> Artea eta ikus-entzunezkoa > Erakusketak > Pepe Espaliú Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Pepe Espaliú Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran “Espaliú-abarrak: akzioak eta ondarea Donostian (1992-1994)" erakusketa izango da ikusgai abenduaren 17tik urtarrilaren 25era. Aimar Arriolak komisariatu eta Artelekuk ekoiztu duen erakusketa honek Pepe Espaliúren (1955-1993) azken lanaren hurreratze berri bat egiteko beharrezkoak diren baldintza dokumentalak entseatu nahi ditu, Arteleku - Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare funtsetik hartutako artistari buruzko materialetatik abiatuta.

Erakusketa Marginalia proiektuaren parte da, Aimar Arriolak Pepe Espaliúk Arteleku – Gipuzkoako Foru Aldundiari eman zion liburutegi pertsonalaren suspertze kritikorako garatutako egitasmoa. Proiektu hau Artelekuko mediateka dinamizatu eta balioan jartzeko egitasmoen testuinguruan kokatzen da.

Marginalia 2013 urtean zehar joan da garatzen Artelekun, Pepe Espaliúren heriotzaren 20. urteurrena baliatuz, eta bi ildo landu dira. Batetik funtsen inguruko ikerketa prozesua; bestetik, ekoizpen artistikoko lau azpi-proiektu. Marginaliari amaiera ematen dion erakusketa honekin lortu nahi dena ez da artistaren aldarrikapen soil bat egitea, baizik eta artistari esanahi kritiko berri bat emateko aukerak identifikatzea.

Erakusketan dokumentu multzo heterogeneoa (irakurketa oharrak, prentsa ebakinak, postalak, erosketa ordainagiriak, kromoak, billeteak…) aurkituko dugu; artistak bere liburutegi pertsonala osatzen duten orrien artean gordetakoa eta,  bilduma pribatu izatetik baliabide publiko izatera pasatzeko eraldaketa prozesuan dagoena. Horrekin batera, Artelekun eman zituen tailerren inguruko materialak, Carrying performancearen bideo eta argazkiak eta The Carrying Society taldearen lanak egongo dira ikusgai.

Erakusketa: Espaliú-abarrak: akzioak eta ondarea Donostian (1992-1994)

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea, Ganbara

Ordutegia: asteartetik ostiralera 16:00tik 20:00ra. Larunbatetan 11:00tik 14:00era eta 16:00tik 20:00era

Datak: abenduaren 17tik urtarrilaren 25era

Ekoizpena: Arteleku, Kultura zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia

Komisarioa: Aimar ArriolaLekua: Ganbara, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Jardunaldiak

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Lurdes Auzmendi irakasleak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa aurkeztu dute. Mintegia...

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa hartuko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.