> Artea eta ikus-entzunezkoa > Zinema > Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Loreak’ filmaren lan taldeari erakunde aitortza egin dio

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Loreak’ filmaren lan taldeari erakunde aitortza egin dio

Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Loreak’eko lan taldeari babesa, esker ona eta erakunde aitortza eskaini dizkio. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako pelikula Oskar sarietarako hautatua izan zen ingelesez besteko hizkuntza batean egindako filmen atalean. Tamalez, pasa den astean Arte eta Zine Akademiak bederatzi pelikulen aurre-aukeraketatik kanpo geratu dela jakinarazi zuen.

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletarako foru diputatua, Denis Itxaso, eta Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko foru diputatua, Imanol Lasa, filmaren ekoizpenaren arduradunarekin, Iñaki Gomezekin, agertu dira gaur Donostian. Bertan, pelikularen ekarpena aldarrikatu dute, nahiz eta Oskarretako lehiatik kanpo geratu den. Horrela, “aurrekaririk gabeko arrakastatzat” jo dute proiektuaren ibilbidea eta “gure kultura industriarentzako, zinema arlokoarentzat bereziki, suspergarri” dela esan dute. “Horregatik babesa eta sostengua adierazten jarraitu behar diogu”, adierazi dute.

Zentzu honetan, pasa den astearteko Gobernu Kontseiluan, departamentu ezberdinen bitartez, pelikularen ekoizleei 40.000 euroko diru-laguntza ematea adostu zela jakinarazi dute. Diruak Oskar sarietarako kanpainan ‘Loreak’ek Estatu Batuetan izan dituen promozio, komunikazio eta publizitate gastuen finantzaketa du xede.

Erabakiaren helburua Oskarretako lehia konplexu eta zailean ahalik eta baldintza onenean lehiatzea zen. Horretarako, ‘Loreak’eko bultzatzaileak, beste hainbat jardueren artean, zine emanaldiak antolatzen, promozioa ekimenak sustatzen eta prentsan iragarkiak txertatzen ibili dira azken hilabeteetan Estatu Batuetan, honek eragindako gastuei euren kabuz aurre eginez. Testuinguru honetan erabaki zuen Foru Aldundiak babes ekonomikoa eskaintzea.

Itxasok eta Lasak nabarmendu dutenez, Gipuzkoa “aurrekaririk gabeko aukera” baten aurrean egon da, eta Aldundiaren asmoa aukera honen arrakastari ekarpena egitea izan da. “Munduko sari-emate ekitaldirik ospetsuenaren partaide izateko hautagai izateak Gipuzkoa eta bere marka nazioartean indartzeko aukera paregabea izan da, kultura zein erakunde ikuspegitik. Tamalez, abentura ez da guk nahi bezala amaitu baino Gipuzkoako lurralde osoari eragiten zion proiektu baten aurrean gaude, interes orokor batekin, eta partaide izan behar genuen esfortzu horretan”, nabarmendu dute.

Dena den, gaur arteko ibilbidea balio handikoa dela azpimarratu dute, arrakastaz beteta baitago. ‘Loreak’ nazioarteko zine festibal nabarmenenetan izan da eta maila altueneko lehiaketetan saritua izan da.

“Loreak Gipuzkoako enpresek ekoiztu dute. Filmeko gidoilariak eta zuzendariak gipuzkoarrak dira. Pelikula osoa euskara hutsean eginda dago eta grabazioa, muntaia eta ekoizpen ondokoa Gipuzkoan egin dira. ‘Gipuzkoa’ markaren eredu garbia da, gure hizkuntzarena, geurea bultzatuz nazioartean tokia lortu daitekeenaren adibide garbia”, esan dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustetan, Loreak filmak lortu duen oihartzuna bultzada izan da “Gipuzkoa mundu mailako aktore gisa nazioarteko eszenatokian kokatzeko”, aldi berean “gizarte irekiagoa eraikitzeari ekarpena eginez”. “Globalizazioaren fenomenoak gure indarguneak bultzatzeko ditugun aukera guztiak ongi baliatzera behartzen gaitu, eta ‘Loreak’ aukera bikaina izan da Gipuzkoa munduan kokatzeko”, esan dute.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.