> Artea eta ikus-entzunezkoa > Zinema > Elias Querejeta Zine-Eskola: euskal zinemari buruzko laborategi estetiko eta profesionala

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Elias Querejeta Zine-Eskola: euskal zinemari buruzko laborategi estetiko eta profesionala

Markel Olano diputatu nagusiak eta Denis Itxaso Kulturako diputatuak adierazi dutenez, Zinemaldiaren, Euskadiko Filmategiaren eta Tabakaleraren lankidetzarekin Aldundiak sustatutako zinema eskola berriari Elias Querejeta deituko zaio;  eskola horren zuzendari izango den Carlos Muguiro aurkeztu dute eta La hipótesis del cine proiektu irabazlearen xehetasunak azaldu dituzte.

Eskola berri honek Tabakaleran egoitza duten hiru erakunde zinematografikoen berezko jakintzaarloaren inguruan sortu da. Hiru erakunde horiek dira: Euskadiko Filmategia, Zinemaldia eta Tabakalera bera. Eskola, beraz, zinemari buruzko pentsamendu, ikerketa eta azterketa zentro gisa txertatuko da Tabakaleraren kulturaekosistema dinamikoan. Zentroak zinemaren ikuspegi bateratua izango du, eta proiektu pedagogiko berritzailea izango da, “zinemaren hiru aldietan” oinarrituko dena, eta horrek egiten du berezi nazioartean.

Muguirok adierazi duenez XXI. mendean gaudenean, beharrezkoa da prestakuntza zinematografikorako bestelako hurbilketak egitea, “filmak egiteko” premia zorrotzaz urrunduko direnak eta “zinema egitearen” beharrari irekita egongo direnak: pentsatzea, ukitzea, zaintzea, zaharberritzea, irudikatzea, usaintzea, berrikustea, programatzea, gogoratzea, gordetzea, proiektatzea… Zinema proiektatzea, zentzurik zabalenean: egin gabe dauden filmak asmatzea, baina eginda dauden filmen etorkizuna eta oraina ere aintzat hartzea. Horixe da Zinemaren hipotesia. Ildo horretan, zentroaren filosofiaren eta irakaskuntza-eskaintzaren oinarria izango da zinemagilearen kontzeptua zabaltzea eta zinemaren oraina, iragana eta etorkizuna kontuan izanik lan egiten dutenak ere hartzea.

Zinemaldiak, Zineuskadik eta Filmotekak osatzen duen ekosistema osatuko du Zine Eskolak eta Tabakalera edukiz beteko du, adierazi du Markel Olanok. Talentua finkatu eta erakartzeko baliogarri izango da Zine Eskola eta Tabakalera ikus-entzunezkoen erreferente bilakatuko du, erantsi du.

Itxasok adierazi du proiektu honekin aspaldiko nahi bat betetzen dela, eta baita ere legealdi honetan, kultura alorrean, hartutako konpromiso politiko nagusienetako bat. Eskola hau estrategikoa izango da, zinemaren inguruan eta bere iragan, orain eta geroaren inguruan talentu berriak sortzen lagunduko baitu. Gogoratu du Gipuzkoak profesional garrantzitsuak, ekitaldi nabarmenak eta gizartearen aldetik onespen handia dituela esparru honetan. Eta orain goi mailako prestakuntza eskainiko duen eskola bat izango dugu, aukera emango duena sorkuntza, prestakuntza eta ondare eremuen arteko harremanak indartzeko, eta sektoreari eta sortzaileei funtsezko bultzada emateko.

Kulturako diputatuaren ustetan proiektu honek eskola eredu berritzaile eta berezia proposatzen du eta primeran egokitzen da eskola kokatzen den ekosistema osatzen duten hiru erakundeen lan esparruetara. Eta proiektu horren aurrean Muguiro egongo da,  profesionaltasun, esperientzia eta ospe handiko zuzendaria.

Elías Querejeta Zine Eskolaren xedea zinemagileen prestakuntza da, terminoaren zentzu zabalean eta zeharkakoan. Iraganeko zinemarekin modu aktiboan lan egin dezaketen eta elkarreraginean jardun dezaketen zinemagileak (hala nola ikertzaileak eta zaharberritzaileak), edo egungo zinemarekin lan egin dezaketenak (zaintzaileak, esate baterako) edo etorkizuneko zinemarekin lan egin dezaketenak (sortzaileak, adibidez). Eskolaren irakaskuntzaeskaintza graduondoko hiru espezialitatetan zehaztuko da:

  • Artxibategia: Zaharberritzea, zaintzea, ikertzea
  • Zaintzailetza: komisariotza, kritika programazioa
  • Sormena: Gaur egungo teknologiak ahalbidetzen duen ikuspegi intetegratuarekin, erabateko zinemagilea.

Eskolak zinemaren ikuspegi bateratua du; proiektatzeko lanbidea ez dago irudiak erregistratzeko lanbidetik urrun. Zinemaren ikuspegi guztiz bateratu horrek irakaskuntza-proiektuaren alderdi guztietan du eragina.

Eskolak proposatzen duen eredu pedagogikoan bat egiten dute ikerketak, film-egintzaren bizipen suharrak eta jardun esperimentalak, baita kategoria bertikalen desegiteak (profesionala denaren eta amateurra denaren artean) eta kategoria horizontalen desegiteak (zinema eta beste sormen-diziplina batzuk).

Ikerketan oinarrituko den eskola, hizkuntza berrien bilaketa oinarri izango duena eta esparru akademikoa gaindituko duena. Zinemaldiaren, Filmategiaren eta TBKren fluxu profesionaletan modu aktiboan eta naturaltasunez txertatuko dena.

Zaharberritzearekin, artxibatzearekin, zaintzarekin eta sormenarekin lotzen diren zinemaren lanbideak modu intelektualean eta profesionalean jorratu nahi dituzten unibertsitateko graduatuentzat eta zinema-eskoletako graduatuentzat.

Euskal zinemari buruzko laborategi estetiko eta profesional eta nazioarteko ikerketa-eremu izan nahi du eskolak, esan du Muguirok.

Eskolako talde akademikoa eta zuzendaritzakoa lanean ari dira proiektua gauzatzeko. Laster eman ahal izango dute irekierari eta epeei buruzko datu gehiago

Muguiro

Madrileko Erkidegoko Zinema Eskolaren (ECAM) curriculum pedagogikoaren egilea izan zen, gaur egun Zinema Dokumentaleko espezialitateko burua da eskola hartan eta esperientzia azpimarragarria du zinemako programatzaile, sortzaile, irakasle eta ikertzaile modura

Muguiro Humanitate doktorea da  Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, Komunikazioko lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean eta Zinema Zuzendaritzako diplomatua Madrileko Erkidegoko Zinema Eskolan (ECAM).

Elías Querejeta

Itxasok azaldu du zergatik jarri zaion eskolari Hernaniko produktorearen izena: Elias Querejeta. Querejeta zine europarreko produktore nagusiena izan zen XX. mendebaldeko azken herenean.  Obra ospetsuenak bultzatu zituen, baina produktore gisa berak egindako lana urrunago joan zen. Sortzaile handia izan da, Espainiako eta Euskal Herriko zinema munduan bere marka utzi duen intelektuala; izan ere, bere legatua funtsezkoa da zinema eta zinemagileentzat eta, beraz, gure esker ona merezi du.

Egokitze lanak

Egokitze lanak Lurgoien enpresak egingo ditu. Aurrekontua 227.815 eurokoa da eta lanak bukatzeko epea 12 astetakoa.

Obrak barrualdea erabilera berrirako birmoldatzekoak izango dira. Proiektuaren arabera, espazioak hainbat eremu izango ditu.

  • Harrera eta administrazio eremua.
  • Irakaskuntza eremua: Eremu horrek izango ditu, batetik, irakaskuntzarako hiru gela eta bestetik, bi tailer, bata argazkilaritza tailerra izango dela eta bestea, berriz, proiektatzeko eta editatzeko makinentzako tailerra.
  • Ikasketak: Ikasketetarako lau eremu, audioa eta bideoa editatzeko.

Web orrialdea

Web orri bat prestatu da eta, hilabete batean gutxi gorabehera, askoz ere informazio zehatzagoa izango da. Web orriaren helbidea: www.zine-eskola.eus. Posta helbide bat ere prestatu da: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.