Gipuzkoa Kultura (Beta)

Handiak 13?

Goya sarien galak bere erreplika izango du Donostian, SADEk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Trueba zinema aretoan antolatu duten omenaldiari esker. Horrela, bi entitateek babesa eman nahi diote Handia filmari, Goya sarietarako izendapen gehien jaso dituen filma baita. Gainera, euskal zinemagintzari lotuta dauden gainerako produkzioak ere babestuko dira: Nur eta herensugearen tenplua, Juanba Berasategirena, Zinemaldiaren azkeneko edizioan EZAEren saria jaso baitzuen; Abracadabra, Pablo Berger zuzendari bilbotarrarena; eta Alberto Iglesias konpositore donostiarrak La Cordillera filmerako egindako soinu banda. Euskal filmak Goya sarietarako jaso dituen 13 izendapenei erreferentzia eginez, "Handia 13?" izenburuarekin antolatu da festa, zeina datorren otsailaren 3an izango baita, 21.00etatik aurrera, Zinema Akademiaren sari emanaldia zuzenean jarraitzeko.

Hainbat jarduera antolatu dira gau horretarako: nahi duenak argazkia atera ahal izango du Altzoko Handiaren unibertsoan girotutako photocall batean; festa interaktibo bat egingo da, Handia filmeko ekipoarekin lotura zuzenak egingo dituena; Estrella Vallejo egongo da mikrofonora, sare sozialetan gertatzen denaren berri emanez; eta kiniela bat ere antolatuko da, bertaratutakoen artean. Kinielako irabazleek opari bonu bat jasoko dute, SADEko edozein zinema aretotan erabiltzeko. Gainera, Keler, BENCH eta Zinema Corner bezalakoen laguntzari esker, sarituen aldeko brindisa egingo da, eta sorpresak eta opariak banatuko dira bertaratutakoen artean.

Sarrerak salgai daude jada SADEko webgunean eta Truebako leihatilan, bi euroko prezioan, eta saltzen den sarrera kopurua gorabehera, Truebako bigarren aretoa ere irekitzeko aukera dago, Goya sarien gala zuzenean emateko.  Prezio hobariduna jartzea erabaki da, ekitaldira ahalik eta jende gehien etor dadin. Horri dagokionez, SADEko zuzendari nagusi Coro Odriozolak etxetik irten eta hitzordua apuntatzera animatu ditu zinemazale guztiak, eta bereziki filmetako ekipoen lagun eta senitartekoak.  Odriozolak iragarri du inoizko Goya emanaldi dibertigarri eta interesgarriena izango dela, euskaraz egin den film honek lortu duen arrakasta eta euskal zinemagintzari eman dion bultzada ospatu nahi baitira.

Denis Itxaso Kultura diputatuak zinemagintzaren industriak eta sektoreko profesionalek erakutsi duten maila eta Gipuzkoan dagoen zinezaletasun izugarria azpimarratu ditu.  Handia filmarena bezalako arrakastak estimulu bat dira susuatzen eta babesten jarraitu behar dugun zinemagintzarentzat.  Gipuzkoako enpresek eta profesionalek ekoiztu dute Handia, eta "Gipuzkoa" markaren eta gure hizkuntzarena adierazgarri garbia da. Bestalde, argi erakusten du nazioarteko mapan geure lekua egin dezakegula, norberarena sustatuz, bai talentuari dagokionez, bai egitura produktiboari dagokionez. Horregatik, arrakasta hau publikoari irekita egongo den festa batekin ospatzea pizgarri bat da zinemaren industriarentzat, azaldu dute.

Izan ere, Goya sarietarako 13 izendapenez gain, Handia filmak hamaika sari jaso ditu jada, hala nola Epaimahaiaren Sari Berezia Zinemaldiaren azken edizioan. Jose Luis Rebordinos, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendaria, ekitaldiaren aurkezpenean egon da baita ere, eta euskal zinemaren festa hau babestu nahi izan du. Bestalde, Zinemaldiak egiten duen lana azpimarratu nahi izan du, gure zinema nazioartean sustatzeko, sustapeneko plataforma gisa, baina baita industria garapenerako espazio gisa. Euskal zineman garrantzitsua da inplikatuta dauden guztiek"elkarrekin lan egitea, eta norabide berean bultza egitea.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.