> Artea eta ikus-entzunezkoa > Erakusketak > Gipuzkoako artista berrien erakusketa Koldo Mitxelena Kulturunean

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Gipuzkoako artista berrien erakusketa Koldo Mitxelena Kulturunean

Donostiako KOLDO MITXELENA Kulturunean ikus daitekeen erakusketa honetan zazpi artistak –Julen Agirre, Oier Iruretagoiena, Sahatsa Jauregi, Antonio Macarro, Daniel Mera, Mikel Otxoteko eta Ainize Sarasola- euren lana sakonean erakutsiko dute azaroaren 28tik otsailaren 22ra.

Erakusketan proposamen ezberdinak aurkituko ditugu: marraztutako hainbat forma eta egitura, arkitektura eta eskulturaren hasierara eramango gaituztenak (Julen Agirre Egibar); neurri eta itxuraren zitazio desbideratuaren bidez gorputzari interpelatzen dioten beste forma multzo bat, (Oier Iruretagoiena); objektu multzo bat, inguratzen gaituen gunearen ikuspegia aldarazteko asmoa duena (Sahatsa Jauregi); film zatien multzo bat espazioan barrena ipinita eta bere baliabide narratiboak bilatu nahian (Antonio Macarro); imaginario baten berreraiketa -ideia eta gauzaren arteko distantzia- errepresentazioaren mekanismoekin duen konpromisotik abiatuta (Daniel Mera); ikusi eta entzuteko gune bereziak, bideoaren berezitasunaren inguruan sortutakoak (Mikel Otxoteko); eta “subjektu sutsuen” imajinatutako multzo baten erakustaldi grafikoa (Ainize Sarasola).

Betidanik hartu izan da Artista Berrien erakusketa Gipuzkoako artearen egoeraren neurgailu modura, baina, oraingo Artista Berrien Erakusketak ez du izan nahi diagnostiko emaile soila eta horren ordez esperimentazio gune berria proposatzen ari gara, non lekua izango duten gorputz eta zentzumen esperimentazioak, hala nola alderdi kognitiboak. Hori guztia, forma, irudi, soinu eta giro desberdinak sortuz teknikaren bidez eta barne leku zehatz bateko baldintzetara egokituta -Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoa, hain zuzen-, horrexek mugatuko baitu esperientziaren nondik norakoa.

Jarduera gehigarriak

Ohizko bisita bakarkako bisita gidatuez gain (momentuan) eta taldekakoez gain (aurrez erreserba eginaz) doako tailerrak eskainiko dira publiko ezberdinentzat. Datozen egunetan Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean eta sare sozialetan emango da tailerren eta daten berri. Tailer hauen helburua da publikoa arte garaikidera gerturatzea, sormena sustatzea eta esperimentaziorako espazio bat eskaintzea.

Erakusketa: Gipuzkoako Artista Berriak. 2013-2014

Lekua: Erakustaretoa, KOLDO MITXELENA Kulturunea, Donostia.

Komisarioa: Aimar Arriola

Ekoizpena: KOLDO MITXELENA Kulturunea, Kultura zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia

Datak: azaroaren 28tik otsailaren 22ra

Ordutegia:

asteartetik ostiralera 16:00tik 20:00ra.

larunbatetan 11:00tik 14:00era eta 16:00tik 20:00era

Inaugurazioa: azaroaren 28an, osteguna, arratsaldeko 7:30etan

Katalogoa: Aimar Arriolaren testuekin

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Jardunaldiak

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Lurdes Auzmendi irakasleak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa aurkeztu dute. Mintegia...

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa hartuko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.