan eta bere iragan, orain eta geroaren inguruan talentu berriak sortzen lagunduko baitu. Gogoratu du Gipuzkoak profesional garrantzitsuak, ekitaldi nabarmenak eta gizartearen aldetik onespen handia dituela esparru honetan. Eta orain goi mailako prestakuntza eskainiko duen eskola bat izango dugu, aukera emango duena sorkuntza, prestakuntza eta ondare eremuen arteko harremanak indartzeko, eta sektoreari eta sortzaileei funtsezko bultzada emateko.

Kulturako diputatuaren ustetan proiektu honek eskola eredu berritzaile eta berezia proposatzen du eta primeran egokitzen da eskola kokatzen den ekosistema osatzen duten hiru erakundeen lan esparruetara. Eta proiektu horren aurrean Muguiro egongo da,  profesionaltasun, esperientzia eta ospe handiko zuzendaria.

Elías Querejeta Zine Eskolaren xedea zinemagileen prestakuntza da, terminoaren zentzu zabalean eta zeharkakoan. Iraganeko zinemarekin modu aktiboan lan egin dezaketen eta elkarreraginean jardun dezaketen zinemagileak (hala nola ikertzaileak eta zaharberritzaileak), edo egungo zinemarekin lan egin dezaketenak (zaintzaileak, esate baterako) edo etorkizuneko zinemarekin lan egin dezaketenak (sortzaileak, adibidez). Eskolaren irakaskuntzaeskaintza graduondoko hiru espezialitatetan zehaztuko da:

  • Artxibategia: Zaharberritzea, zaintzea, ikertzea
  • Zaintzailetza: komisariotza, kritika programazioa
  • Sormena: Gaur egungo teknologiak ahalbidetzen duen ikuspegi intetegratuarekin, erabateko zinemagilea.

Eskolak zinemaren ikuspegi bateratua du; proiektatzeko lanbidea ez dago irudiak erregistratzeko lanbidetik urrun. Zinemaren ikuspegi guztiz bateratu horrek irakaskuntza-proiektuaren alderdi guztietan du eragina.

Eskolak proposatzen duen eredu pedagogikoan bat egiten dute ikerketak, film-egintzaren bizipen suharrak eta jardun esperimentalak, baita kategoria bertikalen desegiteak (profesionala denaren eta amateurra denaren artean) eta kategoria horizontalen desegiteak (zinema eta beste sormen-diziplina batzuk).

Ikerketan oinarrituko den eskola, hizkuntza berrien bilaketa oinarri izango duena eta esparru akademikoa gaindituko duena. Zinemaldiaren, Filmategiaren eta TBKren fluxu profesionaletan modu aktiboan eta naturaltasunez txertatuko dena.

Zaharberritzearekin, artxibatzearekin, zaintzarekin eta sormenarekin lotzen diren zinemaren lanbideak modu intelektualean eta profesionalean jorratu nahi dituzten unibertsitateko graduatuentzat eta zinema-eskoletako graduatuentzat.

Euskal zinemari buruzko laborategi estetiko eta profesional eta nazioarteko ikerketa-eremu izan nahi du eskolak, esan du Muguirok.

Eskolako talde akademikoa eta zuzendaritzakoa lanean ari dira proiektua gauzatzeko. Laster eman ahal izango dute irekierari eta epeei buruzko datu gehiago

Muguiro

Madrileko Erkidegoko Zinema Eskolaren (ECAM) curriculum pedagogikoaren egilea izan zen, gaur egun Zinema Dokumentaleko espezialitateko burua da eskola hartan eta esperientzia azpimarragarria du zinemako programatzaile, sortzaile, irakasle eta ikertzaile modura

Muguiro Humanitate doktorea da  Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, Komunikazioko lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean eta Zinema Zuzendaritzako diplomatua Madrileko Erkidegoko Zinema Eskolan (ECAM).

Elías Querejeta

Itxasok azaldu du zergatik jarri zaion eskolari Hernaniko produktorearen izena: Elias Querejeta. Querejeta zine europarreko produktore nagusiena izan zen XX. mendebaldeko azken herenean.  Obra ospetsuenak bultzatu zituen, baina produktore gisa berak egindako lana urrunago joan zen. Sortzaile handia izan da, Espainiako eta Euskal Herriko zinema munduan bere marka utzi duen intelektuala; izan ere, bere legatua funtsezkoa da zinema eta zinemagileentzat eta, beraz, gure esker ona merezi du.

Egokitze lanak

Egokitze lanak Lurgoien enpresak egingo ditu. Aurrekontua 227.815 eurokoa da eta lanak bukatzeko epea 12 astetakoa.

Obrak barrualdea erabilera berrirako birmoldatzekoak izango dira. Proiektuaren arabera, espazioak hainbat eremu izango ditu.

  • Harrera eta administrazio eremua.
  • Irakaskuntza eremua: Eremu horrek izango ditu, batetik, irakaskuntzarako hiru gela eta bestetik, bi tailer, bata argazkilaritza tailerra izango dela eta bestea, berriz, proiektatzeko eta editatzeko makinentzako tailerra.
  • Ikasketak: Ikasketetarako lau eremu, audioa eta bideoa editatzeko.

Web orrialdea

Web orri bat prestatu da eta, hilabete batean gutxi gorabehera, askoz ere informazio zehatzagoa izango da. Web orriaren helbidea: www.zine-eskola.eus. Posta helbide bat ere prestatu da: info@zine-eskola.eus.

]]>
Fri, 05 May 2017 10:12:36 +0000
Ondarea Orain. Arkeologia eta Arkitekturako Kultura Ondareari buruzko azken berriak http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2400-2017-05-05-06-55-38.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2400-2017-05-05-06-55-38.html

Zeintzuk dira kultur ondareari dagokionez nazioarteko oihartzuna izan duten azken aurkikuntzak? Ezagutu dezagun jakintzaren atzean dagoen abentura: jakitearen abentura.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak Gipuzkoan eta beste toki batzuetan kultur ondarean egindako azken aurkikuntzen berri emango du. Aurkikuntza horiek oihartzun handia izan dute gure mugetatik kanpo eta gure ondarearen errealitatea ere astindu dute.

Gure helburua da aurkikuntza horiek,jakintzari egin zaizkion ekarpen berri horiek, jendearengana iristea, gehiago eta hobeto jakin nahi dugulako.

Urtero egiteko asmoa dugun hitzaldi ziklo honen lehenengo edizio honetan, neandertanlen garaiko eboluzioari buruz aurkeztu diren azken teoriak ezagutuko ditu. Paleolito garaiko labar arteari buruzko azken interpretazioak azalduko dizkigute. Era beran, arkitektura garaikidearen berrikuspenaren nondik norakoak ezagutuko ditugu ondarearen ikuspegitik begiratuta, eta ikusiko dugu Gipuzkoako zurezko eraikuntza nazioarteko erreferente bihurtzen ari dela.

Guztia formatu erakargarri, dibulgatzaile eta dinamiko batean; dokumentalen ondoren solasaldi bat egongo da, arlo bakoitzeko espezialistek moderatuta; ikertzaileek, beren esperientzia pertsonaletik abiatuta, azken aurkikuntzen berri emango digute, edo atzerritik etorritako adituek kultur ondareari buruzko ikerketaren abentura erakutsiko digute.

Programa

Maiatzak 15

Hitzaldia: Patrimonio contemporáneo ¿una contradicción?

Iván Blasi. Europar Batasuneko Arkitektura Garaikideko Mies van der Rohe Sariaren koordinatzailea. Mies van der Rohe fundazioa, Bartzelona.

Mugimendu modernoaren arkitekturako lan gehienak material, teknologia eta programen esperimentazio modura sortu ziren. Ez zen jarraipen historikoa izango zutenik pentsatzen, uste baitzen belaunaldi berriek esperimentatzen jarraituko zutela, eta beraz, zaharkituta gelditu zena ordezten. 80ko hamarkadatik aurrera, ordea, obra horietako batzuk zuten garrantziaz jabetzen hasi zen jendea, horietako asko eraisten ari zirela ikustean. Hitzaldian Europa mailako kasuak eta eman zaizkien irtenbideak aurkeztuko dira, argi utzita ez dagoela guztientzako balio duen irtenbide orokorrik edo konponbiderik eztabaidaz gain.

Maiatzak 16

Hitzaldia: Gipuzkoako zurezko eraikuntza. Sorpresak eta sorpresa (atsegin) gehiago.

Josué Susperregi. Dendrokronologia Laborategiko zuzendaria. Arkeolan fundazioa.

Ibon Telleria. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea.

Hizkuntza: euskara-gaztelania

Alemaniako Hausforsher taldeko adituek argitaratutak oaldizkariaren azken alea Pirinioetako eta Euskal Herriko zurezko arkitekturari eskainita dago. Talde horrek Gipuzkoako eraikinei buruz egindako balioespena oinarritzat hartuta, zurezko gure ondarearen adibide garrantzitsuenen nondik norakoak azalduko dituzte hizlariek. Baserriek toki nabarmena merezi dute, batez ere, kontuan izanda, azken datazioen arabera, gero eta atzerago dagoela eraikin mota berezi horren jatorria.

Maiatzak 17

Dokumentala: Crépuscule Néandertalien

(Rob Hope. Y.N Productions, Ville de Malataverne y Montagne TV. 2015. 52').

Aurkezlea: Rob Hope zuzendaria. Filmaren ondoren solasaldia egongo da.

Jatorrizko hizkuntza (frantsesa), azpitituluak gaztelaniaz, eta aldibereko itzulpena euskarara.

Rodano haranaren erdialdean 23 urtez ikerketak egiten jardun ondoren, Ludovic Slimakek zuzendutako CNRS taldeak aurkikuntza ikaragarriak egin ditu, Europako aurrehistoriako biztanleei buruz genekiena erabat aldatu duena. Zeintzuk ziren neronianoak? Neandertalek sortutako gizarte berri bat edo gizaki modernoaren lehen arbasoak?

Maiatzak 18

Dokumentala: Quand Homo sapiens faisait son cinéma

(Marc Azema eta Pascal Cuissot. MC4 productions. 2015, 52’).

Aurkezlea: Diego Gárate, TRACES laborategiko ikertzaile elkartua, Toulouse-Le Mirail unibertsitatea. Filmaren ondoren solasaldia egongo da.

Jatorrizko hizkuntza (frantsesa), azpitituluak gaztelaniaz, eta aldibereko itzulpena euskarara.

Astakeria al da esatea zinema Paleolitoan asmatu zela, duela 20.000 urte? Arte paleolitikoko pinturen eta grabatuen irakurketa berri batek proposatzen du artista prehistorikoak haitzuloetako hormetan islatutako animalien mugimendua banatzeko gai zirela, animazio zinemaren era primitibo bat balitz bezala. Ez hori bakarrik: narrazio bat grafikoki islatzeko gaitasuna zuten, alegia, bazekiten historiak kontatzen soinuen eta irudienbidez.

Lekua: KOLDO MITXELENA Kulturunea - Urdaneta, 9 - Donostia

Ordua: arratsaldeko 7:00etan

Sarrera irekia, aretoa bete arte.

 

 

]]>
Fri, 05 May 2017 05:36:11 +0000
21 artista gazte, 21 lokal: Local Art Pareta http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2399-2017-05-04-10-55-49.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2399-2017-05-04-10-55-49.html

Denis Itxaso, Kultura Diputatuak Local Art Pareta ekimena aurkeztu du Bbkafe-an. Aldundiak Arteuparterekin lankidetzan sustatu duen ekimenari esker Gipuzkoako hogeitabat artista plastiko gaztek euren obra erakutsi ahal izango dute Gipuzkoako merkataritza lokaletan.

Foru Aldundiak tokiko talentu artistikoa sustatzeko politikan eta Kultur Dealers edo Katapulta Tour bezalako antzeko programen testuinguruan kokatu du ekimena. “Hemen gatoz berriro Foru Aldundiaren xede nagusiarekin: sortzaileak eta espazioak harremanetan jartzea sortzaileak ahalik eta gehien ikusarazteko eta edonoren eskura egongo diren erakusketa zirkuitu hiritarrak sortzeko”, adierazi du Itxasok. Prentsaurerkoan parte hartu dute Paul Lataburu Arteuparteko ordezkariak eta   Marcos Navarro y Daniela Garreton, artista plastikoek.

Aldundiaren deialdian hautatutako artista eta lokalak hauexek dira:

  • DENDATU LOKALA (DONOSTIA) / MAIALEN REPARAZ
  • BOTANIKA (DONOSTIA) / AINIZE TXOPITEA
  • ASTARBE SAGARDOTEGIA (ASTIGARRAGA) / SUPERFACE
  • PESCADERÍA IRE (DONOSTIA) / DANIELA GARRETON
  • KOKOJATEN (EIBAR) / MARCOS NAVARRO
  • CONVENT GARDEN (DONOSTIA) / OHIERGI ESTORMES
  • CARREFOUR GOIERRI (GOIERRI) / ARITZ KABE
  • NOCOLOR (DONOSTIA) / JUNCAL AGUIRRE
  • ART DECO (DONOSTIA) / IÑAKI ELOSUA
  • A FUEGO NEGRO (DONOSTIA)  IMANOL AIZPURU
  • GOLOCAL SAN SEBASTIÁN (DONOSTIA) / MARÍA ROMERO
  • AQUARIUM (DONOSTIA) / FORTÚN
  • ASADOR URKIOLA (BEASAIN) / MAITE ROSENDE
  • RESTAURANTE KULIXKA (ZARAUTZ) / JAVI PECIÑA
  • BIDEGOXO (TOLOSA) / NATALIA CAMBRONERO
  • PETRITEGI (ASTIGARRAGA) / ANDONI GARCÍA BAÑEGIL
  • LAIA (HONDARRIBI) / JUDAS ARRIETA
  • MALA GISSONA (DONOSTIA) / JOKIN  FERNANDEZ
  • ARZAK (DONOSTIA) / UDANE JUARISTI
  • ASTORIA 7 (DONOSTIA)/ MIKEL ARTEAGA
  • BBKAFE (DONOSTIA)/ DANIELA GARRETON

Artista bakoitzak lau lan jarriko ditu ikusgai egokitu zaion tokian. Edozein modutako arte grafikoa jar daiteke, argazkiak izan ezik. Maiatzaren 4tik uztailaren 1era arte egongo dira obrak ikusgai. Ekimen hau amaitzeko, jaialdi bat egingo da Trintxerpeko Ziriza etxean artistak eta obrak bertan direla, eta zenbait jarduera antolatuko dira.

Ekimen hau osatzeko, web orri bat dago www.localartpareta.com, sareko oinarrizko tresna izango dena, eta bertan mapa interaktibo bat egongo da, Local Art Paretaren lehen edizio honetako erakusketa espazioak non egongo diren eta zein obra jarriko diren jakinarazteko.  Mapa inprimatu egingo da eta Turismo bulegoetan eta kultur zentroetan banatuko da.

Local.Art.Pareta hemengo artisten obra grafiko eta plastikoaren eta “eguneroko kontsumoko" Gipuzkoako espazioen “bategitea” oinarri duen proiektu bat da. Helburua da Gipuzkoako artisten sormen plastikoko lana ezagutzera ematea, egungo artisten talentua ikusgai jartzeko, espazioen sare bat osatuta, horrela balio erantsia emateko beren eguneroko zereginei, paretetan hemengo artea jarrita. Azken finean, artistei laguntzeko plataforma bat izango da, artistak eta espazioak biltzen dituena.  Proiektu honekin erakusketa zirkuitu bat osatuko dugu kaleetan, artista gazteei aukera emateko beren obrak ikusgai jartzeko, ezagutarazteko eta baita saltzeko ere. Horrela, artista horiek duten maila eta kalitatea ikusiko dugu. Kalea museo bizi bihurtuko da eta espazio bakoitza, hiriko erakusketa zirkuituko areto bat. Aukeratutako lokalek Gipuzkoako artearen mapa osatuko dute esan du Itxasok.

Nabarmendu du horrelako esperientziak hainbat tokitan egin direla, besteak beste, Bartzelonan, eta arrakasta handia izan dutela, bultzada berri bat eman diotela arte grafikoari, eta, horrela, hiri guztira zabaldu dela.

]]>
Thu, 04 May 2017 09:45:16 +0000
Carlos Muguiro izango da Aldundiak sustatutako Zinema Eskolako zuzendaria http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/sala-de-prensa/2398-2017-04-28-09-49-20.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/sala-de-prensa/2398-2017-04-28-09-49-20.html

Carlos Muguiro izango da Aldundiak sustatuta Tabakaleran sortuko den Zinema Eskolako zuzendaria. Horretarako deitua zen lehiaketan, epaimahaiak erabaki du “La hipótesis del cine” proiektua izendatzea irabazle, Muguiro kudeatzekoa den proiektua, hain zuzen. Aldundiak deitutako lehiaketan beste lau eskaintza aurkeztu dira.

Proiektuak zinemaren pedagogia zorrotza du abiapuntu, eta modu arrazoituan egokitzen da eskola kokatzen den ekosistema osatzen duten hiru erakundeen -Tabakalera, Euskadiko Filmategia eta Donostiako Zinemaldia- testuingurura eta lan esparruetara. Garapen bikaina du eta eskola eredu berritzaile eta berezia proposatzen du, proiektu honek planteatzen duen ideiarekin goitik behera bat datorrena. Muguirori dagokionez esan beharra dago esperientzia azpimarragarria duela zinemako programatzaile, sortzaile, irakasle eta ikertzaile modura, esan du Denis Itxasok, Kultura Diputatuak.

Aldundiak zuzendari hautatu berria aurketuko du datozen egunotan eta Eskolan garatuko den proiektuaren xehetasun eta ezaugarriak ezagutzera emango ditu. Oinarriek zioten moduan, proiektuak hiru ezagutza arlo hartuko ditu funtsean: zinema sorkuntza eta zuzendaritza; zinema ekitaldien kudeaketa eta plangintza; eta filmen artxiboa, katalogazioa eta zaharberritzea.

Carlos Muguiro 1966an Elizondo herrian jaioa da, eta gaur egun Zinema Dokumentalaren espezialitateko burua da Madrileko Erkidegoko Zinema Eskolan (ECAM), non curriculumaren disenatzaile izan baitzen, eta irakaslea Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean.

Zinema sorkuntzaren arloan, Sergio Oksmanekin batera, Goodbye, America (2006), Notes on the Other (2008), A Story for the Modlins (2012), eta O Futebol (2015) filmen zuzendaria izan da.

Zinema programatzaile gisa, Punto de Vista de Navarra jaialdiaren sortzaile izan zen, baita jaialdiaren zuzendari artistiko ere 2009 arte. Komisario gisa, atzerabegirakoak eta programak zuzendu izan ditu Madrileko Reina Sofia Museo Nazional eta Arte Zentroan, baita Dokumenta Madrid eta Zinebi jaialdietan ere. Epaimahaikide izana da hainbat zinemalditan, besteak beste, FidMarseille (Frantzia), Visions du Réel (Nyon, Suitza), Festival dei Populi (Florentzia, Italia) eta DocLisboa (Portugal) jaialdietan.

Liburuak ere argitaratu ditu, besteak beste: Antología de jóvenes escritores cubanos post-sovieticos (2005-2010); El cine de los mil años. Historia y estética del cine documental japonés; Ver sin Vertov. Una introducción a cincuenta años de cine de no-ficción ruso y soviético (1954-2004); eta El hombre sin la cámara. El cine de Alan Berliner/ The Man Without the Movie Camera. The cinema of Alan Berliner

Zuzendaritzako Katedraren koordinatzailea izan da San Antonio de los Bañoseko Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan (Kuba), eta irakasle bisitaria Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Ikerkuntzaldiak egin ditu Pariseko Cinémathéque Française-Musée du Cinema-n eta Habanako Cinemateca Cubana-n.

Muguiro Humanitate doktorea da  Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean (Doktoretzako Sari Berezia eskuratuta), Komunikazioko lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean eta Zinema Zuzendaritzako diplomatua Madrileko Erkidegoko Zinema Eskolan (ECAM).

Zine-eskola

Abiarazi nahi den proiektu pedagogikoak oinarritzat du eraikinean dauden ikus-entzunezkoei loturiko hiru erakundeen lan esparruak integratzea; Euskal Filmotekarena, Donostiako Zinemaldiarena eta Tabakalera kultur proiektuarena, alegia.

Eskolak hiru arlo izango ditu:

  • Filmak artxibatzea, katalogatzea eta zaharberritzea. Filmotekaren esparruan, zainketa, memoria eta historia barne hartuta.
  • Ekitaldi zinematografikoen kudeaketa eta planifikazioa: Zinemaldiaren arloko programazioa, festibalen antolaketa, kritika…
  • Zine sorkuntza eta zuzendaritza: Tabakalera kultur proiektuaren esparruan, ikus-entzunezko lengoaia, irudia, soinua, narrazioa…

Zentru honek ikus-entzunezkoen prestakuntza osagarria eta espezializatua eta sortzaileei zuzenduriko laguntza sustatu nahi du eta Gipuzkoan sektore hau sendotze bidean etorkizunerako oinarriak jarri nahi ditu.

Tabakalerak beheko solairuko 539 m2-ko espazioa utzi dio  Aldundiari datorren 25 urteetarako espazio horretan eskolaren proiektua gauzatu ahal izateko. Egokitzeko lanak hasiak dira dagoeneko eta abuztuan amaituko dira.

]]>
Fri, 28 Apr 2017 08:44:00 +0000
Meta! 2017 http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/subentzioak-eta-bekak/43-subvenciones/2397-meta-2017.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/subentzioak-eta-bekak/43-subvenciones/2397-meta-2017.html

Kulturako foru diputatu Denis Itxasok, arloko zuzendari Maria Jose Telleriarekin, Fundación Goteo-ko ordezkaria Manuela Frudá eta Bang Bang Zinema-ko ordezkaria Jon Paul Arroyo-rekin batera, Meta! programaren edizio berria aurkeztu du. Proiektu kulturaletan mikromezenasgoaz edo crowfundingaren bidez parte hartzeko eta finantzatzeko programa da Meta!, eta Aldundiak 70.000 euroko ekarpena jarri du herritarrek proiektuetarako egin ditzaketen ekarpen indibidualak osatzeko.

Ekimen honek bidea eman nahi du herritarrek eta gizarte eragileek proiektu eta politika kulturaletan parte har dezaten; orobat, aukera ematen du proiektu eta ekimen kultural desberdinek -Internet plataformetan plazaratzen direnez- gizartean zein atxikipen eskuratzen duten jakiteko, dirulaguntza publikoen osagarri diren finantzabide pribatuak eskuratzeko, proiektu bakoitzaren jarraitzaileek egiten dituzten ekarpenen bitartez, eta finantzaketa publikoa sostengu edo onarpen sozial handiena duten proiektuetara bideratzeko.

Kulturaren sustapena indartu nahi dugu Gipuzkoan, eta horretarako beharrezkoa da baliabide handiagoak sortzeko politikak garatzea, sortzaileen jarduera eta kultur industriak bultzatzeko. Hori bideratu ahal izateko, proiektu eta sortzaile kulturalen gizartearen arteko lotura sendotzea komeni da, kulturgintzara baliabide ekonomiko zabalagoak erakartzeko, batik bat esparru pribatutik, eta, horrela, kulturgintzari iraunkortasun sostenibilitate handiagoa emateko, eredu iraunkorrago, partizipatiboago eta eraldatzaileago batera joz. Horregatik jarri genuen martxan, 2016. urtean, META! programa, eta ekimen hark izan zuen arrakastak animatu gaitu edizio berri hau egitera, azaldu du Itxasok.

Kulturako diputatuak adierazi du programa honekin lagundu nahi dugu kulturgintzan ekimen berritzaileak eta eragile berriak sortzen eta, halaber, horiek sendotzen, ezagutza eta jokaera modu berriak ahalbidetuz”. Era berean, kultur proiektuak finantzatzeko programak politika berri bat dakar programak, laguntzak emateko garaian gardentasun handiagoa eta inplikazio sozial zabalagoa bermatzen duena; azken batean, gizartea bera izango baita kultur proiektu interesgarrienak zein diren bere iritziz zehaztuko duena.

Iaz jasotako 37 proiektuetatik 20 izan ziren hautatuak eta denek eskuratu zuten behar zuten finantzaketa. Herritarren ekarpena 84.450 eurokoa izan zen, eta Aldundiarena 66.572 eurokoa. 1.556 pertsonak parte hartu zuten, 15 herrialdetakoak, eta batez beste 64 euro jarri zituzten.   Deialdi berri honetan, Kultura Departamentuak baliabideak, formakuntza eta laguntza emango die partaideei. Proiektu bakoitzak bere mikromezenasgo kanpainan eskuratzen duen adinako zenbatekoaz lagunduko ditu proiektuak, proiektu bakoitzeko 3.500 eurorainoko mugarekin. Interesatu guztiei crowfunding erako proiektu garapenari buruzko formazioa emango zaie, proiektu hautatuen egileek ikastaro espezifikoa jasoko dute uztailean eta etengabeko aholkularitza ere bai proiektuak plazaratzeko eta garatzeko erari buruz.

Maiatzaren 9eko tailerrean parte hartzeko esteka: http://goteo.cc/metataller9demayo

Kanpaina Internet eta sare sozialen bitartez egingo da batik bat, eta bi fase izango ditu, partaideak erakartzeko, dohaintzak eta partaidetza sustatzeko, hautatu diren proiektuak ezagutzera emateko eta kultur partaidetzaren aldeko giroa sortzeko. Proiektuak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 9an amaituko da eta izena emateko helbide honetara jo behar da: meta@gipuzkoa.eus

Meta! egitasmoa Goteo Fundazioaren bidez garatzen da. Goteo finantzaketa kolektiboa (diru-ekarpenak) eta lankidetza banatua (zerbitzuak, azpiegiturak, mikroatazak eta beste baliabide batzuk) burutzeko gizarte-sarea da, eta haren bidez, herritarren konpromisoari esker, proiektu sortzaile eta berritzaileen garapen autonomoa sustatzen da, gizarte, kultura, zientzia, hezkuntza, teknologia edo ekologiaren esparruetako helburuak lortzearren. Goteo arduratuko da programaren kudeaketaz, formazioaz, META plataforman espazioa sortzeaz eta proiektuak hautatzeaz eta laguntzeaz.

]]>
Tue, 25 Apr 2017 07:58:21 +0000
Untzi Museoa Iberdrolaren erakusketan http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2396-2017-04-19-09-05-56.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2396-2017-04-19-09-05-56.html

Untzi Museoaren bildumakoak diren lau pieza Iberdrolak antolaturiko Oroitzapen berreskuratua. Aztarnak Estatu Batuen historian erakusketan daude ikusgai. Erakusketa Bilboko Iberdrola Dorrean egongo da uztailaren 2 arte.

Utzitako materialak hauek dira:

-  XVI. mendeko euskal baleontziaren modeloa. Inbentario zkia.: GFA-037786/560UM

-  Otarrainak harrapatzeko kaiola. Inbentario zkia.: GFA-036193/1795UM

-  XVIII. mendeko itsasontziaren modeloa. Inbentario zkia.: GFA-038606/1460UM

-  XVII. mendeko xista. Inbentario zkia.: GFA-038705/1715UM

Objetu hauek ere erakusketaren katalogoan erreproduzitzen dira. José Manuel Guerrero Acosta da edizioaren arduraduna, eta baita erakusketaren komisarioa eta koordinatzailea.

]]>
Wed, 19 Apr 2017 08:02:38 +0000
Marysse Lassalle eta Michel Pernot, ikerlari frantziarrak, Agorregiko burdinolara etorri dira http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2395-2017-04-10-10-10-08.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2395-2017-04-10-10-10-08.html

Landetako Sabres herrian (Akitania) maiatzaren 19 eta 20an Des hommes et du fer izenburuarekin ospatuko den kongresuaren berria zabaltzeko eta aldi berean memoria eta metalgintzaren inguruan bultzatzen ari diren proiektua azaltzeko Maryse Lasalle eta Michel Pernot ikerlariek Agorregiko burdinola bisitatu dute. Instalakuntza ezagutu duten bitartean aprobetxatu dute labe garaiaren sorrera eta euskal burdinolen ezaugarrien gainean informazioa trukatzeko. Hau dena Akitania eta Euskal Herriaren arteko harreman historikoen testuinguruan barne txertatu da.

]]>
Mon, 10 Apr 2017 09:07:32 +0000
Kultur Dealers, berriz ere http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/75-lecturas/2394-2017-04-04-10-59-19.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/75-lecturas/2394-2017-04-04-10-59-19.html

Kulturako diputatu Denis Itxasok Kultur Dealers ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu du gaur. Kultura eta Turismo Foru Sailaren ekimen horrek sorkuntza eta pentsamenduko gunea ireki nahi du herritarren artean, kalean bertan agerrarazi eta ikusaraztea xedetzat hartuta. Prentsaurrekoan Slawka Grabowska epaimahaikidea ere izan da; literatur solasaldi bat zuzentzen du ingelesez, eta gainera, literaturaren inguruko jardueren antolatzailea eta blogaria ere bada.

Berritutako saltzeko makinen bidez hautatutako lagunek idatzitako mikrokontakizunak banatuko dira uztailean eta irailean, bai eta idazle ezagunen pentsamendu-testuak eta aforismoak ere.

Mikrokontakizunak 4 hizkuntzatan izango dira: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Mikrokontakizun gehienak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, baina horietako batzuk ingeles eta frantsesera ere itzuliko dira.

Gipuzkoako hainbat tokitan egongo dira ezarrita, jende asko ibiltzen den lekuetan. Makinek bi aukera eskainiko dizkio erabiltzaileari: Fikzioa eta Pentsamendua. Fikzioa sailerako, idaztea gustuko duten pertsona guztiei dei egin nahi diegu ekimenean parte har dezaten eta beren lanak www.kulturdealers.com webgunearen bitartez bidal ditzaten. Gaur, hilak 4, irekiko da testuak jasotzeko deialdia, eta ekainaren 15a arte egongo da bidaltzeko aukera.

Kultur Dealers ekimenaren lehen aldian 380 mikrokontakizun aurkeztu zituzten, eta ehun bat hautatu ziren literatur kalitatea aintzat hartuta. Horietatik guztietatik, 31 euskaraz eta 91 gaztelaniaz izan ziren, eta 25 itzuli ziren ingelesera eta frantsesera.

Handia izan zen parte-hartzaile kopurua, are gehiago kontuan hartzen badugu, batetik, gehienez baimendutako karaktere kopurua, eta, bestetik, testuak onartzeko epea, gehienbat, batere aldekoa ez den garaian izan zela; udan, alegia. Idazle hasiberriek argitaratzeko era berriak abian jarri beharra egiaz badagoela erakusten du horrek, eta horregatik erabaki dugu beste edizio bat antolatzea, esan du Itxasok.

Liburu-saltzaileen gremioak parte hartu zuen iazko edizioan. Ekimenarekin elkarlanean 17 liburu-denda aritu ziren, eta horiek hartu zuten 70 testu askotariko liburuetatik (filosofiakoak, saiakerak, historia-liburuak eta abarrak) hautatzeko ardura.

Idatz ezazu zure kontakizuna. Eta topatu gero kalean

Fikzioari buruzko gunerako, idaztea gustuko duten pertsona guztiei mikrokontakizunak bidaliz parte hartzera dei egin die Denis Itxasok. Orijinalak izan beharko dute beti, eta norberak sortuak. Pertsona orok izango du ekimenean parte hartzeko aukera testuak euskaraz edo gaztelaniaz igorriz www.kulturdealers.com webgunearen bitartez. Testuek, gehienez ere, 2.000 karaktere izan beharko dituzte (zuriuneak barne), eta gai librea izango dute

Deialdiak literatur sorkuntzarako gune izateaz gain, ezagutarazi eta aitortu ere egin nahi du irakurketa-kluben, idazketa-lantegien, blogarien eta abarren lana. Horrelako tailerrek irakurtzea eta sortzea sustatzen egiten duten «lan handia» nabarmendu nahi du Aldundiak.

Parte-hartzea sustatzea

Hainbat komunikazio-ekintza izango dira ahalik eta mikrokontakizun kopuru handiena lortzearren. Proiektua gaur aurkeztuko zaie klubei, blogei, liburutegiei, kultur etxeei eta literaturarekin zerikusia duten eragile eta gune guztiei. Arlo digitalean, kulturaren eta literaturaren esparruko pertsona nabarmenekin (tertuliakideak, blogariak zein literaturarekin eta pentsamenduarekin lotutako erakundeak eta eragileak) jarriko gara harremanetan, eta horrez gain, bi kanal ere ireki ditugu Interneten (Facebook eta Twitter) parte hartzea eta edukiak sortzea sustatzearren.

Gainera, Gipuzkoako hainbat gunetan (hotel-establezimendu, denda, liburutegi eta abarretan) displayak ere ezarri ditugu; horrelakoek orri zuriak eta arkatz txiki batzuk edukiko dituzte herritarrak proiektuan parte hartzera animatzearren.

Saltzeko hamabi makina ezarriko ditugu uztailetik aurrera. Makina horiek hilabetez egongo dira kokaleku jakin batean, eta herrialdeko hainbat tokitan txandakatuko dira (20 kokapenetan egongo dira guztira).

Testuak hautatzea

Bidalitako mikrokontakizun guztietatik (Fikzioa saila) bi atal hauek dituen hautaketa egingo da: Hasieran, aurretiko hautaketa egingo du Gipuzkoako idazketa-tailerretako kideek osatutako epaimahaiak. Geroago, epaimahaiaren lehen hautaketa horren ostean, bi idazle ezagunek egingo dute behin betiko hautaketa.

Pentsamendu-testuak

Pentsamendua deritzon aukeraren barruan, makinek jada argitaratuta dauden hainbat testu edukiko dituzte. Aforismoak, pentsamendu-zati laburrak, filosofia eta abarrak izango dira. Aurten ere liburu-saltzaileen gremioen eta hainbat liburu-dendarekin elkarlanean aritzea espero du Aldundiak.

]]>
Tue, 04 Apr 2017 09:45:45 +0000
Kortsarioak eta piratak http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2393-2017-03-30-10-49-01.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2393-2017-03-30-10-49-01.html

Kortsarioak eta Piratak. Untzi Museoak eta Aquariumek oporretarako antolatu duten programa.

Donostiako Untzi Museoak eta Aquariumek apirilaren 18tik 21a arte galdu ezin dezakezun programa bateratu bat aurkezten dute.

Jokoa, parte-hartzea eta lankidetza sustatuz euskal kortsoriei eta piratei buruzko historia ezagutzeko aukera izango dugu. Irteeren edota tailerren bitartez pertsonaia hauek nortzuk ziren, beraien jarduerak non burutzen zituzten eta euren errealitatea eta mitoak ezagutuko ditugu.

Gure ardatza Donostiako Kaia, Untzi Museoa eta Aquarium-a izango dira eta bertan etxeko gazteenek ondo pasatzeko eta ikasteko aukera paregabea izango dute.

  • Datak: apirilak 18-21
  • Adina: 8-10 urte
  • Tarifa: 40€ (Untzi Museoko Familia txartela, Arraitxikiak, Aquariumeko bazkideak edot langabezi egoeran dauden familiak, 30€)
  • Izen ematea: martxoaren 27tik apirilaren 10a arte
  • Erreserbak: educacion@aquariumss.com / 943 440 099
]]>
Thu, 30 Mar 2017 09:38:20 +0000
… (en) Tierra Noba, sirbiendo el biage de la pesqueria de ballenas… http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2392-2017-03-30-07-01-50.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2392-2017-03-30-07-01-50.html

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak Bilbon antolatu den Oroitzapen berreskuratua: Aztarnak Estatu Batuen historian erakusketan elkarlanean aritu du artxiboko dokumentu baten prestaketarekin, Ternuan euskal marinelen presentzia adierazten duen ‘Joanes Etxanizaren testamentu’arekin (1584), Kanadan idatzitako dokumentu zaharrenetariko bat. Erakusketa Iberdrolak Bilbon antolatu du.

 

]]>
Thu, 30 Mar 2017 05:55:04 +0000
Aldundiak kultura arloko dirulaguntzak erabat berantolatu ditu http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/sala-de-prensa/2391-2017-03-29-06-43-07.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/sala-de-prensa/2391-2017-03-29-06-43-07.html

Kultura-politiketan aurrera egiteko, gure kultura-panoramaren eraberritzea eta berrikuntza ahalbidetuko duten baliabideak eta gako berriak nahiz irizpideak behar dira.

Kulturari laguntzeko ikuspegi berri honen xedea honako hau da:

Kultura departamentua agente berrietara irekitzea

Sortzaile eta proiektu berriak sartzea

Ibilbide egiaztatua duten proiektuak eta erakundeak sendotzea.

Hobekuntza eta gizarte-eraldaketa sustatzea.

Kultura Departamentuak kultura sortzeko, sustatzeko eta hedatzeko ematen dituen laguntzek helburu berriak ezarri dituzte 2017an:

• Laguntza-esparru espezifikoa sortzea proiektu sortu berriak babesteko.

• Gipuzkoako kultura-panoraman berritzaileak diren proiektuei laguntzea.

• DSS2016ko legatuaren zati bat biltzea eta gizartea eraldatzea helburu duen proiektu-ildo bat irekitzea.

• Laguntzetara bideratutako baliabideak areagotzea.

Helburu horiek lortzeko, kultura sustatzeko ildo berriak sortu dira, identifikatuta dauden eta programak herritarrengana hurbilduko dituzten izendapenak dituzten ildoak, alegia:

• SUSPERKA - sortzen ari diren egituretarako. Elkarteak

• OREKA - finkatutako egituretarako. Elkarteak

• OLATUAK - gizartea eraldatzeko bokazioa duten proiektuak. Pertsonak - Elkarteak - Enpresak

• LANABESA - ikus-entzunezkoen ekoizpenerako eta arte eszenikoetarako laguntzak

]]>
Wed, 29 Mar 2017 05:36:05 +0000
Gordailuko hartzak http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2390-2017-03-24-13-00-45.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2390-2017-03-24-13-00-45.html

Gordailuak, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroak, zenbait jarduera antolatzen ari da  lurralde honetan aurkituriko arkeologia eta paleontologia ondare  aberatsa zablatzeko. Eta lehenengo ekintza izango da gizarteari Gipuzkoako hartzak erakustearena.

Horretarako eta Prehistorian zehar, Gipuzkoan bizi izan ziren  hartz espezie ezberdinen (Ursus deningeri [Deninger hartza], Ursus spelaeus [haitzuloetako hartza], Ursus arctos [hartz arrea])  aztarnak erakusteko eta zabaltzeko  zenbait jarduera antolatu ditu Isturitz eta Oxocelhaya haitzuloekin, San Telmo Museoarekin eta Ekainberrirekin lankidetzan.

Horietako lehena, Isturitz eta Oxocelhayako haitzuloan antolatzen duten  Homo sapiens café zikloaren barnean, zabalpenerako hitzaldi bat da, publiko guztiari irekia San Telmo Museoan. Datorren martxoaren 28an, 19:00tan, UPV-EHUko  prehistorian Doktorea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea denak, honako hitzaldi hau emango du:

Osos, humanos y carnívoros. Una complicada historia de comunidad de vecinos durante la Prehistoria en las cuevas de Euskal Herria.

Haitzuloak gizakiak eta haragijaleak aldika opupatzeko fenomenoa  azken hamarkadetan soilik detektatu ahal izan da  arkeo-paleontologiako erregistroetan. Indusketetan aplikatu ahal izan diren teknika berriak eta hezurren ikerketetan aplikatu diren berrikuntzen bidez haitzuloaren historian zehar okupazio momentu ezberdinak izan zirela jakin ahal izan dugu. Egun  onartuta dago, gizakiak hartzak eta haragijaleak lehia estua izan zutela milurtetan zehar espazio berean bizi ahal izateko: haitzuloetan.

Bigarren jarduera, ikastaro teoriko-praktiko gisa antolatu da eta Aritza Villaluenga berak emango du. Arkeologia, Paleontologia, Ingurumena, Espeleologia, edo Museotako espezialistei zuzendua dago bereziki.

Ikastaro horren izena  El oso (Ursus deningeri, Ursus spelaeus & Ursus arctos) testigo mudo de la Prehistoria izango da eta Gordailuan burutuko da datorren apirilaren 7an, 18:30tan. Interesatuan inskribatu daitezke  kosturik gabe gordailua@gipuzkoa.eus helbidean.

Gipuzkoako prehistoriako hartzei buruzko programa hau erakusketa batekin bukatu nahi dugu. Horren izenburua. Hartza Gipuzkoan, Begirada bat Prehistoriatik historiara Ekainberrin egingo dena SanTelmo Museoaren laguntzarekin Aste Santutik Ekainerarte. Erakusketa hau, Gordailuak urtean bitan egingo dituen erakusketa ibiltarietako lehenengoa izango da eta Euskal Herriko biztanleen artean hartzak izan zuen presentzia adierazi nahi du. Lezetxikin aurkituriko hezur fosiletatik hasita hartzen errepresentazioetara iritsi arte, bai labarretako artean edo Isturitzeko tresna arkeologikoetan, baita ere Euskal folkloreko tradiziotan. Ibilbide hori Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan gordeta eta zainduta dauden bilduma arkeologiko eta etnografikoetan oinarrituta egingo da, hain zuzen.

]]>
Fri, 24 Mar 2017 12:41:28 +0000
Luis Gordillo KOLDO MITXELENA Kulturunean http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2389-2017-03-24-07-49-00.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/artea-eta-ikus-entzunezkoa/45-exposiciones/2389-2017-03-24-07-49-00.html

Luis Gordillo. Aitortza Orokorra da artistari buruz egindako erakusketa garrantzitsuena. Bartzelonako MACBa museoan (199) eta Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía museo nazionaletan (2007) egindako erakusketa antologikoen ondoren. Oraingo honetan berrehun pieza  inguru bildu dira, sei hamarkada eta artistaren sorkuntza etapa guztiak jasotzen dituen ibilbide bat egunez.

Ekainaren 10era arte zabalik egongo den erakusketan garapen kronologiko bat jarraitzen da eta lanak areto espezifikoetan antolatuta daude, ondorengo geldialdiak kontuan hartuta:  informalismoarekin lotutako marrazki automatikoak; pop britainiarrarekin ahaidetutako buruak eta hirulauhankakoak, oinezkoak eta auto-gidariak; 70eko hamarkadako ekoizpena egituratzen duen marrazkia eta hamarkada horretako zatirik handienean irudi fotografikoarekin eta serialitatearekin izandako esperientziak; 80ko hamarkada, bereziki Los Meandros seriea; 90eko hamarkada, bere margolan garrantzitsuenetako baten inguruan Blancanieves y el Pollock feroz; mende honetako lehen hamarkadan euskarriei eta teknikei  dagokionez egindako esperimentazio berriak, arte digitalari sarrera  emanez; eta ibilbidea amaitzeko, 2015, urtean egindako buruen sail berri bat.

Erakusketa honen koprodukzioari hainbat erakundek parte hartu dute: Sevillako Arte Garaikideko Zentro Andaluziarrak, Santiago de Compostelako Arte Garaikideko Zento Galiziarrak, Alhambrako eta Generalifeko Patronatuak eta Granadako Guerrero Zentroak. 2017an leku horietan guztietan ikusi ahal izango da erakusketa. Juan Antonio Álvarez Reyes eta Santiago B. Olmo izan dira komisarioak.

Luis Gordillok aintzatespen eta sari ugari ditu, besteak beste, Arte Plastikoetako Sari Nazionala, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina, Velázquez Saria eta Andaluziako Semen planteamenduak eginez (informalak edo formalak, abstraktuak edo figuratiboak) sei hamarkadatan osatzen joan den lanetan.

Luis Gordillok Madrilgo figurazio berriaren aitatzat eta azken hamarkadetako Espainiako margolari  garrantzitsuenetakotzat jo dute. Espainako eta nazioarteko museo nagusietan ikus daitezke bere lanak. Veneziako eta Sâo Pauloko bienaletan parte hartu izan du,, besteak beste; baita Espainiako eta atzerriko erakusketa nabarmenetan ere.

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera

11:00-14:00 /16:00-20:00

Bisita gidauak: kmk@komazk.com

]]>
Fri, 24 Mar 2017 07:43:52 +0000
Elkarlanean lekuak sortzen http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2388-2017-03-22-11-56-48.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2388-2017-03-22-11-56-48.html

HIRIGINTZA PARTE HARTZAILE LANTEGIA

Segurako Udalak herriko espazio publiko nagusiaren eraldaketarako egiten ari den parte hartze prozesuan urrats bat eman nahi du. Leku hau plazak, erreboteak, frontoiak eta arbolari inguruak osatzen dute. Herritarrek adierazitako beharrak eta nahiak ideia moduan garatzeko arkitektura, hirigintza, soziologia, historia eta diziplina anitzak batuko dituen lantegi bat antolatu da.

Lantegia 2017ko apirilaren 17tik 22ra izango da Seguran bertan eta arkitektura, hirigintza eta espazio publikoan eragiten duten diziplinei zuzendua dago. Batez ere, espazio publikoa elkarlanean sortu nahi duten pertsonei.

Lantegiaren helburua udazkenean egin den herri prozesuan atera diren behar eta nahiak tokiko egoera historiko eta behar sozial eta espazialekin uztartu eta hauek formalki garatzea izango da.

Lan esparruak duen zabaleragatik eta ukituko diren gai ezberdinak direla eta (mugikortasuna, zaintzak, gune estaliak, ondarea, jokoa, lana, aisia, kultura eta abar), lan-talde ezberdinak sortzea aurreikusten da, gai berdinei eta gune berdinetan irtenbide anitzak proposatu ahal izateko.

Plazak mugatuak dira eta izen emateak irekia jarraitzen du.

]]>
Wed, 22 Mar 2017 11:51:59 +0000
Birziklatze tailerra familientzat Untzi Museoan http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2387-2017-03-21-10-22-14.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2387-2017-03-21-10-22-14.html

Marisa Egaña artistak gidaturiko tailer honetan partehartzaileek bere jostailua osatuko dute berrerabilitako eta birziklaturiko materialak erabiliaz, Itsas jostailuak erakusketa bisitatu ondoren.

Jarduera  hau Euskal  Kostaldeko Museoen hilabetearen programazio barruan kokatzen da.

  • Nori zuzendua: 5 urte gorako  haurrak dituzten familiak.
  • Noiz: martxoak 25, larunbata
  • Ordua: 17:00etan
  • Hizkuntza: elebiduna
  • Prezioa: doakoa
  • Erreserba: martxoaren 23a baino lehen: 943430051/ untzimuseoa@gmail.com
]]>
Tue, 21 Mar 2017 10:18:23 +0000
Kultura Departamentuak 804.000 euro inbertituko ditu kultur ondarea babesteko. http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/51-museos-y-patrimonio-2/2386-2017-03-20-09-03-13.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/51-museos-y-patrimonio-2/2386-2017-03-20-09-03-13.html

Kultur ondarea zaintzeko eta zaharberritzeko, eta indusketa lanak egiteko diru laguntzak % 84,40 igoko dira aurten.

Igoera horren bidez, hobeto egin nahi zaie aurre lurraldeko beharrei, orain arte prekaritate egoera batean egon baikara esparru horretan, eta horrek larri eragiten zion kudeaketa lanari.

Diru laguntzek bultzada handia ematen diote ekonomia jarduerari, eta lanerako eta prestakuntzarako aukera dira adituentzat.

Kultura Departamentuak 804.000 euro xedatu ditu guztira ondarearen inguruko diru laguntzetarako: ondarea zaharberritu eta finkatzeko (570.000 euro); ikerketa eta indusketa arkeologikoak egiteko (198.000 euro); eta dokumentu ondarea zaharberritzeko (36.000 euro). Kontu sail horiek % 84,40ko igoera izan dute orokorrean.

Ondasun higigarriak eta higiezinak kontserbatu, finkatu, birgaitu edo zaharberritzeko laguntzak, 320.000 eurokoak izan ziren iaz, eta aurten, aldiz, 570.000 eurokoak izango dira, hau da, % 78,12ko igoera izango dute. Indusketa eta ikerketa arkeologikoak egiteko, 101.500 euro eman ziren iaz, eta aurten 198.000 emango dira, beraz, % 95,07ko igoko dira; azkenik, dokumentuak zaharberritzeko diru laguntzak 15.000 eurotik 36.000 eurora pasa dira, hau da, igoera % 140koa izango da.

Igoera horren bidez, hobeto egin nahi zaie aurre lurraldeko beharrei, orain arte prekaritate egoera batean egon baikara esparru horretan, eta horrek kudeaketa lanari larri eragiten zion. Azken bost urteotan nabarmen jaitsi dira ondarea babestera eta indusketetara xedatutako kopuruak eta horrek ondorio oso negatiboak izan ditu bai ondarea babesteari dagokionez, eta bai zaharberritzearen inguruan sortutako enpresen eta prozesu horietan parte hartzen duten eragileen “biziraupenari” dagokienez ere.

María José Tellería Kultura zuzendariak adierazi duenez, ondarea zaintzea eta babestea gizartearen sentsibilitate eta heldutasunaren seinale nabarmena da eta, gainera, zaintza eta babes lan horrek, alde batetik, bultzada handia ematen dio jarduera ekonomikoari eta, bestetik, lan eta prestakuntza aukera eskaintzen die, zaharberritzaile, arkeologo, arkitekto, eta halakoei. Era berean, laguntza handia da ondasun babestuen jabeentzat, horrelako diru laguntzarik gabe, kasu askotan ezin izango zituztelako bere gain hartu ondarea babesteko neurriak.

Kontuan izan behar da, gainera, diru laguntza hauek efektu biderkatzailea dutela, ehunekotan oso altua ez den ekarpen baten bidez, sektore pribatuaren, elkarteen, udalen edo eliza katolikoaren inbertsioa bermatzen baita; esate baterako, 2016an, Foru Aldundiak 320.000 euro inbertitu zituen ondare historiko-artistikoan, eta egindako obren kostua, aldiz, 2.200.000 euro izan zen.

Diru laguntzen deialdia

Diputatuen Kontseiluak, Kultura Departamentuaren proposamenez, kultur ondarea kontserbatzeko, zaharberritzeko eta finkatzeko, indusketa eta arkeologikoak egiteko, eta dokumentu ondarea zaharberritzeko diru laguntzen deialdia eta oinarriak onartu ditu.

Balio historikoa, artistikoa, hirigintzakoa, etnografikoa, zientifikoa, teknikoa edo gizarte mailakoa dutelako Gipuzkoako kultur ondarea osatzen duten ondasunak zaintzera xedatutako diru laguntzak 60.000 eurokoak izango dira gehienez ere, eta esku hartze horien beharrean dauden kultur balio nabarmeneko elementu materialetarako erabiliko dira. Diru laguntzak jasotzeko, elementu horiek monumentu kalifikatu edo inbentariatu izendatuta egon behar dute legeak xedatu bezala; udal antolamenduak katalogatuta; edo Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Eusko Jaurlaritzak egindako katalogazio proposamenen batean edo inbentarioren batean sartuta.

Indusketa eta ikerketa arkeologikoak egiteko laguntzen bidez, oraindik ondo ezagutzen ez diren garaietara zuzendutako ikerketak sustatu nahi dira. Era berean, lortutako jakintza guztiak gizarteratu nahi dira, zabalkunde proiektuak babestuz.

Azken urteotako indusketa arkeologikoetan emaitza garrantzitsuak lortu dira, hala nola Gipuzkoan haitzulotako gizakia aurreneko aldiz agertu zeneko aztarnak, Brontze Aroko meatzaritzari, aro aldaketari, edo goi erdi aroari buruzkoak.

Urtetik urtera gero eta proiektu gehiago aurkezten dira.Proiektu horietako askok interes zientifiko handia dute, ikerketa arkeologikoaren hutsuneei erantzuna ematen baitiete.Gainera, eragin nabarmena dute gizartean, boluntario asko mugiarazten baitute, horietako asko unibertsitateko ikasleak, proiektu horiek beren praktikak egiteko baliatzen dituztenak, eta, horrela, kalitatezko prestakuntza izateko aukera dutenak, azaldu du Telleriak.

Dokumentuak zaharberritzeko laguntzak historia, zientzia, eta kultura arloan duten interesa dela eta Gipuzkoako dokumentu ondarea osatzen duten dokumentuei zuzenduta daude, horrela, dokumentu horien kontserbazio iraunkorra bermatzeko.  Diru laguntza honen xedea izango dira artxibo eta bildumetako dokumentuak, eta historian zehar Gipuzkoan eskumenak, funtzioak, eta jarduerak burutu dituen edozein administrazio, entitate edo pertsonak egin edo jasotakoak, betiere dokumentazio hori gaur egun Gipuzkoan baldin badago eta gutxienez 50 urte baditu. Diru laguntzaren zenbatekoa gehienez ere zaharberritze lanen kostuaren % 60 izango da, hau da, 8.000 euro asko jota.

]]>
Mon, 20 Mar 2017 08:55:28 +0000
Gordailua: kulturaren zerbitzura http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/117-coleccion/2385-2017-03-17-08-49-32.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/117-coleccion/2385-2017-03-17-08-49-32.html

Gordailua, Zerbitzu eta Baliabide Kulturalen zentroa

Kulturako Diputatuak Denis Itxasok Gordailurako burutu den plan estrategikoa azaldu du gaur. Ikuspegi berriaren ondorioz, Gordailua kulturaren zerbitzura dagoen zentro bat izango da, bokazio gisa Gipuzkoako kultur ondare higigarrian arreta jarrita duten zerbitzu globalak eskaintzea duena, ondarearen profesionalentzako toki bat.

Gordailuaren zeregina gordailutzeko eta kontserbatzeko zentro kontzeptua gainditzea eta ondarearen eta kulturaren inguruko zerbitzuen eta baliabideen zentro bihurtzea da eta horretarako kontserbatzeko zentro gisa hobetu behar du, bere giza baliabideak eta baliabide teknikoak optimizatuz; gordailuaren funtsak eskaini behar ditu lurraldean hedatzeko, San Telmo Museoaren eta beste museoen laguntzarekin; eta artelanak erosteko politika- ondarea bildumatzeko zaletasunaren bokazio duten erakunde guztiekin koordinatuta dagoena- egiten lagundu behar du.

Aldaketa hauei aurre egiteko Kultura sailak Museoen eta Gordailua Zerbitzua sortzea erabaki du eta zuzendari berri bat izendatu du Carlos Olaetxea arkeologoa eta Aldundiko langilea.

]]>
Fri, 17 Mar 2017 08:44:07 +0000
Pablo Sorozabal Nazioarteko Musika Konposizioko XIV. Lehiaketa http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/musika-eta-eszena/118-concurso/2384-2017-03-16-09-52-46.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/musika-eta-eszena/118-concurso/2384-2017-03-16-09-52-46.html

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, Pablo Sorozabal Nazioarteko Musika Konposizioko XIV. Lehiaketa antolatu du.

Oinarri arautzaileen laburpena

Parte har­tzaileak

Lehiaketan 1982ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako konpositoreek parte hartu ahal izango dute, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz, beti ere oinarri hauetan ezarritako beharkizunak bete­tzen badituzte.

Obren beharkizunak

Lanak harizko laukote batek interpreta­tzeko ida­tzi beharko dira. Lanaren estetika eta teknika libreak izango dira.

Aurkeztutako obrak originalak izango dira, eta ezin izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenik gabe, lehiaketa eba­tzi baino lehen estreinatu edo argitara eman.

Parte har­tzaileek ida­tziz hitz emango dute baldin­tza horiek beteko dituztela.

Konposizioaren iraupena ez da hogei minututik gorakoa izango.

Aurkezteko epea

2017ko abuztuaren 28an ­itxiko da.

Aurkezteko modua

— Obra bakoi­tza­ren bi ale aurkeztuko dira, bata, paperean eta bestea, ale horren kopia digitala, PDF formatuan.

— Lanak irakur­tzeko moduan eta behar bezala koadernatuta aurkeztu beharko dira. Orriek behar bezala zenbakituta egon behar dute.

— Aleetan lanaren izenburua edo lema jarriko da. Anonimatoa gorde ahal izateko ezin dute egilearen identifikazio per­tso­nalik eraman.

— Alekin batera kartazal ­itxi bat ­atxiki beharko da, kanpoko aldean lanaren izenburua edo lema daramala, eta barnean honako datu eta dokumentuak:

a)  Egilearen identifikazio datuak: izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, biografia labur bat eta nortasun agiri ofizial baten fotokopia.

b)  Obra originala eta editatu edo estreinatu gabea dela eta lehiaketa eba­tzi baino lehen ez dela editatuko ez profesionalki estreinatuko adieraziz aitorpen ida­tzia eta sinatua.

c)   Honelako aitorpen ida­tzia eta sinatua: Saria eskuratuz gero Gipuzkoako Foru Aldundiari lagako dizkiola saritutako obraren estreinaldia exekuzio publikoan edo mekanikoan ustia­tzeko eskubideak. Lanaren alea eta kartazal ­itxia beste kartazal batean sartuko dira, kanpokaldean honakoa jarri beharko delarik nahitaez: «Pablo Sorozabal Nazioarteko Musika Konposizioko XIV. Lehiaketarako». Honako helbidera bidaliko da:

Gipuzkoako Foru Aldundia.

Koldo Mitxe­lena Kulturunea.

Urdaneta kalea, 9.

20006 Donostia.

Aurkeztu ahal izango da halaber Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propioetan nahiz itunduetan, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

Sariak

Sari bakarra izango da; irabazleari 3.500 euroko saria eta diploma emango zaio. Epaimahaiak, hala uste badu, beste lan ­batzuk ere saritu ­ditzake baina diru zuzkidurarik gabeko saria izango da. Kasu korretan dagokion diploma emango zaio.

Era berean, lehiaketako saria eman gabe gelditu daiteke, aurkeztutako lanaren kalitate maila askiesten ez bada.

Saria ematea

Prozeduraen ebazpena eman eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori konta­tzen hasiko da eskaerak aurkezteko epea buka­tzen egunetik aurrera.

Saritutako obraren estreinaldia

Gipuzkoako Foru Aldundiak saritutako lana estreina­tzeko konpromisoa har­tzen du, Musikagileak konpositoreen elkartearekin lankide­tzan.

]]>
Thu, 16 Mar 2017 09:41:04 +0000
Gabriel Celaya Nazioarteko III Poesia Saria http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2383-2017-03-16-08-10-32.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/letrak-eta-ideiak/106-premios/2383-2017-03-16-08-10-32.html

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, GABRIEL CELAYA NAZIOARTEKO III. POESIA SARIA antolatu du.

PARTE HARTZAILEAK

Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz.

Ezin izango dute lanik aurkeztu sari honen aurreko edizioetan sarituak izandakoek.

OBREN BETEBEHARRAK

• Lanak gai, neurri eta errima librekoak izango dira eta 500 lerro izan beharko dute gutxienez.

• Lanak, gazteleraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartuko dira, beti ere bilduma horien ehuneko hamarra (%10) baino gutxiago atera bada argitara.

• Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA

• Obrak aurkezteko epea 2017ko uztailaren 17 arte izango da.

• Lanak, helbide honetara bidaliko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia. Aurkeztu ahal izango da halaber Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propioetan nahiz itunduetan, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko  2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan Xedatutako beste edozein bide baztertu gabe. 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe.

• Ez dira inola ere onartuko posta elektronikoz bidalitako lanak.

SARIA

Sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa  eta irabazleari garaikur artistiko bat emango zaio.

SARIA EMATEA

Sariaren irabazlea 2017ko abenduan jakinaraziko da publikoki. Erabakia apelaezina izango da.

SARITUTAKO OBRAREN ARGITALPENA

Saritutako obra poesian espezializatutako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean.

]]>
Thu, 16 Mar 2017 07:46:31 +0000
Kamishibai Untzi Museoan http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2382-2017-03-14-12-12-13.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2382-2017-03-14-12-12-13.html

Kamishibai tailerra Martxoaren 18an, larunbata, Untzi Museoan.

Mattin marrazkilariak zuzenduko du idazteko, marrazteko eta irakurtzeko familientzako tailerra.  Tailer hau Japonian sorturiko Kamishibai paperezko antzerkian oinarriturik dago.

  • Nori zuzendua: Familiak. 5 urte gorako haurrak
  • Ordua: 17:00etan
  • Hizkuntza: elebiduna
  • Prezioa: 3€ familiako (2€ Museoko Familia Txartela dutenentzako)
  • Erreserba: martxoaren 17a baino lehen: 943430051 / untzimuseoa@gmail.com
]]>
Tue, 14 Mar 2017 12:08:03 +0000
Untzi Museoa: “Itsasoarekin jolasean” tailerra http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2381-2017-03-08-13-17-13.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2381-2017-03-08-13-17-13.html

Hurrengo larunbaterako, martxoak 11, 11:30etan, Itsasoarekin jolasean tailerra antolatu da Untzi Museoan. Tailer honetan partehartzaileek zurezko itsasontzia egingo dute.

Kromosoma Sortzaileak zuzenduriko tailer hau, 4 urte gorako haurrak dituzten familientzat da.

  • Hizkuntza: elebiduna
  • Prezioa: 3€ familiako (2€ Museoko Familia txartela dutenentzako)
  • Erreserba: bai, kopuru mugatua. Martxoaren 9a baino lehen. Erreserba 943430051 edo untzimuseoa@gmail.com
]]>
Wed, 08 Mar 2017 13:13:58 +0000
Untzi Museoa: Bisitaldi komentatua Juan Kruz Igerabiderekin http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2380-2017-03-07-12-12-04.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2380-2017-03-07-12-12-04.html

Hurrengo ostiralean, martxoaren 10ean, Martxoak 8 Emakumeen Egunaren harira, Juan Kruz Igerabide idazlearen eskutik Itsas jostailuak erakusketara bisitaldi komentatuta izango da.

Memoria itsasoa da izenburua daraman bisitaldi honetan, emakumeak eta itsasoarekin zerikusia duten kontakizunak eta olerkiak entzuteko aukera izango dugu, euskaraz zein gaztelaniaz. Hitzordua Untzi Museoan izango da, arratsaldeko 7tan. Sarrera dohainik lekua bete arte.

Juan Kruz Igerabide Sarasola (Aduna, Gipuzkoa, 1956 - ) euskal idazlea da, literaturaren alor ugari jorratu dituena eta Haur eta Gazte Literaturan lan ugari argitaratu dituena. Sari garrantzitsuak jaso ditu. Besteak beste, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 1999an, eta Espainiako Kritika Saria birritan, 1994an eta 2003an.

]]>
Tue, 07 Mar 2017 12:03:22 +0000
Emakumeak landa ingurunean V. Jardunaldia http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2379-2017-03-07-09-11-42.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2379-2017-03-07-09-11-42.html

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko topaketa, Igartubeitin, martxoak 12an.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta ospatzen den jardunaldi hau emakumeak landa ingurunean izan duen paperari eskaintzen zaio, landa ingurunea bere bizimodua bihurtu duten egungo emakumeen esperientzietara gerturatuz eta garai zein egoera ezberdinetan bizi izan diren emakumeek burututako lanari esker ona adieraziz.

PROGRAMA:

11:00-14:00 // Publiko helduari zuzendutako Ehungintza sorkuntza tailerra. Tytti Thusberg-ek eskainia.

  • Diseinu iraunkorraren eta upcycling metodoaren aurkezpena.
  • Ehungintza manipulazio teknika ezberdinak erakutsi material birziklatuetan oinarritutako testura berriak sortzeko.
  • Neurri txikiko diseinua, ehunez egindako lorea, lepokoa edo eskumuturrekoa, adibidez.

11:00-14:00 // Umeentzako Ehungailua Sortzen tailerra. 4 urtetik gorakoentzat.

14:00 // Bazkaria Helduentzako menua: 5,00 € / Umeentzako menua: 3,00 €

16:00 // Maitane Arnaiz eta Leire Urkidiren Lurra, lana izana, dokumentalaren emankizuna eta solasaldia, Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailarekin lankidetzan.

(Emankizuna irauten duen bitartean: haurrentzako laburmetraien saioa)

Beharrezkoa da aurrez izena ematea (Tailerrak toki mugatuak)

Kontaktoa: igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefonoan.

Izena emateko azken eguna: martxoak 10

]]>
Tue, 07 Mar 2017 08:52:45 +0000
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak aurkeztu ditu Gipuzkoan http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/51-museos-y-patrimonio-2/2378-2017-03-01-10-10-01.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/51-museos-y-patrimonio-2/2378-2017-03-01-10-10-01.html

Parte hartzeko DEIALDIA eta proposamenak aurkezteko EPEA apirilaren 21ean amaitzen da

Gipuzkoako Foru Aldundiak urrian egingo diren  Ondarearen Europako Jardunaldiak aurkeztu ditu Gipuzkoako udalerri, erakunde, kultura-entitate, enpresa eta partikularren ordezkarien aurrean

Bigarren urtez segidan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, udalerriek eta erakunde publiko eta pribatuek eta herritarrek oro har bat egingo dute Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Ekitaldi hori 1999tik egiten da Europako 50 herrialdetan

Aurreko edizioan 10 udalek eta turismoko eta kulturako 34 erakundek aurkeztu zuten doako jarduera-programa zabal bat, eta horien artean sartu ziren bisitaldi gidatu antzeztuak, aldi baterako erakusketak, kontzertuak, erromeriak, hitzaldiak, topaketak eta mahai-inguruak, eta guztira 1.500 pertsonak hartu zuten parte horietan.

Aurkezpenean modu positiboan ebaluatu da aurreko edizioa eta aurtengo “Paisaia” ardatz tematikoa ikuspegi zabal batetik definitu da.

2000. urteko Paisaiaren Hitzarmen Europarrean ezarritakoari jarraituz, paisaia da “lurraldearen edozein zati, biztanleriak antzematen duen bezala, eta naturako eta/edo giza faktoreen arteko ekintzaren eta elkarrekintzaren emaitza dena”, eta biztanleria horren kultura- eta natura-ondarea eta haren nortasunaren funtsa ere bada.

Horregatik izango dira kontuan nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako paisaiak, industria-paisaiak eta merkataritza-jarduerak, hiri-paisaiak, historikoak eta defentsakoak eta are paisaia sinbolikoak. Ikuspegi zabal bat, ingurumenaren defentsari lotutako kolektiboak, ekologistak, landa-munduko elkarte eta erakundeak paisaiari buruzko beren begirada berezia aurkeztera gonbidatzen dituena.

Ekimen honekin bat egiteko, proposamenak datorren apirilaren 21era arte aurkez daitezke. Data horretatik aurrera hasiko dira baloratzen, behin betiko programa konfiguratzeko, 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak Gipuzkoan.

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK 2017: PAISAIA BIZIA. PAISAIEN ERAIKUNTZA GIPUZKOAN

NORI ZUZENDUA

Gipuzkoako udalerri, erakunde, kultura-entitate, enpresa eta partikularrei

OEJ HELBURUAK

Kultur aberastasunaz konturatze-maila handitzea

kultur ondareari buruzko estimazioa bultzatzea

Kultur ondarea babesteko kontzientziazioa hobetzea

PAISAIA MOTAK

Nekazaritza, abeltzaintza eta baso-paisaiak

Industria, azpiegitura eta merkataritza-paisaiak

Hiri, historia eta defentsa-paisaiak

Paisaia sinbolikoak

PROPOSAMENAK

Kultur/natur ondaretzat hartutako lurraldeei, espazioei edo guneei buruz, erakunde, elkarte edo kolektibo batentzat Gipuzkoako identitatea sinbolizatzen duelako.

Gipuzkoako ondare-paisaia irudikatzen, sinbolizatzen, edo azaltzen duten kultur edo natur ondasunei buruz

PROPOSAMENAREN FORMATUA

Bisita gidatuak, bisitaldi antzeztuak, aldi baterako erakusketak, kontzertuak, erromeriak, hitzaldiak, topaketak, ibilaldiak, mahai-inguruak, etab.

IZEN EMATEA EGITEKO BIDALI BEHARREKO INFORMAZIOA (honako helbidera bidaltzeko: gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus)

FORMULARIOA

Herria

Jarduera edo ekintzaren izenburua (70-80 karaktere)

Jarduera edo ekintzaren deskribapena (500 karaktere)

Elkargunea

Eguna(k) eta ordua(k)

Antolatzailea

Informazioa eta erreserbak

Telefono zenbakia

e-posta

Oharrak

(Jarduera fitxa bakoitzarekin 1MB-ko eta JPG formatoko ARGAZKIA ondorengo helbidera bidaltzea beharrezkoa da, jardunaldietan parte-hartzen duen erakundearen LOGOA bidaltzearekin batera: gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus)

 

IKUSI PROGRAMA: Ondarearen Europako Jardunaldiak 2016


OEJ 2017 EGUTEGIA

IZEN EMATEA EGITEKO BIDALI BEHARREKO INFORMAZIOA

Herria

Jarduera edo ekintzaren izenburua

Jarduera edo ekintzaren deskribapena

(500 karaktere)

Elkargunea

Eguna(k) eta ordua(k)

Antolatzailea

Informazioa eta erreserbak

Telefono zenbakia

e-posta

Oharrak

]]>
Wed, 01 Mar 2017 08:53:51 +0000
Untzi Museoa Tabakaleran http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/124-exposiciones/2377-2017-03-01-08-10-07.html http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/124-exposiciones/2377-2017-03-01-08-10-07.html

Museoaren bildumakoa den dokumentu kartografikoa Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, ekainaren 11 arte dagoen Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketan ikus daiteke.

Hauxe da dokumentua: San Martin uharteak San Bartolome eta Angilla uharteekin egiten dituen kanalen karta esferikoa, Kosme D. Txurrukak eta T. Gonzalezek sistema geometrikoz 1794n egina, eta Zuzendaritza Hidrografikoak 1811an argitaratua [GFA-037739-001 / 513 UM].

]]>
Wed, 01 Mar 2017 08:07:20 +0000