> Artea eta ikus-entzunezkoa > Erakusketak > Walter Benjaminen pausoan

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Walter Benjaminen pausoan

Imajinatuko al zuen inoiz Walter Benjaminek Espainiaren eta Frantziaren arteko mugan pairatutako oinazealdi pertsonalak turismoa erakarriko zuela, hirurogeita hamar urte geroago? Nork esango zion bi ibilbide, hiritarra eta mugaz gaindikoa, antolatuko zirela, bere bizitzako azken orduak non igaro zituen erakusteko?

Ez, inork ere ezin du imajinatu geroak, norbere errealitatetik hain urrun dagoen etorkizunak, zer ekarriko dion. Ez. 

Esanak esan, horixe da Benjaminen oroitzapenetako bat. Badira gehiago ere, noski.

Zorionez. Lan bikainak utzi dizkigu, inspirazioa eta eztabaida pizteko, behinik behin.

Benjaminen bizitzako azken ibilbidea ere, basapiztiengandik ihesi, irtenbiderik aurkitu ezinik, erakusketaren inspirazio-iturria izan da. Photomuseumen dago ikusgai, hil honen bukaera arte.

Chema de Luelmoren “Unterwegs. Walter Benjaminen pausoan” erakusketako irudietan, filosofo alemana ez da azaltzen, inondik inora, baina presentziarik ezaren bidez, hain zuzen, ibilbide mingarri eta hilgarri hartan, “irtenbiderik gabeko egoera” haren baitan, murgilarazten gaitu.

Erakusketa ikusi ondoren, irudiak edukitzeko gogoa izanez gero, Maia Ediciones argitaletxeak kaleratutako liburu homonimoa eskura dezakegu.

Bestalde, Klee-Benjaminen Angelus Novus gure saiakeren munduan barneratu eta Gernikara ere etorri da, denboraldi labur-labur baterako. Halabeharraren kontua izan ote da?

Elkar argitaletxeak Ignazio Aiestaranen Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik saiakera kaleratu du, berriki. Totalitarismoaren bete-beteko gerrari buruzko hausnarketa egiten du egileak, eta, Benjaminen gogoetak (zaharrak, baina ez zaharkituak) oinarri hartuz, ikuspegi berriak eskaintzen dizkigu.


Jede Mitteilung geistiger Inhalte ist Sprache.

Erakusketa: Unterwegs. Al paso de Walter Benjamín
Lekua: Photomuseum (Zarautz)
2010ko urriaren 30 arte
www.photomuseum.es

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena emateko

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenalaldia egin dio Easoko Eskolaniari bere 25. urteurrenean. Kulturako Dipututatu den Denis Itxasok azpimarratu du  garai...

Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena ematekoGehiago ikusi

Sariak

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, XABIER LETE NAZIOARTEKO IV. POESIA SARIA antolatu du. PARTE...

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia SariaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.