> Artea eta ikus-entzunezkoa > Erakusketak > Jaime de los Ríosek eta Zuhar Iruretagoienak irabazi dute Artista Berrien XLIV. lehiaketa

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Jaime de los Ríosek eta Zuhar Iruretagoienak irabazi dute Artista Berrien XLIV. lehiaketa


Jaime de los Ríos Lumbreras eta Zuhar Iruretagoiena Labeaga dira aurtengo Artista Berrien Lehiaketaren  irabazleak, Autopoética eta Gazte, zoriontsu eta burugabe…ziur asko lanengatik. Irabazle bakoitzak 7.000 euroko saria jasoko du.

Proiektu artistikoetan berriz, Pau Figueres Ortizek , Toilet  piece Fontana proiektuagatik eta María Bocos Garcíak Le communauté proeiktuagatik jasoko dituzte 2.000 euro bana.
Aurtengo edizioan, 60 artistak hartu dute parte, 53 obra eta 18 proiektu artistikorekin.

Juan Antonio Alvarez-Reyes,  Sevillako Centro Andaluz de Arte Contemporáneoko zuzendariak, Neus Miró arte kritikariak eta Nekane Aramburu kultur kudeatzaileak osatutako epaimahaiak, 21 artisten 19 obra  (argazkia, bideoa, instalakuntza, pintura eta eskultura) eta 4 proiektu aukeratu ditu. Horiek  osatzen dute Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoko erakusketa.

Artista gazteek egindako sorkuntzen garrantzia eta artistok obra hauek aurkezteko dituzten  aukera urriak kontutan hartuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak, ikus arteetako Artista Berrien Lehiaketa burutzen dute bi urtetik behin.Izan ere, lehiaketa hau bi urteko da gaur egun, bere historia luzean, urtero egin den boladak ere bizi izan dituen arren.
Lehiaketaren helburua, gipuzkoar artista gazteen sorkuntzari pizgarriak eta aitortza ematea da, era berean berauen obrarentzat hedapen  publiko  baterako bidea irekiz.

Hogeiko hamarkadan lehiaketa sortu zenetik, euskal arte garaikidearen alderdi aipagarrienetako batzuen paradigma eta iturri izan da.Hasieratik, Gipuzkoako artistak sustatzeko plataforma izan da eta gizartearekin batera aldatzen joan da, gure lurraldeko kultura behatoki bilakatuz.

Urruti gelditu dira,  lehiaketako protagonista, pintura eta eskultura zireneko garaiak.
Gaur egungo lehiaketan, obra aurkezterakoan 35 urte bete ez dituzten artista gipuzkoarrek hartu dezakete parte.
Lehiaketara aurkezten diren proposamenak, banakakoak edo taldekoak izan daitezke.

Artista Berrien XLIII. Lehiaketa  honetarako aukeratutako lanekin erakusketa osatu da Koldo Mitxelena Kulturuneko aretoan.Bertan izango da ikusgai, maiatzaren 14 arte.

 

angelalosa.jpg angelalosa1.jpg danielrodrgueze.jpg ibonmainar.jpg ivn gmez-olivia.jpg jaimedelosrosautopo.jpg jonuriarte.jpg lierniesnaolaizanalaezizan.jpg maria_bocos.jpg mariaelorza_antologia01.jpg mariaelorza_antologia02.jpg pau_figuereshuts_salto.jpg paufiguerestoiletpiece.jpg proyectoibonmainar1.jpg sahatsajauregiizenburur.jpg teresajareo.jpg urtziibarguenolerki.jpg usoa mendikute mosquitot.jpg willymonfort01.jpg yon iriarte_thetruthsoutthere.jpg zuhariruretagoiena.jpg

Attachments:
Download this file (artista_berrien_katalogoa.pdf)artista_berrien_katalogoa.pdf[Katalogoa]970 Kb
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.