> Artea eta ikus-entzunezkoa > Zinema > CROSSOVER jaialdia abian

Gipuzkoa Kultura (Beta)

CROSSOVER jaialdia abian

Astearte honetan abian jarriko da Crossover Telesail Jaialdia, telesailen gorakada ikuspegi kritiko eta ludiko batetik aztertzeko

Aldundiko Kulturako Departamentuak eta Kultur Faktorik antolatutako Jaialdia maiatzaren 29tik ekainaren 2ra bitartean ospatuko da KMn eta Tabakaleran. Jaialdian mahainguru ezberdinak antolatuko dira sorkuntza, kritika edo errealizazioaren esparruko gonbidatuekin, eta Movistar +, H.B.O. eta AXN kateetako zenbait produkzio lehen aldiz ikusi ahal izango dira.

Antonio Merceroren omenez, asteartean La Cabina proiektatuko da, Antonio Santos Mercerok aurkeztuko duelarik.

Hitzaldi eta proiekzio guztiak doan izango dira aretoa bete arte, asteazkenean Tabakalerako mahai-ingurua izan ezik, gonbidapenarekin izango baita.

Jaialdia Donostian egingo da maiatzaren 29tik ekainaren 2ra bitartean, Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan eta CICC Tabakaleran.

Telesailak dira azken urteotako fenomeno kultural aipagarrienetakoak, eta leku nabarmen bat hartu dute kultur esparruan. Telesailak aztertu, kritikatu edo gomendatu egiten dira, legitimazioa bilatu nahian. CROSSOVER Jaialdiak telesailen gorakada hori aztertu nahi du ikuspegi diferenteetatik; hala, era guztietako proposamenak planteatuko dira: hurbilketa kritikoa eta eztabaida, telesailen ezagutzan sakontzea, eta, nola ez, telesailekin dibertitzea.Koldo Mitxelenak bere proiektuaren oinarri egin nahi du formatu mota hau, besteak beste, publiko berria erakartzeko bere agendara.

Horretarako, diseinatutako programazioa bi espaziotan banatuko da, batetik, Koldo Mitxelena Kulturunean telesailen mundua izango da hizpide mahai-inguruen eta eztabaidaren bidez, eta, bestetik, Tabakaleran leku bat egingo zaio alderdi ludikoari eta emanaldiari. Sorkuntza, kritika edo errealizazioaren esparruko gonbidatu garrantzitsuek hartuko dute parte, betiere kultura herrikoian gaur egun eragin gehien duen produktuetako bat ezagutzeko interesa duen ikuslego zabal bati begira. Hauek dira jaialdian parte hartuko dutenak: Quim Casas idazlea; Mar Coll zuzendaria, Barbara Goenaga aktorea, Katixa Agirre idazlea, Irati Jimenez, Rodrigo Cortés zine zuzendaria, Juan Gómez-Jurado, Arturo González-Campos, Mariano Barroso zine zuzendaria, Michel Gaztambide gidoilaria, Helena Taberna zine zuzendaria, Justin WebsterAmaia García, Gaizka Izagirre, Valentina Morillo, Marina Such, Alvaro Onieva, Mikel Sanchez, Marina Such.

Antonio Merceroren omenez, asteartean La Cabina proiektatuko da, Antonio Santos Mercerok aurkeztuko duelarik Tabakalerako zinean gaueko 9tan.

Horiez gain, Movistar +, HBO España eta AXN kateek estreinatuko dituzte beren azken produkzioetako batzuk. Movistar + kateak estreinatuko ditu Mariano Barrosok zuzendutako El día de mañana telesailaren lehen bi atalak; AXN kateak Bron (Zubia) telesailaren azken denboraldia estreinatuko du; eta HBO kateak Fahrenheit 451 telesaila. Telesail hau Canneko zine festibaletik eta Successionetik pasako da eta aurretik Series Mania festibala inauguratu du.

Elias Leon Siminiani zuzendari, gidoilari eta produktoreak emango duen master class bat ere eskainiko da “La realidad más oscura”ren inguruan; eta Convent Gardenen #Estabai saio bat egongo da “Iraultza edo Moda?”ren inguruan, Concepción Cascajosa, Leire Palacios eta Alberto Reyrekin.

Hitzaldi eta proiekzio guztiak doan izango dira aretoa bete arte, asteazkenean Tabakalerako mahai-ingurua izan ezik, gonbidapenarekin izango baita.

 

Attachments:
Download this file (egitaraua_programa.pdf)egitaraua_programa.pdf[CROSSOVER EGITARAUA/PROGRAMA]1140 Kb
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Jardunaldiak

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Lurdes Auzmendi irakasleak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa aurkeztu dute. Mintegia...

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa hartuko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.