> Artea eta ikus-entzunezkoa > Erakusketak > Gonzalo Chillida: abstrakzioa eta figurazioaren artean

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Gonzalo Chillida: abstrakzioa eta figurazioaren artean

KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran Gonzalo Chillida (1926-2008) artista donostiarraren erakusketa izango da ikusgai apirilaren ostegun honetatik ekainaren 15era. Euskal panoraman XX. mendearen bigarren erdialdean izan dugun margolari esanguratsuenetakoa da Chillida.

Denboran zehar margolariak berak babestu eta, bilduma pribatu bat balitz bezala, bere estudioan kontu handiz gorde zituen lanak ikus daitezke Ganbaran. Erakusketa honek 100 obra inguru jasotzen ditu eta gehienak lehen aldiz ikusteko aukera izango du bisitariak. Ibilbide kronologikoa jarraitzen dute margolanek, erakusketa 50. hamarkadan hasi eta Gonzalo Chillidaren bizitzaren amaierara arte doalarik.

Formatu txiki eta ertaineko margolanak dira guztiak, atzera begirako ikuspuntu batetik aukeratutakoak. Horrez gain Chillidaren argazki-lanak ere ikus daitezke, baita arkitekturarekin elkarrizketan egituratutako proiektu batzuk ere.

Chillidaren obran, lehendabiziko bodegoiei, forma eta kontzeptuaren bilatzea protagonista dutenei, formek jarraitzen diete, igeltsuzko eskultura eta collage bidez, non natura den funtsezko modeloa: mineralen kristaltzea, fosilen aztarnak, harkaitzen forma estratifikatuak, mendien planoen gainjartzeak…

Guztiak esperimentaziorako alorra dira, 1960an aurkitzen duen arte edertasuna eta errealaren misterioa atzemateko ikur bilakatzen den gunea: itsasoa eta hondarraren arteko muga, non iheskorrena iraunkor bilakatzen den, zeruko argiaren isla uraren arrastoaren gainean. Hortik aurrera, bere lanaren hari kronologikoa ezabatu egiten da eta gaia abstraktu bilakatzen 2007ko data duten azken lanetara iritsi arte. Bitarteko leku honen aurkikuntzarekin hondarrak sortari ekiten dio. Itsastarrak, zeruak eta basoekin batera, bere obraren gai nagusi bihurtzen da gai hau. Bere hiriko bistetan, mendietakoetan edo Castillakoetan birsortzen duen paisaia ere ezin ahaztu, non gandua, elurra edo argia diren protagonista.

Erakusketa honetako obra hautaketak erakusten du Gonzalo Chillidaren pinturak balantza egiten duen bi eskalen arteko (makro eta mikro) tentsioa. Naturaren aurrean duen ikuspegi pertsonala hemen nabarmentzen da. Elkarbizitzan jartzen ditu bistarik zabalenak gune piktorikorik txikienean, hala nola mihise handi batean handitutako paisaiaren xehetasunik txikienaren magnifikazioa.

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.