> Artea eta ikus-entzunezkoa > Artxiboa > Nicolas Lekuona linean

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Nicolas Lekuona linean

Nicolas Lekuonaren lana linean

Bai, beti esaten digute artearen kontenplazio zuzena (bizia) dagoen tokian sobera daudela erreprodukzioak. Bertatik bertara behatzearen eta jatorrizko lanaren aurarekiko kontaktuaren zirrara ezin dela erreprodukzio batenarekin alderatu.


Are gehiago, esan liezagukete, erreprodukzio hori bit, zero eta batekoen multzo hutsa besterik ez dela.

Dena den, eskertzekoa da, bit horietan, pantailako bereizmenean, paperean onartuko ez genukeen definizioan bada ere, museo birtual bat izatea, artista baten obra osoa behatzeko.


Are gehiago, artista horrek ez bazuen nahiko genukeen guztia eman, azken gerra zibilaren lazturan herioak gazte harrapatu zuelako.

Nicolas Lekuonari buruz ari gara, 1937an zendu zena. Ideia bat egiteko Jorge Oteizaren garaikidea da. Eta hori bezain emankorra izan zitekeen, bonbardaketa batek bere biziarekin bukatu ez balu.

Edonola ere, Nicolas Lekuonaren museo birtual honetan, bere garaiko joeretan murgildu zen eta euskal artean arrasto  handia utzi zuen horren produkzioa ikusteko aukera dago.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Dantza

Balet emanaldia Baionako zezen plazan

Lurralde lankidetza bat abiatu ondoren bai Iparraldean, lurraldekolektibitateekin, eta bai Hegoaldan, Donostia / San Sebastián hiria eta Gipuzkoako...

Balet emanaldia Baionako zezen plazanGehiago ikusi

Entrevista

Canal Europa egia-ostearen aurkako arma bat da

Kulturako diputatu Denis Itxasok aurkeztu du Kultura departamenduak sustatutako Canal Europa jakintzaren hedapenerako espazio irekiaren denboraldi berria. Aurkezpenean...

Canal Europa egia-ostearen aurkako arma bat daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.