> Artea eta ikus-entzunezkoa > Erakusketak > (H)Istorio konparaezinak KOLDO MITXELENA Kulturunean

Gipuzkoa Kultura (Beta)

(H)Istorio konparaezinak KOLDO MITXELENA Kulturunean

(H)istorio konparaezinak ikusi ahal izango da Donostiako KOLDO MITXELENA Kulturunean uztailaren 4tik urriaren 11ra. Haizea Barcenilla komisarioaren eskutik datorren erakusketa kolektibo honek abiapuntutzat hartzen ditu Donostiak 1813an bizitako bataila eta ondorengo sutea, eta historia eta bere interpretazioa, memoria, artxiboa edo oroipena bezalako kontzeptuen inguruko hausnarketara eramaten gaitu. Hiriaren bigarren mendeurrena dela eta ospatzen ari diren erakusketa eta kultur jardueren baitan kokatzen da.

Gertakizunaren urteurrenak aukera aparta eskaintzen du letra larriko Historiaren eraikuntzaren inguruan gogoeta egiteko. Izan ere, kontraesan nahiko erakusten dizkigu kontakizun zalantzagarria dela frogatzeko. Istorio konparaezinak ondorengo tesitik abiatzen da: Historia ez da bat eta bakarra, eta ez dago soilik enperadoreez osatua. Asko dira Historiaren atalak: gertakizun zorizkoak, esperientzia pertsonalak, ahozko tradizioak, datetan zehaztu ezinezko prozesu luzeak, nahita sortutako dokumentuak, nahigabe utzitako arrastoak eta gizartea elkartzen duten irudipen mentalak. Gainezka egiten duen Historiaren ulermen zehaztugabe hau, elkarrekin bizi diren istorio konparaezin askotan bihurtzen da erakusketa honetan.

Erakusketan instalazioak, bideoak, argazkiak eta marrazki serieak ikusi ditzakegu. Ex profeso erakusketa honetarako enkargatu ziren lau obra sortu berrik eta egileek lehendik eginda zituzten eta erakusketarako utzi dituzten beste bederatzi obrek osatzen dute erakusketa.

Erakusketarako bereziki sortutako lanen egileak 1815eko batailan parte hartu zuten soldaduen nazionalitate bereko artistak dira; hala ere, horrek balio du, aldi berean, estatuek ezarritako identitate mugetatik ihes egiteko, eta indibiduoa nahiz taldea eraikitzeko forma aniztasuna aldarrikatzeko. Gaur egun ematen den identitate aniztasun eta batasun horrek eragiten du pertsona baten eta kultura nazional baten arteko identifikazioa konplexua eta aldakorra izatea.

Beste bederatzi obrak, lehendik egindakoak alegia, beste testuinguruetan sortutakoak dira, eta beste gatazka batzuei egiten diete erreferentzia. Hala ere, hausnarketarako bidea ematen digute: joera historiko batzuen eta besteen arteko erlazioak, dokumentuen gaineko begiradaren garrantzia, adierazpide komunak, eta historia edo istorioak idazteko modu desberdinak.  Bertille Bak, Field Work kolektiboa, Elena Ciobanu, Christine Meisner, Yael Bartana, Marine Hugonnier, Lene Berg, Karlos Martinez B. eta Oriol Villanova dira bederatzi lan horien egileak.

13 artista horien obrak batera erakusten dira, eta guztiek eramaten gaituzte hausnarketa berera: orainalditik iraganera begiratzeko dugun modua. Kontaera ofizialen gaineko zalantza ikusten dugu lanetan; bildu eta sailkatzeko printzipioekiko susmoa, baztertutako elementuen berreskuratzea, gertakizun ezagun eta esperientzi pertsonalenen bateratzea. Denak dira historiaren interpretazioak. Eta izaera horren bidez erakusten digute Historia bera ere interpretazio bat dela.

Erakusketa uztailaren 4an irekiko da, 19:30etan, Tânia da Fonte eta Txan Magoaren Espazioaren hustuketa eta bere osaera: froga eta irakurketa performancearekin.

Erakusketa: ‘(H)istorio konparaezinak. Himno, ezpala eta kalezuloak’

Non: Erakustaretoa,Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia.

Komisarioa: Haizea Barcenilla

Ekoizpena: KOLDO MITXELENA Kulturunea, Kultura Zuzendaritza Nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia

Noiz: 2013ko uztailaren 4tik urriaren 11ra

Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra

Irekiera: uztailak 4, osteguna, 19:30etan

Katalogoko testuak: Haizea Barcenilla eta Garazi Ansa

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.