> Artea eta ikus-entzunezkoa > Eskultura > Nestor Basterretxeak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Nestor Basterretxeak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina

Diputatuen Kontseiluak erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen bereizgarri nagusia aurten Nestor Basterretxea artistari ematea. Honekin batera, 2013ko Gipuzkoako Urrezko Plakak Egin eta Euskaldunon Egunkaria hedabideek jasoko dituzte.

1924ean Bermeon jaioa, gazte-gaztetatik Gipuzkoan errotua, zalantzarik gabe  XX. mendeko euskal artistarik gailen eta aipagarrienetako bat da. Hala, 1940ko hamarkadan margolaritzan hasi zenetik, eskulturgintzan bukatu zueneraino, lan ugari egin ditu hainbat eremutan, hala nola zineman, diseinuan, arkitekturan eta hirigintzan, argazkilaritzan eta idazkuntzan. Beraz, Basterretxeak erakutsi du artista osoa dela, diziplina itxien mugetatik haragokoa.

Ume zela, Espainiako gerra zibila ezagutu zuen, eta ondorioz baita erbestea ere.

Lapurdira ihes egin eta gero, Frantziara jo zuen, eta handik Argentinara. Etxera itzulita, buru belarri ekin zion artista lanari, Oteiza, Txillida, Mendiburu, Ruiz Balerdi, Zumeta eta artista andanarekin elkarlanean aritzeko.

Artean esparruan arrasto sakona utzi badu ere, Nestor Basterretxea beti izan da pertsona bat bere herriarekin konprometitua, eta parte hartu izan du gizarte eta kultur ekimen ugaritan, hala nola Euskal Filmategiaren sorreran; arte-aholkulari gisa gerra osteko lehen Eusko Jaurlaritzan, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendaritzan; Donostiako Andia kaleko Kutxa Aretoaren birmoldaketan...

Basterretxeak badu beste alderdi bat, Bosniako gerrara eta Saharara eraman duten ekintza humanitarioekin bat egin izan duena.

Bereizgarri hauen ekitaldi banaketa irailaren 12an egingo da Gipuzkoako Foru Aldundian.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Jardunaldiak

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Lurdes Auzmendi irakasleak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa aurkeztu dute. Mintegia...

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa hartuko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.