> Artea eta ikus-entzunezkoa > Jaialdiak > Ikusi gabe entzutea

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Ikusi gabe entzutea

Baduzu burua ur azpian sartu zenuen lehen aldiaren oroitzapenik? Entzuten zen soinu desberdinaren oroitzapenik? Entzuten ari zinen hura zer zen imajinatzeko beharraren oroitzapenik?

Etxean, bainuontzian, edo, are anizkunagoa eta harrigarriagoa, itsasoan.

Entzutea zen... baina ikusi gabe. Entzute desberdina. Beste ingurune batean transmititua. Entzuteko eta imajinatzeko beharra zenuen, zalantzarik gabe.

Hori da Hydrophonia Jaialdiaren funtsa.
Hain nabaria ez dena entzutea. Ezkutuan dagoena entzutea. Ohi ez bezala transmititzen dena entzutea.Hydrophoniaren deialdiko testuak honela dio, “ironikoki landa-soinuen grabaketek entzuleak ikusten duenari lotuak jarraitzen dute, entzuten duenari baino".
Entzun, mesedez, zati hau, soinu hau.

Zer entzuten duzu? Zer imajinatzen duzu? Non zaude?

Grabaketa hori, Hydrophoniaren adibide bat izan daitekeena Soinumapa proiektu interesgarritik aterata dago, eta bertan horren deskribapen osoa irakur dezakegu. Xabier Erkiziak egin zuen joandako abuztuaren hamaikan, “Escucha Animal” tailerraren barruan.


Pasaiako Donibane kaletik gertu dagoen kaia batean hidrofonoarekin ur azpian grabaturiko soinuak dira horiek. Grabaketan honako soinu hauek entzuten dira: identifikatu gabeko ur azpiko animalien soinuak, txalupen eta ontzien motorren soinuak, eta olatuek eta urak sorturikoak.

Klik egin deskargatzeko in MP3 format (8.86MB)

Hydrophonia Jaialdia
Koordinatzailea: Artelekuko Audiolab
Lekua: Donostiako Aquariuma
Egunak: 2010eko urriaren 1etik 6ra

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena emateko

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenalaldia egin dio Easoko Eskolaniari bere 25. urteurrenean. Kulturako Dipututatu den Denis Itxasok azpimarratu du  garai...

Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena ematekoGehiago ikusi

Sariak

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, XABIER LETE NAZIOARTEKO IV. POESIA SARIA antolatu du. PARTE...

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia SariaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.