> Artea eta ikus-entzunezkoa > Ikus-entzunezkoa > Zinelekuk jendeari zabaldutako agenda kulturala iragarri du.

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Zinelekuk jendeari zabaldutako agenda kulturala iragarri du.

Zinelekuk Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien  ikus-entzunezko formakuntza-programak  jendeari zabaldutako agenda kulturala iragarri du.

Uztailaren 23tik abuztuaren 1era bitartean, Zarautzen, 18 eta 25 urte bitarteko Araba, Gipuzkoa eta Iparraldeko gazteei zuzendutako ikus-entzunezko tailerrak egongo dira. Irakasleen artean, esaterako, Jose Mari Goenaga, Javier Corcuera, Maider Oleaga, Kepa Sojo, Idoia Zabaleta edo Fermin Muguruza egongo dira.

40 partaidek formakuntza paregabea jasoko dute. Formakuntzaren helburua dantza, musika, literatura edo kudeaketa kulturala eta antzeko diziplina artistikoak uztartuz zinemaren definizioa zabaltzea da.

Jendeari zabaldutako programazioa ‚Äď Zinelekuk prestatutako programazioa doakoa eta jendeari zabaldutakoa da, eta¬† arratsaldero eta gauero gauzatuko da uztailaren 23tik abuztuaren 1era bitartean, Zarautzen. Gure kulturako gonbidatu berezi eta garrantzitsuak izango ditugu gurekin beren lanaren berri emateko; esaterako, Katixa Agirre, Natxo Rodriguez artista eta Arte Ederretako irakaslea edota Fermin Muguruza abeslari eta dokumentalista.

Proiekzioak kalean --- Egunero aire librean dohainik egindako proiekzioekin amaituko dugu, Malekoian. Filmen sekzioaren barruan honako film hauek nabarmentzen dira: JOHN FROM (Joao Nicolao, Portugal, 2015) film portugesa, LOREAK (Jose Mari Goenaga eta Jon Gara√Īo, 2014), SIGO SIENDO Javier Corcuera Peruko errealizadorearen azken filma, AYOTZINAPA 26 Mexikon ekoiztu eta Amnistia Internazionalak ekoitzitako dokumental kolektiboa edo Fermin Muguruzak zuzendutako NOLA? dokumental musikala.

Jendeari zabaldutako agenda

Uztailak 23

19:00 Etxezabala.

Hitzaldia: Katixa Agirre, idazlea. Pelikula txar bat liburu on batetik (eta alderantziz)

Zinema eta literatura elkar ulertzeko jaio ziren, milaka urteko aldearekin jaio arren. Hala ere, bien arteko harremana ez da beti harmoniatsua izan, batzuetan oso txarra ere izan da. Adaptazioaren historiaren errepaso labur bat, arrakasta eta porroten adibidez betea.

22:00 Malekoia

Proiekzioa kalean. JOHN FROM. Joao Nicolau. Portugal. 2015. 98 minutu

Rita eta Sara bi nerabe dira. Udako egunak elkarrekin ematen dituzte elkarri mezu sekretuak bidaltzen, auzo etxeko organoa jotzen eta batetik bestera paseatzen. Egun batean Hegoaldeko itsasoei buruzko erakusketa bat topatzen dute, eta haien bizitzen agertokia aldatu egiten da, eta palmondo, ukelele eta tribuetako maskarez betetzen da. Maitasunaren eta ametsen garaia ere izango da, kolorearena eta abenturarena. Funtzioan gonbidatu bat egongo da.

 

Uztailak 24

18:00. Modelo Zinea

Javier Corcuera dokumentalen errealizadorearekin elkarrizketa eta bere azken filmaren proiekzioa, SIGO SIENDO. ¬† SIGO SIENDO. Javier Corcuera. Peru 2013. 123 minutu Dokumental musikala. Kachkaniraqmi esapide kitxua bat da eta ‚Äújarraitzen dut izaten, oraindik banaiz‚ÄĚ esan nahi du. Film hau izugarrizko ibilbide musikal bat da ezezagunak diren eta ezkutuko Peruko hiru herrialdetan zehar: Ayacucho (Andeetako zonaldea), la Amazonia (oihana) eta kostaldea (Lima, hiria). ¬† Bertan hizkuntza autoktonoan kantatzen jarraitzen dute eta aparteko moduan jotzen dira gitarra, biolina, harpa, kaxa; beren historiak era berezian kontatzen ere jarraitzen dute. Funtzioan gonbidatu bat egongo da.

22:00 Malekoia

Proiekzioa kalean. FOTOGRAMAS DE REPENTE CUANDO YA ESTABA EN LA CAMA. Pere Ginard-en animaziozko filmak (Katalunia).   Korridore fantasmagorikoak, hozkailu atzeko irudipenak, erremediorik gabeko maiteminak eta kartoizko gihartsuak. Pere Ginarden animazio espektraleko eta found-footage-aren bidezko erakustaldia. Funtzioan gonbidatu bat egongo da.

 

Uztailak 25

19:00 Etxezabala

Elkarrizketa: Gestión de espacios culturales alternativos, independientes o como se llamen (gaztelaniaz).

Zenbait kudeatzaile eta espazio alternatiboen programatzaileak gonbidatuko ditugu saio honetara, beren proiektuen esperientziak parteka ditzaten. Gure gonbidatuak FILMADRID zinemaldiaren zuzendari Fernando Vílchez eta Eibarko BIHARRIAN gune kulturalaren ordezkari Ibone Arretxe izango dira.

22:00. Modelo Zinema

Proiekzioa: VIOLA. Mat√≠as Pi√Īeiro. Argentina. 2012. 65 minutu

Zeziliak Willian Shakespeareren Erregeen Gaua komedia entseatzen igarotzen ditu egunak. Violak, bien bitartean, handik hona bizikleta gainean pirateatutako filmak sakabanatzen igarotzen ditu egunak. Desioaren inguruko zenbait teoriaren artean, amets, bertso eta¬† Shakespeare-en fikzioetako emakumeen artean murgildutako munduak, misterioak ez dira argitzen, baina maitasunak geldiezin dirau. Urteko film latinoamerikar onenaren saria. Funtzioa bideokonferentzia bidez aurkeztuko du Mat√≠as Pi√Īeiro-k. (Argentina)

 

Uztailak 26

19:00.Modelo Zinema

Hitzaldia: Jose Mari Goenaga. Moriarti produkzioak edo taldeko autoretza. Euskaraz.

Jose Mari Goenaga zinemagileak bere ekoiztetxean, Moriarti Produkzioak-en, nola egiten duen lan partekatuko du gurekin.

22:00. Malekoia.

Proiekzioa kalean. LOREAK. Jon Gara√Īo, Jose Mari Goenaga. Euskal Herria. 2014. 99 minutu ¬† Hiru emakumeren istorioa da hau: lore-sorta xume batzuek goitik-behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte. Baina, azken batean, loreak baino ez dira. Goya sarietarako izendatua eta Oscar sarietarako hautatua. Funtzioan gonbidatu bat egongo da.

 

Uztailak 27

19:00. Etxezabala.

Hitzaldia: Kopiatu pelikula hau! Kultura librea eta ikus-entzunezko ekoizpena. Natxo Rodriguez, Arte Ederretako EHUko irakaslea. Euskaraz.

Hitzaldi honetan Copyleft-ari eta Creative Commons-ei buruz arituko gara, eta horien ekarpen kontzeptualak, politikoak eta didaktikoak ere aztertuko ditugu.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.