> Artea eta ikus-entzunezkoa > Erakusketak > Miguel Angel Alvarez Donostiako Ekain galerian

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Miguel Angel Alvarez Donostiako Ekain galerian

Apirilaren 9 arte, Donostiako galerian Miguel Ángel Álvarez. Bocetos y apuntes izeneko erakusketa ikusgai dago. Honetan  Tolosako Miguel Ángel Álvarez zendu berriaren artistaren 40 ziriborro eta apunte bildu dituzte.  

2007ko urtean Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran ospatu zen Biluzik izeneko erakusketa eta Mayi Setienek Miguel Angel margolariari buruz idatzitakoa dakartzagu oraingo honetan. Izan ere, 60 urte baino gehiago marrazten aritu den artista ezagutzeko zirrikitua baitaiteke.

"Miguel Angel Alvarez Tolosan jaio zen 1927ko maiatzaren 1ean. Berak eta bere belaunaldiko artistek Gipuzkoako gerraosteko urteetan ikasi zuten, hirian egiten ziren lehiaketetan parte hartu zuten giro artistikoa bultzatzeko asmoarekin, eta Parisera begiratu zuten beti beren pinturak behar zuen erreferentziaren bila.

Miguel Angelek, pinturaren jarrera klasikoaren ikuspuntutik begiratuta, paisaiak, figurak, horma-irudiak eta biluziak margotzen ditu gauzen esentzia irudikatzeko nahiarekin.
Berarentzat, ekintza artistikotzat jotzen den margotze lana gorabehera eta sentsazioz betetako unea da eta une horrekin obrak inguratzen dituenean bere espresibitate guztia ematen die.
Ildo horretan sartzen dira ere berak egindako biluziak. Biluzi bakoitza momentuko interesen barruan dago eta bere emozioa ikus daiteke giza irudiarekin zuzenean aurrez aurre jartzen denean.

Miguel Angelek, prestakuntza artistikoa Donostian Ascensio Martiarenarekin hasi zuenetik eta, gero, La Grande Chaumière akademian, biluzia landu zuen marrazketaren teknika menderatzeko tresna bezala.
70eko urteetan etengabe landu zuen jarduera hori eta genero garrantzitsua izatera iritsi zen bere pintura-ekoizpenaren barruan.


Miguel Ángel Álvarez. Bocetos y apuntes
Galería Ekain
Asteartetik larunbatera, 11.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 21.00etara



AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.